icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Ezagutu Euskadiko mendirik altuenak eta Ikuspegi ederrenak

19 Diciembre 2023 12:33

Euskadiko mendiak famatuak dira haietako ikuspegi panoramikoak eta parke naturalak direla eta, hala nola Gorbeia eta Aizkorri Aratz, eta aire zabaleko askotariko jardueretarako aukera eskaintzen diote natura maite duenari. Ohiko lekuak dira mendi-ibiliez, txirrindularitzaz, eskaladaz eta beste kirol batzuetaz gozatu nahi dutenentzat; baita besterik gabe lasaitu eta gure paisaia ederrez gozatu nahi dutenentzat ere. Ezagutu Euskadiko mendirik altuenak eta ikuspegi ederrenak Guuk-ekin.

Euskadiko mendi garrantzitsuenen artean dago Anboto mendia, euskal mitologiako Mari jainkosaren etxea delako ezaguna. Eta ezin ahaztu Aralar, mendi-ibilaldietarako aukerarik onenetako bat. Eta, jakina, Euskadiko beste gailur mitiko bat Aizkorri da, mendizale esperimentatuenek gehien igotzen dituzten gailurretako bat. Ezagutu Guuk-ekin!

Euskadiko mendirik altuenak

Kirolzalea bazara edo naturan galduta ibili besterik nahi ez baduzu, Euskadiko mendietan askotariko mendi-ibilbideak aurkituko dituzu: nahiz zailtasun txikiko bideak, nahiz ibilbide muturrekoagoak, zeinetan prestaketa eta ekipamendua behar baita gune malkartsuenak zeharkatzeko.

Aire zabalean egin nahi duzun jarduera edozein dela ere, aukera ugari daude horretarako. Horregatik, Euskadiko mendi eta gailur ezagunenen zerrenda egin dugu, non aukeratua izan dezazun.

Baina, lehenago, Euskadiko mendirik altuenak zein diren azalduko dizugu:

  1. Aitxuri: 1.551 metro
  2. Aketegi: 1.548 metro
  3. Aizkorri: 1.523 metro
  4. Gorbeia: 1.482 metro
  5. Aratz: 1.443 metro
  6. Zalama: 1.343 metro
  7. Txindoki: 1.346 metro
  8. Anboto: 1.331 metro
  9. Toñolo: 1.277 metro
  10. Kapildui: 1.176 metro
  11. Orisol: 1.132 metro
  12. Hernio: 1.075 metro
  13. Udalaitz: 1.119 metro
  14. Iruatxeta/Ipizte: 1.057 metro
  15. Oiz: 1.026 metro
  16. Ganekogorta: 999 metro

Bizkaiko mendiak

Bizkaiko kostalde harrigarrian eta mendi ikusgarrietan zehar ibilbide asko daude. Gorbeian, Anboton, Ganekogortan eta Kolitzan baso, itsaslabar eta hezegune ikusgarriak aurkituko dituzu, naturaz gozatzeko.

Montes blog cuerpo 4000X2000 1

Gorbeia

Araba eta Bizkaia artean Gorbeia dago; itsas mailatik 1.482 metrora dago gailurra, eta Bizkaiko garaiena da. Gailurrean Gorbeiako Gurutzea dago. Igoaldiaren zailtasuna aukeratutako abiapuntutik dagoen distantziaren araberakoa da; beraz, irisgarria da askotariko kirol-jarduerak egin nahi dituen mota guztietako jendearentzat.

Anboto

1.331 metro garai da, eta Urkiolako Parke Naturaleko gailurrik altuena da; inguru magiko eta mistikoetako bat da, kondaira mitologiko ugariren kokalekua. Haietako bat da Anbotoko Dama edo Anbotoko Mari, bizitokia han duen eta adats horia urrezko orrazi batez orrazten duen jainkosa bat.

Hango itsaslabar bertikal eta haitzuloekin, mendi bikaina da mendi-ibilaldiak edo eskalada egiteko. Hori bai, ez dugu gomendatzen egun lainotuetan igotzea, Mari orduan egoten baita bere egoitzan sartuta.

Ganekogorta

Ganekogorta, 999 metroko gailurra, berezia da Bilboko bizilagunentzat, eta Bizkaiko mendirik ederrenetakotzat jotzen da. Hiribilduaren erdigunetik nahiko gertu dago, eta bilbotarrentzat oasi bat da ibilaldiak egiteko, eskalatzeko eta gainerako mendi-jardueretarako.

Kolitza

Kolitza Bizkaiko gailur famatu eta jendetsuenetako bat da. Haren gainean dago San Sebastian eta San Roke ermita, eta erreferentzia bat da Ordunteko mendietan, Balmaseda eta San Pelaio artean, zeharkaldia egiten duten mendizaleentzat. 883 metro garai da, eta hainbat kirol-ibilbide eta -ekitaldi biltzen ditu ingurune ikusgarri batean. Bizkaiko Batzar Nagusietarako deia egiteko baliatzen ziren bost “deiadar-mendi”etako bat da, eta soinu- eta argi-seinaleak egiten zituzten handik.

Gipuzkoako mendiak

Gipuzkoak txoko xarmagarri ugari ditu. Aralarko mendilerroa mito eta kondaira handien lurraldea da, eremu menditsu garrantzitsuenetako bat hedadurari eta altitudeari dagokienez:

Montes blog cuerpo 4000X2000 2

Aralar

Aralarko mendilerroa Parke Natural izendatu zuten 1994an. Euskadiko eta Nafarroako mendigune ezagunena da. Hango gailur ugariek zailtasun-maila desberdinak eskaintzen dituzte, eta Aralar leku ezin hobea da mendizale eskarmentudunentzat nahiz mendi-ibiliak eta baso arteko ibilbide ikusgarriak maite dituztenentzat. Gainera, hainbat monumentu megalitiko daude han, eta baita askotariko flora eta fauna ere, Euskadi eta Nafarroako mendizale ugariren erakargarri.

Aitzkorri

Gailurrik altuena ez bada ere (1.523 m), izen bereko mendiguneko ezagunena da, eta jendetsuenetako bat. Gailurrean, Santo Kristo ermita dago. Bertan, mirarizkotzat hartzen den gurutze bat dago. Hainbat bide daude gailurrera iristeko, eta zailtasun-maila ez da oso handia, baina igoera piko samarra du.

Txindoki

Aralarko mendirik enblematikoena da (1.346 m). Forma piramidal berdingabea du, eta gailurretik mendilerro osoa ikusten da. Erraz igotzen da, eta, iristeko bide bat baino gehiago dauden arren, ezagunena Larraiztik abiatu eta Egurrako lepotik pasatzen dena da.

Arabako mendiak

Araba lautada bat den arren, han ere badira mendiak. Naturaren erdian gozatzeko ibilbide ugari daude, baita lurraldearen historia ezagutzeko bideak ere, ehunka urteko zuhaitzen, santutegien edo aztarnategi arkeologikoen bidez.

Kapildui mendia

Izkiko Parke Naturalean dago Kapildui, Arabako punturik altuena. Euskalmet Euskadiko zerbitzu meteorologikoa gailurrean duelako da bereziki ezaguna, eta klima atsegina du urte osoan. 1.176 metro garai da punturik gorenean, eta leku ezin hobea da ur-jauziak, pagadiak, leizeak, txabolak eta aztarna arkeologikoak aztertzeko.

Orisol mendia

Oriol edo Orixol izenez ere ezaguna da, eta "Suitza Txikian" kokatua dago, baso eta baserri bakartuz estalitako mendi garaietako paisaia harrigarri batean. 1.132 metroko altuera duen mendi honetan era askotako zuhaitzak aurki daitezke, hala nola pagoak, haritzak, pinuak eta altzifreak. Aukera ezin hobea familiarekin naturan egun eder bat igarotzeko.

Iruatxeta mendia

Iruatxeta edo Ipizte (1.057 m) Arabako mendi bakartuetako bat da; Anboto eta Orisolen artean dago, Urkiolako Parke Naturalean. Mendizale asko ibiltzen dira han; batez ere, Anboto menditik hurbil dagoelako. Badira han txoko ez oso ezagun batzuk, hala nola Santa Kruz apaizaren koba, Iruatxetako orratzak eta Arbinako diren txokoak ditu: Santa Kruz apaizaren koba, Iruatxetako orratzak edo Arbinako muturra.

Ikusten duzunez, Euskadiko mendiak leku ezin hobea dira naturaz gozatzeko eta bertako fauna eta flora behatzeko. Guuken badakigu zer garrantzitsua den deskonektatzea berriro konektatzeko; horregatik, naturaz, historiaz eta kulturaz inguratzeko aukeratzen duzun mendia edozein dela ere, Interneteko konexiorik onenarekin lagun egingo dizugu.

Erlazionatutako berriak
Euskal Hiria

San Silvestre en Euskadi

5 min

La afición por el deporte reúne a multitud de personas cada 31 de diciembre en Euskadi para disfrutar de la carrera de San Silvestre. Descubre cuál es su origen, dónde se celebra y conoce otras carreras populares con más tradición de nuestra región.