icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Basauriko jaiak: sanfaustoetako egitarau ofiziala

20 Septiembre 2023 12:00
Fiestas de Basauri 2023

Basaurin, esateko, auzo adina festa daude (Benta, Finaga, Kalero, San Migel), baina sanfausto jaiak dira guztietan ezagunenak. Eskarabileroa, zurrakapotea, porroiak, kuadrillak... denetarik dago urrian Bilbo Handiko herri honetan!

Duela ehunka urteko tradizioen sinbolo dira guztiak, eta Bizkaia guztiko jai garrantzitsuenetariko batzuk egiten dituzte haietan. Nondik hasiko gara azalpenekin? Ez bazara inoiz izan inguru horretan, nahiko galduta ibiliko zara urteko sasoi honetan.

Horregatik, Basauriko jaietako ekintza garrantzitsuenen errepasoa egingo dugu Guuk-en: egutegia, kontzertuak, tradizio zaharrak eta Udalak 2023rako prestatu dituen beste sorpresa batzuk.

Fiestas de Basauri 2023

Zein egunetan hasten dira Basauriko jaiak?

Urtero bezala, jaien hasieran, alkate txikiei eta kuadrillei ongietorria egiten zaie udaletxean, eskarabileroa aurkezten da eta agurrak egiten dira. Txupinazoaren ondoren, musika, dantzak, lantegiak, zurrakapote-errekak, skadantzak eta askoz gehiago izango da.

  • Basauriko jaiak: 2023ko urriaren 7tik 15era

9 egun horietan, mota guztietako jarduerak egingo dira hiriko txoko guztietan. Nagusientzako nahiz txikientzako entretenimenduak izango dira, Herriko Taldeak elkarteak ehunka jarduera antolatzeko egiten dituen ahaleginei esker.

Basauriko jaietako egitaraua

Euskal jairik gehienak bezala, udaletxeko plazan txupinazoa egiten da jaiei hasiera emateko. Basauriko jaiak ere modu horretan hasten dira. Hori bai, jaiek irauten duten egun horietatik guztietatik, lehenengo egunak bakarrik dauka aurresateko moduko egitaraua: tradizioz betetako eguna izaten da.

Hortik aurrera, ezusteko ugari aurkituko duzu kaleetan. Jaietako egitaraua aldatu egiten da urtetik urtera. Jarduera berriak sartzen dira, eta herritarrentzako entretenimendu-aukera zabaltzen da. Unai Castrok diseinatu du 2023ko jaiak iragartzeko hautatutako kartela. 1.500 euroko saria irabazi du Castrok Herri bat, mila kolore lanarekin.

Fiestas de Basauri 2023
Unai Castro | Bidebieta

Urriaren 7a: Basauriko 2023ko jaiak hasiko dira!

Musika, jaia eta dantzak izango dira nagusi Basaurin arratsaldetik hasita. Lehenengo, kuadrillak udaletxean elkartuko dira, eta gero alkate txikiei harrera egin eta aurkeztu egingo dira.

  • Bitxikeria 💡: kuadrillek garrantzi handia dute Basauriko jaietan, Euskal Herriko gainerako herrietan bezala. Hauek dira herriko kuadrillak: Urbiko Lagunak, Ogeta Bat, Zigorrak, Edurre, Zoroak, Txanogorritxu eta otso maltzurra, Alaiak, Itsaslapurrak, Basatiak, Laguntasuna, Txikerrak, Mozkorrak, Aldatxa, Hauspoak, Ontzak eta Basajaunak.

Ondoren, aurtengo pregoilaria omenduko da, Sofía Otero basauriarra. Ezaguna da herri osoan, Berlinaleko Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Hartza irabazi dutenen artean gazteena baita.

Gero eskarabileroa aurkeztuko da, eta, ondoren, alkate txikien agurren eta alkatearen eta Herriko Taldeak elkartearen pregoien txanda izango da (haiek arduratzen dira urtero jaiak antolatzeaz). Pregoiarekin eta txupinazoarekin, Basauriko jaiak ofizialki hasiko dira.

Une horretatik aurrera, kuadrillak jaisten hasiko dira eskarabileroarekin batera, eta, amaitzeko, loreak eskainiko zaizkio Bingen Anton Ferrerori; herriko ikonoetako bat da Ferrero, duela lau hamarkada baino gehiago frankismoaren biktima izan zena. Gero Eskarabileroa saria emango zaio jaitsiera onenari.

Basauriko 2023ko jaietako kontzertuak

Eta, nola ez, musika entzuteko aukera ere izango da. Udalak artista onenak ekartzen ditu urtero sanmigeletan eta sanfaustoetan. Talde hauek arituko dira Basauriko 2023ko jaietan:

  • Urriaren 7an - Oxabi
  • Urriaren 10ean - Helena Bianco
  • Urriaren 11n - Zopilotes Txirriaus
  • Urriaren 13an - Dos Pájaros y un Trío
  • Urriaren 14an - Zea Mays

Arizgoiti plazan egiten dira kontzertuak, San Fausto plazatik eta udaletxetik gertu. Erraz iritsiko zara ibaitik orientatzen bazara, baina denboraz joatea gomendatzen dizugu, bizkor betetzen baita.

Urriaren 8tik 14ra: zer egin Basauriko jaietan?

Ia mota guztietako eskaintzak dituzu goizean goizetik hasita. Une horretan botatzen da jaietako egun bakoitzari hasiera ematen dion txupina. Goizeko 9:00ak inguruan izan ohi da. Bada, zer egin daiteke?

Alde batetik, urtero-urtero egiten diren txapelketa batzuk daude. Beste batzuk aldatu egiten dira urtetik urtera. Zerrenda bat egingo dizugu, gogoan har ditzazun gustukoen dituzunak. Jarduera finkoekin hasiko gara, urte askoan egin direnekin.

Ekintza finkoak

  • Ping-pong txapelketa Urbi kiroldegian
  • Dultzaineroen dianak
  • Bizkaiko 2023ko pilota-opena Artunduagan
  • Hiru Oholtzarreko bola-jokoko txapelketa Artunduagan
  • Kuadrillen arteko Abarka jaurtiketako XVI. txapelketa
  • Pilota bizkorreko VIII. txapelketa
  • Petanka-txapelketa
  • Bizikleta motelen kuadrilla arteko VII. lasterketa
  • 2023ko Txiki Opena: skate-jardunaldia
  • Kuadrilla arteko zaku-lasterketa
  • XXXTxikien kuadrilla arteko 3x3 saskibaloiko V. torneoa
  • XIV. tiragoma-txapelketa
  • Kuadrilla arteko 3x3 saskibaloiko V. torneoa
  • Kuadrilla arteko XI. poker-torneoa
  • VII. San Fausto scalextric-rallya
  • Kuadrilla arteko sokatira-txapelketa
  • Globoen munduko txapelketa
  • IV. Eskubaloia Kalean Torneoa
  • Aulki-jokoaren kuadrilla arteko lehiaketa
  • Kuadrilla arteko XI. futbolin-torneoa
  • Begiratokietako gaueko milia
  • Erromeriak arratsaldero San Fausto plazan
  • Zurraren IX. Grand Prixa
  • VIII. Markelimbo Lehiaketa
  • Baserriko produktuen XXXIV. erakusketa
  • Leongo bola-jokoko 2023ko San Fausto lehiaketa
  • Basauriko eskolarteko III. pilota-txapelketa
  • Tuta-txapelketa
  • XI. skate-txapelketa
  • XXIX. San Fausto halterofilia-trofeoa
  • XLIII. Artisautza Azoka
  • Calva txapelketa

Aldatzen diren ekintza eta ekitaldiak

  • Haur-parkeak
  • Dantza-tailerrak, GO, bide-heziketa, mediku-laguntza, piraten jarduerak, sormen- eta marrazketa-jarduerak eta abar. Gehienak haurrentzako jarduerak dira.
  • Dantza-alardeak
  • Xake-partidak
  • Kantujirak
  • Orkestra-banden musika-ikuskizunak
  • Kaleko magia-ikuskizunak
  • Txitxarrilloak
  • Kalejirak
  • Batukadak
  • Bingo solidarioak
  • Buruhandi-lehiaketak
  • Zezen mekanikoen lehiaketak
  • Suzko zezenak
  • Bakarrizketak
  • Antzerkia San Fausto plazan
  • Danborradak
  • Traineruak
  • Dantzaldiak
  • Azoka txikiak
  • Herri-kirolen erakustaldiak
  • Txistularien kontzentrazioak

Urriaren 15a: hurrengo sanfaustoak arte!

Basauriko jaietako azken eguna nahiko lasaia izaten da. Goizean berriro entzungo da txupina udaletxean. Oraingoan, ekintzak amaitzeko ordu gutxi falta direla iragarriko du. Aldez aurretik egindako txapelketen finalak izan ohi dira egun honetan.

Baina jaien amaierako ikuskizuna izaten da garrantzitsuena, Arizgoiti plazan egiten dena. Sariak banatzen dira eta eskarabileroa agurtzen da hurrengo urtera arte. Hunkigarria izaten da.

Basauriko jaiak eta jatekoa

Euskal Herrian ba al da janaririk gabeko jairik? Basauriko jaietan oso ezagunak dira porroiak eta zurrakapotea (ardoa, limoia, mertxika eta beste fruta batzuekin egiten den edaria). Mazeratzen uzten da, eta kuadrillek porroietan eskaintzen dute beren lonjetan.

Baina adi, kirol-eskaintzaz eta oro har entretenimenduaz gainera, euskal gastronomiari lotutako jarduera ugari ere badira sanfaustoetan. Bizkaitik Michelin izarra duten euskal sukaldari guztiengana.

  • Txahal-dastatzea
  • Karparamartxoa: bazkaria kuadrillekin
  • Gatzatu-lehiaketa
  • Zurra-tripontzien txapelketa
  • Pintxo solidarioa
  • Txorizo-jan solidarioa
  • Kuadrilla arteko zurrakapote-txapelketa
  • Aitita-amamentzako bazkari eta jaialdi handia
  • Tortilla-lehiaketa herrikoia eta kuadrilla artekoa
  • Zurrakapote-dastatze herrikoia
  • Sardina-jan herrikoi eta solidarioa
  • Odoloste-jan herrikoia
  • IX. Zurra-Pong lehiaketa
  • XXVIII. baba-jan herrikoia
  • XV. hirugihar-jan solidarioa
  • Kuadrilla arteko artaburu-lehiaketa
  • Muskuilu-jan herrikoi eta solidarioa
  • Laguntasinen arrautza-dastatzea
  • IX. sandwich-jan solidarioa
  • Kuadrillen bazkari handia
  • Kuadrilla arteko IX. irrintzi-lehiaketa
  • Txorizo-tripontziak
  • Txokolate-jan solidarioa
  • XX. San Fausto paella-txapelketa herrikoia eta kuadrilla artekoa
  • Sagardo-dastatzeak Euskal Sagardoarekin
  • Gazta-loreak dastatzea
  • Gilda-jan herrikoia
  • Bakailao-dastatze herrikoia
  • VIII. Marmitako Lehiaketa

Zer da eskarabileroa?

Behin baino gehiagotan aipatu dugu, baina ez dugu azaldu zer den. Badu azalpena. XX. mendeko lehenengo hamarkadetan eskarabila jasotzen zuten emakumeak ziren eskarabileroak; lurrun-trenek trenbideetara botatzen zituzten eta metalurgia-lantegiek hondakin gisa baztertzen zituzten erre gabeko ikatz-zatiak ziren eskarabilak.

60ko hamarkadan, Basaurin jaiak egiten hasi zirenean, herritarrek erabaki zuten emakume horiek jaietako protagonista bilakatzea. Zergatik? Eskarabilero ugari zegoen Basauri inguruan garai hartan, eta Basauriko emakumeen erresilientzia adierazten dute.

Gaur egun, jaietako une gogoangarrienetan (pregoian eta azken egunean, jaien amaieraren aurretik) ateratzen den buruhandi batek ordezkatzen ditu. Kuadrillekin batera ateratzen da, eta emakumeen urteroko bazkariaren sinboloa ere bada.

Etorriko zara Basauriko 2023ko jaietara? Guuk-en badakigu etorriko zarela, neguan sartu aurretik dauden jairik onenak baitira guretzat. Hori bai, etxetik atera aurretik, sartu gure webgunean eta eskuratu zure mugikorrerako tarifa onena. Ekintza guztietara etorri nahiko duzu!

Erlazionatutako berriak