
Euskal Hiria
Gabonetan prestatzeko euskal plater tipikoenak
3 minEuskal gastronomiak plater ugari ditu, eta horrek zoriontasunez betetzen gaitu, batez ere gabonak eta halako egoera bereziak iristean.
Nork ez du Cristóbal Balenciagaren berri? Goi-mailako joskintzako maisu euskaldunak aztarna ezabaezina utzi zuen munduko modan. Ez zen izan diseinatzaile hutsa, baizik eta joskintza beste maila batera igo zuen artista bat. Balenciagaren ondareak bizirik jarraitzen du Getarian, maisuari eskainitako museoan. Ezagutu nahi duzu? Apuntatu txangorako sarreren eta ordutegiaren informazioa.
Cristobal Balenciaga Museoa bisitatzea denboran bidaia bat egitea bezalaxe da, joskin bikain haren unibertso sortzailean murgiltzea esan nahi du. Jantzi, zirriborro eta argazki bakoitzak modaren urrezko arora eramaten gaituzte; dotorezia eta sofistikazioa Balenciagaren sinonimo ziren garaira, hain justu.
Baina museoa soineko-erakusketa huts bat baino askoz gehiago da. Nazioarteko ospea lortu arren, sekula sustraiak ahaztu ez zituen gizon bati egindako omenaldia da.
Balenciaga Museoan, Getariako airea arnasten da. Modarekiko pasioa sentitzeaz gainera, bertatik bertara ezagutuko duzu gure bazterrak mundu zabalean erreferentzia bilakatu zituen gizonaren historia.
Inoiz galdetu diozu zeure buruari nolakoak ziren Parisko goi-mailako joskintzako tailerrak? Ezagutu nahi dituzu Balenciaga inspiratu zuten musak? Miretsi nahi dituzu bertatik bertara maisu getariarrak erabilitako ehunak eta teknikak? Cristóbal Balenciaga Museoan aurkituko dituzu galdera horien guztien erantzunak eta bestelako xehetasunak.
Beraz, badakizu: oraindik ez baduzu bisitatu, ez itxaron gehiago! Ezin duzu kale egin. Eta, lehendik ere egona bazara, ziur itzuliko zarela urte barruan antolatzen diren erakusketa eta jarduera berriak ezagutzera.
Museora sartzean, badirudi dotorezia- eta sofistikazio-unibertso batean barneratzen garela. Balenciagaren sorkuntza ikonikoenekin daude jantzirik museoko aretoak, lehen diseinuetatik hasi eta azken maisulanetaraino.
Beira-arasetan, haren soinekoen bolumen eskultorikoak mirets ditzakegu, baita brodatuen fintasuna eta ebakien perfekzioa ere. Biziki zainduta daude xehetasun guzti-guztiak, artelanak balira bezala. Izan ere, Balenciagaren iritzian, janztea baino askoz gehiago zen moda, mundu-ikuskera adierazteko modu bat.
Museoan, jantziez aparte, ikusgai dago bilduma zabal bat, diseinatzailearen zirriborroez, argazkiez eta objektu pertsonalez osatua. Haiei esker, hobeto ezagutu dezakegu mitoaren atzean dagoen gizona, baita haren sormen-prozesua eta obra markatu zituzten eraginak ere.
Denboran bidaiatzea bezala da, XX. mendeko diseinatzaile garrantzitsuenetako bat nola bizi zen eta nola lan egiten zuen jakitea.
Baina Cristóbal Balenciaga Museoa ez da jantziak miresteko leku bat bakarrik. Aldi baterako erakusketak, tailerrak, hitzaldiak eta beste jarduera batzuk ere antolatzen dira bertan, modarekin eta diseinuarekin loturik.
Prest zaude goi-mailako joskintzaren munduan murgiltzeko eta Cristóbal Balenciagaren legatua ezagutzeko? Zain duzu Cristóbal Balenciaga Museoa Getarian! Ordutegiei, tarifei eta zure sarrerak erreserbatzeko moduari buruz jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu, zure bisita egundoko arrakasta izan dadin.
Museoaren ordutegiak aldatu egiten dira denboraldiaren arabera, bisitari guztien beharretara egokitzeko. Hona hemen laburpen bat:
Kontuz! Museoa itxita egongo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.
Noiz sar naiteke?
Eta, orain, konturik garrantzitsuena: zenbat balio du sarrerak eta bisita gidatu batek? Hona hemen informazio guztia, sarrerak aldez aurretik erosteko eta ustekaberik ez izateko.
Garrantzitsua! Sarrerak online erosi nahi badituzu, bezperako 23:59ak baino lehenago izango dituzu eskura.
Cristóbal Balenciaga Museoa Getarian dago, leku pribilegiatu batean, xarma handiko arrantza-herri txiki batean.
Bai, toki idilikoa da, eta, museo bikain hori bisitatu ondoren, izango duzu zerekin gozatu: hondartza, gastronomia ederra eta bisita kultural polita. Utzi, beraz, presa etxean!
N-634 errepidea da Getariara iristeko bide nagusia. Getariara iritsi ondoren, segi Cristóbal Balenciaga Museorantz. Aldamar Parkeko 6. zenbakian dago museoa.
Kontuz! Museoak ez du aparkalekurik. Gomendatzen dizugu museoaren inguruan edo portuko aparkalekuan uztea autoa (udan ordaindu egin behar da).
Cristóbal Balenciagari eskainitako museo bat izatea, egundoko luxua Euskadirentzat. Artista getariarrari eginiko aintzatespen bat da, kulturarekin eta modarekin dugun konpromisoaren erakusgarri.