Aplikazioek egundoko iraultza ekarri dute Internetera eta hura erabiltzeko modura. Erreminta digital horiei esker, askotan izan dugu ikasteko, ezagutzeko, jokatzeko eta entretenitzeko aukerarik. Oraingo honetan, haurrentzako 7 aplikazioak euskaraz jolasten ikasteko jardungo dugu. Mugikorretarako aplikazio ugari daude etxeko txikiekin pentsaturik, batzuk besteak baino ezagunagoak, baina aplikazio guztiak interesgarriak, konbinatu egiten baitituzte entretenimendua eta jakintza.
Mugikorretarako euskarazko aplikazio onenak haurrentzat
Gero eta gazteagotatik eskuratzen dira teknologia eta Interneteko edukiak. Haurrak zein gazteak gero eta goizago hasten dira tabletak eta mugikorrak erabiltzen; izan ere, onlineko jokoek eta aplikazioek eta eduki digitalek interes handia pizten dute haien artean, eta, hala, erabat aldatu da haien aisialdia aurreko belaunaldiekin alderatuta.
Garrantzitsuena zera da, haurrek Internetera konektatuta igarotzen duten denbora eta bisitatzen dituzten espazioak bereizten eta dosifikatzen jakitea, zer eduki digital kontsumitzen dituzten eta aisialdirako zer aplikazio eta ataritara jotzen duten. Hemen, mugikorretarakoeuskarazko zenbait aplikazio proposatzen dizkizugu haurrentzat, Android eta iOS sistemetarako.
Txikipedia
Onlineko ataria izateaz gainera, badu aplikazio bat ere Android eta iOSrako. Inoiz aurkeztu dizuegu hemen Txikipedia haurrentzako entziklopedia, online eta euskaraz eskura daitekeena. Atari nahiko osoa da, haurrentzako Wikipedia baten tankerakoa, eta ia 5000 artikulu ditu gaur egun (gure blogean aipatu genuenean, 3000 zituen).
Euskarazko edukiak biltzen dituen erreminta digital hori 8 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendua da, eta eduki didaktiko oso zainduak eskaintzen ditu, txikien premietara egokituak.
Ikasikusi
Aplikazio horrek euskara lantzeko laguntza eskaintzen die haurrei, joko baten bidez: irudi bat agertzen da apurka-apurka, eta jokalariak zer den asmatu behar du ahalik eta denbora laburrenean. Ikasikusik buru-bizkortasuna eta memoria lantzen ditu, irudi-enigmen bidez; jokalariak ahalik eta denbora laburrenean deszifratu behar ditu.
Pirritx eta Matematikak
Astunak egiten dira matematikak? Mugikorretarako aplikazio honi eta Pirritx protagonista jatorrari esker, txikiek matematika-eragiketa errazak praktikatuko dituzte, hala nola zenbakiak ikastea, batuketak eta kenketak egitea, bikoteak sortzea eta geometria baliatzea. Zalantzarik gabe, kontuan hartu beharreko euskarazko aplikazio bat.
Mitologi park
Mugikorretarako aplikazio honek, hainbat joko interaktibo eskaintzen ditu 3 eta 10 urte arteko haurrentzat. Tartalo, Basajaun, Mari, Olentzero eta euskal mitologiako beste zenbait pertsonaiak erronkak planteatuko dituzte: ezkutatuta dauden piezak topatzea, galderak erantzutea edo puzzleak osatzea.
Zenbaki eta hizkiak
Zalantzarik gabe, onlineko joko hau nahiko erabilgarria da letrak eta zenbakiak modu dibertigarri eta entretenigarrian ikasteko. Mugikorretarakoaplikazio horri esker, letra larriak eta xeheak lotu ahal izango dituzte, baita idazten ikasi ere.
Mugikorretarakoaplikazio mugikor horrek badu ezaugarri interesgarri bat haurrei begira: jokatu ahala –eta, aldi berean, ikasi ahala– mailak desblokeatzen dira, eta, hortaz, ezagutzak finkatzeko aukera ematen du, une atseginak igaroz. Gainera, onlineko joko bakoitzaren aurretik, azalpen labur bat ematen da, eta, erronka amaitu ondoren, aplikazioak lortutako emaitzen kalifikazioa eskaintzen du, izar-sistema baten bidez.
Ipuinak entzun
Izenak dioen moduan, ipuinak kontatzeko dago pentsatuta. Android eta iOS sistemetan eskura daiteke, eta modu eguneratuagoan entzun daitezke txikitako ipuin klasikoak: Hiru txerritxoak,Ahatetxo itsusia, Sirenatxoa, Txanogorritxo, Otsoa eta zazpi antxumeak, Edurne Zuri, Hamelingo txirula-jotzailea, Hansel eta Gretel, eta abar.
Iratxoen kantu sekretuak
Joko honek errealitate birtuala uztartzen du, zenbait trikimailu proposatzen dituzten iratxoen bidez. Abesti sekretuak baliatuz, Gookapi baso magikoan sartu ahal izango gara, eta natura, zientzia, historiari buruzko bitxikeriak eta bestelako datuak ezagutuko ditugu. Pintxo izeneko iratxo protagonistak trikimailu eta sekretu batzuk kontatuko ditu, koreografiak, hitzak eta abestiak baliatuz, zeinak deszifratu egin beharko baititu jokalariak. Erronka hauxe izango da: Pintxok eta haren lagun Mithy, Liz, Hur, Xira eta Maisu Jakintsuak proposatzen dituzten sekretuak asmatzea. Aplikazio nahiko osoa da; izan ere, 3D grafikoetandiseinaturiko pertsonaiak, errealitate birtuala eta jokoa konbinatzen ditu erreminta bakarrean.
Zer iruditu zaizkizu haurrentzat aukeratu ditugun euskarazko aplikazio hauek? Ikusten duzunez, adin, maila eta interes guztietarako aplikazioak daude, baina garrantzitsuena jolastuz ikastea da, teknologia berriei esker. Jokoak, erronkak, puzzleak eta are liburu elektronikoak euskaraz, tarte atseginak igarotzeko.
Hori dela eta, mugikorretarakoaplikazio eta erremintak arduraz erabiltzeaz gainera, oso garrantzitsua da Interneteko konexio ona izatea. Guuk-en, merkatuko zuntz bizkorrenetako bat eskaintzen dugu, aisialdian zein lanean edo ikasten emaniko denboran arin eta ezustekorik gabe nabigatu ahal izan dezazun.
Bidaien antolaketa azken unerako uzten duten horietakoa zara? Edo, alderantziz, zure oporrak eta bidaiak xehe-xehe planifikatzen ematen duzu urtea? Seguru asko, zure txangoei zukua nola atera pentsatzen ariko zara: ez duzu ezer utzi nahi bisitatu gabe, ezta tokiko gastronomia dastatu gabe utzi edo zure helmugako txokorik onenak gozatu gabe utzi nahi ere. Horregatik, zure bidaia planifikatzeko mugikorreko aplikazio onenak hautatu ditugu.
Hemendik aurrera, gure zuntz- eta mugikor-planek 800 megara handituko dute abiadura, eta gure mugikor-lineek bikoiztu egingo dituzte datuak, 100 GB ere eskaintzeko.
Guuk-ek beti eskaini nahi izan dizu zerbitzurik onena eta teknologiarik onena prezio egokian. Horregatik, erabaki dugu gure tarifak berritzea eta giga gehiago prezio berean ematea.
Guuken roaminga duten tarifei esker, aukera izango duzu hitz egiteko eta nabigatzeko atzerrian zaudela ere. Ikusi nola aktibatu roaminga eta zein herrialdetan erabil dezakezun.
Azken urteotan, ikusi dugu telefono mugikorraren erabilera izugarri handitu dela. Sare sozial berriak agertzeak, aplikazio mugikorrak garatzeak eta komunikatzeko modua aldatzeak ezinbesteko bihurtu dute gure eguneroko bizitzan. Horregatik, telefonoa ahalik eta gehien aprobetxatzeko Androiden trikimailurik onenak erakutsiko dizkizugu gaur.
Fintech aplikazioei eta enpresei buruz jakin behar duzun guztia. Zer diren, nola erabiltzen diren eta modan dauden finantza-aplikazioen abantailak esaten dizugu.
¿Quieres recibir notificaciones con los mejores articulos?