Teknologia eta Berrikuntza
Enpresa ertain eta txikian digitalizatzeko 5 aholku
1 minEnpresa baten digitalizazioa tresna teknologikoak ezartzean eta negozioaren esparruak ingurune digitalera birbideratzean datza. Nola ekin diezaiokegu?
Gure bizitzako zatirik handiena beste pertsona batzuekin ematen dugu. Izan ere, gizakiontzat ez dago pertsonekin erlazionatzea bezalakorik; ezerk ez gaitu horrek adina betetzen. Ez gara, ez, izaki bakartiak. Kontrakoa. Hobeto sentitzen gara konpainian, elkarrekin gaudenean. Lagunekin, senideekin eta gure ingurukoekin gaudenean, zentzua ematen diogu gure bizitzari eta gure izaerari. Beraz, hala izaten jarraitzea da gure asmoa; hobeto esanda, askoz hobeto jarraitzea. Elkarrekin egotea ez ezik, konektatuta egotea ere nahi dugu. Konekta gaitezen berriro. Hori da Guuk.
Baina zer esan nahi du konektatuta egoteak? Konektatu hitzak esanahi asko ditu. Konexioa izateak lotura bat, feeling berezi bat izatea esan nahi du; eta sentimendu hori elkarrekikoa da, gainera. Beste pertsona batekin konektatzen badugu, askoz errazagoa da harekin erlazionatzea. Arrazoi bat baino askoz gehiago dugu, berezia da. Benetako konexio bat da. Elkartuta gaudela sentiarazten digu, gauza komun baten parte garela. Izan ere, sentsazioetan eta guretzat jotzen dugunarekiko sentipenetan bat etortzea da konektatzea. Identifikatzen gaituzten eta gure izaera markatzen duten erroak partekatzea da. Hori da benetako konexioa.
Baina konexio hori gertatu ahal izateko behar diren kondizioekin ere badu zerikusia konektatzeak. Konektatzeak teknologiarekin eta produktuaren gaitasunekin du zerikusia; beharrezko alderdi teknikoekin: seinalearen kalitatea, fidagarritasuna, estaldura, kontaktuaren argitasuna. Hori da benetako konexioa.
Bizi izan ditugu mozten diren seinaleak, etenak, joan eta etorri dabiltzanak. Eta ez dugunez nahi hori gertatzerik, egunez egun lan egiten dugu gure seinalea, gure konexioa, egonkorra eta fidagarria izan dadin. Horregatik, Guuk konpainiakoa izatea da benetako konexioaren alde egitea, bene-benetakoaren alde. Ez da hitz-joko bat, ez. Nahi dugun guztiarekin, nahi dugun tokian eta nahi dugunarekin konektatu ahal izateko konpromiso bat da, edonon gaudela ere. Garenarekin konektatzea gauza berezi baten parte garela sentitzeko.
Benetako konexioa bermatuta dago gurekin. Bene-benetakoa, denbora- eta konfiantza-kontua da. Hobeto ezagutuko dugu elkar egunetik egunera, eta, zalantzarik gabe, elkarrekin hobeto konektatzeko balioko digu. Itxaroten genuen konexio hori lortzeko. Beraz, gera zaitez inguruan. Berriro konektatzeko zorian gaude. Hitza hitz.