2023ko Euskadiko azoken egutegia: ezertxo ere ez galtzeko!
18 Septiembre 2023 10:0012 min
Izan ere, natura ikusgarria da nagusi gure bazterretan, baina, horretaz gainera, kultura darie txoko horiei guztiei. Herriz herri, txokoz txoko, liluratu egiten gaituzte gure bertako produktuek, izan Arabakoak, Bizkaikoak edo Gipuzkoakoak. Eta, horrexegatik, arreta handiz erreparatu beharko zenieke 2023an Euskadin izango diren azokei.
Lehen sektoreko ekoizleekin izango diren hitzorduez ari gara, azoka horietan bertatik bertara elkartzen baitira gure abeltzainak, nekazariak eta arrantzaleak euskal herri eta hirietako biztanleekin. Nori ez zaio gustatzen antxoa eder asko bat edo sagardo fresko bat dastatzea, kalean tipi-tapa ibiliz?
Ezertxo ere galdu ez dezazun, HAZIk eta Eusko Jaurlaritzak duela urte batzuetatik hona urtero argitaratzen dute Euskadiko nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-azoken egutegi ofiziala. Eta, noski, Guuken labur-labur emango dizugu haren berri, gehien interesatzen zaizkizunak apunta ditzazun. Ondo ibili!
2023ko Euskadiko azoken egutegia
Jakin ezazu ezinezkoa izango zaizula guztietara joatea, asko baitira. Euskadiko azokak astez aste izaten dira gure lurralde historikoetako txoko batean eta bestean, eta, askotan, ondoz ondoko egunetan, gainera. Dena dela, joan zaitezke makina batera!
Datop 📈: Euskadin 380 nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-azoka baino gehiago daude aurreikusita 2023rako.
Horietako asko dagoeneko egin dira, baina kontuan izan datorren urtean ere antzeko datetan antolatuko direla. Hori argitu ondotik, lurraldeen arabera antolatu dizkizugu nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-azokak, denbora aurrezteko. Animatzen al zara Euskadiko ekoizleei laguntzera?
Arabako azokak 2023an
Urtarrilaren 22an, Amurrion: San Anton azoka
Otsailaren 4an, Laudion: San Blas azoka
Otsailaren 5ean, Dulantzin: San Blas azoka
Otsailaren 5ean, Ribabellosan: VI. Trufa Azoka
Otsailaren 11n, Lapuebla de Labarcan: XVIII. Uztaberri Eguna
Martxoaren 19an, Moredan: Arabako Oliba-olio Birjina Estraren X. Azoka
Martxoaren 26an, Okondon: XXIV. Baserri Azoka
Martxoaren 30ean, Laudion: Doloretako Ostirala
Apirilaren 15ean, Eltziegon: Lore eta Ortuaren X. Azoka
Maiatzaren 13an, Aramaion: XI. Lorabarri Azoka
Maiatzaren 13an, Lapuebla de Labarcan: Ardoaren VI. Bandera
Maiatzaren 14an, Kuartangon: Perretxikoen eta Terreña Arrazako Aziendaren XIX. azoka
Maiatzaren 15ean, Arespalditzan: San Isidro azoka
Maiatzaren 21ean, Kanpezun: Udaberriko XXVII. Azoka
Maiatzaren 21ean, Guardian: San Isidro azoka
Ekainaren 4an, Amurrion: Txakolin Eguna
Ekainaren 11n, Baranbion: XXIV. Ahuntz Eguna
Ekainaren 25ean, Ondategin: XXVI. Zaldi Azoka
Uztailaren 8an, Okondon: XIII. Txakolin Jaia
Uztailaren 8an, Guardian: Biasteri Ardotan
Uztailaren 25ean, Gasteizen: Santiago Nekazaritza Azoka
Uztailaren 25ean, Gasteizen: Baratxuri Azoka
Abuztuaren 14an, Amurrion: Jaietako azoka
Abuztuaren 15ean, Araian: Artzain Eguna
Abuztuaren 16an, Amurrion: Ganadu Azoka
Abuztuaren 25ean, Laudion: Baserritar Eguna
Abuztuaren 26an, Pipaonen: Etnografia Museo Bizia
Irailaren 3an, Villanañen: Angostoko XXX. Azoka
Irailaren 9an, Gasteizen: XXII. Nekazaritzako Azoka Gardena
Irailaren 10ean, Burgelun: Burguko Tomate Azoka
Irailaren 17an, Amurrion: Artzain Eguna
Irailaren 17an, Navaridasen: Arabar Errioxako Mahats-bilketaren XXVIII. Festa
Urriaren 1ean, Murgian: Zuia Haraneko XXIX. Ganadu Azoka
Urriaren 3an, Agurainen: DCXXVIII. Ganadu Azoka
Urriaren 7an, Gasteizen: Bionekaraba
Urriaren 8an, Pobesen: Arabako Babarrun Pintoaren XXVII. Azoka
Urriaren 15ean, Bóvedan: Gaubeako XXX. Patata Azoka
Urriaren 28an, Aramaion: Erretiratu Eguna
Urriaren 29an, Izarran: Urkabustaizko XIII. Azoka
Urriaren 29an, Arabako Lautadan: IX. Lautada Eguna
Azaroaren 12an, Santikurutze Kanpezun: San Martin azoka
Abenduaren 21ean, Gasteizen: Gabonetako Azoka
Abenduaren 22an, Amurrion: Gabonetako Azoka
Bizkaiko azokak 2023an
Hileko lehen igandea Arrietan: Arrietako Azoka
Bi larunbatetik behin Balmasedan (abuztuan izan ezik): Gure Lurreko Merkatua
Larunbatero Bilbon: Gure Lurreko Merkatuak
Igandero Bilbon: Lore eta Landare Azoka
Ostiralero Mungian: Baserritarren azoka
Hileko lehen larunbatean Urduñan (urtarrilean izan ezik): Tokiko ekoizleen azoka
Hileko lehen larunbatean Zamudion (azaroan izan ezik): Nekazamudio Azoka
Urtarrilaren 15ean, Sestaon: Sestaoko Nekazaritza Azoka
Urtarrilaren 18an, Mungian: San Antontxu azoka
Urtarrilaren 29an, Barakaldon: San Bizente Nekazaritza Azoka
Otsailaren 3an, Abadiñon: San Blas azoka
Otsailaren 11n, Markina-Xemeinen: Markina-Xemeingo XXI. Landare Azoka
Otsailaren 19an, Mungian: Ganadu Azoka
Martxoaren 5ean, Sopuertan: Txerriki Azoka
Martxoaren 5ean, Ugaon: Emakume Ekoizleen XXIII. Nekazaritza Azoka
Martxoaren 18an, Bilbon: Nekazaritza-azoka
Martxoaren 19an, Areatzan: Nekazaritza-azoka
Martxoaren 19an, Mungian: Ganadu Azoka
Martxoaren 25ean, Berriatuan: Itsas eta Baserri Kontserben Azoka
Martxoaren 26an, Larrabetzun: Txakolin Eguna
Apirilaren 2an, Garain: Garaiko IX. Landare Eta Lorezaintza Azoka
Apirilaren 5etik 9ra, Bilbon: Basque Fest Gourmet
Apirilaren 6tik 16ra, Bilbon: Eskuartie
Apirilaren 16an, Bilbon: Santutxuko Nekazaritza Azoka
Apirilaren 16an, Gorlizen: Udaberriko II. Azoka
Apirilaren 16an, Mungian: Ganadu Azoka
Apirilaren 22an, Mungian: Landare Azoka
Apirilaren 23an, Gatikan: San Markos Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
Apirilaren 23an, Ortuellan: XVII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
Apirilaren 29an, Barakaldon: Lutxanako Nekazaritza Azoka
Apirilaren 29an, Diman: Dimako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Eskulangintza Azoka
Apirilaren 29an, Urduñan: Urduñako VIII. Azoka Ekologikoa
Apirilaren 30ean, Morgan: XXII. Morgako Azoka
Maiatzaren 1ean, Turtziozen: Turtziozko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
Maiatzaren 7an, Areatzan: Karpoko Azoka
Maiatzaren 7an, Berangon: XXVII. Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka
Maiatzaren 7an, Sestaon: Txakolin Eguna
Maiatzaren 13tik 14ra, Barakaldon: Gurutzetako Nekazaritza Azoka
Maiatzaren 13an, Markina-Xemeinen: Baserri eta Okela Eguna
Maiatzaren 13an, Ondarroan: Antxoa Eguna
Maiatzaren 13an, Zeanurin: Zeanuriko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
Maiatzaren 14an, Derion: XXVI. Elikadura Azoka
Maiatzaren 15ean, Larrabetzun: Baserritar Eguna
Maiatzaren 19tik 21era, Bermeon: XXIX. Arrain Azoka
Maiatzaren 21ean, Mañarian: Elikagaien XXVI. Erakusketa eta Salmenta
Maiatzaren 21ean, Mungian: Ganadu Azoka
Maiatzaren 21ean, Zallan: Zallako XXXI. Ardo Eguna
Maiatzaren 27an, Karrantza Haranean: Artzain Topaketa
Maiatzaren 28an, Gamiz-Fikan: Gamiz-Fikako XX. Nekazaritza eta Artisau Azoka
Ekainaren 3an, Barakaldon: Gerezi Azoka
Ekainaren 3an, Gernika-Lumon: Urdaibaiko Txakolinaren Eguna
Ekainaren 4an, Alonsotegin: Andre Mari azoka
Ekainaren 4an, Lezaman: XX. Txakolin Eguna
Ekainaren 4an, Mallabian: Nekazaritza eta Artisautza Azoka
Ekainaren 10ean, Etxebarrian: Etxebarriko Abeltzaintza Azoka
Ekainaren 11n, Bilbon: Idiazabal Artzain Gaztaren XVIII. Bilbao Hiria Txapelketa
Ekainaren 13an, Abadiñon: San Antonio azoka
Ekainaren 18an, Bedian: Bediako Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka
Ekainaren 18an, Urduñan: XVIII. San Joan azoka
Ekainaren 25ean, Barrikan: XXVI. Nekazaritza eta Artisau Azoka
Ekainaren 25, Mungian: Baserritar Eguna
Uztailaren 2an, Elorrion: Azoka Ekologikoa
Uztailaren 16an, Balmasedan: Karmengo Jaiak
Uztailaren 16an, Santurtzin: Karmengo Azoka
Uztailaren 23an, Barakaldon: Barakaldoko Karmenak
Uztailaren 23an, Gorlizen: XXXVII. Artisau Azoka
Uztailaren 25ean, Amorebieta-Etxanon: Baserritarren Azoka
Uztailaren 25ean, Gorlizen: XXXV. Nekazaritza Azoka
Uztailaren 31n, Barakaldon: Retuertoko Nekazaritza Azoka
Uztailaren 31n, Lemoan: XXV. Artisautza Azoka
Abuztuaren 5ean, Gernika-Lumon: Arabar Errioxako Ardoa eta Makailoa
Abuztuaren 5ean, Ondarroan: Ondarroako Baserri Azoka
Abuztuaren 10ean, Getxon: San Lorentzo azoka
Abuztuaren 12an, Lekeition: Lekeitioko Baserri Azoka
Abuztuaren 13an, Fruizen: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Artisautza Azoka
Abuztuaren 19an, Ean: Eako X. Nekazaritza Azoka
Irailaren 2an, Gernika-Lumon: Bizkaiko Untxia eta Sagardoa
Irailaren 3an, Alonsotegin: Txakolin Eguna
Irailaren 3an, Elorrion: Ferixa Nausikoa
Irailaren 9an, Sopelan: Euskal Jaia Nekazaritza Azoka
Irailaren 10ean, Mendatan: Mendatako XXV. Nekazaritza Azoka
Irailaren 10ean, Portugaleten: Portugaleteko Nekazaritza Azoka
Irailaren 16an, Artean: XXVIII. Merkartea
Irailaren 16an, Bermeon: Bermeoko Santa Eufemia Nekazaritza Azoka
Irailaren 16an, Getxon: XVII. Biolur Azoka Ekologikoa
Irailaren 17an, Mungian: Ganadu Azoka
Irailaren 17an, Muskizen: Muskizko XXXVIII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
Irailaren 23an, Bilbon: Zorrotzako Nekazaritza Azoka
Irailaren 24an, Barakaldon: Nekazaritza-azoka
Irailaren 24an, Muxikan: IV. Muxika Azoka 2023
Irailaren 27an, Sopuertan: Beciko Abeltzaintza eta Nekazaritza Azoka
Irailaren 30ean, Artzentalesen: Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka
Irailaren 30ean, Mungian: Azoka ekologikoa
Irailaren 30ean, Atxondon: Artzain Eguna.
Urriaren 1ean, Bilbon: Deustuko Nekazaritza Azoka
Urriaren 1etik 2ra, Gernika-Lumon: Urriko Lehen Astelehena
Urriaren 1ean, Iurretan: XXIV. Euskal Elikadura eta Artisautza Azoka
Urriaren 2an, Zallan: LXXVII. Gangas Eguna
Urriaren 7an, Abanto Zierbenan: Gallartako XXV. Sagardo Eguna
Urriaren 7an, Gernika-Lumon: Sukalki Eguna
Urriaren 7an, Karrantza Haranean: Abeltzaintza, Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka
Urriaren 7tik 8ra, Zierbenan: Kantauri Gastro Fest
Urriaren 8an, Igorren: Garbeko Azoka
Urriaren 8an, Laukizen: Laukizko Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka
Urriaren 8an, Sondikan: XIII. Enologia Eguna
Urriaren 14an, Areatzan: Euskal Jaia
Urriaren 14tik 15era, Basaurin: San Fausto Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka
Urriaren 14an, Markina-Xemeinen: Lea-Artibai XXXIX. Urriko Azoka Nagusia
Urriaren 15ean, Arrigorriagan: Euskal Azoka
Urriaren 15ean, Balmasedan: Mahats-bilketaren VII. Jaia
Urriaren 15ean, Loiun: XXX. Abeltzaintza, Gastronomia eta Artisau Azoka
Urriaren 15ean, Mungian: Ganadu Azoka
Urriaren 22an, Larrabetzun: Bertako Produktuen Azoka
Urriaren 23an, Balmasedan: LI. Nazioarteko Putxeren Lehiaketa
Urriaren 29an, Galmadesen: Gaztainaga Eguna
Urriaren 30ean, Gernika-Lumon: Urriko Azken Astelehena
Azaroaren 1ean, Turtziozen: Gazta Eguna
Azaroaren 4an, Gernika-Lumon: Gernikako Indabaren Eguna
Azaroaren 4an, Zamudion: IX. Txokolate, Gozo eta Artisautza Azoka
Azaroaren 5ean, Plentzian: XLIII. Perretxikoen Erakusketa
Azaroaren 5ean, Trapagaranen: Zugaztietako XXII. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Artisau Azoka
Azaroaren 5ean, Zamudion: XXXVI. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
Azaroaren 11n, Bilbon: San Martin Nekazaritza Azoka
Azaroaren 11n Ermuan: XXXIII. San Martin azoka
Azaroaren 12an, Bermeon: Bermeoko San Martin azoka
Azaroaren 12an, Foruan: XXI. Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka
Azaroaren 12an, Gamiz-Fikan: III. San Martin azoka
Azaroaren 12an, Lemoan: XXIV. Nekazaritzako Elikagaien Azoka
Azaroaren 12an, Sondikan: XXV. Euskal Azoka
Azaroaren 19an, Bilbon: Errekaldeko XXVII. Nekazaritza Azoka
Azaroaren 19an, Mungian: Ganadu Azoka
Azaroaren 26an, Bilbon: San Andres azoka
Azaroaren 26an, Zaldibarren: XXIV. Neguko Nekazaritza Azoka
Azaroaren 26an, Zeberion: Zeberioko Nekazaritza eta Artisau Azoka
Abenduaren 2an, Gernika-Lumon: Karakol Eguna
Abenduaren 3an, Atxondon: XXVI. Nekazaritza Azoka
Abenduaren 3an, Gordexolan: San Andres eta Sortzez Garbiaren Azoka
Abenduaren 3an, Leioan: Leioako XXXIV. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
Abenduaren 3an, Muruetan: XXI. Txarriki Eguna
Abenduaren 6tik 10era, Durangon: Euskal Denda
Abenduaren 6an, Izurtzan: II. Nikolas Azoka
Abenduaren 8an, Gorlizen: VII. Gabonetako Azoka
Abenduaren 9tik 10era, Elorrion: Buzkantz Jaia
Abenduaren 10ean, Otxandion: Nekazari eta Artisau Azoka
Abenduaren 15etik urtarrilaren 5era, Bilbon: Gabonart
Abenduaren 16an, Areatzan: Gabonetako Azoka
Abenduaren 16an, Orozkon: XIV. Santa Luzia azoka
Abenduaren 17an, Garain: Baserriko Produktuen IV. Azoka
Abenduaren 17an, Gernika-Lumon: Euskal Herriko XLVI. Karakol Txapelketa
Abenduaren 17an, Mungian: Ganadu Azoka
Abenduaren 21ean, Bilbon: LXXIV. San Tomas azoka
Abenduaren 21ean, Lekeition: Lekeitioko San Tomas Azoka
Abenduaren 24an, Galdamesen: Ogi Eguna
Gipuzkoako azokak 2023an
Astearteetan eta hileko lehen larunbatetan, Beasainen: Bertako Produktuen Azoka
Maiatzeko, ekaineko, uztaileko eta abuztuko lehen larunbatetan, Deban: Merkatu Txikia
Igande eta jaiegunetan, Aste Santutik aurrera, Donostian: Bretxako Artisau Azoka
Hileko azken larunbatetan, Elgoibarren: Hileko Azken Larunbateko Azoka
Hileko bigarren larunbatetan, Hernanin: Hileko Bigarren Larunbateko Azoka
Asteazkenero, Hondarribian: Asteazkenetako azoka
Larunbatero, Hondarribian: Larunbatetako azoka
Larunbatero, Irunen: Larunbatetako azoka
Hileko bigarren larunbatean (urtarrilean, otsailean, martxoan eta abenduan izan ezik), Mutrikun: Merkatu Txikia
Asteazkenero, Ordizian: Asteroko azoka
Larunbatero, Tolosan: Asteroko azoka
Urtarrilaren 7an, Deban: Urte Berriko Azoka
Urtarrilaren 8an, Lazkaon: Astotxo Eguneko azoka
Urtarrilaren 11n, Astigarragan: Sagardo Berriaren Eguna
Urtarrilaren 17an, Getarian: San Anton eta Txakolin Eguna
Urtarrilaren 21ean, Arrasaten: Zuhaitz Eguna
Urtarrilaren 22an, Zarautzen: Sagardo Eguna
Urtarrilaren 28an, Tolosan: Zuhaitzaren Eguna
Otsailaren 18an, Arrasaten: Bertako Produktuen Azoka
Martxoaren 4an, Oñatin: Zuhaitz Azoka
Martxoaren 4an, Oiartzunen: Hemenguk Azoka
Martxoaren 12an, Zegaman: Erlezain Eguna
Martxoaren 18an, Arrasaten: Karapaixo Eguna
Martxoaren 25ean, Errenterian: XIV. Lore Azoka
Martxoaren 26an, Seguran: Udaberriko XXI. Azoka
Apirilaren 1ean, Bergaran: Erramu Zapatuko Feria
Apirilaren 1etik 10era, Donostian: Udaberriko Azoka
Apirilaren 1ean, Mutrikun: XXVI. Berdel Eguna
Apirilaren 1ean, Tolosan: V. Ardo Txuri Txokoa
Apirilaren 2an, Aian: Txakolin Eguna
Apirilaren 10ean, Hondarribian: Pazko Bigarrena
Apirilaren 12an, Ordizian: Artzain Eguna
Apirilaren 15ean, Arrasaten: Bertako Produktuen Azoka
Apirilaren 17tik 23ra, Hondarribian: Bertako Produktuen Azoka
Apirilaren 23an, Orendainen: Artisau Azoka
Apirilaren 29tik 30era, Aian: Landare Azoka
Apirilaren 29an, Errenterian: XXXV. Sagardo Eguna
Maiatzaren 2an, Legazpin: Legazpiko XV. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
Maiatzaren 5ean, Getarian: Antxoa Eguna
Maiatzaren 6tik 7ra, Idiazabalen: Euskal Gaztaren Azoka
Maiatzaren 6an, Irunen: Sagardo Eguna
Maiatzaren 6an, Tolosan: Lore eta Landare Azoka
Maiatzaren 7an, Urretxun: XVII. Lore eta Landare Azoka
Maiatzaren 13an, Antzuolan: San Isidro azoka
Maiatzaren 14tik 15era, Usurbilen: Baserriko Produktuen San Isidro Azoka
Maiatzaren 15ean, Astigarragan: San Isidro azoka
Maiatzaren 15ean, Ataunen: Baserritar Eguna
Maiatzaren 15ean, Hondarribian: San Isidro azoka
Maiatzaren 18tik 21era, Tolosan: Haragi, IV. Txingarraren eta Haragiaren Nazioarteko Topaketa
Maiatzaren 20an, Arrasaten: Landare eta Lore Azoka
Maiatzaren 20an, Hernanin: IX. Lore eta Landare Azoka
Maiatzaren 21ean, Usurbilen: XXXIX. Sagardo Eguna
Maiatzaren 23an, Beasainen: Beasaingo Azoka Berezia
Maiatzaren 27an, Aretxabaletan: Txakolin Eguna
Maiatzaren 27an, Getarian: Euskal Jaia
Maiatzaren 27an, Oiartzunen: Sagardo Eguna
Maiatzaren 28an, Iruran: Irurako Artisautza eta Elikagai Azoka
Ekainaren 3an, Aizarnazabalen: Jan Sano Bizi Pozik
Ekainaren 3an, Elgoibarren: Trinitateko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
Ekainaren 3an, Eskoriatzan: XXV. Ferixie
Ekainaren 4an, Azkoitian: Tokiko Nekazaritza Azoka
Ekainaren 4an, Elgoibarren: Trinitateko Artisautza Azoka
Ekainaren 10ean, Lezon: Sagardo Eguna
Ekainaren 17an, Arrasaten: Txakolin Eguna
Ekainaren 17an, Azpeitian: Txakolin Eguna
Ekainaren 24an, Andoainen: San Joan azoka
Ekainaren 25ean, Donostian: Txakolin Eguna
Uztailaren 1ean, Irunen: Baserritar Eguna
Uztailaren 2an, Beizaman: Beizamako azoka
Uztailaren 2an, Elgetan: Azoka Nagusia
Uztailaren 2an, Zumaian: Artisau Azoka
Uztailaren 14tik 16ra, Orion: Bisigu Jaia
Uztailaren14tik 23ra, Donostian: Crafts & Jazz 2023
Uztailaren 15ean, Arrasaten: Bertako Produktuen Azoka
Uztailaren 16an, Donostian: Groseko azoka
Uztailaren 22an, Aizarnazabalen: Sagardo Eguna
Uztailaren 23an, Lasarte-Orian: XXXVII. Santa Ana Artisautza Azoka
Uztailaren 25ean, Azpeitian: Baserritarren Eguna
Uztailaren 26an, Astigarragan: Sagardo Eguna
Uztailaren 27an, Pasaian: San Pantaleon azoka
Abuztuaren 4an, Getarian: Salbatore Jaiak
Abuztuaren 6an, Hondarribian: Herri Giroa
Abuztuaren 11n, Zumaian: Euskal Jai Eguna
Abuztuaren 12tik 19ra, Donostian: Aste Nagusiko Artisautza eta Nekazaritza Azoka
Abuztuaren 15ean, Deban: Artisautza Azoka
Abuztuaren 17an, Azkoitian: Blonda Txapelketa
Abuztuaren 18an, Zarautzen: Nekazaritza Ekologikoko Azoka
Abuztuaren 25ean, Zumaian: Azoka ekologikoa
Abuztuaren 26an, Elgoibarren: San Bartolome azoka
Irailaren 2an, Deban: Merkatu Txikia
Irailaren 2an, Donostian: XI. Tomate Lehiaketa/Sagardo Eguna/Nekazaritza Ekologikoaren XXII. Azoka
Irailaren 3an, Legazpin: Gipuzkoako Artzain Eguna
Irailaren 6an, Ordizian: Euskal Jaiak
Irailaren 9an, Amasa-Villabonan: XXVIII. Irrintzi Azoka Berezia
Irailaren 9an, Bergaran: San Martin azoka
Irailaren 9an, Errenterian: Nekazaritza Ekologikoaren IX. Azoka
Irailaren 10ean, Aretxabaletan: Tomate Azoka
Irailaren 11n, Hondarribian: Jaietako Baserritar Eguna
Irailaren 15ean, Lezon: Lezoko Baserritar Eguna
Irailaren 16an, Amasa-Villabonan: X. Txakolin Eguna
Irailaren 16an, Arrasaten: Bertako Produktuen Azoka
Irailaren 16an, Urretxun: Santa Anastasia
Irailaren 16an, Zumaian: Olarro Eguna
Irailaren 17an, Hernanin: XLII. Pablo Lasa Euskal Jaia
Irailaren 17an, Ibarran: Ibarrako XXIII. Azoka
Irailaren 17an, Zerainen: Nekazaritza Ekologikoaren XXIX. Azoka
Irailaren 23an, Elgetan: Elgetako Baserritar Azoka
Irailaren 24an, Alegian: Tokiko Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka
Irailaren 24an, Asteasun: Asteasuko Azoka Eguna
Irailaren 24an, Astigarragan: Sagar Uzta
Irailaren 24an, Bidania-Goiatzen: Bidania-Goiazko azoka
Irailaren 24an, Lazkaon: XI. Basherri
Irailaren 30ean, Aretxabaletan: XXVII. San Migel azoka
Irailaren 30ean, Oñatin: Herri Eguna
Urriaren 1ean, Donostian: Perretxiko Jaiak
Urriaren 2tik 13ra, Hernanin: Bakailao Astea
Urriaren 7an, Eibarren: Sagardo Eguna Euskaraz Dastatu
Urriaren 8an, Anoetan: Baserriko Elikagaien eta Artisautza Produktuen XVI. Azoka
Urriaren 8an, Idiazabalen: Baserritar Eguna eta Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketa
Urriaren 8an, Zizurkilen: Zizurkilgo XXV. Azoka Berezia
Urriaren 14an, Errenterian: XVII. Landa Azoka
Urriaren 19tik 21era, Tolosan:XII. Azoka Mikologikoa
Urriaren 21ean, Arrasaten: Sagar Eguna
Urriaren 22an, Leintz Gatzagan: Gatz Eguna
Urriaren 22an, Zarautzen: Azoka Mikologikoa
Urriaren 28an, Tolosan: XXVIII. Tolosa Goxua
Urriaren 29an, Belauntzan: Belauntzako azoka
Urriaren 29an, Zaldibian: Ardiki Eguna
Azaroaren 1ean, Deban: Itziarko Peria
Azaroaren 1ean, Usurbilen: Euskal Herriko Artisautza eta Produktuen Azoka
Azaroaren 4an, Beasainen: Bertako Elikagaien Azoka Berezia
Azaroaren 4an, Tolosan: Frisiar Arrazaren Euskal Herriko Lehiaketa / II. Esneki Azoka
Azaroaren 5ean, Berastegin: Azoka Eguna
Azaroaren 5ean, Mutiloan: Mutiloako XV. Txerri Azoka
Azaroaren 5ean, Zumarragan: XL. Buskantza Jaia
Azaroaren 11n, Soraluzen: XXVI. Gaztañerre Azoka
Azaroaren 11n, Zegaman: San Martin azoka
Azaroaren 18an, Arrasaten: Baba Eguna
Azaroaren 18an, Tolosan: XXVIII. Babarrun Jaia
Azaroaren 19an, Gabirian: Gabiriako Errezil Sagar Azoka
Azaroaren 30ean, Azkoitian: San Andres azoka
Azaroaren 30ean, Eibarren: San Andres azoka
Abenduaren 3an, Errezilen: Ibarbiko Sagar Azoka
Abenduaren 3an, Ormaiztegin: Odolki Azoka
Abenduaren 9an, Mendaron: XXVIII. Kontzezio Azoka
Abenduaren 10ean, Altzon: Altzoko azoka
Abenduaren 13an, Urretxun: Santa Lutzi azoka
Abenduaren 13an Zumarragan: Santa Lutzi azoka
Abenduaren 16an, Deban: Herriko Ekoizle eta Artisauen Azoka
Abenduaren 16an, Lezon: San Tomas azoka
Abenduaren 16an, Mutrikun: San Tomas azoka
Abenduaren 16an, Oiartzunen: Txerri Eguna
Abenduaren 16an, Tolosan: XXIV. Gabonetako Azoka
Abenduaren 17an, Pasaian: San Tomas eguna
Abenduaren 17an, Usurbilen: Baserriko Produktuen Azoka
Abenduaren 21ean, Azpeitian: San Tomas azoka
Abenduaren 21ean, Donostian: San Tomas azoka / Groseko azoka
Abenduaren 21ean, Hondarribian: San Tomas azoka
Abenduaren 21ean, Irunen: San Tomas azoka
Abenduaren 22an, Arrasaten: Santamas azoka
Abenduaren 26an, Zestoan: Zoroperi Eguna
Abenduaren 27an, Ordizian: Gabonetako Azoka
Abenduaren 30ean, Elgoibarren: Gabon Zahar azoka
Ikusten duzunez, hamaikatxo hitzordu ditugu 2023an, Euskadiko azoketan. Horregatik, Guuk alboan izango duzu beti, eta mugikorreko tarifarik onena eskainiko dizugu, ezertxo ere ez galtzeko. Sartu gure webguneaneta ezagutu gure bazterretako txoko ikusgarri guztiak.
La raza de perro originaria de Euskadi tiene unos cuidados muy particulares imprescindibles para protegerla del peligro de extinción al que se enfrenta.