icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Leze kobazuloa (Araba) bisitatzeko gomendioak

13 Julio 2023 12:00

Gure erliebeari esker argazki harrigarriak, egin daitezke, baina baita gauza gehiago ere. Izan ere, Euskadin, beharrezko guztia daukagu arroila-jaitsieraren mundu osoko zaleak erakartzeko. Arroilak, rappelak, txirristak, kobazuloak; denetik daukagu soka askatzeko.

Maila guztietarako ibilbideak daude; Aguake arroilako eta Tertangako aukera errazak, eta baita Sintxita eta Artazuloko bide zailagoak ere. Hori bai, enpresa profesionalek beti gomendatzen dute aukera izarra: Leze kobazuloa.

Guuk-en, oinez zein zintzilik deskubritu nahi izan dugu. Izan ere, familia edo lagunekin egunpasa bat eginez gero, Arabako ekialdearen oroitzapen bikaina izango duzu.

Cueva de Leze

Zer da Leze kobazuloa?

Ez da kobazulo arrunta. 80 metroko altuera duen barrunbe bat da, berezia Penintsulan, , eta bakanetakoa Europa osoan (munduan horrelako 7 baino ez daude). Hain zuzen ere, Lezeko arroila-kobazuloa deitu beharko genioke.

Handik jaistea mendia zeharkatzea da, baina aire zabaleko jaitsieran aurkituko ditugun oztopoak saihestuz. Eremu karstikoa da, urak erraz moldatu duena; Artzanegi ibaiak bere lana egin du, inguruari forma emanez.

Ur-lasterra Lezeko sakonunetik dator, mendilerroaren beste aldean, eta Ilarduia herrira irteten da. Bide horretan, txirristak, eskalatuz jaistekoak, sifoiak, jauziak eta bestelako formazioak eratu ditu. Hori dena, mendiaren ilunpean.

Non dago Leze kobazuloa?

Ez da lehen aldia Guuk-en Aizkorri-Aratz Parke Naturalaz hitz egiten dizugula. Haren hegoaldeko muturrean dago Leze. Altzania mendilerroko barrunbe bat da, Gipuzkoa eta Araba arteko muga ezartzen duena.

Mapara joz gero, ikusiko dugu Asparrena udalerriko kontzeju txiki batetik, Ilarduiatik, abiatzen den bide baten amaieran dagoela Leze kobazuloa. Geografikoki, Arabako ekialdean dago, Nafarroako mugatik oso gertu.

Dónde está cueva de la Leze

Nola iritsi Lezera?

Kokapenagatik, errazena da Gasteiztik edo Iruñetik joatea, bien arteko erdibidean baitago. Hala ere, urrunagotik bazatoz, hobe da inguruan pare bat egun geratzea eta mendilerroko herriak eta basoak bisitatzea.

Gasteiz-Iruñea eta Iruñea-Gasteiz ibilbidea egiten duten autobusak badaude, eta Eginotik igarotzen dira (kobazulotik oso gertu), baina, geldialdi-kopurua eta bidaiaren denbora direla eta, ez dizugu aukera hau gomendatzen.

  • Gasteiz - Leze kobazuloa: autoz, 40 minutu inguruko bidaia da, N-104 errepidea ekialderako norabidean hartuta. A-1 errepidea hartu, eta bide hori jarraitu behar da Durruma Donemiliagaraino. Han, A-3020 errepidea hartu behar da, Ilarduiarantz, iritsi arte.

Cómo llegar cueva de la Leze

  • Iruñea - Leze kobazuloa: autoz, 45 minutu inguruko bidaia da. PA-34 errepidea hartu behar da, iparraldean AP-15era sartzeko. Mantendu hor A-10era arte (A-1, Arabatik aurrera), oraingoan mendebalderantz. Lehenbizi Egino eta gero Ilarduia aurkituko dituzu, 391. irteeran.
Pamplona a cueva de la Leze

Leze kobazulora bisita

Autoa Ilarduian edo Eginon uztea gomendatzen dizugu, eta hortik oinez joatea. 20 minutu inguruko tartea da, atsegina, Euskal Herriko natura distira betean ikusteko. Ez du aldapa handirik, eta lasai egin daiteke haur txikiekin.

Helmuga atsedenleku bat da, Leze kobazuloaren ondoan merenderoa duena. Bai, aparkaleku propioa ere badu, baina asteburu eta jaiegunetan nahiko zaila da autoa han uztea. Zer egin dezakegu hemen?

  • Animaliak ukitu eta haiekin argazkiak egin: astoak, zaldiak eta ardiak daude. Interesgarria da txikientzat.
  • Idiazabal sor-markako gazta probatu: Leze gaztandegia zabalik egon ohi da, eta balorazio oso onak ditu. Itxita dagoenean, jabeak herriko azoketara joaten direlako da.

Eta, orain bai, Leze kobazulora jo dezakegu. Hemendik aurrera, gomendatzen dizugu rappelak egiteko beharrezko guztia eramatea. Gu ez ginateke joango gidaririk edo programatutako txangorik izan ezean. Hori esanda, bidea erraza da.

Kobazulora bidean

Aparkalekutik irten, merenderoa atzean utzi, inguruko erreka saihesteko zubi batetik igaro, eta zuzen jarraitu behar da baserri bateraino. Handik pista bat ikusiko dugu, eskuinetara igoeraren abiapunturantz doana.

Bidea nahiko ondo prestatuta dago, betiere Olanorantz desbideratzen ez bagara; babes-sokak eta egokitutako arrokak ditu. Erraz ikus daitezke, estugune bat eta igoera iragartzen duen ezproi harritsua pasa ondoren. 50 minutu inguruko ibilaldia da, Hontzaren Begiraino, eta aldapa dezente du.

Hala, mendilerroaren gailurrera iritsiko gara, eta handik jarraituko dugu (erliebe leunekoa) zuhaitz handi bateraino. Handik, beheranzko bidea hasten da, pagadi batean barrena. Pagadiak uhar bat zeharkatzen du, eta arroila-kobazuloaren sarreran amaitzen da.

Arroila-jaitsiera Leze kobazuloan

Etxetik irten aurretik, asmoa Leze kobazuloa jaistea bada, txangoren batkontratatuko genuke. Nahikoa da Internetera jotzea, lekuaren izena jartzea eta eskaintzak alderatzea. Aurrez jakin dezazuen, ez dira gutxi.

Gainerakoan, badaude orrialde espezializatuak, Infobarrancos esaterako, desnibel-mota, rappel-kopurua eta jaitsieran dauden gainerako oztopoak adierazten dituztenak. Kalkulatu behar da bi orduko jaitsiera dela, 585 metroko luzerakoa.

LEZE KOBAZULOAREN jaitsiera

HURRENKERA

MOTA

TARTEA

ABIAPUNTUA

1

Rappela

23 m

Ezkerra

2

Rappela

13 m

Eskuina

3

Rappela

6 m

Ezkerra

4

Rappela

7 m

Eskuina

5

Rappela

4 m

Ezkerra

6

Rappela

7 m

Ezkerra

7

Rappela

13 m

Eskuina

8

Rappela

12 m

Ezkerra

9

Rappela

14 m

Eskuina

10

Rappela

3 m

Ezkerra

11

Rappela

4 m

Ezkerra

12

Rappela

6 m

Ezkerra

Bi aholku ditugu: eraman itzazu kamiseta termikoa —tarte batzuk urez estalita daude (joan aurretik, kontsultatu eguraldia)—, eta murgildu daitekeen kopeta-argia, hasieran zein amaieran ondo ikusten den arren erdialdeko gunean erabateko iluntasunean egongo zarelako.

Irtetean, hasierako barbakoa-gunetik 5 minutura egongo zara oinez, eta hasierako merenderotik 25 minutura. Sokekin, esperientziarekin eta pazientzia apur batekin, mendia zeharkatu ahal izango duzu, ibilbide magiko batetik.

Ez duzula inoiz rappelik egin? Bada, txangoa kontratatu besterik ez duzu kobazuloan sartzeko. Hori bai, Leze kobazuloa ez da hasiberrientzako aukera bat, zailtasuna dela eta. Agian, merezi du aurretik beste jaitsiera batzuetan pixka bat praktikatzea.

Edonola ere, Guuk-ek soka luzatu nahi dizu. Zoaz gure webgunera, aukeratu zure mugikorrerako datu eta deien tarifa, eta, txangoan zehar, egon zaitez une oro komunikatuta.

Erlazionatutako berriak