icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

WhatsApp-ek eguneraketa berria martxan jarri du. Adi!

15 Diciembre 2021 11:54

Gehiagotan ere hitz egin dizugu WhatsApp-i buruz, aurrerapen teknologikoen kontuan egunean izatea gustatzen baitzaigu. WhatsApp-ek aldaketa batzuk egin ditu azkenaldian, erabiltzaileek funtzio batzuen inguruan egindako eskaerei erantzuteko, eta, hala, erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzen jarraitu ahal izateko.

Munduan gehien erabiltzen den bat-bateko mezularitzako aplikazioa da, eta tresna berriak gehitzen jarraitzen du erabiltzeen esperientzia hobetzeko.

WhatsApp-en pribatutasun-politika berriaren ostean, Guuk-ek berrietan berriena eskaintzen dizu. WhatsApp-ek 7 aldaketa garrantzitsu egin ditu; hona hemen jakin beharrekoak:

Agur, Facebook. Kaixo, Meta!

Mark Zuckerberg Facebooken sortzaileak duela zenbait egun iragarri zuenez, beraren enpresak izen berria izango du, eta, hemendik aurrera, Meta izango da. Hala, WhatsApp aplikazioak aldaketa txiki batzuk ditu diseinuan eta plataformako logoan.

WhatsApp-eko pantailaren beheko aldean, enpresaren logo berria agertuko da, eta, jarraian, "Meta" hitza; "Facebook" betiko desagertuko da.

WhatsApp Web mugikorraren beharrik gabe

Duela gutxi arte, WhatsApp Web erabili ahal izateko, beharrezkoa zen mugikorra gertu edukitzea eta Internetera konektatuta egotea, eta horrek aplikazioaren erabilera mugatzen zuen. Aplikazioaren eguneraketa berriak funtzio berri bat du web-bertsiorako: dagoeneko ez da beharrezkoa mugikorra gertu izatea; hala ere, lehenengo aldiz sartzeko, QR kode bat eskaneatu beharko da.

Gizon baten eskuak WhastApp erabiltzen

Argazki-editorea PCrako bertsioan

Orain arte ere gailu mugikor guztietan erabil zitekeen argazki-editoreaz ari gara. Jakingo duzunez, WhatsApp-en idazmahaiko bertsioa, WhatsApp Web, nahiko eskasa zen funtzioen aldetik.

Funtzioak pixka bat eguneratu dira irudien edizioan, ez da besterik egin; hau da, testua, emojiak, stickerrak edo esku hutsezko irudi bat gehituta alda daitezke irudiak, baina, oraingoz, itxaron egin beharko dugu mugikorretan bezala iragazkiak gehitu ahal izateko.

Ezabatzen diren fitxategiak

Azken eguneraketa honi esker, 24 orduren buruan desagertuko diren fitxategi grafikoak truka ditzakegu elkarrizketetan. WhatsApp-en desagertzen den argazki edo bideo bat bidaltzen badizu norbaitek, mota horretakoa dela jakingo duzu, ez duelako aurrebistaratzerik. Pantaila-argazki bat atera dezakezu, nahi izanez gero.

Modu iluna, are ilunagoa

Batzuek mugikorra modu ilunean jartzen dute gauez, pantailaren distirak traba egiten dielako; beste batzuek mugikorraren bateria zaintzeko egiten dute; eta beste batzuek, tonu ilunak gustuko dituztelako. Zuk ere gustuko baduzu modu iluna, WhatsApp-i atzealde iluna jartzeko aukera izango duzu orain.

Jakinarazpen-burbuilek ez dute izango WhatsApp-en berezko berdea, eta grisak izango dira, modu ilunera egokitzeko eta begietan ahalik eta traba gutxien egiteko.

Sticker-igarleak

Badakizu testua igartzeko sistemak daudela? Ba, orain, WhatsApp-ek teknologia hori erabiliko du zure liburutegiko sticker onenak gomendatzeko. Erabiltzaileak mezu bat bidaltzen ari denean, zer sticker erabil dezakeen iradokiko du sistemak. Erabiltzailea mezua idazten ari den bitartean, WhatsApp-ek zenbait hitz proposatzen dizkio testua bizkorrago osatzeko.

Partekatutakoaren aurrebista

Whatsapp-eko funtzionalitateen artean, gehien espero zena. Funtzio horri esker, jada ez da beharrezkoa kontaktu batek partekatzen dizun esteka batean sakatzea estekak nora zaramatzan jakiteko; esate baterako, albiste batena bada, leada, titularra eta argazkia ikusteko. Edukiaren aurrebistari esker eta pantailan toki gehiago izateari esker (hobeto ikusten baita), hobekuntza txalotuenetako bat da.

Erlazionatutako berriak
Guuk gara

Zure taldearen aktualitate guztia zure mugikorrean

1 min

Zure taldeari buruzko nobedadeen berri jasotzeko aplikazio mugikorra da KirolApp. Streamingak ikusi ahal izango dituzu, edo azken albisteen berri izan. nLeada: KirolApp aurkeztera gatoz! Nobedade guztien eta bazkide izatearen abantaila guztien berri izateko edo, besterik gabe, egunez egun gertatzen denaren berri izateko mugikorrerako aplikazioa. n