icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Aimar Olaizola: euskal pilotako mitoa

27 Febrero 2023 16:30

Ezer ez da betiko, ezta zure kirol-karrera lorpen handiz josita dagoenean ere. 2021eko azaroan, Aimar Olaizolak, Olaizola II.ak, betiko eskegi zuen gerrikoa, euskal pilotan bi hamarkada baino gehiagoan ikur izan ondoren.

Hainbat urtetan kirolari hori ETBn ikusi ondoren, era askotako langa profesionalak eta pertsonalak gainditzen, Guuk-en pentsatu dugu omenaldi polit bat egiteko garaia dela. Nola? Bada, haren historia errepasatuz eta hurrengo urratsak proiektatuz.

Kirolzalea bazara eta astez aste esku-pilota profesionaleko txapelketei jarraitzen badiezu, ezin duzu huts egin hau. Inoizko pilotaririk onenetako bat da!

Nor da Aimar Olaizola (Olaizola II.a)?

Aimar Olaizola Apezetxea azken urteotako izen ezagunenetako bat da esku-pilotan. Ez dago pilotaren oraintsuko historia ulertzerik Olaizola II.a gabe. Haren anaia ere, Olaizola-I.a, pilotako izarra izan zen.

Esajeratzen ari ote gara? Batere ez. Hiru txapelketa nagusietan —binakakoa, lau eta erdikoa eta buruz burukoa— txapelak lortu dituzten bakanetako bat da, Juan Martínez de Irujo, Mikel Urrutikoetxea, Fernando Arretxe, Abel Barriola eta Julian Retegi pilotari handiekin batera.

  • Bitxikeria bat💡: entrenamendu bakoitzaren amaieran, Olaizola erremateak saiatzen gelditzen zen beti, eta 50-100 egiten zituen.

Goizuetako pilotaria hasierako garaian norbaitekin lotzekotan, ezinbestean aipatzekoak dira Fernando Arretxe eta Retegi II.a, zeina, askoren iritziz, gainditu egin baitzuen azkenerako Olaizolak, urte askotako garaipenekin. Izan ere, Aimarrek beste mito horrek baino txapel gehiago ditu lau eta erdiko txapelketan.

Aimar Olaizola pelota mano

Handitzen ari den mito bat

Kontuan hartu behar da Olaizola II.a dela hiru modalitateetan final gehien jokatu dituen pilotaria, eta haren karrerak 1990eko hamarkadaren amaieratik XXI. mendearen bigarren hamarkadaraino iraun duela. Horregatik, belaunaldi bat baino gehiagoren mirespena irabazi du, eta horregatik da etorkizuneko jokalarien erreferentzia ere.

Debuta Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan egin zuen goi-mailako lehian, 1998ko apirilaren 12an, eta urte hartan bertan irabazi zituen Espainiako 20 urtez azpikoen eskuz banakako txapelketa eta Nafarroako bikotekakoa. Lehendik, 1996an Diario Vasco Gazte Txapelketa irabazia zuen, eta 1995ean Elgetako lau eta erdiko txapelketa. Hortik hasita, beti gora eta gora.

Olaizola II.aren palmaresa

Aimar Olaizolak 1.300 partida baino gehiago jokatu ditu bere karreran, eta haietatik % 60 baino gehiago irabazi. Haren kondaira eskualdeko lehiaketetatik hasi eta pilotako txapelketa nagusietaraino hedatzen da.

Garai batzuetan titulurik gabe geratu izana karreran zehar izan dituen zenbait lesioren ondorio da. Bizeps femoraleko batek, 2002-2003 denboraldian, 150 egunez eduki zuen geldirik; belauneko lotailu gurutzatuaren haustura izan zuen 09-10 denboraldian, eta beste 150 egun galdu; eta koadrizepseko lesio bat izan zuen, entrenamendu batean, 18-19 denboraldian.

  • Lau eta erdiko txapeldun 2002an, 2004an, 2005ean, 2008an, 2011n, 2012an eta 2013an
  • Lau eta erdiko txapeldunordea 2014an
  • Nafarroako lau eta erdiko txapeldun 2005ean, 2007an, 2009an, 2014an, 2015ean eta 2017an
  • Bigarren mailako eskuz banakako txapeldun 1999an
  • Eskuz banakako txapeldun 2005an, 2007an, 2012an eta 2013an
  • Eskuz banakako txapeldunorde 2003an, 2006an, 2009an, 2011n, 2015ean eta 2018an
  • Binakako txapeldun 2008an, 2011n eta 2016an
  • Binakako txapeldunorde 2003an, 2006an, 2009an, 2014an eta 2020an.
  • Masters Baskepensiones BBK Manomanistako txapeldun 2007an.

Udako txapelketak

Udako lehiaketetan, Olaizola II.ak 31 txapel ditu irabaziak. Sail horretan ere nabarmenak dira haren markak.

  • 9 txapel Zarautzen (10 final)
  • 4 txapel sanferminetako torneoan (4 final)
  • 1 txapel Ama Birjina Zuriaren torneoan (7 final)
  • 2 txapel Bizkaian (3 final)
  • 4 txapel sanmateoetan (5 final)
  • 4 txapel Lekeition (5 final)
  • 3 txapel Aste Nagusian (4 final)
  • 4 txapel Donostian (7 final)
  • 2 txapel Biarritzen (2 final)

Aimar Olaizolaren erretiroa

Aimar Olaizola 2021eko azaroaren 13an erretiratu zen, 42 urte bete zituen egunean. Goizueta jaioterrian omenaldi ederra egin zioten, eta han izan zituen hala Baiko enpresako kideak nola aurkari historikoak eta euskal pilotako beste ikono batzuk.

Nabarmen batzuk aipatzearren, han izan ziren Berasaluze, Peña II.a, Albisu, Alberdi, Artola eta Ezkiroz taldekideak, eta Irujo (kardiopatia bategatik erretiratua 2017an), Galartza eta Ezkurra aurkari eta lagunak. Valentziar pilotako izarra ere han zen, José Genovés.

Olaizola II.ak irabazi egin zuen partida, Imazekin (14-22), Jaka eta Aretxabaletaren aurka, baina hori ez zen garrantzitsuena. Partida amaitutakoan hasi ziren sorpresak.

Denetik izan zen: Umore Onaren aurresku bat, Olaizolaren beraren dantza bat inauterien harian, Zanpantzarren emanaldi bat eta Olaizolaren bizitza jasotzen zuen bideo bat ere bai, Manolo Arozena osabak egina.

Aimar Olaizolaren etorkizuna

Eta orain zer? 2022. urtearen hasieran, Olaizolak bere hitza bete zuen. Hilabete batzuez atseden hartu ondoren, berriz ere kirol-proiektu batean sartu zen, baina oraingoan kantxaren beste aldetik.

Aimar Olaizolak erretiroa iragarri du. Plazer handi bat izan da handienetako batekin kantxan ibili izana. Haren aurka lehiatzea, batzuetan irabazle eta beste batzuetan galtzaile, gozamena izan zen jokoaren aldetik.

Bai, Aimar Olaizola, gaur egun, bere azkena izan zen Baiko Pilota enpresaren kirol-arloko arduraduna da. Postu horretan, zuzendaritza-, aholkularitza- eta kudeaketa-lanak egiten ditu.

Horrek esan nahi du kantxan ere ikusten jarraituko dugula, baina denboraren parte handi bat bulegoetan egingo duela. Mitoa beste zenbait urtez egongo da jarraitzaileekin, baina jada ez txapelak jasotzen.

Gogoko duzu esku-pilota? Bada, jakin ezazu Interneten informazio asko duzula, baita partiden zuzeneko emankizunak ere. Guuk-en, zuntzik onena eskaintzen dizugu haietaz goza dezazun.

Erlazionatutako berriak