icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Beasain, Goierriko bihotza: zer ikusi eta zer egin

21 Diciembre 2023 12:00

Euskadiko udalerrietan, nonahi topatzen ditugu industria, paisaia berdeak eta kultura aberatsa. Horregatik, Beasain eta tankera horretako herriak nahitaez bisitatu beharreko tokiak dira, Euskadi barnealdea ondo ezagutzeko. Izan ere, Goierriren bihotz-bihotzean dagoen herri honetan bada zer ikusi eta zer egin.

Beasainek industria-tradizio nabarmena du, eta bertako kaleak, plazak eta mendiak nahitaez zeharkatu beharrekoak dira, parajeotako historian eta kulturan murgiltzeko. Gure lurraldearen bihotz-bihotzean dago, estrategikoki kokatuta: Donostiatik 50 km eskasera, eta Gasteiztik eta Bilbotik, berriz, 100 km-ra baino gutxiagora.

Beasain aldean, odolki ospetsuak dira beste erakarmen bat: inguruko zenbait jatetxetan dastatu ahalko dituzu. Gustatuko litzaizuke Beasaingo txokorik enblematiko eta ederrenak arakatzea? Jarraitu irakurtzen, eta ezagutu Goierriko herri polit honetan galdu ezin duzun guztia.

Foto Beasain

Beasain, Goierriko bihotza: zer ikusi eta zer egin

Beasain Gipuzkoan dago, eta 13.000 biztanle baino gehiago ditu. Askotariko erakarmenak topatuko dituzu, hala nola Igartzako Monumentu Multzo ikusgarria. Era berean, harrigarria da nola bat egiten duten naturak eta historiak: jomuga liluragarria, inondik ere.

Murumendi, Usurbe eta Pagokabar mendi handiek babesten dute Beasain, eta Oria ibaiak zeharkatzen du. Kokaleku horretan, espazio ikusgarriak eskaintzen ditu Beasainek, hala nola Igartzako Monumentu Multzoa eta hirigune historiko ikusgarria.

Río Oria

Beasain Euskadiko altxor ezkutuetako bat da. Interes handiko gune turistikoak dituen arren, bidaiari gutxik aukeratzen dute helmuga gisa. Alabaina, hirigune hori ezinbesteko geltokia da Goierri eskualdera bisitan joatera erabakitzen dutenentzat.

Dolarea

Eraikin hori 1611n eraiki zuen Elisabet Lobiano Igartzako andreak, eta Madril eta Paris lotzen zituen bideko benta garrantzitsuenetako bat izan zen luzaroan.

2007an eginiko ikerketa arkeologiko batean, dolare bat aurkitu zuten: gaur egun, eraikin bikain horren solairu batean dago ikusgai garai bateko prentsa hura, zaharberritze-eremuan. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti museoan dagoenaren antzekoa da dolare hori.

Igartzako XVI. mendeko jauregia

Igartzako Monumentu Multzoaren parte da, eta XVI. mendean eraiki zuten, Erdi Aroko dorretxe baten gainean. Gure lurraldeko altxor arkitektonikotzat hartzen da, bai barrutik, bai kanpotik. Erdiko patioa eta galeria dira jauregiaren bi elementu nabarmen; ziur atentzioa emango dizutela.

Igartza

Beasaingo burdinola

Siderurgia-industria erabakigarria izan da Gipuzkoako eta Euskadiko historia ekonomikoan, hasi Erdi Arotik eta XIX. mendera arte. Burdinolari 1782an egindako eraberritzean eman zioten gaur egun ageri duen egitura.

Oria ibai enblematikoari esker lortzen zuen funtzionatzeko energia. XIX. mendean, teknologia berrien etorrerarekin, zaharkituta geratu ziren burdinola hidraulikook. 1860an, espazio horiek desagertzen joan ziren, eta azkenean CAF sortu zen inguru haietan.

Igartzako errota

Igartzako errota hidraulikoaren harriek makina bat kilogramo zereal prozesatu zituzten Oria ibaiaren ibilguaren indarrari esker. Errota horretan lortzen zen ogia eta taloa egiteko beharrezko irina.

Egiturak hiru eremu ditu: errotariaren etxea, ubidea eta errota. Sistema hidraulikoa 1982ra arte egon zen martxan.

molino de igartza
Street View

Belengo ermita

Ermita txiki hori Igartzako Monumentu Multzoaren erdian dago, zubiaren ondoan. Ez da gaur goizekoa, XVII. mendean eraikia baita... 2011n zaharberritu zuten, jendeak bisitatu ahal izateko.

Ermita de Belen
Street View

XVI. mendeko zubia

Zubi hori Madril eta Paris lotzen zituen ibilbidearen funtsezko zatia da, eta Segura eta Tolosa hiribilduei esker irabazi zuen garrantzia. Gaur egungo egitura XVI. mendekoa da, eta 2006an zaharberritu zuten.

Puente medieval Beasain
Google Street

Beasaingo harrizko gurutzea

Zubiaren eta dolarearen ondoan, 1599an eraikitako hareharrizko gurutze bat ageri da. Beasaindik igarotzen ziren bidaiariak babestea zen haren helburua, eta, gaur egun, Donejakue bideko erromesak pasatzen dira handik barrena.

Herrigunearen kanpoaldean dago, Igartzako Monumentu Multzotik gertu, eta XIX. mendekoa da. Lehen Karlistaldian suntsitu egin zuten, eta atzera eraiki zuten, hondakinen gainean.

Basilica San Martin
Street View

Beasaingo industria

Garraioaren eta industriaren garapenak nabarmen moldatu du Beasaingo eraldaketa sozial eta ekonomikoa, bereziki 1840 eta 1940 urteen artean. Gaur egun, Beasaingo industriaz hitz egitean, ezinbestekoa da trenbidearen etorrerak eta CAFek izaniko garrantzia aipatzea.

CAFek —edo Fabrika Haundiak, goierritarrek deitu izan dioten bezala— Beasainen du egoitza, eta munduko liderra da trenak eta trenetarako materialak fabrikatzen. Bidaiari borrokatuek ziurrenik hartuko zuten CAFen egindako tren eta metroren bat.

Metro de Bilbao CAF

Esate baterako, Bilbo, Madril, Bartzelona eta Valentziako metroak, baina baita Washington, Erroma, Brusela, Hong Kong, Amsterdam eta beste hainbat tokitako garraio-sistemak ere. Ohikoa da CAFen egindako trenak topatzea mundu zabaleko tranbia- eta tren-sistemetan.

Nola iritsi Beasaina

Beasain Euskadiko hiriburu handien erdi-parean dago, eta, beraz, laster iritsiko zara Bilbotik, Donostiatik edo Gasteiztik abiatzen zarela ere. Trenez iristea da beste bide bat; izan ere, Beasaingo geltokian aldiriko trenak ez ezik distantzia ertain eta luzekoak ere geratzen dira.

  • Nola iritsi Beasaina Donostiatik
Donostia   Beasain

Donostiatik autoz irtenda, abiatu Urbieta kaletik, igaro Antso Jakituna eta Karlos I.a hiribideak, eta hartu GI-20 errepidea. Segi 9 minutu-edo, 2,9 kilometro inguruan. Ondoren, hartu A-1 errepidea Beasaina iritsi arte: 27 minutu beharko dituzu; 39,1 kilometro inguru dira.

  • Nola iritsi Beasaina Bilbotik
Bilbao a Beasain

Bilbotik abiatuta, hartu E-70/AP-8 errepidea N-637/Txorierriko korridoretik. Ibilbide horretan 14 minutu inguru beharko dituzu 17,6 kilometro egiteko. Ondoren, hartu E-70/AP-8, E-5/AP-1 eta A-636 errepideak, harik eta Beasaingo A-1 errepidera iritsi arte. Ibilbide horretan, 45 minutu inguru behar dira 70,7 kilometro inguru egiteko.

  • Nola iritsi Beasaina Gasteiztik
Vitoria   Beasain

Andre Maria Zuriaren Koroatzearen kaletik hasten da ibilbidea. Segi Elorriaga alderantz, harik eta N-104 errepidera iritsi arte. Ondoren, hartu E-5/A-1 errepidea Donostiarantz, eta N-240 errepidea Iruñerantz. A-1 errepidean, jarraitu aurrera kilometro batzuetan, harik eta Beasaingo irteerara iritsi arte.

Beasain Gipuzkoako barnealdeko herririk garrantzitsuenetako bat da. Herrigune horretan, modu atsegin eta liluragarrian murgilduko gara inguruotako historian, kulturan, arkitekturan eta naturan.

Beasaingo beste xehetasunen bat jakin nahi baduzu, konexiorik eta abiadurarik onena izango duzu Guuk-en tarifekin, Googlen nahi duzun guztia bilatu ahal izateko. Ondo pasa!

Erlazionatutako berriak