icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Donejakue bidea Euskadin: egin ditzakezun ibilbideak

17 Abril 2023 12:45

Munduko erromesaldi ospetsuenak 400.000 pertsona baino gehiago erakarri zituen azken Done Jakueren urtean. Baina, zer gertatzen da Euskadiko Donejakue bidearekin? Duela hamarkada bat baino gehiagotik, Euskadin zenbait ibilbide ofizial daude.

Camino de Santiago en Euskadi Guuk

Bide primitiboa edo frantses bidea baino ezezagunagoa den alternatiba bat eskaintzen dute, baina aukera paregabea dira Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba ondo ezagutzeko, herri eta hirietan zehar ibiliz.

  • Oharra❗: Frantses bidea, nazioartean ezagunena dena, Aragoi, Nafarroa, Errioxa, Gaztela eta Leon eta Galizian barrena igarotzen da, baina ez da Euskaditik pasatzen.

Argitu behar da badaudela Euskadi zeharkatzen duten Donejakue bidearen beste ibilbide batzuk, bai eta gure probintzietatik igarotzen diren eta gero frantses bidearekin bat egiten duten atalak ere, edo beste bide nagusi batekin lotzen direnak, Santiagora iristeko.

Federación Española de Amigos del Camino de Santiago

Motxila bizkarrean hartu eta mendi-ibiliak egitea pentsatzen ari zara? Guuk-en bide guztiak bildu ditugu, nondik joan eta noiz geratu jakin dezazun. Deitu kuadrillari eta presta zaitez.

Donejakue bidea euskal kostaldetik (iparraldeko bidearen atala)

Ibilbide zaharrenetako bat da, jatorrizko bide primitiboa aparte utzita. Kostaldeko Donejakue bidea Europa osoko erromesek egiten zuten Behe Erdi Aroan (IX-X. mendeak) eta, ondoren frantses bidea ezagutarazi ahala indarra galdu zuen arren, tradizioan erreferentziazkoa izaten jarraitu zuen.

Izan ere, tarte seguru bat eskaintzen zuen, Nafarroako Erresumako lurraldeek jasaten zituzten musulmanen mehatxuen aurrean. Handik igarotzen ziren Europako iparraldeko ibiltariak, Baionatik Hendaiaraino iristen zirenak.

Camino del Norte

Hendaian Zubernoako Abadia zegoen XIV. mendean, erromesek atseden hartu eta arreta jaso zezaketen toki bat, ospitalea ere bazuena. Gero, Kanetako portutik, txalupa bat hartzen zen, Hondarribira iristeko eta egungo euskal kostaldean zehar ibiltzeko.

Euskadiko Donejakue bidea aukeratzen baduzu, jakin ezazu ibilbide honek Gipuzkoako Bidasoa ibaiaren bokaletik Bizkaira eramango zaituela, tartean beste zenbait ibai pasatuz, hala nola Urola edo Deba. Gero, Lea-Artibaiko ibarretara desbideratuko zara, Bilboraino, eta Kobaronen amaitu.

Bada Kadagua ibaiaren albotik doan adar bat, Enkarterritik igarotzen dena, Burgosekin eta frantses bidearekin lotu arte.

Kostaldeko bidearen etapak Euskadin

KOSTALDEKO BIDEAREN ETAPAK

ETAPA

IBILBIDEA

KILOMETROAK

IRAUPENA

1

Hondarribia - Donostia

27,6 km

6:00 h

2

Donostia - Zarautz

20,3 km

5:30 h

3

Zarautz - Deba

22 km

5:30 h

4

Deba - Markina-Xemein

24,3 km

6:15 h

5

Markina-Xemein - Gernika-Lumo

25 km

6:00 h

6

Gernika-Lumo - Lezama

21,8 km

5:15 h

7

Lezama - Bilbo

11,2 km

2:15 h

8

Bilbo - Portugalete

19,7 km

4:15 h

9

Portugalete - Kobaron

16,8 km

3:30 h

Donejakue bidea Euskadiko barnealdetik

Euskadin Donejakue bidea egiteko aukera gehiagoren bila bazabiltza, barnealdeko bidea hauta dezakezu. Iparraldeko bideko erromesek X. mendean bikingoen aldetik jasaten zituzten etengabeko erasoen ondorioz, hegoalderagoko aukera bat bilatu behar izan zuten.

Bide honi Baionako bidea edo San Adriango tuneleko bidea ere esaten zaio; izan ere, edo Baionatik abiatzen zen, edo San Adriango tuneletik pasatzen zen, Donemiliagatik eta Aguraindik pasatzen zen galtzada erromatarrarekin (Akitaniako bidea) lotzeko.

Camino Vasco del Interior

Ibilbide hau Alfontso X.a erregeak sustatu zuen gehien (errege horrek, XIII. mendean, Agurain sortu zuen Araban, baita Ordizia eta Tolosa ere Gipuzkoan, eta espekulatzen da Hernani ere hark sortu zuela). Hori guztia Oria ibaiaren bailara erreferentziatzat hartuta.

Kostaldeko bidean itsaslabarrez eta Bilboz eta inguruez goza daiteke. Beste aukera honek, berriz, Araban barrena eramango zaitu Gipuzkoatik, Burgosetik oso gertu gelditu arte, eta Donejakue bide frantsesarekin lotu arte. Horregatik deitzen zaio euskal-frantses bidea ere.

Argantzunen (Trebiñu), ibilbidea bitan zatitzen da. Hala, Santo Domingo de la Calzadaraino joan daiteke, Harotik pasatuz, edo Mirandatik Burgoseraino jo. Gauza bera gertatzen da Hernanin, Tolosarantz, edo Bidanian, Saiatzetik.

Barnealdeko euskal bidearen etapak

Barnealdeko euskal BIDEAREN ETAPAK

ETAPA

IBILBIDEA

KILOMETROAK

IRAUPENA

1

Irun - Hernani

26,6 km

6:15 h

2a

Hernani - Tolosa

18,9 km

4:15 h

2b

Hernani - Bidania

28,8 km

8:15 h

3a

Tolosa - Zegama

35,2 km

8:10 h

3b

Bidania - Zegama

34,3 km

8:50 h

4

Zegama - Agurain

22 km

8:00 h

5

Agurain - Gasteiz

27,4 km

7:00 h

6

Gasteiz - Argantzun

22 km

4:15 h

7a

Argantzun - Briñas (edo Haro)

27 - 31 km

7:45 h

7b

Argantzun - Miranda de Ebro

17 km

3:40 h

8a

Haro - Santo Domingo de la Calzada

20 km

5:00 h

Aukera ezezaguna: Mena bailarako bidea

Euskadin Donejakue bidea egin nahi izanez gero, hau da masifikazio txikiena duen aukera. Bide hau ere barnealdetik doa, baina, Irundik Gasteizerantz abiatu beharrean, Bilbotik ateratzen da, Burgoserantz. Merindadeen bidea ere esaten zaio.

Ibilbide honek Europako iparraldeko erromesetan du jatorria. Izan ere, erromes horiek Bizkaiko portuetara iristen ziren, eta Euskadin Mena bailararantz biratzea erabakitzen zuten, Merindadeen eskualdetik Santiagorantz jarraitzeko eta frantses bidearekin bat egiteko.

Ibilbide honi ekin aurretik, kontuan izan behar duzu antzina-antzinako ibilbidea dela eta jende gutxi ibiltzen dela. Horrek esan nahi du, beharbada, ez dela egongo beste bideak bezain ondo seinaleztatuta. Hori bai, azken hamarkadetan lehengoratzeko lanak egin dira, eta, gaur egun, erraz egin daiteke.

Hori esanda, kontuan hartu lehen etapetan desnibel handiko ia 170 kilometrori egin beharko diezula aurre, eta toki lauetan ibiliko zarela, Burgosera hurbiltzean.

Mena bailarako bidearen etapak

Mena Bailarako BIDEAREN ETAPAK

ETAPA

IBILBIDEA

KILOMETROAK

1

Bilbo - Gueñes

22,1 km

2

Gueñes - Villasana de Mena

25 km

3

Villasana de Mena - Medina de Pomar

32,4 km

4

Medina de Pomar - Pesadas de Burgos

34,9 km

5

Pesadas de Burgos - Hontomín

22,7 km

6

Hontomín - Burgos

29,7 km

Ikusten duzunez, Euskadin Donejakue bidea egitea oso esperientzia interesgarria da, Gipuzkoa eta Bizkaiko iparraldeko isurialdea ezagutzeko, edo Gipuzkoa eta Arabaren barnealdeko isurialdea ezagutzeko. Berdin dio zein aukeratzen duzun, izango baitituzu bidea erraztuko dizuten ibilbide eta aterpetxeak.

Hori bai, kontuan hartu urteko zer garaitan egiten duzun bidea, deshidratatzea edo hipotermia saihesteko, eta ziurtatu konpainia egokia duzula. Guuk-en konexio onena eskainiz lagungu zaitzakegu, bidean gal ez zaitezen.

Ezagutu Euskadi erromesen moduan. Bidaia ona izan!

Erlazionatutako berriak