icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Enpresa ertain eta txikiak digitalizatzeko 5 aholku

24 Febrero 2022 08:52 1 min

ETE-en digitalizazioa bizkortu egin da COVID-19aren ondorioz, eta dagoeneko enpresa asko ari dira eraldaketa digitalaren arloan urratsak ematen. Hori garrantzi handikoa da lan hibridoaren modalitatearen alde egiten dutenentzat: lanaldiaren zati bat bulegoan eta beste zati bat etxean.

Baina, ba al dakizu zertan datzan ETE baten digitalizazioa? Bada, honetan datza enpresa bat digitalizatzea: tresna teknologikoak ezartzea eta negozioaren eremuak ingurune digitalera birbideratzea.

Abstraktua gerta badaiteke ere, digitalizatzea hau ere bada: tresna eta trebetasun digitalak erabiliz eguneroko zereginak arindu ditzaketen keinu eta ekintza txikiak egitea, enpresek aurrera egin dezaten eta eraginkorragoak izan daitezen.

Horregatik, digitalizazio-sistema antolatu eta hedagarri batek abantaila handiak ekar ditzake enpresa txiki eta ertainentzat.

pertsona-baten-eskuak-teklatua-erabiltzen

ETE baten eraldaketa digitalerako gomendioak

Ba al dakizu digitalizazioak zer onura dakartzan zure enpresan? Zure negozioa modu eraginkorrean digitalizatzeko aholku batzuk emango dizkizugu. Izan ere, Guuk-en konektatutako negozioen alde egiten dugu.

Ezagutu enpresaren heldutasun digitala

Negozio bat zein puntutan dagoen jakitea ezinbestekoa da bere ahaleginak nora bideratu behar dituen zehazteko. Egokia da zehaztea zer lehentasun duten ezarriko diren aldaketek, bai eta enpresaren jardueran ustez zer eragin izango duten ere.

Sortu estrategia hedagarri bat

Funtzionamendua errotik aldatzeak edo helburu ez oso errealistak ezartzeak prozesuan zehar frustrazioa eragin besterik ez du egingo. Horregatik, oso garrantzitsua da eraldaketa digitaleko zure prozesua etapa edo mugarrietan banatua egotea, helburu errealistak ezarriz, lorgarriak eta, batez ere, neurgarriak. Horrela, norabide zuzenean zoazen jakin ahal izango duzu.

Hodeian lan egin

Gaur egun, urrunean lan egiteko tresna kolaboratibo ugari daude. Horri esker, ingurune digitalak erabiliz, konpainia bateko langileek edozein tokitatik eta edozein unetan egin dezakete lan. Zalantzarik gabe, aplikazio horiek gora egin dute konfinamendu-garaian, lan-modalitate berriak ezartzearekin.

Aprobetxatu kanal digitalak

Gaur, berrikuntzan eta teknologian inbertitzea ezinbestekoa da enpresa gehienetan. Tresna digitalei esker (webguneak, sare sozialak, CRMak eta botak, besteak beste), prozesuak datu bihur ditzakegu, haiek eskaintzen dizkiguten adierazleen bidez. Horrek aukera ematen du erabaki egokiagoak hartzeko eta edozein negozioren lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Errealitate berriak konexio on batenbeharra erakutsi digu, bai lanpostuan, bai etxean, eta bultzatu gaitu tresna kolaboratiboen, hodeian lan egitearen eta dokumentuak eta prozesuak digitalizatzearen aldeko apustua egitera.

Guuk-en, aholku hauek eskaintzen dizkizugu, zure negozioaren eraldaketa digitalean modu praktiko eta eraginkorrean aplikatzeko. Ziur gomendio horiek zure ETEaren digitalizazio-prozesua bultzatuko eta erraztuko dutela.

Erlazionatutako berriak