icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Bizkaiko 2024ko jaiak: aurtengo jaietako datak

12 Junio 2024 13:38
Fiestas Bizkaia

Euskadin ondo baino hobeto dakigu ospatzen. Horregatik, Bizkaian 2024an egingo diren jaiak egutegian idaztea gomendatzen dizugu. Besteak beste, Bilboko Aste Nagusia, sanrokeak Portugaleten, Durangoko San Anton Abadearen gurtza eta San Antolin Lekeition.

Bizkaiko zaindari-jaietan musika, lehiaketa gastronomikoak eta bestelako jarduera ugari izaten dira, udalerri bakoitzeko kultura aberatsaren erakusgarri.

Bizkaitar kuadrillek eta bisitariek bat egiten dute ospakizun horietan. Izan ere, debozioa bizitzeaz gainera, herri bakoitzaren nortasuna eta ondare historikoa ospatzen dituzte.

Fiestas Bizkaia

2024ko uda honetan huts egin ezin dituzun Bizkaiko jaiak

Uda herriko jaien garaia da, eta Bizkaian huts egin nahi izango ez dituzun data asko ditugu. Batetik, tradizioa dugu; beraz, duela urte asko bezala mantentzen dira ohiturak.

Herritarren partaidetzak egiten du berezi jai bakoitza. Jantzi tipikoak ere ohikoak dira: arropa tradizionalak ikusten dira askotan, hala nola txapela, koloretako gerrikoak eta blusa tipikoak.

Hirietan jarduera ugari izaten dira, bai egunez, bai gauez. Txosnak oso ezagunak dira, eta geure-geureak. Badakigu dibertitzen.

Azkenik, gastronomia ere erakargarri handia da udako jaietara joateko. Jaki tipikoen azoka arrakastatsuak antolatzen dituzte, kalitate oneko produktu ugarirekin. Aukera baduzu, probatu bertako pintxoak eta platerak: ez dituzu inoiz ahaztuko.

Orain bai, sarrera txiki hau egin ondoren, Bilbo inguruan huts egin ezin dituzun herriko jaien zerrenda prestatu dizugu.

  • Ekainaren 29tik uztailaren 1era: Done Petri (Lekeitio).
  • Ekainaren 27tik 30era: Done Petri (Sopela).
  • Uztailaren 1a: Giako Andre Maria (Portugalete).
  • Uztailaren 12tik 21era: Karmengo Ama (Santurtzi).
  • Uztailaren 13tik 21era: Karmengo Ama (Barakaldo).
  • Abuztuaren 11tik 14ra: Portu Zaharreko jaiak (Algorta).
  • Abuztuaren 14tik 17ra: San Roke (Portugalete).
  • Abuztuaren 17tik 25era: Aste Nagusia (Bilbo).

Baina ondotxo dakigu Bizkaian oso gustuko ditugula festa eta tradizioa. Horregatik, adierazitako horietaz gainera, urte guztiko jaien zerrenda osoa ere prestatu dizugu.

Bizkaiko 2024ko jaiak: urte guztiko jaiak

Bizkaian 2024an egingo diren jai guztien berri izan dezazun, hemen dituzu data guztiak. Idatzi guztiak zure agendan, eta presta zaitez une guztiez gozatzeko!

Urtarrilean Bizkaian izango diren jaiak

Urtea errege-desfile klasikoekin hasten da Bizkaiko udalerri guztietan. A zer-nolako festa etxeko txikienentzat! Eta, gainera, San Bizente jaiak ere izaten ditugu; ospakizun garrantzitsuak dira, besteak bestea, Mungian eta Barakaldon.

URTARRILEAN BIZKAIAN IZANGO DIREN JAIAK
Data Jaia Tokia
05/01 Errege-desfilea Zenbait udalerri
08/01 Sanjulianak Muskiz
12/01 Sanantonioak Olakueta
17/01 Sanantonak Barinaga
18/01 Sanantontxuak Mungia
20/01 Sansebastianak Saratxo
22/01 Sanbizenteak Mungia, San Vicente (Barakaldo), Arkotxa

Otsailean Bizkaian izango diren jaiak

Otsailean, Bizkaian poztasuna eta kolorea nagusitzen dira inauteri-giroari esker, bai Bilbon, bai probintziako beste herri batzuetan. Eta, bestalde, ezin ditugu alde batera utzi San Blas jaiak (oso garrantzitsuak dira, adibidez, Abadiñon eta Barrikan) eta Barakaldoko Santa Agata jai ospetsuak.

OTSAILEAN BIZKAIAN IZANGO DIREN JAIAK
Data Jaia Tokia
02/02 Kandelario Andikona
03/02 Sanblasak Abadino eta Barrika
05/02 Santa Agata jaiak Barakaldo eta Castrejana
15/02 Inauteriak Zenbait udalerri

Martxoan Bizkaian izango diren jaiak

Martxoan sanjoseak dira nagusi Gueñesen, Putxetan eta beste hainbat tokitan. Beraz, bisitariek badute aukera musikaz, azokez eta dibertsioaz gozatzeko.

MARTXOKO JAIAK BIZKAIAN
Data Jaia Tokia
19/03 Deustuko jaiak Deusto (Bilbo)
19/03 Sanjoseak Putxeta, Bakio eta Gueñes
27/03 Basque Fest Bilbo

Apirilean Bizkaian izango diren jaiak

Apirilean ere izango dira Aste Santuko prozesio solemne eta ederrak. Eta, gainera, nekazaritza-azokak, merkatuak eta jaiak ere ikusiko ditugu; adibidez, San Prudentzio egunean.

Apirileko jaiak Bizkaian
Data Jaia Tokia
02/04 Nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka Ortuella
10/04 Merkatu Pirata Etxebarri
14/04 San Hermenegildo jaiak – El Peso Artzentales
23/04 Erreka kaleko jaiak Elorrio
23/04 San Jurgi jaiak Santurtzi
25/04 Elorrietako jaiak Elorrieta (Bilbao)
25/04 Sanmarkoak Gatika
28/04 San Prudentzio jaiak Lutxana eta Traña-Matiena
30/04 Ibarrangeluko jaia Ibarrangelu

Martxoan Bizkaian izango diren jaiak

Maiatza erromerien sasoia da. Ezagunenetako bat San Isidro eguneko erromeria da (Zamudio): musikak, dantzak eta bertako gastronomiak ongietorria egingo diote udaberriari.

MAIATZEKO JAIAK BIZKAIAN
Data Jaia Tokia
01/05 San Josef Langilea Aperribai
01/05 Lorategietako jaiak Lorategieta
01/05 Zaballako jaiak Zaballa
03/05 Karpoko jaiak Areatza
03/05 Santa Kruz jaiak Markina-Xemein y Sopuerta
05/05 Erdi Aroko merkatua Gernika-Lumo
05/05 Sanfuentesko erromeria San Fuentes
09/05 San Gregorio jaiak Berriatua eta Forua
15/05 San Isidro jaiak Andra Mari, Zeanuri, Forua, Fruiz, Galdames, Gamiz-Fica, Ibarranguelua, Derio, Lararabetzu, Carranza, Zamudio
15/05 Zurbaranbarriko jaiak Zurbaranbarri (Bilbao)
18/05 Kantalizioko San Felix jaiak Ortuella
19/05 Bermeoko Arrain Azoka Bermeo
20/05 Pazko jaiak Zamudio
26/05 Trinitate jaiak Las Carreras
30/05 Corpus Christi jaiak Ibarranguelu

Ekainean Bizkaian izango diren jaiak

Ekainean ospatzen da San Joan eguna, eta herri askotan sua pizten da, garbiketaren eta berritzearen ikur gisa. Bilbon, Plaza Barria musikaz eta dantzaz betetzen da, eta, Bermeon, su ikusgarri bat egiten da portuan. Eta, noski, ez dugu ahaztu San Tomas eguna, urteko jairik onenetariko bat.

EKAINEKO JAIAK BIZKAIAN
Data Jaia Tokia
01/06 Uraren festa Arrigorriaga
04/06 Nekazaritza-azoka Altzaga
11/06 San Barnabe jaiak Fano, Eletxe, Mekoleta eta Urioste
12/06 Legañoko jaiak Legaño
13/06 Sanantonioak Arrigorriaga, Buenavista (Portugalete), Etxebarri, Goierri, Igorre, Goikolexea (Larrabetzu), Urkiola
15/06 Euskal Jaia Durango
15/06 La Floridako jaiak La Florida (Portugalete)
17/06 San Tomas jaiak Zamudio
23-24/06 San Joan jaiak Ganbe, Leiosa, Aulestia, Barrika, Bermeo, Ea, Garai, Miravalles, Mundaka, Orduña, Santurtzi, Ugarte, Bilbao y más
26/06 San Pelaio jaiak Bakio
29/06 Done Petri jaiak Lekeitio, Mungia, Sestao, Arantzazu, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Kabiezes (Santurtzi), Dima, Elantxobe, Mundaka, Murueta (Orozco), Sopela, Turtzioz
29/06 Erriberako jaiak Done Petri - Erribera
30/06 Errekaldeko jaiak Errekalde (Bilbo)

Uztailean Bizkaian izango diren jaiak

Uztailean ospatzen da Santiago eguna, eta, Gernikako ospakizunak nabarmentzen dira: musika tradizionala, euskal dantzak eta aire zabaleko kontzertuak izango dira, besteak beste. Mundu guztiko artistak eta musikazaleak ekartzen dituen Getxoko Nazioarteko Jazzaldia ere hilabete horretan izango dugu.

UZTAILEKO JAIAK BIZKAIAN
Data Jaia Tokia
01/07 Giako Andre Maria Portugalete
02/07 Santa Isabel jaiak Berriz y Zaldibar
03/07 Jazzaldia Getxo
03/07 San Trifon jaiak Arriaga
04/07 San Martin jaia Amoroto
05/07 San Laurendi jaiak Ermua
10/07 San Kristobal jaiak Arrieta, Busturia, Forua, Goierri, Igorre, Replega (Portugalete), Txipio
12/07 Basakoetxeko erromeria Basakoetxe
16/07 Karmenak Sestao, Sopela, Balmaseda, Santurtzi, Amorebieta, Bakio, Lemóniz, Markina-Xemein, Mungía, Neguri, Plentzia
16/07 Santutxuko jaiak Santutxu (Bilbao)
18/07 Santa Marina jaiak Aracaldo, Galdakao, Ibarranguelua, Otxandio, Urduliz
20/07 Kardeoko jaiak Zierbana
22/07 Madalenak Plentzia, Bermeo eta Ortuella
25/07 Santiago jaiak Etxebarri, Laukariz, Sestao, Garai, Gorliz, Ispaster, Morga, Derio, Ermua
26/07 Santa Ana jaiak Berango, Etxebarri, Getxo, Sopuerta, Busturia
31/07 Saninazioak Derio, Forua, Tximelarre Bekoa (Galdakao), Gueñes, Lemoa, Muxika, Sestao, San Inazio (Balmaseda)

Abuztuan Bizkaian izango diren jaiak

Abuztua irakurtzearekin batera, Bilboko Aste Nagusia etortzen zaigu gogora: hiria etengabeko jai-giroan murgiltzen da, kontzertuei, ikuskizun piroteknikoei, kirol-lehiaketei eta giroari esker. Izan ere, Bizkaiko ospakizun nagusietariko bat da.

abuztuKO JAIAK BIZKAIAN
Data Jaia Tokia
01/08 Done Petri Mendexa
05/08 Edurretako Andre Maria Basturia, Rebollar, Lanesota
07/08 Santimamiak Alanto y Zierbena
10/08 San Laurendi jaiak Astrabuda, Bedia, Fruiz, Lemona, Maruri-Jatabe y Zaratamo
11/08 Portu Zaharreko jaiak Algorta
15/08 Abuztuko jaiak Turtzioz
15/08 Andremariak Arrancudiaga, Zeanuri, Derio, Erandio, Igorre, Larrabetzu, Lemoiz, Mañaria, Muxika, Mundaka, Muskiz, Sopuerta
15/08 Andre Mariaren Jasokundeko jaiak Mallabia
15/08 Etxanoko jaiak Etxano
15/08 Gernikako jaiak Gernika-Lumo
15/08 San Roke jaiak Portugalete, Barakaldo, Galdame, Lanestosa, Sopuerta, Meñaca, Balmaseda,
15/08 Itsasoko Ama Birjinaren jaiak (Altamira) Busturia
17/08 Santimamiak Erandio y Santimami
20/08 Aste Nagusia Bilbao
20/08 San Bernardo jaiak Forua
24/08 San Bartolome jaiak Alonsótegui, Areatza, Busturia, Hatica, Igorre, Larrabetzu, Miraballes, Leioa, Sopuerta, Zamudio
28/08 San Agustin jaiak Altzaga
29/08 San Joan Dolozak Bakio y Gordexola
30/08 Santa Arrosa jaia Sestao
31/08 Larrondoko jaiak Larrondo

Irailean Bizkaian izango diren jaiak

Bizkaiko herri ugarik ospatzen dituzte zaindariaren jaiak irailean. Aipatzekoak dira Lekeitioko sanantolinak, marmitako-lehiaketa ospetsu eta guzti, eta Basauriko sanmigelak, kultura- eta kirol-jardueraz beteak.

IRAILEKO JAIAK BIZKAIAN
Data Jaia Tokia
01/09 Sanantolinak Lekeito (Antzara Eguna), Alonsotegi, Tuetxe auzoa, Galdames, Gamiz-Fika, Igorre, Aretxalde, Orozko, Plentzia
05/09 San Nikolas jaiak Portugalete
08/09 Andremariak (Traslaviña) Artzentales
08/09 Herriko jaiak Artea
08/09 Kaleoko eta Kareagako jaiak Basauri
08/09 Andremariak Arrieta, Bermeo, Guizaburuaga, Ispaster, Leioa, Lemona, Lezama, Urduliz
14/09 Santa Kruz jaiak Galdakao, Santa Cruz, Lezama, Maruri-Jatabe, Muxika, Sondika
18/09 San Keremos jaiak Ugarte
20/09 Gertaera Oneko Andre Maria Carranza
20/09 Larrauriko jaiak Larrauri
21/09 San Adrian jaiak Bilbao
22/09 Viñasko jaiak Santurtzi
24/09 Areeta Las Arenas
29/09 Done Mikel jaiak/azoka/erromeria La Quadra, Artzentales, Arretxinaga, Artea, Busturia, Basauri, Derio, Dudea, Ereño, Igorre, Larrabetzu, Laukiz, Mendatam, San Miguel, Bermeo, Iurreta, Zalla, Zorroza, Zumetzaga
29/08 Matikoko eta Uribarriko jaiak Bilbo

Urrian Bizkaian izango diren jaiak

Urrian, zuhaitz batzuetako orriak erori egiten dira, baina jai-giroarekin ez da halakorik gertatzen. Batetik euskal jaiak, bestetik Bermeoko Erdi Aroko azoka, urria ere musikaz eta tradizioz gainezka izango dugu.

FIESTAS OCTUBRE BIZKAIA
Data Jaia Tokia
01/10 Euskal Jaia Ortuella
07/10 Euskal Jaia Gernika - Lumo
12/10 Burdin Jaia Abanto eta Zierbana
13/10 Sanfaustoak Basauri eta Durango
15/10 Independentzia Eguna Zierbana
15/10 Santa Teresa jaiak Carranza
20/10 Erdi Aroko azoka Bermeo
23/10 Sanseverinoak Balmaseda
28/10 Urriko azken astelehena Gernika-Lumo

Azaroan Bizkaian izango diren jaiak

Azaroan, hildakoen omenez hilerriak lorez betetzen dituen Domu Santu eguneko ospakizunez gainera, bestelako ospakizun garrantzitsu batzuk ere izaten dira herri askotan; adibidez, San Martin eta San Andres egunak tradizio handikoak dira Bizkaiko herrietan.

AZAROKO JAIAK BIZKAIAN
Data Jaia Tokia
03/11 Zamudioko azoka Zamudio
11/11 Sanmartinak Algorta, El Somo, Arrieta, Forua, Laukiz, Zamudio, Zollo
30/11 Sanandresak Billela, Etxebarri, Galdakao, Gordejuela, Igorre, Pedernales, Bermeo, Zaldibar

Abenduan Bizkaian izango diren jaiak

Abenduan, Gabonetako jaiak dira protagonistak. Bilboko Gabonetako azokak eta argiak pizteko unea iristeko zain egoten gara guztiok. Gainera, Olentzero ikazkina abenduaren 24an etorriko da, poztasuna eta opariak banatzeko.

ABENDUKO JAIAK BIZKAIAN
Data Jaia Tokia
04/12 Santa Barbara jaiak Errekatxo eta Ortuella
06/12 San Nikolas jaiak Plentzia
06/12 Durangoko Azoka Durango
21/12 San Tomas jaia Bilbo
24/12 Olentzeroren gaua Herri guztiak
26/12 Sanestebanak Etxebarri eta Etxazo
27/12 San Joan Ebanjelariaren jaia Berriz

Jaiak, lagunak, ospakizunak, tradizioa... Ez dugu gehiago behar! Zu arduratu maite dituzun horiekin ongi pasatzeaz, eta gu konexioaz arduratuko gara. Hautatu ondoen datorkizun Guuk-en tarifa, eta partekatu guztiekin jaietako maitasuna eta dibertsioa.

Erlazionatutako berriak