Telefonia mugikorreko roaminga abantaila handia da bidaiarientzat, gailu mugikorrak etxean bezala erabiltzeko aukera ematen baitu, bai estatuko edo nazioarteko deiak egiteko, bai 4G edo 5G teknologiako datu-sareak erabiltzeko. Ezagutu nola aktibatu Guuk-en roaminga: tarifak eta herrialdeak
Guuken badakigu oso garrantzitsua dela zuretzat bidaiak gorabeherarik gabe egiteko aukera izatea, eta oporrak lasai eta kezkarik gabe egiteko oztopoak ahalik eta gehien murriztea. Badakigu bidaietan mugikorra behar duzula ez soilik egiteko, baizik eta baita mapen eta gomendioen aplikazioak erabiltzeko ere.
Horregatik, hemen eta orain eman nahi dizugu, argi eta garbi, Guukeko roamingaz behar duzun informazio guztia behar bezala aktibatzeko eta zure mugikorra beti konektatua egoteko, edonon zaudela ere.
Zer da roaminga?
Roaminga edo ibiltaritza telekomunikazio-prozesu bat da, gailu mugikorrei aukera ematen diena operadore nagusiarena ez den beste sare batera konektatzeko. Hala, erabiltzaileek datu- eta dei-konektibitatea balia dezakete linearen jatorrizko herrialdetik kanpo daudenean.
Deien eta datuen roaminga
Zenbait herrialdetako operadoreen arteko hitzarmenei esker, bidaiariek beren sorterritik oso urruti dauden bazter urrunetan ere badute konektagarritasun mugikorra. Baina, gauza bera al da deien eta datuen roaminga?
Nahiz deiak eta datuak linea desberdinetatik duoazen, Guuken saiatzen gara bi zerbitzuak erabiltzeko aukera izan dezazun, edonon zaudela ere.
Zenbat balio du Guuk-en roamingak?
Bidaia bat prestatzen ari zarenean, helmugako herrialdeari buruzko roamingari edo ibiltaritzari buruzko galdera ugari sortuko zaizkizu. «Aktiba dezaket Guuk-en roaminga Errumanian?», «Kostu gehigarria du?».Guuk-en deien eta datuen ibiltaritza munduko hainbat herrialdetan nola dabilen azalduko dizugu.
Guuk-en roaminga Europar Batasunean
Espainiako bidaiariek roaminga behar izaten dute askotan, Europar Batasunaren mugen barruan mugitzen direnean. Guuk-en roamingak ez du kostu gehigarririk Europar Batasuneko herrialdeetan. Horrek esan nahi du 60 GB + dei mugagabeak dituen mugikor-tarifa kontratatu baduzu Guuk-ekin, baldintza berberak izango dituzula Frantzian, Italian, Alemanian, Eslovenian eta EBko beste edozein herrialdetan.
Europar Batasunak berak estatu kideetan datuen ibiltaritzari eta roamingari buruz sortzen diren zalantza guztiei erantzuten die webgune honetan.
Guuk-en roaming-a Estatu Batuetan
Estatu Batuetara bidaiatzea estresagarria izan daiteke izapide administratibo asko egin behar izaten direlako: hegazkin-txartelak erosi, bisatua lortu eta maleta tentuz prestatu, ez dadin ezustekorik suertatu bidaiarien kontrolean.
Guuk-en nahi dugu mugikorra han erabiltzea ez izatea putzua zeharkatzeko gainditu beharreko beste oztopo bat. Horregatik, jakinarazten dizugu roaminga erabil dezakezula Estatu Batuetan kostu gehigarririk gabe. Zure datu mugikorren tarifa etxean bazeunde bezala erabili ahal izango duzu, eta deiak eta SMSak egin eta jaso Europar Batasuneko herrialdeetako zenbakietara, Guuk-en tarifan ordaintzen duzunagatik.
Guuk-en roaminga Erresuma Batuan
Brexita Europako Erkidegoaren esparruan azken urteetan izan den gertakari garrantzitsuenetako bat da. Erresuma Batua Europar Batasunetik irten ondoren, bidaiari askori zalantza sortzen zaie ea nola eragingo dien paradigma berri horrek hainbat egoeratan, eta deien eta datuen ibiltaritza eta tarifak dira kezka nagusietako bat.
Guuk-en roaminga doakoa da Erresuma Batuan ere; izan ere, estatu kide izateari utzi arren, EBko herrialde elkartu izaten jarraitzen du. Zure datu-tarifa normal erabiltzen jarraitu ahal izango duzu, eta deiak egin eta mezuak bidali ahal izango dituzu kostu gehigarririk gabe herrialde kideetako zenbakietara.
Guuk-en roaminga Latinoamerikan
Hego Amerika eta Erdialdeko Amerikako herrialdeak —Costa Rica, Panama, Kolonbia, Brasil eta Txile, besteak beste— ohiko opor-leku dira Euskadiko eta Nafarroako bidaiarientzat, haien paradisu tropikalei, hondartza exotikoei eta paisaia natural harrigarriei esker.
Guuk-en aukera daukazu roaminga aktibatzeko Latinoamerikako herrialdeetan. Nolanahi ere, beti gomendatzen dugu wifi-sareak baliatzea. Horrela, ez duzu izango ezustekorik fakturan.
Guuk-en roaminga munduko beste herrialde batzuetan
Mundua oso handia da, eta baliteke zure hurrengo oporraldia ez izatea hemen aipatu dugunetako bat. Ez kezkatu; Zeelanda Berrira joateko maletak prestatzen ari bazara, Japoniako historia eta misterioak zeharkatzeko ilusioz ari bazara bidaia prestatzen nahiz munduko beste edozein txokotara joateko asmoz bazaude, gure webguneko bilatzailea erabil dezakezu, eta han jakingo duzu zein diren roaminga eskaintzen dizugun herrialde guztietako baldintzak.
Begiratu duzu ea zure opor-lekuan badagoenGuuk-en roamingik? Primeran. Orain, aktibatzeko zer egin behar duzun azaltzea besterik ez zaigu falta. Zure iOS edo Android gailuaren erabiltzaile aurreratua bazara, baliteke urrats hauek irakurri beharrik ez izatea, baina, hala ere, irakurtzea gomendatzen dizugu.
Datuen ibiltaritza egiaztatzea
Lehenik eta behin, ziurtatu behar duzu datu-ibiltaritza helburuko herrialdera iritsi aurretik aktibatuta dagoela. Guuk-ekin, zure datuak babestuta daude, bai hemen, bai beste herrialde batzuetan. Bidaian zehar mugikorreko datuen erabilera kontrolatu nahi baduzu, telefonoaren ezarpenetan aktiba dezakezu aukera. “Datu-ibiltaritza” dioen atalean sartu, eta aukeretako edozein hautatu besterik ez duzu egin behar: aktibatu edo desaktibatu.
Guuk-en aplikazioa deskargatzea
Gainera, oraindik Guuk-enaplikazioaez baduzu, deskargatzeko gomendatzen dizugu, bidaian zenbat kontsumitzen duzun gehiago kontrolatzeko. Bezeroaren Gunera sartu eta zure deien eta roamingeko datuen erabilera ikusi ahal izango duzu berehala. Guuk-en 1490 doako zenbakira deituz ere aktiba dezakezu.
Guuk-en roaminga edozein unetan aktibatzea eta desaktibatzea
Zure linearen egoera egiaztatzeko eta roaminga aktibatu edo desaktibatzeko, sartu Guuk-eko Bezeroaren Guneko “Zure lineak” fitxan, “Linearen ezarpenak” atalean. Hala, deiak jaso eta egin ahal izango dituzu, mezuak bidali eta jaso, eta zure datuak erabili, zure mugikorreko datuen ibiltaritza aktibatzen baduzu.
Bideo tutorialak
Guuk-en roaminga aktibatzeko zalantzarik geratzen bazaizu, ikusi tutorial hau. Hemen azaltzen diguzu bisualki eta urratsez urrats.
Hemendik aurrera, gure zuntz- eta mugikor-planek 800 megara handituko dute abiadura, eta gure mugikor-lineek bikoiztu egingo dituzte datuak, 100 GB ere eskaintzeko.
Guuk-ek beti eskaini nahi izan dizu zerbitzurik onena eta teknologiarik onena prezio egokian. Horregatik, erabaki dugu gure tarifak berritzea eta giga gehiago prezio berean ematea.
Mugikorretarako aplikazio ugari daude etxeko txikiekin pentsaturik, batzuk besteak baino ezagunagoak, baina aplikazio guztiak interesgarriak, konbinatu egiten baitituzte entretenimendua eta jakintza.
Bidaien antolaketa azken unerako uzten duten horietakoa zara? Edo, alderantziz, zure oporrak eta bidaiak xehe-xehe planifikatzen ematen duzu urtea? Seguru asko, zure txangoei zukua nola atera pentsatzen ariko zara: ez duzu ezer utzi nahi bisitatu gabe, ezta tokiko gastronomia dastatu gabe utzi edo zure helmugako txokorik onenak gozatu gabe utzi nahi ere. Horregatik, zure bidaia planifikatzeko mugikorreko aplikazio onenak hautatu ditugu.
Ikusi dugu egunetik egunera gora egiten dutela online erosketek, baina baita horiek ekartzen dituzten arriskuek ere. Horregatik, Guuk-etik, kontatuko dizuegu zer alderdi hartu behar diren kontuan, jakiteko webgune fidagarri baten aurrean gaudela, eta sareko maula eta iruzur beldurgarrietan ez erortzeko
Tresna digitalak lanaren antolamendu-eredu tradizionalen alternatiba erabilgarri, eraginkor eta ekologiko gisa sortu dira. Tresna ugari daude, doakoak edo ordainduak, beharrezko izapideak errazteko; baina, maiz denbora asko kentzen diete enpresa txikiei eta ekintzaileei
¿Quieres recibir notificaciones con los mejores articulos?