icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Kirol App, Euskadiko eta Nafarroako kirol-klubentzako aplikazioak

27 Abril 2022 12:39

Euskadiko eta Nafarroako gizarte-eragileekin konektatzeko sortu zen Guuk, sinergiak sortzeko eta lurraldearen eraldaketa digitala bultzatzeko. Konpromiso sendo horretatik sortu zen Kirol App proiektua, tokiko kirol-klubentzako digitalizazioa bultzatzeko eta haien zaletasunekin komunikatzeko bide berriak aztertzeko garatu diren mugikorretarako aplikazioak.

Zer da Kirol App?

Kirol App plataforma sinple, pertsonalizagarri eta erabilerraz bat da, eta erabilera-esperientzia intuitibo eta gogoangarria eskaintzen die erabiltzaileei. Guuk-ek, geurearekin konektatzeko xedearekin jarraituz, bere bazkide digital guztien eskura jarri ditu bere gaitasun teknologikoa eta ingurune digitalaren gaineko ezagutza. Proiektu honen helburua da tamaina txiki eta ertaineko kluben hazkundea bultzatzea eta bazkide eta jarraitzaileekiko arrakala teknologikoa gainditzea.

Zer egin dezakezu zure taldearen aplikazioan Kirol App-ekin?

Ekipo bakoitzaren aplikazioa eskuragarri dago iOSen eta Androiden, sarbidea izan dezazun. Deskargatu ondoren, zure ekipoari buruzko azken albisteak kontsultatu, nobedade nagusien jakinarazpenak jaso, tiketak kudeatu eta plantilla ezagutu ahal izango duzu.

Funtzionalitate azpimarragarrienetako bat partidak streaming bidez eman ahal izatea da; lehen taldearenak nahiz beheragoko kategorietakoak eman daitezke. Jarraitzailea izateaz gain, bazkidea bazara, eduki eta funtzionalitate esklusiboak ere izango dituzu. Ez geratu aulkian!

Punta Galea Challenge-ren jarraipena Kirol App-en

Guuk-en, gure inguruko ekimen eta lehiaketa guztiak babestea gustatzen zaigu. Horregatik, beste kirol ekitaldi batzuei ere lagundu diegu. Ezagutzen al duzu Punta Galea Challenge? Getxoko labarretan ikus daitekeen olatu handietako surf-ikuskizuna da. Bada, aurten surfzaleak inoiz baino konektatuago egon dira lehiaketarekin, aplikazioari esker.

Txapelketa-mota hau asko baldintzatzen du itsasoaren egoerak, eta oso adi egon behar da ez galtzeko. Aplikazioak alerta batzuk ditu, ekitaldiaren azken eguna zein den jakinarazteko eta lehiakideen fitxak kontsultatzeko.

Joan den otsailaren 22an izan zen lehiaketaren XV. edizioa, eta streaming bidez ere ikusi ahal izan zen aplikazioaren bidez. Lehiaketa-eguneko funtzionalitateez gain, aplikazioak badu atal bat Getxoko itsasoaren egoera kontsultatzeko, urteko edozein egunetan, olatuez gozatzeko egokia den egiaztatzeko.

guuk bazkide digitalak

Kirol App-era atxikitako klubak

Esan bezala, Kirol App-en helburu nagusia da klub apalenek duten oztopo teknologikoa kentzea eta zaleei beren taldeari buruzko albiste guztiak mugikorrean izaten laguntzea. Gaur egun, baliabide teknologiko berriak izateak zaleekiko harreman hurbilagoak sortzen laguntzen du, eta gure bazkideek ez dute bazter utzi aukera hori.

Hori dela eta, talde askok ekimenarekin bat egin nahi izan dute, eta dagoeneko badituzte Guuk-ek emandako zenbait tresna digital:

Eguesibarko Saskibaloi Klubaren aplikazioa

Une honetan, saskibaloiko EBA ligan, Kirol App erabiltzen duen Nafarroako lehen kluba da. Eguesibarko Saskibaloi Klubak harrobi handia du, 30 talde inguru baititu, eta 2008tik ematen du aukera Olazko kontzejuan saskibaloian aritzeko.

iOSen eta Androiden eskuragarri

Kurene Euskal Pilota Elkartearen aplikazioa

Guuk-en oso pilotazaleak gara, eta, horregatik, euskal pilotari ere laguntzen diogu, besteak beste Sopelako Kurene Euskal Pilota Elkartearen eskutik. Aplikazioa prestatzen ari gara; laster egongo da erabilgarri.

Zazpi Landa Kirol Taldearen aplikazioa

Hogeita hamar urte baino gehiagoko historia du Bilboko Zorrotza auzoko klub honek, eta 7 talde ditu Bizkaiko oinarrizko futboleko ligetan parte hartzen.

iOS en eta Android en eskuragarri.

Aurrera Kirol Elkartearen aplikazioa

Aurrera 1921ean sortu zen, Ondarroan. Kirolerako eta, bereziki, Ondarroako futbolerako zaletasuna zabaldu eta sustatzeko.

iOSen eta Androiden eskuragarri.

HGB Ausarta Barakaldo ESTren aplikazioa

Barakaldoko Ausarta emakumezkoen saskibaloi-klubak talde desberdina izatearen aldeko apustua egin du. Ekimen berriak jarri ditu abian, Lasesarrera bi asteburuan behin saskibaloizale gehiago erakartzeko. Zaleekiko harremana estutzeko asmoz, haientzako aplikazioa ekoizten ari gara.

Dinamo San Juanen aplikazioa

Santurtziko Dinamo San Juan kluba 1973an sortu zen, eta Bizkaian oinarrizko futbolean tradizio handiena duten taldeetako bat da. Digitalizazioaren garrantziaz eta erronkez jabeturik, mugikorretarako aplikazio bat neurrira prestatzen ari gara.

Sestaoko Boleibol Klubaren aplikazioa

Azken urteotan, CV Sestao euskal boleiboleko erreferentziazko klubetako bat da. Emakumezkoen 2. Superligan jokatzen du lehen taldeak, eta klubaren historiako denboraldirik onena jokatu dute; puntu- eta garaipen-errekorra lortu dute. Gaur egun, aplikazio bat sortzen ari gara, eraldaketa digitalean lagundu eta berrikuntza guztiak egunean izan ditzaten.

Barakaldo CFren aplikazioa

Bizkaiko futboleko beste handienetako batek, Barakaldo CFk, Lasesarre berriko fabrika-estadio ezagunean jokatzen ditu partidak. Herrian oso errotuta dago, eta oinarrizko futboleko kategoria guztietan ditu taldeak, harrobia osatzen jarraitzeko.

iOSen eta Androiden eskuragarri.

Araskiren aplikazioa

Saskibaloiak lotura handia du Gasteizekin, eta horren erakusle da Araski saskibaloi-talde profesionala. 2017an estatuko maila gorenera igo zenetik, konpromiso sendoa hartu du prestakuntzarekin, eta erreferente da Arabako emakumezko jokalari guztientzat.

iOSen eta Androiden eskuragarri.

Bilbao Basketen aplikazioa

Bizkaiko eliteko saskibaloiak astero du hitzordua Bilbao Basketekin.2000. urtean sortutako klub hau oso errotuta dago Bizkaiko lurralde historikoan, eta saskibaloiaz gozatzeko aukera ematen du familia-, kirol- eta hezkuntza-giroko ikuskizun paregabe baten bidez.

iOSen eta Androiden eskuragarri

Lointek Gernikaren aplikazioa

Gernikan ospakizunetan dira, Lointek Gernikak 25. urteurrena baitu aurten. Bizkaiko goi-mailako saskibaloiko erreferente bat da. Harrobi handia du, eta emakumezkoen saskibaloi profesionala sustatzeko konpromiso sendoa. Aurtengo martxoaren 8an, Itziar Ariztimuño taldeko jokalariaren bidez, ahotsa eman genien emakumezko jokalari profesionalei, eta haien kezken berri izan genuen.

iOSen eta Androiden eskuragarri.

Amorebieta SDren aplikazioa

Zornotzako Kirol Elkarteak balentria handi bat lortu zuen aurreko kanpainan, Bigarren Maila Nazionalera igo baitzen. Harrobiaren eta hemengo jokalarien aldeko apustu sendoa egin du, proiektu komun bat aurrera ateratzeko eta Zornotzari poz ugari emateko konpromisoarekin.

iOSen eta Androiden eskuragarri.

Araberri Basketen aplikazioa

Araberri Basket Gasteizko oinarrizko saskibaloi-klubetako bat da. Trebakuntzaren aldeko apustu sendoa egin du, eta ikasketak eta kirol-jarduera uztartzen ditu. Bere proiektu digitaletan aurrera egin dezan eta Arabako gazteriarengandik hurbil egon dadin, harentzako aplikazioa prestatzen ari gara, jakin behar duzun guztia mugikorrean izan dezazun.

Beti bezala, Guuk-en nobedadeei adi jarraituko dugu, aplikazio bakoitzaren funtzionamendua hobetzeko. Hasteko, tiketing-sisteman hobekuntzak ezarriko ditugu, txartel digitalak sortuko ditugu, eta onlineko denda bat sortzeko aukera gehituko dugu, klubak beren bazkide eta zaleekin konektatzen jarraitzeko.

Erlazionatutako berriak
Somos Guuk

KirolApp, aplicaciones para clubes deportivos en Euskadi y Navarra

6 min

Guuk nació con el propósito de conectar con los agentes sociales presentes en Euskadi y Navarra, para crear sinergias e impulsar la transformación digital del territorio. De este firme compromiso, nació el proyecto KirolApp, las aplicaciones móviles desarrolladas para apoyar la digitalización de los clubes deportivos locales y explorar nuevas vías de comunicación con sus aficiones.nn

Konexioa

Erosketa online seguruak: 10 aholku segurtasunez erosteko interneten

4 min

Ikusi dugu egunetik egunera gora egiten dutela online erosketek, baina baita horiek ekartzen dituzten arriskuek ere. Horregatik, Guuk-etik, kontatuko dizuegu zer alderdi hartu behar diren kontuan, jakiteko webgune fidagarri baten aurrean gaudela, eta sareko maula eta iruzur beldurgarrietan ez erortzeko