Enpresak eta autonomoek ezagutu behar dituzten tresna digitalak
22 Abril 2022 12:52
Guuk-en garai berriekin eta negozioek bizi dituzten errealitateekin konektatuta gaude. Digitalizazioa hemen da eta badakigu startup eta ekintzaileak ahalegin handiak egiten ari direla prozesu hau eraginkortasunez eta beren beharretara egokituta gauzatzeko. Horregatik, enpresek eta autonomoek ezagutu behar dituzten tresna digitalen bilduma sortu dugu.
Plataforma digitalak lanaren antolamendu-eredu tradizionalen alternatiba erabilgarri, eraginkor eta ekologiko gisa sortu dira. Tresna ugari daude, doakoak edo ordainduak, beharrezko izapideak errazteko; baina, maiz denbora asko kentzen diete enpresa txikiei eta ekintzaileei.
Zure negozioaren transformazio digitalerako 12 tresna
Ziurrenik ezagunak zaizkizu Dropbox, Zoom edo Google Drive. COVID-19ak eragindako egoerak digitalizazioranzko erabateko aldaketa ekarri zuen, eta atazak arindu eta prozesuak automatizatzeko aukera ematen duten online tresnen erabilerak gora egin zuen. Fenomeno hori hein bateraino errotu egin da gure lan egiteko moduan eta bezero eta hornitzaileekin erlazionatzeko moduan, baita gure taldeko kideekin erlazionatzeko moduan ere. Guuk-en, ETEak arrakastaz digitalizatzeko aholku hauetaz gainera, zure negozioaren transformazio digitala bizkortzeko baliabide eta tresnen sorta bat prestatu dugu.
Miro, laneko diagramak sortzeko
Miro arbel digital eta kolaboratiboa da, ideiak aurkezteko, mapa mentalak diseinatzeko eta diagrama eta lan-fluxuak sortzeko balio duena. Beste pertsona batzuekin denbora errealean lan egiteko aukera ematen du, eta erraz integratzen da beste tresna batzuekin, hala nola Dropbox edo Zoomekin, bideokonferentziak egiteko euskarria eskaintzen baitu. Miro-rekin, lan-fluxuak, eskemak edo mapa mentalak denbora errealean proiekta ditzakezu. Gainera, aurrez diseinatutako txantiloi ugari eskaintzen ditu, denbora eta ahaleginak aurrezteko.
Wisestamp, enpresaren sinadura digitala
Tresna honi esker, erraz diseina daiteke zure enpresaren sinadura digitala eta mezu elektroniko korporatiboak bidaltzen dituzunean ezarri. Oso funtzio interesgarriak ditu, hala nola enpresaren sare sozialetara birbideratzeko botoiak, eta bannerrak, zure webgunea, telefono-zenbakia eta logotipoa gehitzeko aukera. Wisestamp-en doako bertsioa nahiko osoa da, eta aukera ona izan daiteke, oraindik ez baduzu posta profesionalik.
Mailtrack, egiaztatu nork irakurri dituen zure mezuak
Milioika mezu bidali ostean ez duzu ia erantzunik jasotzen? Mailtrackoso tresna erabilgarria da jakiteko nork jaso dituen zure mezuak eta nork ireki dituen. Tresna sinple hau WhatsApp-eko check bikoitzaren baliokidea da. Erabiltzeko, Gmail kontuaren bitartez aktibatu behar duzu eta, automatikoki, zure mezuen segimendua egiten hasiko da.
Office Lens, eskaneatu edozein dokumentu
Ez duzu eskanerrik eskura eta dokumentu bat digitalizatu behar duzu? Ez kezkatu, Office Lens orotariko dokumentuak eskaneatzeko aukera ematen duen mugikorreko aplikazioa da, eta nahiko kalitate ona eskaintzen du. Pdf formatuan edo argazki gisa gorde ahal izango dituzu. Argazkiak moztu eta editatu (distira eta saturazioa) ere egin ahal izango dituzu. Mugikorrerako aplikazio honekin, arbel batetik hartutako oharrak gorde edo apunteak digitalizatu ahal izango dituzu bizkor.
Whatsapp Business
Ziurrenik jada entzun duzu zerbait Whatsapp Business tresnari buruz, baina ez dituzu ezagutzen zure negozioari eskain diezazkiokeen zerbitzu guztiak. Sare sozial hau oso lagungarria da beren harremanetarako kanalak garai berrietara moldatuta profesionalizatu nahi dituzten ekintzaile eta autonomoentzako. Ongi etorria emateko edo ez zaudela jakinarazteko mezu automatikoak sortzeko aukera ematen du, baita produktu eta zerbitzuen katalogo bat osatzekoa ere. Horregatik, enpresentzako bertsioarekin lehen urratsak ematen ari bazara edo horren erabilgarritasunei albait etekin handiena atera nahi badiezu, honako artikulu hau irakurtzea gomendatzen dugu: Zer da Whatsapp Business eta nola erabili zure negozioan
Google My Business, zure negozioa mapa digitalean
Googlen doako programa hau erakusleiho digitala da online ikusgaitasun handiagoa izan nahi duten eta zerbitzuak fisikoki eskaintzen dituzten negozioentzako. Google My Businesstresnaren alderdi erakargarriena da bilaketetan fitxa digital gisa ageri dela, toki batera nola iritsi jakiteko erabiltzen dugun fitxan; baina, gainera, erabiltzaileari deitzeko, arreta-ordutegia ezagutzeko eta establezimendu batean une horretan zenbat jende dabilen jakiteko balio du. Zenbait estatistika eskaintzen ditu, hala nola jasotako dei-kopurua, 'nola iritsi' aukeran egindako klik-kopurua edo tresna honetatik webgunera sortutako bisitak. Oso erraz konfiguratzen da, eta ez da beste sare sozial batzuk bezainbestetan eguneratu behar.
IlovePDF , editatu zure pdf dokumentuak
Oso sinplea baina erabilgarria den web aplikazioa. Pdf dokumentuekin lan egiteko aukera ematen du, beste formatu batzuetara bihurtuz, hala nola Word edo Power Point formatuetara. IlovePDF , dokumentu bateko orriak zatitzeko, multzokatzeko edo ordenatzeko aukera ematen du eta beste plataforma batzuekin osatzen da (Drive edo Dropbox), dokumentuak zuzenean hodeitik igo ahal izateko.
IloveIMG, irudiak editatu
Photoshop-ekin ez zara ondo moldatzen eta NASAren asmakizuna iruditzen zaizu? IloveMG tresna –IlovePDF tresnaren oso antzekoa da baina irudietara orientatuta dago– oso lagungarria egingo zaizu. Edonoren eskura dagoen argazki- eta irudi-editorea da. Irudien pisua arindu, irudiak moztu eta testuak edo ur-markak gehitzeko aukera ematen du. Online bihurgailua ere bada, eta PNG irudien formatua JPG formatura aldatzeko aukera ematen du, adibidez.
Genially aurkezpen animatuak egiteko tresna
Aurkezpen interaktiboak eta eduki animatuak sortzeko online plataforma da. Genially kolaboratiboa denez, zenbait pertsonak aldi berean lan egin dezakete. Txantiloi editagarri ugari eskaintzen ditu, hala nola diagramak, AMIAk, organigramak, mapa mentalak, baina baita aurkezpen zabalagoak ere. Nahiko interfaze intuitiboa du, eta inpaktu handiko eduki digitalak sortzeko pentsatuta dago.
Trello, antolatu zure ataza eta proiektuak
Proiektuak modu sinple eta bisualean kudeatzeko aukera ematen du. Proiektuen aurrerapena neurtzeko, atazak esleitzeko eta ekintzen egutegia zehazteko balio duen plataforma anitzeko aplikazioa da. Trello aplikazioak oso oinarrizko egitura du; horretan, taula bat eslei dakioke proiektu bakoitzari. Taula bakoitzaren barruan, osatu beharreko etapak edo ekintzak eransteko zutabeak daude, eta, beheragoko kategoria batean, atazak esleitzeko eta arduradunak zehazteko txartelak daude. Oso modu bisual eta eraginkorrean agertzen du proiektuen bilakaera.
Slack, enpresentzako mezularitza-tresna
Enpresaren komunikazioa hobetzeko laguntza. Slackgailu anitzeko mezularitza-plataforma da, lankideekin harremanetan jartzeko aukera ematen duena. Kanalek proiektu edo gai baten inguruan biltzen dituzte parte hartzen duten pertsonak. Plataforma asinkronoa denez, ez du axola pertsonak non edo zer ordu-eremutan dauden, informazioa edozein puntu eta tokitatik eskuratzeko aukera ematen baitu. Taldeei informatuta egoteko eta erabakiak azkarrago hartzeko aukera ematen die. Oso erabilgarria da agendak koordinatu gabe eguneratzeak partekatzeko eta enpresaren komunikazioa arintzeko.
Canva, sortu diseinuak erraz
Diseinatzaileak ez direnentzako online plataforma. Hala definitzen du bere Canva aplikazioak. Oso tresna praktikoa da, orotariko diseinu eta konposizio grafiko sinpleak egiteko aukera ematen duena, irudi, logotipo eta testuak integratuz, erraz erabiltzen den interfazearekin.
Diseinuak egiteko, mihise zuri bat edo eskaintzen diren txantiloi editagarriak har daitezke oinarritzat. Gure diseinuak hodeian gordetzen dira, eta edozein unetan erabil ditzakegu diseinu berriak egiteko. Diseinu bakoitzak zenbait orri edo diapositiba izan ditzake, PNG, JPG edo PDF formatuan deskarga daitezkeenak.
Tresna digitalak erabiltzearen abantailak
Lanaren eta enpresaren esparruan digitalizazioa duela zenbait urtetik aipatzen den arren, ezin da ukatu COVID-19ak ikaragarri bizkortu dituela ekoizpen-eredu berriak eta agerian utzi duela zenbait sektoreren digitalizazio-beharra, baita prozesuak automatizatu eta bizkortzeko tresna digitalak erabiltzearen abantailak ere.
Kostuak murriztea
Transformazio digitalari esker, enpresa askok makina analogikoetan edo errentagarritasun baxuko prozesuetan inbertitzeari utzi dio, eta ekintza estrategikoagoetan oinarritutako lan-eredu arinago baten alde egin du, negozioaren errentagarritasuna hobetuz.
Ingurumen-inpaktu txikiagoa
Teknologiak eta IKT berriek diru asko aurrezteko eta jasangarritasuna hobetzeko aukera eman die enpresei, dokumentuak eta prozesuak digitalizatzeari esker, paper-kontsumoa bigarren mailan utziz.
Malgutasun handiagoa
Tresna kolaboratibo eta digitalen bidez hodeian lan egiteak lanean malgutasun handiagoa izateko aukera emango du, funtzioak eta taldearenak edozein tokitatik eta edozein unetan garatu ahal izateko.
Produktibitate handiagoa
Ingurune arinetan lan egiteak produktiboagoak eta autonomoagoak izateko aukera ematen du; izan ere, digitalizazioari esker, automatizatu egin daitezke denbora-inbertsio handia eskatzen duten eta balio erantsi txikia duten eskuzko ataza errepikakorrak.
Guuk-en garai berriekin konektatuta gaude. Badakigu zeinen beharrezkoa den digitalizazioa eta konexioa negozio eta ETEetan. Horregatik jarri dugu gure harri-koskorra digitalizazio-prozesu hori modu eraginkorrean egin dadin. Joera eta nobedade berriei buruz konektatuta eta eguneratuta egoten lagunduko dizugu, zuri eta zure negozioari.
Aplikazio mugikorrak aliatu handi bihurtu dira gure oporrak planifikatzeko. Bai Euskadira ihesaldi bat egitea planteatzen ari bazara, bai hemen bizi bazara ere, baina egun hauek zure ingurunea ezagutzeko aprobetxatu nahi badituzu, ezin duzu galdu Euskadi ezagutzeko aplikazio mugikorren aukeraketa hau.
Elegir las mismas contraseñas para todas tus cuentas o utilizar como clave tu fecha de cumpleaños o el nombre de tus hijos no es una práctica recomendada. Descubre 5 acciones que puedes llevar a cabo para mantener tus contraseñas online seguras, evitando hackeos y robos de claves digitales.
Zure kontu guztietarako pasahitz berberak aukeratzea edo zure urtebetetze-data edo seme-alaben izena gako gisa erabiltzea ez da gomendatutako praktika bat. Ezagutu zure online pasahitzak seguru mantentzeko egin ditzakezun 5 ekintza, hackeoak eta gako digitalen lapurretak saihestuz.
Ahots bidezko laguntzaile birtualak 2014an iritsi ziren merkatura, bizitza errazteko eta gure etxeak adimendunak eta hiperkonektatuak izateko. Orain, euskaraz ere gozatu ahal izango dugu.
¿Quieres recibir notificaciones con los mejores articulos?