icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Zure apunteak digitalizatzeko 4 gailu elektroniko edo gadget

10 Noviembre 2021 15:10

Iritzi guztiak ez datoz bat apunteak ordenagailuz hartzea komeni den edo, beti egin den moduan, paperean eta boligrafoz. Guuk-en ere iritzi bat baino gehiago dugu gai horri buruz. Alde batetik ditugu tradizionalenak, zenbait koaderno gainean dituztela jarraitzen dutenak, eta bestetik, berriz, apunteak formatu digitalean nahi dituztenak, koaderno digital bat balitz bezala. Zuk zer deritzozu?

Egia esan, gero eta maizago ikusten da hitzaldietan, institutuetan eta unibertsitateetan dena ordenagailuz eta irakaslearen edo hizlariaren apunteak hartzeko gailuz betea dagoela. Baina ba al zenekien ikerketa batzuen arabera teknologiak beharbada mesede eskasa egiten digula? Adibidez, Pam Mueller ikertzaileak (Princetongo Unibertsitatea) lan bat egin zuen hain gogoko ditugun TED hitzaldi ospetsuak hartu zituzten ikasle batzuekin. Haien erdiei ordenagailuak eman zizkieten, eta beste erdiei orri zuriak, boligrafo batekin oharrak har zitzaten. Ondorioak deigarriak izan ziren, gutxienez. Teklatua erabili zutenek modu literalagoan idatzi zituzten irakasleen hitzak. Aldiz, eskuz idatzi zutenak motelago zihoazen, eta, beraz, informazioa laburtu beste erremediorik ez zuten izan. Zer taldek uste duzu azaldu zituela gauzak hobekiena konferentzian landutako kontzeptuei buruz hitz egiteko eskatu zitzaienean?

Bada, badirudi boligrafoa eta papera erabiltzen dugunean hobeto prozesatzen dugula informazioa, eta, gainera, datu gehigarriak gehitu edo kontzeptuak azpimarratu ditzakegula. Guuk-en mota guztietako gadgeten eta bizimodua errazten diguten gailuen alde egiten dugun arren, ohitura zaharrak aldezten jarraitzen dugu. Horregatik, konbinazio perfektua eskaintzen dizugu: eskuz idazteko eta apunteak modu digitalean izateko gailuak. Gogoan hartu!

ilustrazioa-bi-pertsonaia-ikasten

Tableta arkatzarekin

Tableta ez da soilik filmak eta telesailak ikusteko edo sarean nabigatzeko. Arkatz digital batekin konbinatzen baduzu, konbo ezin hobea izan dezakezu oharrak eskuz hartzeko. Baina baita marrazteko edo interfazean hatzak erabili gabe mugitzeko ere. Tableta elektroniko bat erosteko asmoa baduzu, arkatz digitalarekin bateragarria den modelo bat gomendatzen dizugu. Gaur egun, badira arkatza berekin dakartenak edo dena pakete berean erosita dirua aurrezteko aukera ematen dutenak ere.

Boligrafo adimenduna

Boligrafo adimendun bat gai da eskuzko idazketa digitalizatzeko, halatan eskuz idatzitako dokumentuak ordenagailuan deskargatu edo pantaila batean bistaratu ahal izateko. Ordenagailuan programa bat instalatu eta unitate hori USB kable batekin konektatu besterik ez duzu egin behar apunteak ordenagailuan deskargatu eta hala zuzenean eskaneatuak izateko. Ezin errazagoa da!

Koaderno adimendun digitalak

Koaderno adimendunek, begiratu batean, bizitza osoko koadernoen itxura bera dute, eta orri berrerabilgarriak dituzte, non eskuz idatzi edo marraztu baitaiteke, baina diferentzia batekin: idazten den guztia berehala digitalizatzen da. Zer iruditzen?

Koaderno adimendun batek abantaila ugari eskaintzen ditu, baina Guuk-en gehien gustatzen zaiguna da birziklatu beharreko papera gutxitzen dutela, eta horrek karbono-emisioak murrizten dituela.

Tableta digitalizatzaileak

Sormenaren eremuan sartzen gara bete-betean! Izan ere, tableta digitalizatzaileak osagarri ezin hobeak dira jende sortzailearentzat, eta funtzionalitate hauek dituzte: ilustrazioa, 3D animazioa, argazkiei ukituak ematea eta marrazkiak. Baina apunteak digitalizatzeko ere balio dute, eta, tableta digitalizatzaile bat aukeratzen baduzu, lehen deskribatutako funtzionalitatea behar bezala betetzen duen modelo bat aukeratzea gomendatzen dizugu.

Ikasteko edo lan egiteko konexiorik onena

Esan dezagun, azkenik, konexio ona behar duzula gailu elektroniko horiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Etxean Internetera konektatzeko edo beste nonahitik konektatzeko, garrantzitsua da konektibitate onena izatea. Horregatik, Guuk-en zuntz optikozko 600 MB simetriko eskaintzen dizkizugu, zure ikasketa-orduei errendimendurik handiena atera eta hala denbora libre gehiago izan dezazun.

Erlazionatutako berriak