icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Bilboko 2023ko Aste Nagusia. Ezagutu Bilboko jaiak

03 Agosto 2023 09:05

Datorren larunbatean hasiko dira, abuztuaren 20an, Bilboko hamar gau berezienak.Hemen da Bilboko 2022ko Aste Nagusia!

Bizkaitar eta bilbotar guztiak Marijaiaren inguruan bilduko dira Arriaga antzokiko balkoira ateratzen denean, larunbatean, 19:00etan.Pregoilaria Itziar Lazkano aktore eta zuzendaria izango da, eta txupinera, berriz, Iratxe Palacios, Tintigorri konpartsako kidea.

Marijaiaren kanta

Marijaia dantzan hasiko da Marijaiaren kantarekin: “Badator Marijaia!”, Edorta Jimenezek eta Kepa Junkerak egindako benetako ereserkia. Beraz, guztiak abestera:

“Aste Nagusia

bakarra dago

hamar gauekoa

munduan.

Abuztuan Bilbon

denok batera

katuak eurak be

jaietan.

Mari, Mari,

Marijaia dator

Mari, Mari,

Marijaia dator.

Uger, uger,

Bilboko uretan

Mari, Mari,

Marijaia dator.

Abuztuan danok

zahar eta gazte

gizon eta andre

jaietan.

Zapia lepoan

alkar hartuta

kolore guztiak

dantzetan.

Goxa eta erlojua

ez ei doaz batera

bata edo bestea

zoratu egin da.

Hara, hara, hara,

hara nor datorren

hara, hara, hara,

gure Marijaia.

Ene, ene, ene,

oi ai ene bada

aste hau pasata

barriro joango da.

Marijaia bera

gure Marijaia

Bilbora etorri da

Aste Nagusira.

Aste Nagusi

bakarra munduan

bakarra munduan

Marijaia.”

Halaxe hasiko dira Bilboko jaiak, familiarekin, lagunekin eta koadrilarekin gozatzeko 9 egun eta 8 gau.Bilbotarrek eta hirira etortzen diren bisitari guztiek jai-giroa izango dute abuztuaren 28ko 22:00ak arte, Marijaia erretzeko unea arte.

Areatza, Bilboko Aste Nagusiaren erdigune

Txosnak eta Bilboko konpartsak

Bilboko Konpartsak talde herrikoiak dira, Bilbon festa egiteaz eta biziarazteaz arduratzen direnak.Urte osoan lan egiten dute programazio zabal eta erakargarri bat osatzeko, adin guztietako jendearentzat egokia.Konpartsa bakoitzak bere txosna dauka (festetarako muntatutako taberna), eta ongi apaintzen eta kudeatzen dute hura, jaiak janariz eta edariz hornitzeko eta girotzeko.Txosnak Udalaren eta Arriaga antzokiaren inguruan daude.

Jakina den bezala, hemen dena koadrilan egiten dugu.Horregatik, animatzen zaituguBilboko Konpartsen aplikazio ofiziala deskargatzera, 2022ko Aste Nagusiko programaren xehetasun guztiak jakiteko.

Dakizun bezala, Guuk-en iraunkortasun-konpromisorik gabekomugikor-tarifak eskaintzen dizkizugu, zure konexio-beharretara egokituak, edonon zaudela ere koadrilarekin konektatuta egon zaitezen.

Aste Nagusiko XLIII. Gastronomia Lehiaketa

Hilaren 22tik 28ra (astelehenetik igandera), Bilboko Aste Nagusiko 43. Gastronomia Lehiaketa egingo da egunero, Areatzan.Ehunka koadrila elkartzen dira lehiaketa gastronomiko horietan, eta badira hainbat lehiaketa: adibidez, patatak saltsa % 100 begetalean prestatzekoak, edo zezen gisatua eta patata-tortilla ezaguna.

Oso hemengoak diren zenbait platerenak ere badira: bakailaoa Bizkaiko erara eta bakailaoa pil-pilean, txipiroiak eta marmitakoa.

Gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, seguru Euskadiko 8 foodie influencer horiek zehatz-mehatz kontatuko dutela.

MARIJAIA_CUERPO copia (2)

Bilboko jaiak, guztientzat

Ez huts egin goizero, 11:00etatik aurrera, Erraldoi eta Buruhandiek Bilboko Zazpikaleetan egiten duten kalejira; txistuen doinuan dantzatuz, helduen eta haurren gozamena eragiten dute.Erraldoietan dira, besteak beste, baserritarrak, Pitxitxi futbolaria eta Santutxuko zigarrogilea.

Hobeto ezagutu nahi badituzue, Euskal Museoko erakusketan bisitatu ditzakezue (Unamuno plazan), abuztuan.Umeak izaten dira protagonista egunero, halaber, balearen desfilean eta Txikiguneko jarduera, tailer eta jokoetan.Zein bizkaitar ez da noizbait beldur izan Gargantuari aurre egiteko?

Kontzertuak, musika eta antzerkia Bilboko jaietan

Bilboko Aste Nagusiko doako jardueren artean, nahitaez gomendatu behar ditugu kontzertuak.Musika ezinbesteko osagaia baita Bilboko Aste Nagusiaren arrakastaren errezetan.

Aurten, hemen izango dira, besteak beste, Víctor Manuel, El Drogas, Viva Suecia, Ana Mena, La Oreja de Van Gogh, Bulego, En Tol Sarmiento, Dani Fernandez eta Pasión Vega.

Emanaldi tradizionalago batzuk ere izango ditugu, egunero, Casilda Iturrizar parkeko pergolan: Bilboko Udal Banda, Los 5 Bilbaínos, Mapamundi, Gau Pasa eta Los Chimberos.

Gure jai guztietan bezala, euskal folklorea ere sartua dago Bilboko jaien egunerokoan; Larrain-dantza egingo da egunero, 20:00etan, Plaza Barrian.

Bilboko Aste Nagusiko kultura-eskaintzaren beste ezaugarrietako bat antzerki-programazioa da.Aste Nagusiak irauten duen bederatzi egunetan, bilbotarrek gutxienez arratsalde bat gordeko dute antzerkira joateko. Arriaga eta Campos Elíseos antzokiek eta Euskalduna jauregiak, Bilboko jaietan, Bilbora gaur egungo eszenako antzerki- eta musika-lan onenak ekarri ohi dituzte.

MARIJAIA_CUERPO (1) (2)

Barruko ikuskizunez gain, kale-antzerkia ere eskaintzen du jaietako programa ofizialak; hori izaten da, gainera, Aste Nagusian jendeari gehien gustatzen zaion doako ikuskizunetako bat.Adin guztietako jendearentzako programazioa izaten da arte eszenikoetan: antzerkia, umorea, akrobaziak, etab.

Bilbo Hiriko Su Artifizialen Nazioarteko XXX. Lehiaketa

Donostiako Aste Nagusian bezala, su artifizialen nazioarteko lehiaketak argitzen du gauero Bilboko zerua.Argi- eta soinu-ikuskizun bikaina da, urtetik urtera hobetuz doana eta inork galdu nahi izaten ez duena.Erakustaldi horietan, Bilbo Hiria lehiaketaren barruan, Europako piroteknia-etxe onenek parte hartzen dute.

Su artifizialak Etxebarria parketik botatzen dira gauero, 22:30ean.Parke hori, gainera, jaietan nahitaez joan beharreko beste tokietako bat da, han izaten baitira barrakak, haur nahiz helduen gozagarri.

Ikusten duzunez, hainbat eta hainbat aukera dago 2022ko Bilboko Aste Nagusian.Beraz, atera arrantzale-jantzia eta prestatu gozatzeko.

Bakarra munduan, Marijaia!

Erlazionatutako berriak
Guuk gara

Kirol App, Euskadiko eta Nafarroako kirol-klubentzako aplikazioak

4 min

Euskadiko eta Nafarroako gizarte-eragileekin konektatzeko sortu zen Guuk, sinergiak sortzeko eta lurraldearen eraldaketa digitala bultzatzeko. Konpromiso sendo horretatik sortu zen Kirol App proiektua, tokiko kirol-kluben digitalizazioa bultzatzeko eta haien zaletasunekin komunikatzeko bide berriak aztertzeko garatu den mugikorretarako aplikazioa.