icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Zer da fintech eta zertarako balio dira finantza-aplikazioak

19 Mayo 2022 10:41

Seguruenik, fintechfinance technology–terminoa anbiguoa edo lausoa irudituko zaizu. Hala ere, aplikazio horiek uste baino gehiago erabiltzen dira, eta aspaldi sartu dira gure bizitzan Bizum, Paypal eta antzeko plataformekin. Artikulu honetan xehetasunez azalduko dizugu zer da fintech eta nola erabiltzen dira finantza- aplikazioak eta zertarako balio dute.

Seguruenik, fintechfinance technology–terminoa anbiguoa edo lausoa iruditfiako balio duten

zer da fintech eta nola erabiltzen dira finantza- aplikazioak
da | finantza | aplikazioak

Baina, zer dira benetan finantza-aplikazio horiek? Fintechena sortzen ari den industria bat da, finantza-zerbitzuak eraginkortasunez eta arin eskaintzen saiatzen dena teknologia berrien bidez.

Zer dira fintech enpresak?

Gure kontsumo-ohiturak aldatu egin dira azken urteotan, eta teknologia berrien, onlineko erosketen edo partikularren arteko bat-bateko transakzioen alde egin dugu, besteak beste.Finantza-teknologiako tresna horien gorakadan zerbaitek eragin badu, ordaintzeko modu berriek eragiten dute. Eta horrek eragin zuzena izan du fintech enpresen gorakadan.

Eskudirua bigarren mailan geratu da, eta kreditu- eta zordunketa-txartelen, telefono mugikorren, erlojuen edo smartwatchen eta eskumuturrekoen bidezko contactless metodoak oso ezagunak egin dira; izan ere, pandemian kontakturik ez izateko eta kutsatzeak murrizteko modu seguru gisa gomendatu dira. Gailu horien erosotasunak arrakasta izan du herritarren artean, eta dagoeneko nahiago dute ordaintzeko modu hori eskudirua baino.

Zertarako balio dute fintech-ek?

Finantza-kudeaketako aplikazioek garrantzi handia hartu dute; izan ere, online ordaintzea, diru-sarreren eta gastuen kontrola bistaratzea edo banku-kontuak aplikazio bakar batetik administratzea errazten eta automatizatzen dute. Hori da fintech aplikazioen funtzio nagusia, dirua digitalki transferitzeko finantza-teknologiarena.

Ordainketak online egitea

Agian hau izango da merkatuan errotuen dauden prestazioetako bat. Erosotasuna eta berehalakotasuna nahi ditugu gure ordainketak kudeatzeko, bai enpresa edo hornitzaileei ordaintzean, bai partikularren artean.

Sarrerak eta gastuak bistaratzea

Gero eta gardentasun eta kontrol handiagoa nahi dugu gure finantza-eragiketetan. Edozein unetan eta edozein tokitatik ikusi eta kontrolatu nahi ditugu gure banku-mugimenduak.

Banku-kontu bat baino gehiago gobernatzea

Fintech-ei esker, onlineko bankuko kontu bat baino gehiago txertatu ahal izan dira plataforma bakar batean, eta erabiltzaileak leku bakar batetik kontrolatu dezake bere diru-sarrera eta gastuen egoera.

Zerbitzuak konparatzea salmenta gurutzatuei esker

Funtzionalitate hau berrienetako bat da, eta aukera ematen du zenbait banketxek eskaintzen duten zerbitzu bera konparatzeko, erabiltzaileak bere beharretara hobekien egokitzen dena aukeratu dezan.

fintech erabiltzearen abantailak- fintech ezaugarriak

Fintech erabiltzearen abantailak

Enpresen digitalizazioa eta aplikazio berrien garapena zuzenean islatu dira teknologia berrien erabileran.

Eraginkortasuna

Atzean geratu ziren diru-sarrera eta gastu pertsonalak idazteko Excell motako dokumentuak. Gaur egun, eginkizun horiek digitalizatzen dituzten plataforma digital eta mugikorretarako aplikazio ugari daude, eta, haiei esker, gure kontuen kontrol eraginkorragoa egin dezakegu, denbora errealean, gure diru-sarreren eta gastuen ikuspegi orokorra izateko.

Berehalakotasuna

Arrakastaren funtsa ordainketak egiteko, kontuak gobernatzeko eta kobrantzak eskatzeko berehalakotasuna eta erosotasuna dira, diruarekin eta haren erabilerarekin zerikusia duten lanak errazten eta automatizatzen baitituzte.

Malgutasuna

Izapide horiek edozein unetan eta edozein tokitatik egin ditzakezu, baldin eta Interneteko konexio ona baduzu. Horri esker, lehen kutxazain automatiko batera edo banku-sukurtsal batera joanda egin behar ziren kudeaketak errazago eta azkarrago egin daitezke orain.

Gardentasuna

Fintech aplikazio batzuek aukera ematen dute gure banku-kontu guztiak plataforma bakar batera konektatzeko, gure diru-sarrera eta gastu guztiak handik kontrolatzeko eta ikuspegi orokor osoagoa izateko.

7 fintech aplikazio egunerokorako

Badirudi fintech negozio handietarako teknologia dela, baina mugikorretarako finantza-aplikazio ugari daude, eguneroko jarduna asko erraztuko dizutenak, zure gastuak gehiago kontrolatzeko eta ordainketa partekatuak egiteko aukera emanez.

Bizum

Nork ez du Bizum ezagutzen dagoeneko? Telefono mugikorrarekin ordainketak egiteko gehien erabiltzen diren aplikazioetako bat da. Partikularren artean transferentziak egiteko eta dohaintzak egiteko aukera ematen du, eta onlineko denda batzuetan ordainketa-metodo gisa ere erabiltzen dute dagoeneko. Fintech-ak onlineko bankuarekin lotzearen adibide bat da.

Suscrip

Gastu partekatuetarako mugikor-aplikazio bat da, zerbitzuen ordainketa, harpidetzak edo bidaia-gastuak zatitzeko aukera ematen duena ohiko ohiko gastuak kontrolatzeko. Oso erabilgarria da bidaia bat edo bazkari bat antolatzen dugunerako edo plataformaren batean harpidetza partekatua dugunerako. Alokairua partekatzen baduzu ere, oso tresna erabilgarria da gastuak kudeatzeko.

Revolut

Revolut-ekin, unean unean egin ditzakezu ordainketak eta kobrantzak eskatu. Banku-kontu guztiak aplikazioan konekta ditzakezu, zure diru-sarreren eta gastuen ikuspegi orokor eta osoa izateko. Finantzen segimendu-grafikoak eskaintzen ditu, oso erabilgarriak. Badu beste erakargarritasun bat ere: dibisa anitzeko funtzio bat du, beste herrialde batzuetan dirua komisiorik ordaindu gabe ateratzeko aukera ematen duena.

Arbor

Arbor aurrezteko aplikazio bat da; izan ere, zure banku-kontuekin konektatutakoan, erabaki dezakezu zer zenbateko edo ehuneko aurreztu nahi duzun egunero, astean behin edo hilean behin. Adibidez, aplikazioari esan diezaiokezu soldata jasotzen duzun bakoitzean horren partida bat gorde dezala zure aurrezkietarako.

Paypal

Paypal aitzindaria izan zen Internet bidezko ordainketetan. 1998an sortu zuten Elon Musk ezagunak, Twitter nahitako eroslea, eta haren bazkideek, eta munduan gehien erabiltzen diren online ordaintzeko plataformetako bat bihurtu da. Paypalen berezitasunetako bat da ez dagoela integratuta ordainketa-metodo gisa bankuen aplikazioetan. Horrek esan nahi du gure onlineko ordainketak plataformaren beraren bidez egiten direla, gure banku-datuak hirugarrenei eman beharrik gabe, artikulu honetan azaltzen dizugun bezala: Nola erosi Interneten modu seguruan.

Coinbase

Kriptomoneten salerosketan aritzen den fintech bat. Besteak beste, aktibo hauek onartzen ditu: Bitcoin, Bitcoin Cash, Ethereum eta Litecoin. Horrez gain, albisteen eta funtzioen atal bat ere badu, kriptomonetei buruz ikasteko eta NFTS fitxategi digitalen funtzionamenduari buruzko azken berritasunak ezagutzeko.

Splitwise

Ordainketa partekatuen aplikazio bat da, aukera ematen duena zenbait zerrenda sortu eta pertsona-talde bati zabaltzeko. Taldeko kide bakoitzak apunta dezake jarduera bakoitzean zenbat inbertitu duen, eta, hala, aplikazioak taldeko kideen artean banatuko du bakoitzak zenbat ordaindu behar duen. Bidaietarako eta kuadrillako planetarako oso aplikazio erabilgarria.

fintech onenak- gastuak kontrolatzeko aplikazioak- aurrezteko aholkuak

Fintech eta banku tradizionala

Seguruenik, zalantza sortuko zaizu nolakoa ote den finantza-zerbitzuen industria teknologikoaren eta ohiko bankuen arteko elkarbizitza. Gaur egun, fintechek finantza tradizionalen beharra dute izango badira. Finantza-teknologiako aplikazio asko eta asko banku tradizionalen mende daude zuzenean; beraz, ziurrenik, egoera hibrido bat ikusiko dugu fintech enpresen eta banku digitalen artean.

Fintech sektorearen helburua da finantza-zerbitzuak ulertzeko modua aldatzea prozesuak arintzeko teknologia eskainiz.

Merkatu horrek, seguru asko, bilakaera izango du hurrengo urteetan, erabiltzaileen gustuko ordainketa-modu berrien gorakadaren eta enpresen digitalizazioaren ondorioz.

Guuken oso adi egongo gara teknologiaren eta berrikuntza digitalaren arloan etorkizun ez hain urrunak ekartzen dizkigun berrikuntza eta agertokiei.

Erlazionatutako berriak
Guuk gara

Kirol App, Euskadiko eta Nafarroako kirol-klubentzako aplikazioak

4 min

Euskadiko eta Nafarroako gizarte-eragileekin konektatzeko sortu zen Guuk, sinergiak sortzeko eta lurraldearen eraldaketa digitala bultzatzeko. Konpromiso sendo horretatik sortu zen Kirol App proiektua, tokiko kirol-kluben digitalizazioa bultzatzeko eta haien zaletasunekin komunikatzeko bide berriak aztertzeko garatu den mugikorretarako aplikazioa.

Konexioa

Erosketa online seguruak: 10 aholku segurtasunez erosteko interneten

4 min

Ikusi dugu egunetik egunera gora egiten dutela online erosketek, baina baita horiek ekartzen dituzten arriskuek ere. Horregatik, Guuk-etik, kontatuko dizuegu zer alderdi hartu behar diren kontuan, jakiteko webgune fidagarri baten aurrean gaudela, eta sareko maula eta iruzur beldurgarrietan ez erortzeko