icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Kirol App Zure taldearen aktualitate guztia zure mugikorrean

04 Noviembre 2021 10:53

Gero eta aplikazio gehiago erabiltzen ditugu gure egunerokoan: eguraldi-iragarpena ikusteko, agenda antolatzeko, osasuntsu egoteko zer errezeta prestatu behar ditugun jakiteko, gure euskara-maila hobetzen ikasteko... ez du axola zein den helburua, beti dago aplikazioren bat laguntzeko. Horregatik, Guuk-ek gauza bera egin nahi izan zuen kirol-klubekin. KirolApp aurkeztera gatoz! Zure taldearen aktualitate guztia eta bazkide izatearen abantaila guztien berri izateko edo, besterik gabe, egunez egun gertatzen denaren berri izateko mugikorrerako aplikazioa.

Zer da KirolApp?

KirolApp kirol-klubentzako aplikazioa da, bazkide eta zaleen komunitateei zuzendua. Zaleekin konektatzeko eta zaleak beren taldearekin konektatzeko tresna.

Funtsezko 3 kontzeptutan oinarritutako eredu berria

Hurbiltasuna: hemengo konpainia bat gara, eta, beraz, tokiko klubei laguntzen diegu. Horregatik, presente egon nahi dugu gure talde eta zaleen egunerokotasunean.

Komunitatea: klubei beren bazkide eta zaleekin konektatzen laguntzen diegu. Espazio komun, erraz eta eroso bat sortzeaz arduratzen gara, komunitatea sortzen laguntzeko.

Teknologia: punta-puntako tresna teknologikoak jartzen ditugu gure komunitateko kluben zerbitzura.

Lointek Gernika Sakibaloi taldea

Zer aukera ditu aplikazio honek?

•Zaleen eta bazkideen erregistroa: Kirolappek zu bezalako zaleen eta bazkideen jarraipena egiteko aukera ematen die klubei, gaur egun klub txikiek duten oztopo teknologikoa ezabatuz. Klubak bazkidea hurbil izateko eta bazkidea klubetik hurbilago egoteko modu bat da.

•Komunikazioa eta fidelizazioa: kluben eta haien oinarrien artean komunikazio-kanal eraginkor bat sortzera bideratuta dago aplikazioa, zaleak fidelizatzeko. Aplikazioak aukera ematen du klubaren eta zaleen arteko komunikazioa azkarragoa, hurbilagoa eta kalitate hobekoa izan dadin.

•Sustapena: bazkide eta zaleen erregistroari esker, klubek bazkide berriak erakartzeko kanpainak egin ditzakete, eta zaleei sustapen onenak helarazteko aukera ere badute.

*Premium edukiak: soluzio honen bidez, aplikazioaren erabiltzaileak klubeko bazkide egin daitezke, atal esklusiboetara sar daitezke edo premium edukiak izan ditzakete, hala nola partiden streaminga. Bai, bai, ondo irakurri duzu!

Konekatu zure klubarekin, Guuk-ekin konektatuta

Gainera, gure bazkide digitalekin lortutako akordioari esker, zuntzeko abiadura maximoa eta mugikorra eskaintzen dituen tarifa aukeratzen baduzu, konexiorik onena izateaz gain, zure taldeari lagunduko diozu.

ZUNTZA+MUGIKORRA ETA MUGIKORRA BAKARRIK DUTEN ESKAINTZAK

Honela kontrata ditzakezu:

*Zure taldearen webgunearen bidez

*Zure klubaren mugikorreko aplikazioarekin

Beraz, ez itxaron gehiago; aukeratu Guuk-en konexioa, eta lagundu zure klubari!

Erlazionatutako berriak