icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Bidaiak planifikatzeko mugikorreko aplikazio onenak

22 Junio 2022 12:17

Bidaien antolaketa azken unerako uzten duten horietakoa zara? Edo, alderantziz, zure oporrak eta bidaiak xehe-xehe planifikatzen ematen duzu urtea? Seguru asko, zure txangoei zukua nola atera pentsatzen ariko zara: ez duzu ezer utzi nahi bisitatu gabe, ezta tokiko gastronomia dastatu gabe utzi edo zure helmugako txokorik onenak gozatu gabe utzi nahi ere. Horregatik, zure bidaia planifikatzeko mugikorreko aplikazio onenak hautatu ditugu.

Makina bat aplikazio eta tresna digital daude zure txangoak antolatzeko, bidaiaren aurreko izapideak azkartzeko eta zure egonaldian kudeaketak eta planak errazteko.

Zure mugikorrean instalatu behar dituzun bidaiatzeko aplikazioak

Aplikazio mugikorrak turismoaren eta gastronomiaren aliatu handi bihurtu dira. Blog eta kultura-atari ugari badira, baina baita aplikazioak ere gure txangoari, gure erreserbei eta tiketen kudeaketari buruzko informazio guztia mugikorrean izateko.

Maps.me:Joatekoa zaren hiriaren mapa

Aplikazio honek aukera ematen dizu bisitatzen dituzun hiri eta herrialdeetako mapak doan deskargatzeko, bai eta bisitatu nahi dituzun intereseko puntuak mapan markatzeko ere: museoak, jatetxeak, taxi-geralekuak edo wifia duten puntuak. Badu beste aukera interesgarri bat: erreserbak Booking bidez egin ahal izatea.

Aplikazio hau GPS gisa ere erabil daiteke, eta Google Maps ezagunaren alternatiba ona da. Interneteko konexiorik gabe ere erabil daiteke. Hori da aldea.

mejores aplicacione moviles de viaje

Tripadvisor: planifikatu non jan

Gastronomia al da zure zaletasuna? Aplikazio hau mundu osoan ezaguna da haren erabiltzaileek jatetxe, taberna eta ostatuei buruz beren esperientziaren arabera ematen dituzten iritziengatik. Oso lagungarria gertatuko zaizu non jan edo zure txangorako zer hotel erreserbatu erabakitzeko. Bada beste aukera bat, influencers foodies Instagramen artikuluan azaltzen dizugun moduan: tokian tokiko influencerrei jarraitzea inspirazioa eta aholkuak bilatzeko.

Guruwalk: ezagutu leku jatorrak

Motxila lepoan hartuta ibiltzea eta bidaian zehar txokorik jatorrenak ezagutzea gustuko baduzu, aplikazio hau ezagutu behar duzu. Zure helmuga bertakoa bazina bezala ezagutzeko aukera emango dizu, eta hala aurkituko dituzu ohiko turismo proposamen tipikoetatik harago dauden toki interesgarriak, askotan bidaiariek oharkabean pasatzen uzten dituzten horietakoak.

Aplikazio honek mundu osoko tokiko gidariekin konektatzen ditu bidaiariak, eta ohiko free tourak baino tour benetakoagoak eta jatorragoak eskaintzen ditu.

Packpoint: optimizatu zure ekipajea, eta ez ahaztu ezer

Azken xehetasuna ere kontrolpean izatea gustatzen zaizu? Packpoint izango da zure aplikazio kutuna, zure ekipajea antolatzen laguntzen dizun doako aplikazioa. Bere algoritmoaren bidez, aplikazio honek zer arropa jantzi iradokiko dizu, zure helmugako hirian edo herrian egongo zaren aldirako iragarritako eguraldiaren arabera. Gainera, zer jarduera egitea aurreikusten duzun kontuan hartuta, iradokizunak egiten dizkizu; adibidez, ez ahaztea zure Goproa abentura-jarduerak egin behar badituzu edo gogoraraztea zer beharko duzun hondartza-egun horietarako. Sortutako zerrendak bidaideekin partekatzeko aukera ematen du; beraz, aplikazio konpleto samarra da.

Planchat: talde-bidaietarako

Zure koadrilarekin bidaiatzen duzu? Planchat bidaiak taldean planifikatzeko aplikazio bat da, oso erabilgarria, dena hartzen baitu. Aukera ematen die bidaiariei lagunekin edo taldean egiteko bidaiak aurkitu, antolatu eta koordinatzeko: testu-mezuak eta posta elektronikoak erabiltzen ditu taldeko kide guztiei eguneratze bakoitzaren berri emateko, aplikazioa deskargatua izan edo ez.

Etorkizuneko bidaiariek bidaia bat sor dezakete, eta intereseko hotel, hegaldi edo esperientzia turistiko, kultural edo abenturazkoak bilatu. Gainera, aplikazio honek oporren kostuak erregistratzen ditu, eta aukera ematen du prezioak esleitzeko eta, hala, bidaia-gastuak kontrolatzeko. Horretaz gainera, talde-bidaian zer ikusi eta zer egin ikusteko ibilbide ikusgarriak egiteko aukera ematen du; hala, zuen egonaldia hobeto antolatu ahal izango duzue.

TripIt: garraio ordutegien erregistroa

Mugikorrerako beste aplikazio bat, ezinbestekoa gure bidaietan. Bidaiak sortzeko aukera ematen du, eta tren, autobus edo hegazkinen ordutegien erregistroa egin dezake.Zure hegaldiaren erreserba-kodea sartuta, airelineekin konektatzen da eta hegaldiaren datu guztiak deskargatzen ditu. Horri esker, azken orduko aldaketen berri izan dezakezu; adibidez, atzerapenak, bertan behera uzteak edo hegazkineratzeko atearen aldaketak

apps ios android organizar vacaciones

Expensify: bidaietako tiket eta fakturetarako aplikazioa

Mugikorrerako aplikazio honek gastuak kontrolatzen eta bidaia osoko tiketak eta fakturak gordetzen lagunduko dizu. Lan-arrazoiengatik zein aisiagatik bidaiatzen baduzu eta zure gastu guztiak kontrolatu nahi badituzu, aplikazio hau oso lagungarria izango zaizu. Gastuak kategorien arabera multzokatzeko balio du, eta aukera ematen du emaitzak grafiko batean laburtzeko. Aplikazio hau fintech edo finantza- aplikazio izenekoen artean dago, gastuak hobeto kontrolatzeko balio baitu.

Guuk-en roaminga nola aktibatu

Gogoratu zure bidaietan edo txangoetan Guuk-en roaminga aktiba edo desaktiba dezakezula. Oso erraza da: aplikaziotik egin dezakezu, edo, nahiago baduzu, bezeroaren gunetik. Zure linearen egoera egiaztatzeko eta roaminga aktibatu edo desaktibatzeko, sartu Guuk-eko Bezeroaren Guneko “Zure lineak” fitxan, “Linearen ezarpenak” atalean. Hala, deiak jaso eta egin ahal izango dituzu, mezuak bidali eta jaso, eta zure datuak erabili, zure mugikorreko datuen ibiltaritza aktibatzen baduzu.

Deskonektatzea eta konexiorik gabe egotea ez da gauza bera; horregatik, lanagatik zein aisiagatik bidaiatzen baduzu, Internetera konektatzeko aukera behar duzu.

Guuk-en badakigu garrantzitsua dela hemen, hor eta han konexio ona izatea. Eta, zorionez, merkatuko zuntz azkarrenetako bat dugu. Berdin dio nora zoazen, Guuk-ekin konektatuta egongo baitzara, edonon zaudela ere.

Guuk-en aplikazioa deskargatzea

Gainera, oraindik Guuk-enaplikazioaez baduzu, deskargatzeko gomendatzen dizugu, bidaian zenbat kontsumitzen duzun gehiago kontrolatzeko. Bezeroaren Gunera sartu eta zure deien eta roamingeko datuen erabilera ikusi ahal izango duzu berehala. 1490 zenbakira deituz ere aktiba dezakezu zure roaminga. Guuk-en doako telefonoa da.

Deskonektatzea eta konexiorik gabe egotea ez da gauza bera; horregatik, lanagatik zein aisiagatik bidaiatzen baduzu, Internetera konektatzeko aukera izan behar duzu.

Guuk-en badakigu garrantzitsua dela hemen, hor eta han konexio ona izatea. Eta, zorionez, merkatuko zuntz azkarrenetako bat dugu. Berdin dio nora zoazen, Guuk-ekin konektatuta egongo baitzara, edonon zaudela ere

Erlazionatutako berriak
Guuk gara

Kirol App, Euskadiko eta Nafarroako kirol-klubentzako aplikazioak

4 min

Euskadiko eta Nafarroako gizarte-eragileekin konektatzeko sortu zen Guuk, sinergiak sortzeko eta lurraldearen eraldaketa digitala bultzatzeko. Konpromiso sendo horretatik sortu zen Kirol App proiektua, tokiko kirol-kluben digitalizazioa bultzatzeko eta haien zaletasunekin komunikatzeko bide berriak aztertzeko garatu den mugikorretarako aplikazioa.

Konexioa

Erosketa online seguruak: 10 aholku segurtasunez erosteko interneten

4 min

Ikusi dugu egunetik egunera gora egiten dutela online erosketek, baina baita horiek ekartzen dituzten arriskuek ere. Horregatik, Guuk-etik, kontatuko dizuegu zer alderdi hartu behar diren kontuan, jakiteko webgune fidagarri baten aurrean gaudela, eta sareko maula eta iruzur beldurgarrietan ez erortzeko