
Euskal Hiria
Urdaibai primer destino turístico sostenible de Euskadi
2 min¿Mar o montaña? En Guuk decimos Urdaibai. ¿Sabías que es el único lugar de Euskadi reconocido internacionalmente como destino de turismo sostenible?
Itsasoa ala mendia? Ez bata, ez bestea. Guuk-en Urdaibai esaten dugu. Izan ere, Biosferaren Erreserba txoko berde-urdin paregabea da gurearekin konektatzeko esperientzia bizitzeko eta sentitzeko. Ozeanotik aldenduta, Bizkaiko Golkoaren babesean, 22.000 hektarea baso eta haran daude Kantauri Itsasora begira, itsaslabarrak, padurak, hareatza zabalak eta hondartzak lagun dituztela. Gainera, Urdaibai da turismo jasangarriaren arloan nazioartean onarpena duen Euskadiko lehen helmuga eta bakarra.
Urdaibai (gaztelaniaz, La ría de los jabalíes), naturagune aberatsa da ekologiaren aldetik; horregatik izendatu zuen UNESCOk Biosferaren Erreserba 1984an. Nork ez du konektatzen horrelako leku batekin?
Biosferaren Erreserba Euskadiko lehen helmuga jasangarri izendatu du Europarc nazioarteko agentziak Turismo Jasangarriaren Europako Gutunak (TJEG) egiaztatzen duen gisan. Izendapen horrek nazioartean ezagutarazteko aukera emango dio Urdaibairi.
Sustatzaileek azaldu dutenez, aintzatespen horrek ekoturismora bideratutako turismoa garatzeko aukera ematen du, baina, batez ere, ingurumena, gizartea eta ekonomia errespetatzean oinarritutako turismoa garatzeko aukera. Gainera, helmuga jasangarriaren izendapenari esker, Urdaibai nazioartean sustatu ahal izango da, eta, hala, beharrezkoa den kontserbazioaren eta garapen jasangarriaren arteko orekari hobeto lagunduko dio. Horrela, eskualdea sustatuko da Euskadiko kalitatezko turismo-leku arduratsu eta seguru gisa.
Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du aintzatespen hori “Urdaibai-Busturialdean egindako lankidetza-proiektu publiko-pribatu baten arrakastaren ondorio dela; garapen jasangarria esperimentatzeko gune bat izatea du helburu Biosferaren Erreserbak”.
Espazioa egiaztatzeko lehen fasea gainditu eta turismo-enpresak proiektuari atxikitzeko bigarren fasea hasi ondoren, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbak TJEGaren hirugarren eta azken faseari ekingo dio: turismo-eskaintza jasangarria merkaturatzea sustatzen duten bidaia-agentziak Urdaibai-Busturialdea eskualdeko estrategiari atxikitzea.
Gaur egun, 168 gune daude Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikita, 20 herrialdetan banatuta. Hemendik hurbil, leku hauek ere badute jada Europako helmuga jasangarri aitortza: Daimielen Taulak (Gaztela-Mantxa), Garajonay Parke Nazionala (Gomera, Kanariar Uharteak) eta Ebroren Deltako Parke Naturala (Katalunia).
Aurrerantzean, Urdaibai sartuko da Europarc Federazioaren Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxiki izanaren ziurtagiria duten Europako tokien zerrendan.
Guuk-ek zorionak eman nahi dizkie Urdaibai toki jasangarri gisa nabarmentzeko eta babesteko lan egin duten erakunde eta pertsona guztiei. Zorionak!!