Enpresa ertain eta txikiak digitalizatzeko aholkuak
24 Febrero 2022 09:51
ETE - Enpresa txikiak eta ertainen - digitalizazioa bizkortu egin da COVID-19aren ondorioz, eta dagoeneko enpresa asko ari dira eraldaketa digitalaren arloan urratsak ematen. Hori garrantzi handikoa da lan hibridoaren modalitatearen alde egiten dutenentzat: lanaldiaren zati bat bulegoan eta beste zati bat etxean. Horregatik, ETE bat modu eraginkorrean digitalizatzeko aholku batzuk jaso ditugu.
Baina, ba al dakizu zertan datzan ETE baten digitalizazioa? Bada, honetan datza enpresa bat digitalizatzea: tresna teknologikoak ezartzea eta negozioaren eremuak ingurune digitalera birbideratzea.
Abstraktua gerta badaiteke ere, digitalizatzea hau ere bada: tresna eta trebetasun digitalak erabiliz eguneroko zereginak arindu ditzaketen keinu eta ekintza txikiak egitea, enpresek aurrera egin dezaten eta eraginkorragoak izan daitezen.
Horregatik, digitalizazio-sistema antolatu eta hedagarri batek abantaila handiak ekar ditzake enpresa txiki eta ertainentzat.
ETE baten eraldaketa digitalerako gomendioak
Ba al dakizu digitalizazioak zer onura dakartzan zure enpresan? Zure negozioa modu eraginkorrean digitalizatzeko aholku batzuk emango dizkizugu. Izan ere, Guuk-en konektatutako negozioen alde egiten dugu.
Ezagutu enpresaren heldutasun digitala
Negozio bat zein puntutan dagoen jakitea ezinbestekoa da bere ahaleginak nora bideratu behar dituen zehazteko. Egokia da zehaztea zer lehentasun duten ezarriko diren aldaketek, bai eta enpresaren jardueran ustez zer eragin izango duten ere.
Sortu estrategia hedagarri bat
Funtzionamendua errotik aldatzeak edo helburu ez oso errealistak ezartzeak prozesuan zehar frustrazioa eragin besterik ez du egingo. Horregatik, oso garrantzitsua da eraldaketa digitaleko zure prozesua etapa edo mugarrietan banatua egotea, helburu errealistak ezarriz, lorgarriak eta, batez ere, neurgarriak. Horrela, norabide zuzenean zoazen jakin ahal izango duzu.
Hodeian lan egin
Gaur egun, urrunean lan egiteko tresna kolaboratibo ugari daude. Horri esker, ingurune digitalak erabiliz, konpainia bateko langileek edozein tokitatik eta edozein unetan egin dezakete lan. Zalantzarik gabe, aplikazio horiek gora egin dute konfinamendu-garaian, lan-modalitate berriak ezartzearekin.
Aprobetxatu kanal digitalak
Gaur, berrikuntzan eta teknologian inbertitzea ezinbestekoa da enpresa gehienetan. Tresna digitalei esker (webguneak, sare sozialak, CRMak eta botak, besteak beste), prozesuak datu bihur ditzakegu, haiek eskaintzen dizkiguten adierazleen bidez. Horrek aukera ematen du erabaki egokiagoak hartzeko eta edozein negozioren lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.
Errealitate berriak konexio on baten beharra erakutsi digu, bai lanpostuan, bai etxean, eta bultzatu gaitu tresna kolaboratiboen, hodeian lan egitearen eta dokumentuak eta prozesuak digitalizatzearen aldeko apustua egitera.
Guuk-en, aholku hauek eskaintzen dizkizugu, zure negozioaren eraldaketa digitalean modu praktiko eta eraginkorrean aplikatzeko. Ziur gomendio horiek zure ETEaren digitalizazio-prozesua bultzatuko eta erraztuko dutela.
Tresna digitalak lanaren antolamendu-eredu tradizionalen alternatiba erabilgarri, eraginkor eta ekologiko gisa sortu dira. Tresna ugari daude, doakoak edo ordainduak, beharrezko izapideak errazteko; baina, maiz denbora asko kentzen diete enpresa txikiei eta ekintzaileei
Hemendik aurrera, gure zuntz- eta mugikor-planek 800 megara handituko dute abiadura, eta gure mugikor-lineek bikoiztu egingo dituzte datuak, 100 GB ere eskaintzeko.
Guuk-ek beti eskaini nahi izan dizu zerbitzurik onena eta teknologiarik onena prezio egokian. Horregatik, erabaki dugu gure tarifak berritzea eta giga gehiago prezio berean ematea.
Guuken roaminga duten tarifei esker, aukera izango duzu hitz egiteko eta nabigatzeko atzerrian zaudela ere. Ikusi nola aktibatu roaminga eta zein herrialdetan erabil dezakezun.
Mugikorretarako aplikazio ugari daude etxeko txikiekin pentsaturik, batzuk besteak baino ezagunagoak, baina aplikazio guztiak interesgarriak, konbinatu egiten baitituzte entretenimendua eta jakintza.
¿Quieres recibir notificaciones con los mejores articulos?