icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

NFT fitxategiak edo obra kriptografikoak. Zer dira?

26 Enero 2022 13:52

NFTak (non fungible tokens) fitxategi digitalen jabetza intelektuala zehazten duten aktibo digital bakar eta ez-trukagarriak dira, eta sarritan bloke-kate teknologiarekin erlazionatzen dira. Zertarako balio dute?

Hau da, norbaitek jabetzan izan nahi dituen fitxategiak dira: irudiak, grafikoak, bideoak, musika edo bestelako eduki digitalak.

Obra birtual edo fisikoen jabetza-ziurtagiriaren parekideak dira token digitalak. Hala, egindako lanaren egiletza-eskubideak gorde ditzakete egileek.

NFTen erabilerak

NFTek erlazio estua dute artearekin eta bilduma digitalekin, baina beste arlo batzuetan ere erabiltzen dira; besteak beste, finantzetan, musikan eta jokoetan.

nft eta obra kriptografikoak

NFTak ikus-entzunezkoen industrian

Obra kriptografikoak erosten dituztenek telesailetako gidoietan edota pertsonaiak sortzen parte hartzea bultzatu dute NFTek. Halaber, zuzendari ospetsu batzuek salgai jarri dituzte film ezagunetako eszena argitaragabeak (besteak beste, Pulp Fiction eta Matrix filmetakoak).

NFTak artean

Bitxia dirudien arren, arteak eta teknologiak gero eta lotura handiagoa dute, eta, token digitalak erabiliz, obra digitalak (hala nola irudiak eta bideoak) eta obra fisikoak eros daitezke kriptomoneten merkatuan. Aktibo digital hori ingurune digitalean erakutsi edo erreproduzitu ahalko da, baina tokena sortu zuen artistaren benetakotasunari lotuko zaio beti. Flipkick da atari ezagunenetariko bat.

Bideojokoak eta kriptomonetak

Azken urteotan indar handia hartzen ari dira NFT edo play to earn —jokatu irabazteko— jokoak, kriptomoneten teknologian oinarrituak. Mota horretako bideojokoek NFTarekin erosi beharreko NFT elementuren bat izaten dute; besteak beste, pertsonaiak, eraikinak eta armak. Horietako erosketa bakoitza bakarra da, eta beste jokalariek ezin dute gauza bera erosi. Bereizgarrietako bat da ez direla erosten beren kriptomoneta propioarekin, eta desberdina izan litekeela jokoaren arabera.

Baina, gainera, NFTak funtsezko elementua izango diraZuckerbergek iragarritako Metaversoan. Kriptomonetak ez bezala, NFTak kontabilitate digitaleko liburu batean erregistratuta daude, eta sare deszentralizatua duen wallet batean biltegiratzen dira. Horren ondorioz, suntsikorrak ez diren tokenak propietate paregabeak ematen dizkieten metadatuz osatuta daude.

Teknologiaren eta berrikuntzen inguruko azken joerak ezagutzearen alde egiten dugu Guuk-en. Adi izango gara token digitalen inguruan berritasunak ateratzen badira ere. Ikusten duzunez, zabaltzen ari dira artean, zinemagintzan bideojokoetan eta bestelako hainbat sektoretan.

Erlazionatutako berriak