Teknologia eta Berrikuntza
Metaren ordezko 5 sare sozial, ezagutzen ez zenituenak
2 minGaikako edo hobi-erako 5 sare sozial, ezagutzen ez zenituenak Ezagutu Zuckerberg-en Meta-ren ordezko sare sozialik onenak.
Bidaiatzeko modua aldatu egin da azken urteotan. Paperezko mapen ordez, geolokalizazioko aplikazioak erabiltzen ditugu; sarrerak eta tiketak erabili beharren, QR kodeak ditugu mugikorretan; eta ahoz ahokoak utzi, eta online ematen ditugu iritziak. Aplikazio mugikorrak, bai Android-en bai iOs-en, laguntza handia dira gure bidaiak eta ihesalditxoak antolatzeko eta planifikatzeko orduan. Horregatik, oporretan etortzekoa bazara nahiz hemen bizi bazara baina egun hauek zure ingurunea ezagutzeko aprobetxatu nahi badituzu, ezin duzu galdu aplikaziorik onenak Euskadi ezagutzeko zure mugikorrean
Leku erakargarria da beti, gastronomia, paisaia, kultura eta tradizioak kontuan hartuta.
Ibilaldi bat mendi ikusgarrietan barna? Bisita gidatu bat museo handi batean? Bertako gastronomia ezagutu? Ez dio axola zer nahi duzun; Euskadi ezagutzeko aplikazio batzuk ditugu hemen, epel utziko ez zaituztenak.
Euskadin badakigu zerbait museo ikusgarriez. Bilboko Arte Ederren Museoak badu web-aplikazio bat bere bildumako lan batzuk bereizmen handian erakusteko. Doako aplikazio honi esker, museoko obrak azter daitezke, eta superzooma erabili ahalik eta kalitate handienarekin ikusteko. Obren xehetasun bitxiak, haien sinbologia, erabilitako teknika edo museoko adituek kontatutako historia ezagutzeko aukera ematen du. Koadroen xehetasunak eta haiei lotutako istorioak ere deskargatu ditzakezu zure mugikorrean, konexiorik gabe kontsultatzeko.
Mendi-ibilien aplikazio ezagunenetako bat da AllTrails; oso baliagarria mendi-ibilaldiak, trakking-ekoak edo mendiko bizikletaz egiteko ibilbideak ezagutzeko. Ibilbideei buruzko datu interesgarriak eskaintzen ditu, eta GPS bidez zure aurrerapenaren jarraipena egiteko aukera ematen du. Zure ibilbideak beste erabiltzaile batzuekin parteka ditzakezu, edo aplikazioko beste kide batzuek argitaratutakoak egin. Oporretarako zure plan ideala naturarekin konektatzea bada, ezin duzu galdu Euskadin eta Nafarroan mendi-ibiliak egiteko 5 aplikazio mugikor onenen hautaketa hau.
Bizkaiko kostaldeko hondartzen egoera kontsultatzeko aplikazio gisa hasi zena —COVID-19aren egoerari aurrea hartzeko neurri gisa— eguneratuz joan da agenda eta ekitaldiei buruzko informazio oso interesgarriarekin.
Tresna horrek, hasiera batean, Bizkaiko hondartzen egoerari buruzko informazio eguneratua eskaintzen zuen: zenbat jende sar zitekeen, itxita edo irekita zegoen, itsasoaren egoera zer-nolakoa zen, eta abar. Gaur egun, ekitaldien berri ere ematen du BizkaiUpek Aplikazioak dataren, herriaren edo kategoriaren arabera iragazteko aukera ematen du. Gainera, zure hurrengo ihesaldia planifikatzeko aukera ematen du, Bizkaian oso erabilgarria den informazioa eta turismo-planak eskainiz. Tresnak eskaintzen dituen plan eguneratuenen berri izateko, abisuak aktiba ditzakezu.
Euskadin aurreikusi ezineko zerbait bada, hori eguraldia da. Ordu gutxi batzuetako tartean, alda liteke zirimiria egitetik zerua eguzkitsu egotera. Euskal Meteorologia Agentziaren aplikazio hau kontsultatzea gomendatzen dizugu, gaur egungo egoera eta ondorengo 7 egunetako iragarpena ikusteko. Gainera, Euskalmetek hiru eguneko eguraldi-iragarpenen araberako abisuak ematen ditu, eta informazioa denbora errealean eguneratzen da. Zenbait informazio interesgarritarako estekak eta larrialdietako telefono ofizialetarako sarbide azkarrak ere eskaintzen ditu.
Euskal mendiak ezagutu nahi dituztenentzako aplikaziorik osatuena. Mendizale aurreratuentzat eta mendizale amateurrentzat pentsatutako aplikazio bat da. Familian txikienekin ibilaldiak egiteko aukera ere ematen du. 1.500 mendi baino gehiagoren datuak eskaintzen ditu; besteak beste, mapa interaktiboak, kokapena, altimetria eta argazkiak, baita beste mendizale batzuen iruzkinak ere. Erabiltzailearen estatistiken jarraipen pertsonalizatua egiteko aukera ematen du, haren fitxa pertsonalizatua sortuz: igotako gailurrak, egindako ibilbideak, eta abar.
App hau erabiltzea Bilbon bisita gidatu bat egitearen oso antzekoa da. Audiogidak, hiriko mapak eta toki turistikoei, kultura-jarduerei eta esperientzia gastronomikoei buruzko gomendioak eskaintzen ditu. GPS teknologia erabiltzen du Bilbon barrena zure erritmoan eta doan ibiltzeko bideak proposatzeko. Hiriko interesguneei buruzko azalpenak dituen bidaia-audiogida bat du.
Ihesaldi bat Gasteizera? App honek hiria ezagutzeko planik onenak eskaintzen dizkizu: Gasteizen zer ikusi, zer egin eta non jan. Tresna honek txokorik interesgarrienak bisitatzeko, bene-benetako esperientziak bizitzeko eta plan gastronomikoak egiteko aholkuak ematen ditu, baita ostatuei buruzko informazioa ere.
Gasteizek aurrez diseinatutako zenbait gida eskaintzen ditu, hala nola “Egun bat” “Asteburu bat” eta “4 eguneko bidaia”. Hala, ez duzu zertan kezkatu zure ihesaldia antolatzeaz. Gainera, beste bidaiari batzuen gomendioak jasotzen dituen atal oso interesgarri bat du. Hiriko gastronomiaz gozatu nahi baduzu, zatoz jatetxeen atalera; hiriko eskaintza gastronomiko bereziena ageri da.
App honen bidez, Zestoako Ekaingo kobazuloak ezagutuko dituzu, Gipuzkoako ondarearen benetako altxor bat. iOs-erako eta Android-erako dago eskuragarri, eta, bereizmen handiko digitalizazioaren bidez, aukera ematen du zaldi, bisonte eta hartzen labar-pinturak esploratzeko. Hango galerietan zehar ibili ahal izango zara, Erdialde, Zaldei, Artzei eta Azkenzaldei aretoetako panoramikak ikusiz. Zalantzarik gabe, kontuan hartzeko aplikazioa da Urolako benetako harribitxi hori bisitatzea pentsatu badugu.
Nekaturren aplikazioak Euskadiko landa-etxeen eta landa-turismoko etxeen bilatzailea du. Gainera, geolokalizaziorako aukera ematen du, zure kokalekutik hurbil dauden planen zerrenda zabal batean sartzeko: ibilbideak, ekitaldiak, museoak, sagardotegiak eta hondartzak, besteren artean. Ezaugarri erakargarrienetako bat da erreserba aplikazioaren beraren bidez egin dezakezula, zuretzat kostu gehigarririk izan gabe. “Jakinarazpenak” izeneko atala du; nahi baduzu, Euskadiko landa-turismoko etxeetan egingo dituzun hurrengo egonaldietarako eskaintza eta sustapenen berri jasoko duzu han. Zalantzarik gabe, oso aplikazio interesgarria da landagunerako ihesaldiak atsegin badituzu.
Baliteke aplikaziorik sinpleenetako bat izatea, baina interes handikoa da; izan ere, Euskadiko leku gomendatu asko biltzen dituen mapa bat du, eta aukera ematen du GPSa aktibatzeko eta zure helmugatik gertuen zer ikusi eta zer bisitatu jakiteko gomendioak ikusteko. Interesen araberako bilaketa-iragazkiak ditu, eta inguruko erakargarritasun turistikoei buruzko gomendioak ematen ditu. Gainera, bidaiarientzako eta bisitarientzako erakargarritasun turistiko onenen rankinga ere badu.
Urdaibai da bisitatzen gaituztenek gehien atsegin dituzten helmuga turistikoetako bat. Tresna hau oso baliagarria da eskualde sinestezin hori ezagutu nahi dutenentzat; Euskadiko lehen turismo-leku jasangarria da. Aplikazio honek 9 ibilbide eskaintzen ditu Okaren estuarioaz gozatzeko, Gernika-Lumo, Forua, Murueta, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga eta Arratzu udalerrietan barrena. Ibilbide horiek oinez, bizikletaz eta, batzuetan, zaldiz egin daitezke. Proposatutako ibilbide bakoitzerako, inguruneari lotutako informazioa eskaintzen du aplikazioak, hala nola ibilbidearen luzera, iraupena, garraio publikoarekiko lotura eta inguru horretako natura-ondarea (hezeguneak, flora, fauna eta prozesu sedimentarioak, besteak beste).
Donostiara joateko asmoa baduzu, ez galdu museo historiko hau ikusteko aukera. San Telmo Museoaren aplikazio mugikorrak museoa ezagutzeko aukera ematen dizu, ibilbide osoa edo ordubeteko bisita eginez. Audiogida bat du lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa), baita Donostiako museoan ikusgai dauden lanei buruzko informazio praktikoa duen mapa bat ere.
Kultura bat ezagutzeko, haren hizkuntzara hurbildu behar da. Tokikoarekin benetako lotura sentitzeko bidaiatzen dutenetakoa bazara, seguru aplikazio hau ezagutu nahi duzula. Euskara ikasteko aplikazio asko dauden arren, Bagoaz-ek aukera ematen dizu euskararen oinarrizko ezagutzak hutsetik ikasteko. 36 ikasgai edo “gai” ditu, eta, horien bidez, erraz ikas dezakezu modu interaktiboan. Gai bakoitza bukatutakoan, ariketa batzuk egin ditzakezu ikasitakoa finkatzeko. Hiztegi bat eta zalantzei buruzko adibide batzuk ere baditu.
Guuk-en konektatuta egotea gustatzen zaigu. Naturarekin, artearekin, kulturarekin, gastronomiarekin… Aplikazio mugikorrak laguntza handia dira gure bidaiak planifikatzeko eta ihesaldiez gozatzeko. Ez dio axola hemengoa edo hangoa zaren, mendia edo hondartza nahiago duzun, naturarekiko lotura bilatzen duzun edo hiriko plan alternatiboak nahiago dituzun. Euskadi ezagutzeko aplikazio mugikor hauek interesgarriak egingo zaizkizu.