Guuk gara
Guuk-en eskaintzen dizugun telebistaren dialak berrantolatu ditugu
1 minGure telebista-aukera zabaldu berri dugu Guuk-en. Izan ere, aldian behin hobetu egin nahi izaten dugu gure zerbitzua, eta telebista-eskaintz...
Azkenean! Iritsi gara beste hiriburu batera. Izan ere, Guuk-ek denda du dagoeneko Iruñean. Euskadiko hiriburuetan dendak ireki ondoren, Nafarroako hiriburuan ere badugu etxea. Gartzia Ximenez kaleko 2. zenbakian aurkituko gaituzu. Ongi etorri benetako konexiora. Zuen zain gaude!
Guuk-en, badena bada. Horregatik, gure denda konexioaren etxea dela badiogu, hala delako esaten dugu. Eroso sentituko zara, eta ongi hartuko zaitugu beti. Izan ere, atsegina da guretzat zuk bisitatzea eta gure zerbitzuaren inguruan dituzun zalantza guztiak galdetzea. Euskaraz nahiz gaztelaniaz, zuk nahi duzun hizkuntzan.
Guuk-en denda berria gustura sentitzen zaren toki horietako bat gehiago izatea nahi dugu, berriro konektatu aurretik deskonektatzeko toki horietako bat. Ez bakarrik ditugun tarifa eta prezioengatik, baita barruan aurkituko dituzun gure balio adierazgarriengatik ere. Oraindik ez zara Guuk-en denda batean inoiz egon? Aurkitu gertuen duzun denda.
Ziurgabetasuna eta letra txikiko testuak nagusi diren garaiotan, Guuk-en gure hitza betetzen dugu, baina ekintza bidez erantzuten dugu. Izan ere, benetako konexioa eskaintzeko konpromiso irmoa dugu, argi eta garbi.
Guretzat, hitza ematea edo eskua ematea konpromisoaren sinonimo dira. Gure izaeraren parte da hori. Esaten badugu, egin egiten dugu. Eta zalantzan bagaude, ez dugu promes egiten. Horregatik, Iruñeko gure denda berrian azalduko dizkizugu zuntz-, mugikor- eta telebista-zerbitzuetako xehetasun guztiak, letra txikiko testurik edo iruzurrik gabe.
Badakigu bezero zorrotza zarela, eta etxerako nahiz mugikorrerako konexiorik onena nahi duzula. Horrenbestez, hori guztia eskainiko dizugu, eta, gainera, prezio-igoerarik edo tarifa-aldaketarik gabe; prezio bera betirako. Guuk-en zuk hala nahi duzulako egotea nahi dugu. Eta, alde egin nahi baduzu, nahi duzunean joan zaitezke. Gure hitza duzu. Gurekin bat egiten duenak honen guztiaren parte izan nahi izatea desio dugu.
Dendan sartzean, begiratzen duzun tokira begiratzen duzula, gure balioen adierazpenak ikusiko dituzu. Lurrak harrituko zaitu. Izan ere, ez da lur arrunta. Gure pilotariek eta zesta-puntako jokalariek historia egin dute frontoietan aurki daitekeen lurraren itxura du. Tradizio bat markatzen duten eta gure kirol zaharrenetariko batekin lotzen gaituzten lerroak.
Denda osoan zehar ikus daiteke gure ezaugarri den lerroa. Puntuak lotzen ditu lerro horrek, guztiak berriro konekta daitezen. Berdin kolore berdearekin; gure beste sinboloetako bat. Gure lurraren kolorea. Kolore horrekin identifikatzen dugu gure burua, eta harro gaude horretaz.
Teknologia ere protagonista nabarmena da; iragana, oraina eta etorkizuna lotzen dituen berrikuntza hori, marka gisa nabarmentzen gaituena. Halaber, denda apaintzen duten marrazkiek ere kultura eta tradizioa ekartzen dituzte gogora, gure herriko irudietara garamatzaten formak sortzen dituzten lerroen bidez. Pilotaria, txalaparta... Gurearekin dugun benetako konexioa adierazten dute irudi horiek.
Guuk-i buruz gehiago jakin nahi baduzu, eta gure eskaintzen berri izan nahi baduzu, etor zaitez Gartzia Ximenez kaleko 2. zenbakira, astelehenetik larunbatera (10:00-20:00) eta ezagutu ezazu konexio benetakoa eta benetako konexioa. Zuen zain gaude!