icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Bergara: zer ikusi eta zer egin Debagoieneko hiriburuan

26 Octubre 2023 12:00
Qué ver en Bergara

Une eta leku egokian sortutako herria da. Zer ikusi eta zer egin Bergaran? Ba gauza asko, asko eta asko. Herria apur bat ahaztuta geratu da Gipuzkoako gida turistikoetan, baina ondare historiko handia, ingurune natural ezin hobea eta aisialdirako era guztietako aukerak eskaintzen ditu.

Horregatik, oso aukera interesgarria da lasaitasun pixka bat bilatzen baduzu eta Euskadiko zonalde hori ezagutzen ez baduzu. Eta hoberena zer da? Egun erdi bat, egun oso bat edo gehiago gorde ditzakezula, Debagoieneko hiriburuaz berdin gozatuko duzulako. Etorri eta Guuk erakutsiko dizugu Bergara!

Qué ver en Bergara

Zer ikusi eta zer egin Bergaran

Nondik hasi? Bisita zure gustuen araberakoa izango da. Zer gustatzen zaizu gehien?, Historia? Natura? Tradizio kultural edo gastronomikoak? Hirigune historikoari dagokionez, monumentu-multzo jotzen da 2003az geroztik.

Herriko kaleetan barrena, hamaika txoko topatuko dituzu mugikorrarekin argazkiak ateratzeko. Eta nekatzen bazara eta mendira joan nahi baduzu, nahi adina paisaia eta ibilbide topatuko dituzu Urkiola, Aizkorri-Aratz eta Aralarko parke naturaletan.

Bergarako Errege Seminarioa

Hemen, wolframa deskubritu zen XVIII. mendearen amaieran, bai eta platinoa nola landu ere. Gainera, Gipuzkoako lehendabiziko lorategi botanikoa eta mineralen lehen bilduma zientifikoa osatu ziren, besteak beste. Bergarako Errege Seminarioa azken mendeetako Euskadiko erakunde garrantzitsuenetako bat da.

1776an sortu zen, ordura arte Jesusen Lagundiaren ikastetxea egondako jauregi barrokoan, eta egia bihurtutako amets bat izan zen Euskalerriaren Adiskideen Elkartearentzat. Herriaren konpromiso kultural eta zientifikoari esker, ordura arte inoiz ikusi gabeko ikerketa- eta berrikuntza-zentro bat sortu zen.

Ez da harritzekoa hantxe egotea kimika modernoko lehen laborategia, lehen behatoki meteorologikoa eta ingeniaritzako lehen industria-eskola. Mugarriak amaigabeak dira, eta unibertsitate-hiria da 1976az geroztik.

Laboratorium Museoa (Errekalde jauregia)

Bergarako Errege Seminarioarekin lotuta, Laboratorium Museoa daukagu, Euskadiko museo garrantzitsuenetako bat. Errekalde jauregian dago, XIX. mendekoa, eta (Peñafloridako kondearen etxea ere izan zen —museoko zuzendaria zen—. Museoan, seminarioaren lorpen garrantzitsuenetako batzuk daude ikusgai.

Merezi du kimika- eta fisika-tresnen bildumak ikustea, bai eta mundu osoko zoologia-espezimenak eta garaiko eredu anatomikoak ezagutzea ere. Eta ez handik alde egin Elhuyar anaiek bere garaian babestutako inbentario geologikoa ikusi gabe.

Jauregi etxea

Eraikin hori gotiko berantiarra eta errenazentista da, eta Gipuzkoako ondare kulturaltzat hartzen da. Imajinatuko duzu zer nolako garrantzi historikoa duen. Jauregi etxea XVI. mendearen amaierakoa da, eta balio handiko grabatuak ditu fatxadan. Nabarmenenak lehendabiziko solairukoak dira; beraz, arretaz begiratu.

Casa Jáuregi

San Pedro Ariznoakoa eliza

Ezinezkoa duzu Bergara bisitatu eta San Pedro Ariznoakoa elizaren dorre izugarria ez ikustea. Hain zuzen ere, hantxe sortu zen herria 1268an, Villanueva de Vergara izenarekin. XVI. eta XVII. mendeen artean eraiki zen beste eliza zaharrago baten gainean, eta elementu barrokoak ere baditu.

Esate baterako, gehien ikusten den dorrea aro horretakoa da, 1742koa. Barruan, erretaula plateresko nagusia aurkituko duzu (Euskal Pizkundearentzat, garrantzi berezikoak dira Kristo Agoniakoa izeneko eskultura, XIX. mende amaierako organo eder bat eta aldare are ikusgarriago bat).

https://es.wikipedia.org/wiki/Iglesia de San Pedro de Ariznoa %28Vergara%29#/media/Archivo:Bergara   San Pedro de Ariznoa 01.jpg
Zarateman | Wikicommons

Olaso dorrea

Bergarako alde zaharreko eraikin historiko garrantzitsuenetako bat da. Olaso dorrea, Monzon edo Reizabal izenez ere ezaguna, XVI. mendean eraikitako monumentu handi bat da. Gaur egun, Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren egoitza da.

Hemen jaio ziren Miguel Jose Olaso, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko ohorezko kidea, eta Telesforo Monzon, XIX. mendeko Bergarako Errege Seminarioko politikari eta zuzendaria eta XX. mendeko politikari errepublikanoa.

Torre Olaso https://www.bergaraturismo.eus/es/monumento/tour olaso
Bergara Turismo

Oxirondoko Santa Marina parrokia

Bi fasetan eraiki zen, eta, horregatik, estilo asko ikus daitezke bateratuta. Oxirondoko Santa Marina parrokia 1542 eta 1607 urteen artean hasi ziren eraikitzen, eta 1648 eta 1672 urteen artean bukatu zuten. XVIII. mendearen amaieran, Alejandro Mirandaren korua handitu zen.

Santa Marina de Oxirondo
Bergara Turismo

Arrese Etxea

XVI. mendeko Gaztelako eraikuntza tipikoa da, eta Bergarako alde zaharrean dago. Jauregi errenazentista bat da. Balkoia eta familiaren armarria geroago gehitu zitzaizkion. Kaletik, leihotxoak eta defentsarako Erdi Aroko dorrea ikusiko dituzu. Gaur egun hainbat etxebizitza daude barnean.

Casa Arrese
Zarateman

Ondartza etxea

Andres Martinez Ondartzaren egoitza izan zen, errege-familiaren (Fernando Katolikoa, Joana erregina eta Karlos V.a) konfiantza handieneko pertsonetako bat XVI. mendean. Gortearen parte zen, eta 1536an enperadorearen baimena jaso zuen bere maiorazkoa sortzeko. Hortik dator eraikina.

Casa Ondartza
Zarateman

Irizar jauregia

Agian ez zaizu deigarria egingo hainbeste eraikin errenazentista ikusi ondoren, baina Irizar jauregia, Urrutia Espilla jauregia izenez ere ezaguna, Bergarako eraikinik baliotsuenetako bat da. Ignacio Urrutiak eraikiarazi zuen armada utzi ondoren. «Eta zer?», pentsatuko duzu. Bada, hementxe gertatu zen Bergarako Besarkada famatua, I. Karlistaldiari amaiera eman ziona.

Palacio de Irízar Bergara
Bergara Turismo

Egino Mallea jauregia

Pedro de Ibarraren lana da, Egino-Mallea familiarentzat egina —eragin handiko familia izan zen Bergaran XVI. mendean—. Gaur egun oso ondo kontserbatzen dira fatxada nagusiko apaingarriak eta elementu arkitektoniko batzuk, hala nola zutabeak edo basamentuak. Errenazimendu manieristaren adibide bikaina da.

Palacio Egino Mellea
Bergara Turismo

Moiua jauregia edo Moiua dorrea

XVI. mendearen hasierako eraikina da, baina ez dakigu zehazki noiz eraiki zen. Juan Moiua-Barrena Argarate kapitainak erosi zuen, eta 150 urte geroago garaiko estandarren arabera moldatu zuen. XVIII. mendean berriztatu egin zuten, eta gaur egun duen itxura eman zioten.

Torre Moiua https://www.bergarakoartxiboa.eus/es/taxonomy/term/41586
Bergarako Artxiboa

Errotalde jauregia eta lorategiak

1598 eta 1604 artean eraiki zen, Aroztegi familiaren aginduei jarraituz, eta 1661ean Murua familiak bereganatu zuen. Martin Murua Elorregi Done Jakueren Ordenako zaldunaren eskutik, Errotalde jauregiak aldaketa ikusgarri ugari izan zituen. Gaur egun, udal-liburutegia da.

Ez dugu bukatu, ordea! Joan aurretik, XIX. mendeko lorategi izugarria bisitatu behar duzu, eta hango hagina (Taxus baccata), Aranerrekaren gaineko zubia eta Santa Ana ermita ikusi, zeina Frantzisko Borjakoaren predikuagatik egin baitzen ezagun (Frantzisko Borjakoa Jesusen Lagundiko jenerala izan zen, eta hemen eman zuen bere lehendabiziko meza jendaurrean, 10.000 lagunen aurrean).

Palacio Errotalde
Javi Guerra Hernando | Wikimedia

Gabiria jauregia edo Gabiria dorrea

Handia, ezta? Deba ibaiaren ondoan dago, eta Bergarako Erdi Aroko eraikinik garrantzitsuenetako bat da Gabiria dorrea. Izen bereko familia Gipuzkoako leinu boteretsuenetako bat izan zen, eta zeregin garrantzitsua izan zuen XIV. eta XV. mendeetako bandoen gerran. Handik aurrera, defentsarako elementuak galdu zituen, eta XVII. mendean barrokora igaro zen.

Torre Gabiria
Javi Guerra Hernando | Wikicomons

Ozaeta jauregia

Deba ibaitik zubia aurrean duela atera daitekeen argazkia ahaztezina da. Ozaeta familiari zor diogu hori. Gabiria familiaren etsai izan zen, eta leinu garrantzitsuak izan ziren biak garai hartan Gipuzkoan. Eraikina XVI. mendekoa da, eta Erdi Aroko jatorrizko dorrea indartzeko eraiki zen.

Palacio de Ozaeta

Udaletxea

Bergarako udaletxea Lucas de Longaren XVII. mendeko monumentu barroko ikusgarri batean dago. Fatxadan, Gipuzkoaren, Bergararen eta Austria etxearen armarriak daude, liburu eklesiastikoaren inskripzio batzuekin. Arreta jartzen baduzu, plazako merkatuetan unitateak neurtzeko erabiltzen ziren markak ikusi ahal izango dituzu zutabeetan.

Udaletxearen barnean udalbatza-aretoa dago; ikusteko modukoa da. Hantxe egin zen Peñafloridako kondearen El Borracho Burlado operaren lehen emanaldia, XVIII. mendearen erdialdean.

Ayuntamiento Bergara

Aroztegi etxea

Begiratu ondo barruko ate errenazentistari, penintsula osoan hobekien kontserbatu den garai horretako ateetako bat baita. XVI. mendeko eraikina da, Pedro Garcia Aroztegi ospetsuaren enkarguz egina.

Casa Aroztegi

Agarreko garaia

Ez da edozein, XVI. mendeko garai bakarra baita Gipuzkoan! Eta gaur arte iraun duen bakarra. Egurrezko egitura ikusgarria da, eta 100 metro karratu baino gehiagoko teilatua, barneko solairu zatitu bat eta silo batzuk ditu. Garia eta artoa gordetzen ziren han, eta esaten da han jaio zela San Martin Agirre.

Beste monumentu historiko asko daude ikusteko Bergaran, baina Debagoieneko hiriburuak gehiegi du eskaintzeko egun bakarreko bisita baterako. Orain artekoarekin aski eta soberan daukazu hasteko.

Hórreo de Agarre
Bergara Turismo

Bergarako jaiak eta beste ekitaldi nabarmen batzuk

Data batzuk hobeak dira beti beste batzuk baino herriak ezagutzeko, eta Bergararen kasuan, herriko jaiak dira onenak. Herriko jai guztien artean, Pentekoste jaiez ari gara zehazki. Data zehatza urtearen araberakoa da, Pazko egunetik 49 egunera ospatzen baitira.

Gauza askorengatik dira ezagunak, eta, besteak beste, Bitorianatxoren jaitsiera, txarangak, herri-bazkariak, bizikleta-lasterketak eta kontzertuak izaten dira. Ezin dituzu galdu dantza sueltoko txapelketa, bakailao-lehiaketa eta erromeria.

Bigarren jairik garrantzitsuenak San Martin jaiak dira, irailean. Hala ere, Bergarako nekazaritza- eta abeltzaintza-tradizioari esker, beste hitzordu batzuk ere egoten dira hilero eta astero. Eta ez ahaztu auzo bakoitzak daukala bere zaindaria. Apuntatu!

Bergarako jai garrantzitsuenak

  • Pentekoste jaiak - Pazko egunetik 49 egunera (maiatza eta uztaila artean)
  • Aratusteak - otsaila
  • San Martin jaiak - aurreko astea (feria) eta irailaren 16ko astea
  • San Martzial jaiak - San Martzial eguna (ekainak 30) eta ondorengo astea (erromeria)

Nola iritsi Bergarara

Bergararen historia kokapen geografikoak baldintzatzen du. Mapan bilatzen badituzu, ikusiko duzu Euskadiko hiru hiriburuen arteko loturen ia erdian dagoela. Bene-benetan diogu: 69,5 km-ra Donostiatik, 45era Gasteiztik eta 58ra Bilbotik.

Horregatik, oso erraza da herrira errepidez iristea. Debagoieneko hiriburua Gipuzkoako mendebaldeko muturreko protagonistetako bat da, baina, komunikazioei dagokienez, AP-1 autobidetik hurbil dago.

  • Gasteiztik Bergarara: 38 minutuko bidea da, AP-1 autobideak eskaintzen duen erosotasunari esker. Hiriaren erdigunetik, hartu N-240 errepidea iparralderantz eta jarraitu han GI-627 irteeraraino. Autobusez iristeko, DG05A (Ermua) > Eibar > Bergara linea har dezakezu.
De Vitoria a Bergara

  • Bilbotik Bergarara: helburua AP-8a hartzea da. Hirigunetik bertatik har dezakezu zuzenean, edo, bestela, N-637 errepidetik sartu, trafikoaren arabera. Jarraitu handik Eibar pareraino, eta, gero, desbideratu hegoalderantz AP-1etik eta atera 138. irteeratik Bergararaino. 40 minutu pasatxoko bidaia da. Autobusez joateko, har ezazu DG01 linea.
De Bilbao a Bergara

  • Donostiatik Bergarara: AP-8 autobideari kostaldetik jarraitu eta gero, jo hegoalderantz, AP-1 autobidearekin topo egin arte. Oso erraza da handik herrira iristea. Hori bai, kasu horretan bidaia apur bat luzeagoa da, 47 minutu ingurukoa. Autobusez iristeko, hartu DG07 linea.
De Donosti a Bergara

Edonola ere, kotxez etortzen bazara Bergarara, gure gomendioa da herrigunetik kanpo aparkatzea. Gero, behin herrian, hoberena da bizikleta hartu eta bidegorrietatik ibiltzea. Trafikoaren eta aparkalekuen kontua korapilatsua da.

Bergararen historia

Udala-Intxortako eta Elosu-Plazentziako estazio megalitikoek frogatzen dutenez, Brontze Aroan jada baziren giza kokalekuak han. Hala ere, gaur egun Bergara izenez ezagutzen dugun horren historia ezagutzeko Erdi Arora jo behar dugu.

Estación megalítica
Imanol Mendi | Google Maps

Idatzizko dokumentuetan, Bergararen lehen aztarna XI. mendekoa da, baina XIII. mendera arte ez zion Alfontso X.a jakitunak Gasteizko forua eman herriari. Villanueva de Bergara izena jaso zuen orduan. 1268ko uztaila zen, eta udalerria Gaztelako Erresumaren estrategian sartu zen.

Urte batzuk lehenago, 1200ean, Gipuzkoa gaztelarren esku geratu zen. Orduan, kontrabandotik, frantsesengandik eta Nafarroako Erresumatik defendatzeko, hiribilduak sortu zituzten, gazteluak batzeko eta Kantauriko portuen eta penintsularen barnealdearen arteko merkataritza-bideak babesteko.

Barne-gudak eta hedapena

Ondorengo mendeetan, Uzarraga eta Oxirondoko elizateak integratu ziren, eta banderizoen gatazka iritsi zen. Ozaeta eta Gabiria familiek behin eta berriz egiten zuten talka. XVI. mendearen amaieran, Errege Katolikoek bakea egin zuten, tokiko gobernu onerako ordenantzak txandakatuz.

Gari-merkatua (astean hirutan) eta bestelako negozioak sortu ziren orduan. Horiek bisitariak erakarri zituzten, eta aterpetxeen eta bestelako ostatuen sare bat garatu zen. Garai hartan agertu ziren errementari eta aiztogileen tailerrak, suzko armei eskainitako artisauen negozioak eta antzinako dorreak berreraikitzen zituzten nobleen jauregi handiak ere.

XVII. mendean eraiki ziren udaletxea, San Martin Agirre plaza eta San Pedro eta Santa Marina elizak. XVIII. mendean jesuitak kanporatzeak Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortzea bultzatu zuen, zeinak arrakasta izango baitzuen nazioartean.

Gerra eta industria

I. Karlistaldian, eszenatoki nagusietako bat izan zen Bergara, bere kokapen estrategikoagatik. Han gertatu zen Bergarako Besarkada ospetsua, lehen gatazkari amaiera eman ziona. Ondoren, industria-ehuna hazten hasi zen. Haien artean, nabarmentzekoa da ehungintzaren sektorea, San Antonio kotoi-fabrikarekin.

Beste eraikin zibil moderno asko agertu ziren, auzoak zabaldu ziren, eta XIX. mendearen amaieran, udalerritik igarotzen ziren lehen bi trenbideak sortu ziren: Durango-Zumarraga eta Bergara-Gasteiz. Horraino historia-kontuak.

Non jan Bergaran

Gozogintza ezaguna du Bergarak. Zehazki, tostoiak eta errellenoak. Tostoiak Errellenoak arrautza-gorringo krema duten bizkotxo moduko batzuk dira, eta, errellenoak, almendradun galleta batzuk. Baina, noski, hango gastronomiak beste gauza interesgarri batzuk ere baditu.

Haragiak eta arrainak ezin hobeak dira parrillan zein gisatuetan. Eta ez ahaztu jaten duzun guztia Getariako txakolinarekin busti behar duzula. Non probatuko dituzun? Udalaren web-orrian begiratu dezakezu, Bergarako taberna eta jatetxeen zerrenda bat ematen baitute.

NON JAN BERGARAN

IZENA

HELBIDEA

TELEFONOA

Zumelaga jatetxea

San Antonio Kalea, 3

943762021

Aitonak jatetxea

Boni laskurain pasealekua 9

628443486

Dixula taberna

Barrenkalea, 32.

943764495

Dragón oriental

Fraiskozuri, 7 behea

943250677

Venti Gastro Italia

Domingo Irala Kalea, 10

943806339

Eruan Gastroteka

Domingo Irala Kalea, 4

943760428

Pauberri

Iparragirre, 2 behea

943534368

Pol Pol Taberna

Irala Kalea 16

943763001

Sirimiri

Barrenkalea, 3

943044492

Ganbara

Domingo Irala Kalea, 6

943765184

Zer, animatuko zara Bergara ezagutzera? Guuk lagun zaitzakegu zure mugikorrarentzako tarifa onenarekin. Aurki ezazu gure webgunean! Ez ezazu ezer galdu, atera argazki asko, eta gozatu Euskadiko edertasunaz zure ingurukoekin konektatuta.

Erlazionatutako berriak