icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Sagardo onaz gozatzeko Euskadiko sagardotegi hoberenak.

20 Septiembre 2024 12:39
Mejores sagartotegis de Euskadi

Euskal gastronomiak harribitxiak ditu, gogoa pizten digutenak kuadrilla edo familiarekin gozatzeko egunez eta gauez. Sagardotegiak, adibidez, Euskadiko txoko horietakoak dira, historiaz eta zaporez beteak. Denok egon gara sagardotegiren batean; horregatik, hemen dituzu onenak sagardo on batez gozatzeko.

Izan gaitezen errealistak. Ez da berdina etxean afaltzen sagardo bat lasai hartzea eta ondo jan eta edateko tenplu hauetako batera joatea; santutegi horietan, sagardoak eta janariak bat egiten dute esperientzia paregabea eskaintzeko.

Mejores sagartotegis

Euskal sagardotegi onenak

Txotx-denboraldia urtarrilean hasten da eta maiatzeraino luzatzen, baina urte guztian egon behar da prest. Sagardotegi batzuek urte osoan zehar mantentzen dute menu klasikoa, txuleta barne, eta hori beti da berri ona!

“Txotx” hitza, kupel berri bat irekitzen den bakoitzean jantoki osoan entzuten dena, tradizio bitxi batetik dator. Lehen, sagardoa etxe guztietan ekoizten zenean, kuadrillak elkartzen ziren bakoitzak prestatutakoa probatzeko.

Barrikan zulo bat egiten zuten, eta ateratzen zen txorrotarekin, sast!, edalontziak betetzen zituzten. Gero, zotz batekin ixten zuten. Zotz horretatik dator “txotx”. Erraza, ezta?

Orain, hitzaren esanahia dakizula, garrantzitsuena tokatzen zaigu: Nora joan? Hemen, Euskadiko sagardotegi onenen zerrenda bat duzu, behar den bezala goza dezazun. Hartu mahai bat, eta ez dadila sagardoa falta!

Zapian sagardotegia

Euskadi osoko sagardotegi ezagunenetako bat. Astigarragaren bihotzean dago, eta haren izena ez da soilik deitura bat, historia hutsa da. Zapiain familiaren eta sagardoaren arteko harremana XVI. mendean hasi zen, 1595 inguruan, alajaina!

📍 Kale Nagusia 96, Astigarraga

Tradizio horrek guztiak eta sagarrarekiko maitasunak Zapiain erreferentzia bihurtu dute. Sagardotegi baten kontzepturik klasikoena aurkituko duzu hemen: txotx-denboraldian soilik irekitzen dute, eta zutik jaten da, mahai luzeetan, kanonek agindutako moduan.

Petritegi sagardotegia

Astigarragako beste harribitxi bat da Petritegi. Ezaguna da, bai bere historiagatik, bai urte osoan zehar bisitari ugari jasotzen dituelako. Hemen, Zapiainen ez bezala, aulki batean eserita goza dezakezu bertako sukaldeaz eta sagardoaz, baita denboraldiz kanpo ere. Apartekoa da onenari uko egin gabe erosotasuna bilatzen dutenentzat!

Petritegin, bost belaunaldi baino gehiago daramate sagarraren artea lantzen, eta sagardotegi ospetsuenetako bat da. Eta ez hori bakarrik: bisitaldi gidatu bat egin dezakezu, gertutik ezagut dezazun sagardoa nola egiten duten bakailaoari eta txuletari heldu aurretik.

📍 Petritegi Bidea 8, Astigarraga

Bereziartua sagardotegia

Historia bizia da sagardotegi hau. 150 urte sagarrak eta euskal gastronomia maitatzen! Bereziartua 1870 inguruan hasi zen lanean, eta gaur egun erreferentzia izaten jarraitzen du Astigarragan. Txotx-denboraldian soilik irekitzen badute ere, haien botilako sagardoa urte osoan dago eskuragarri, zaporerik gabe gera ez zaitezen.

Esperientzia oso bat bilatzen ari bazara, hurbildu zaitez maiatzeko azken larunbata baino lehen, tradiziozko menuaz gozatzeko. Bakailao-tortilla, txuleta eta betiko postrea: gazta eta menbrilloa. Ezin da gehiago eskatu!

📍 Iparralde bidea 16, Astigarraga

Alorrenea Sagardotegia

Alorrenea sagardotegi handienetako bat da. 220 pertsona sar daitezke bertan, eta urte osoan eskaintzen du ohiko menua. Txuleta bertako erregina da, baina ez ahaztu haien sagardo naturalaz; tradiziozko eran egiten dute, eta Gorenak kalitate-zigilua jaso du.

ALORRENEA Sagardotegia Sidrería
https://alorrenea.com/

Urrian bisita bat egiteko zortea baduzu, zuzenean ikusi ahalko duzu sagardoa ekoizteko prozesua. Esperientzia biribila!

📍 Alorrene bidea 4, Astigarraga

Rezola sagardotegia

Astigarragako errepaso hau amaitzeko, Rezola daukagu. Bi upeltegi eta hiru jantokirekin, sagardotegietako benetako gastronomiaz goza dezakezu, zutik edo eserita.

Rezola Sagardotegia

Baina bisita gidatuek egiten dute Rezola benetan berezi: antzina sagardoa nola egiten zuten azaltzen dute. Gainera, herriko erdigunetik 200 metrora soilik dago!

📍 Santio Zeharra kalea 14, Astigarraga

Zelaia sagardotegia

Hernani da sagardoaren beste sorleku bat, eta Zelaia hango harribitxietako bat. Zapiainekin lehian dago, ea zein izango onena, eta bakoitzak bere gustuak dituen arren, argi dago Zelaia goi-goian dagoela. Hemen dena klasikoa da: zutik jaten da, eta sakratua da txotx-denboraldia.

Zelaia Sagardotegia
https://zelaia.eus/es/

Haragiaren kalitateagatik nabarmentzen da, nahiz orain aukera beganoa ere baduten. Ez dago aitzakiarik!

📍 Martindegi auzoa 29, Hernani

Itxas-buru sagardotegia

Sagardotegi honek 1982an ireki zituen ateak, baina sagardoarekin duen harremana askoz ere lehenago hasi zen. Urumea ibaiaren ertzean dago kokatuta Itxas-buru, eta ingurune natural ikusgarria du.

Zera da onena, sagardoa bertako sagarrekin egiten dutela, beraien baratzetatik hartuta. Eta sagardoari konpainia egiteko, sagardotegietako menu klasikoa, postrea barne.

📍 Osinaga auzoa 54, Hernani

Iparragirre sagardotegia

500 urte baino gehiagoko historia du baserri honek, eta Beobide familiaren hiru belaunaldi ditu bizkarrean. Hiru motatako sagardo naturala eskaintzen dute, denak bertako sagar ekologikoekin eginak.

Tradiziozko menuan sartzen dira behi zaharraren txuletoia eta baserriko arrautzekin egindako bakailao-tortilla. A zer gozoa!

📍 Osinaga auzoa 10, Hernani

Barkaiztegi sagardotegia

Donostia kanpoaldean dago Barkaiztegi, familia-tradizio handiena duen sagardotegietako bat.

Urte osoan irekitzen dute, baina benetako xarma txotx-denboraldian aurkituko duzu. Donostiakoa bazara eta ez baduzu asko urrundu nahi, Barkaiztegi apustu segurua da.

📍 Barkaiztegi bidea 42, Donostia

Txirrita sagardotegia

Donostiako erdigunean bertan dagoenez, Txirrita da aukera onena ez baduzu oso urrutira joan nahi. Haien menuak aparteko gauzak ditu, hala nola sarrerako zurrukutuna edo postreko intxaur-saltsa, baina txotxaren esentzia mantentzen du.

📍 San Bartolome kalea 32, Donostia

Txirrita Sagardotegia
Web Txirrita Sagardotegia

Uxarte sagardotegia

Zornotzan dago Bizkaiko harribitxi hau. Ez du menu tradizionala hitzez hitz betetzen, eta beste aukera batzuk ere eskaintzen ditu; esaterako, baserriko oilaskoa edo arkume errea. Halere, Uxarteko giroak eta sagardoak sagardotegien benetako izaera mantentzen dute.

📍 Montorra auzoa 6, Amorebieta-Etxano

Axpe sagardotegia

Sagardoaz gain, txakolina ere egiten dute Axpen. Bi edariak guztiz bizkaitarrak dira, eta menu tradizionalekin edo arkumearekin edan ditzakezu. Esperientzia osoa nahi baduzu, ez izan zalantzarik, eta egin bisita gidatu bat bere mahasti eta sagastietara.

📍 Atxondo auzoa 13, Markina-Xemein

Tradizioez eta sagardotegi onenetan partekatutako momentuez ari garenez, ezin da alde batera utzi Interneteko konexio on bat: aukera emango dizu zure bisitak antolatzeko eta argazkiak, bakailao-tortillarekin eta txuletarekin ateratakoak, gertukoekin berehala partekatzeko.

Horretarako dago Guuk. Sare azkar eta egonkorra du, eta landako bazterretan ere lagun egingo dizu. Horrela, konektatua egon zaitezke, kalitate-tantarik galdu gabe, sagardo-trago on batez gozatzen duzun bitartean.🌐

Erlazionatutako berriak