icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Mugikorrarekin argazki onak ateratzeko trikimailuak

08 Agosto 2022 14:07

Gaur egun, gure telefonoko argazki-galeria ez badaukagu oporretako argazkiz beteta, badirudi ez dugula oporrik egin. Horregatik, trikimailu eta gomendio batzuk emango dizkizugu, argazki onak egin ditzazun mugikorrarekin, eta Instagram argazkiz bete dezazun, influencer benetako bat bazina bezala.

Ondo dakizunez, Guuk-en lagundu egin nahi dizugu telefono mugikorrari ahalik eta etekinik handiena atera diezaiozun, zure beharretara egokitutako mugikor-tarifarik onenak preziorik onenean eskainiz.

Kameraren aplikazioko oinarrizko konfigurazioak

Normalean, mugikorreko kameraren modu automatikoa erabiltzen dugu argazkiak ateratzeko. Baina irudi onak ahalik eta azkarren eta nahi duzun une zehatza galdu gabe egiteko, oinarrizko konfigurazio batzuen berri emango dizugu, aktibatuta edukitzea komeni baita.

Flasha beti desaktibatuta

Hala egunez nola gauez, zuk erabaki behar duzu ea merezi duen flasha baliatzea. Gehienetan, lehen planoa gertu baldin badago eta argi gutxi baldin badago erabili ohi da.

Sentsorea tamaina maximoan, hobeto

Argazki onak, gehienetan, ez dira ondo ateratzen lehenengo saialdian. Baliteke editatu behar izatea Whatsappetik bidali edo sare sozialetan argitaratu aurretik. Horregatik, zenbat eta handiagoa eta kalitate handiagokoa izan argazkia, orduan eta hobeto, betiere kameraren abiadurari eragiten ez badio.

Konfiguratu lauki-sarea eta gidariak

Mugikorren kamerek lauki-sare bat izaten dute, pantaila hiru ataletan banatzen duena. Horri esker, argazkigintzako funtsezko erregeletako bati jarraitzen diogu: herenen erregelari.

Erregela horren arabera, zure kamera bi lauki berdinetan, hiru sekzio horizontaletan eta hiru sekzio bertikaletan banatzen da. Hala, hobeto zehaztuko dituzu zure argazkian nabarmendu nahi dituzun puntuak, eta, beraz, hobeto enkoadratuko duzu.

Mugikorrarekin egindako argazkietan, zoomik ez

Zooma neurri gabe erabiliz gero, nabarmen jaisten da irudiaren kalitatea. Saiatu zaitez ez erabiltzen, salbu eta nabarmendu nahi duzuna oso urruti baldin badago eta ezin baduzu gerturatu.

mugikorrarekin-argazki-onak-egiteko-trikimailuak

Nola egin argazki politak mugikorrarekin

Gaur egun merkatuan dauden telefono mugikor edo smartphoneekin, oso erraza dirudi argazki onak egitea, telefonoko kamera ireki eta botoi bat sakatzea bezain erraza. Hala ere, komeni da aholku erraz batzuk kontuan hartzea smartphonearekin argazkiak egiten dituzunean.

Lehenik eta behin, kontuan izan kameraren kalitateak ez duela argazki bat on egiten; argazkilariaren irudimena eta enkoadraketa egokia dira garrantzitsuenak.

Garbi eduki kameraren objektiboa

Begien bistakoa dirudien arren, hori da egiaztatu behar dugun aurreneko gauza argazki bat egin nahi dugunean. Kamera erabiltzen duten profesional adituenek ere inoiz sakatu dute argazkia egiteko botoia artean objektiboaren estalkia jarrita zegoela.

Telefono mugikorrarekin ez duzu izango arazorik estalkiarekin, baina maiz gertatzen da argazkiak ondo ez ateratzea kameraren objektiboa zikina dagoelako. Gainera, mugikor-zorro batzuek enbarazu egiten dute, eta argazkia estaltzen.

Horregatik guztiagatik, komeni da eguzkitako edo bestelako betaurrekoak garbitzeko baliatzen duzun zapitxoa erabiltzea, eta smartphonerako kamera-babesle bat aukeratzea, hobeto babestuta egoteko eta urratuak ahalik eta gehien saihesteko.

Argi egokia funtsezkoa da mugikorrarekin argazki onak ateratzeko

Maiz esan ohi den moduan, “argazkia argia da”. Beraz, funtsezkoa da erretratatu nahi dugun eszena ondo argiztatuta egotea. Egunez baldin bada, hobeto. Barnealdean atera nahi baduzu argazkia edo argi artifiziala baldin badago, ahalegindu zaitez bonbilla oso horiak saihesten flasha baliatuz edo zurien oreka doituz.

Garrantzitsua da, halaber, kontuan izatea zuzeneko argiak irudia erre dezakeela eta eguzkia aurrez aurre daukazula eginez gero argazkia lehen planoko irudia ilun aterako dela. Hori saihesteko modu bat kameraren HDR modua aplikatzea da (maila dinamiko altua)

Egunsenti eta ilunabar zoragarrien argazkiak egitea mugikorrarekin

Zure storietan ezin da falta ilunabar eder bat edo opor-egun bateko egunsenti zoragarri bat. Ilunabar baten argazkia egitea aski erraza da berez. Baina zure kameraren konfigurazioa pixka bat doituz, are ederragoak egingo dituzu. Hartu gogoan gure gomendioak. Egin sormenaren alde, eta baztertu modu automatikoa!

Lehenik eta behin, aktibatu eskuzko modua, eta doitu zurien oreka. Ukitu horrekin, ikusiko duzu argazkiaren tonua goxoago dela eta tonu laranjak biziagoak.

Horretara iritsita, ISO sentsibilitateari erreparatzea komeni da. Zure smartphonearen kamera, lehenespenez, itzalak eta kontraargiak saihesten ahaleginduko da, ISO balio altu bat aukeratuz. Kontuan izan ilunabar ikusgarri bat ateratzeko, nahitaezkoak direla itzal eta argi-ñabardura horiek.

Lehenengo doikuntza horiek definitu ondoren, fokuratzea eta esposizioa doitu behar dira. Ilunabarretan, oso rol garrantzitsua betetzen du zeruak, baina ez duzu zerua fokuratu behar. Lehenengo, ukitu pantailan fokuratu nahi duzun pertsona edo objektua, eta luze sakatu, esposizioari dagokion zirkulutxo horia agertu arte. Lerratu zirkulu hori pantailako eremu ilunenen eta eguzkiaren arteko erdibideko puntu bateraino. Kito.

mugikorrarekin-argazki-onak-egiteko-trikimailuak

Paisaia bat, postalik ederrena zure mugikorrarekin

Ingurune naturalak bisitatzeko aprobetxatzen dituzu oporrak? Hemendik kanpoko zein gure inguru ederreko argazkiak egin nahi badituzu, paisaien argazkiak egiteko trebatzea komeni zaizu. Proba batzuk egin ditzakezu Euskadi Unescoren 5 aitortzaren bidez konektatzen duten paisaien bidez.

Kameren aplikazioan, ahalik eta etekinik handiena atera behar zenioke modu panoramikoari. Smartphone gehienetan, modu hori konfiguratu ondoren, nahikoa da pantaila ukitzea, argazki panoramikoa hasi nahi duzun paisaia-puntua fokuratzea eta argazkia egiteko botoia sakatzea.

Biratu poliki-poliki, kamera mugitu gabe, paisaia osoa ikusteko, eta sakatu berriro botoia. Itxaron segundo batzuk gailuak irudia prozesatu arte, eta kito! Atera duzu argazki panoramiko bat.

Erretratu moduko argazkirik onenak

Lagunen argazkiak egiteko bai hondartzan, bai zure jaialdi kutunaren agertokiak atzeko planoan jasota, kameraren erretratu modua menderatzea komeni zaizu. Oso baliabide egokia da, pixelez pixel detektatzen baitu erretratatu nahi dugun pertsonaren irudia eta, aldi berean, hondoko irudia desfokuratzen. Hala, nabarmendu egiten dira lehen planoan dauden pertsonak. Saiatu zaitez hondoa ahalik eta neutroena eta uniformeena izan dadin eta behar adina argi egon dadin.

Ikusten duzunez, uste baino errazagoa da argazki dotoreak egitea zure mugikorrarekin. Gorde aurtengo uda zure gogoan eta mugikorreko memorian, eta atera zukua smartphoneari telefonoa ahalik eta gehien aprobetzatzeko trikimailurik onenak kontsultatzen. .

Erlazionatutako berriak
Teknologia eta Berrikuntza

Bidaiak planifikatzeko mugikorreko aplikazio onenak

4 min

Bidaien antolaketa azken unerako uzten duten horietakoa zara? Edo, alderantziz, zure oporrak eta bidaiak xehe-xehe planifikatzen ematen duzu urtea? Seguru asko, zure txangoei zukua nola atera pentsatzen ariko zara: ez duzu ezer utzi nahi bisitatu gabe, ezta tokiko gastronomia dastatu gabe utzi edo zure helmugako txokorik onenak gozatu gabe utzi nahi ere. Horregatik, zure bidaia planifikatzeko mugikorreko aplikazio onenak hautatu ditugu.

Guuk gara

Kirol App, Euskadiko eta Nafarroako kirol-klubentzako aplikazioak

4 min

Euskadiko eta Nafarroako gizarte-eragileekin konektatzeko sortu zen Guuk, sinergiak sortzeko eta lurraldearen eraldaketa digitala bultzatzeko. Konpromiso sendo horretatik sortu zen Kirol App proiektua, tokiko kirol-kluben digitalizazioa bultzatzeko eta haien zaletasunekin komunikatzeko bide berriak aztertzeko garatu den mugikorretarako aplikazioa.