icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Zortzimilakoak igo dituzten euskal mendizaleak: Oiarzabaletik Pasabanera

11 Mayo 2023 12:00

Duela mende batetik baino gehiagotik Euskadik mendiekin duen loturaren isla baino ez dira zortzimilakoak igo dituzten gure euskal mendizaleak. Hain zuzen ere, duela mende bat baino gehiago hedatu zen kirol hau, eta Antxon Bandres Azkue eta Andres Espinosa, besteak beste, nazioartean ezagun bihurtu ziren.

Horregatik, ezinezkoa egiten zaigu ezein gailurrez hitz egitea, gogora ekarri gabe hainbat eta hainbat euskaldunek markak hausteko eta aurretik beste inor iritsi ez zen tokira iristeko izan duten ausardia eta egin duten ahalegina. Badakizu nori buruz ari garen?

Gorbeia, Aizkorri, Anboto eta Euskadiko gainerako gailurrak izan dira gure izarrik handienen eskola. Artikulu honetan, zortzimilakoak igo dituzten euskal mendizaleak aztertuko ditugu, eta haienak bezain garrantzitsuak diren beste izen batzuetan ere jarriko dugu arreta.

Montañeros vascos con ochomiles

Zer da zortzimilako bat?

Gaur egun, Euskadin, zortzimilako guztiak igo dituzten hiru euskal mendizale daude. Itsas mailatik 8.000 metro baino gehiagoko altuera duen mendi independente bati esaten zaio "zortzimilako". Munduan, 14 gailurrek dituzte ezaugarri horiek.

Guztiak Himalaia mendikatean edo Karakorum mendikatean daude, biak ala biak Asiako kontinentean. Teknikoki, goraguneen altueraren arabera, goragoko kategoriatzat eta beheragokotzat hartzen ditu gremioak zortzimilakoen taldean.

ZORTZIMILAKOAREN POSIZIOA

GAILURRA

Altuera

1

Everest

8.848 m

2

K2

8.611 m

3

Kanchenjunga

8.586 m

4

Lhotse

8.516 m

5

Makalu

8.463 m

6

Cho Oyu

8.201 m

7

Dhaulagiri

8.167 m

8

Manaslu

8.163 m

9

Nanga Parbat

8.125 m

10

Annapurna

8.091 m

11

Gasherbrum I

8.068 m

12

Broad Peak

8.047 m

13

Gasherbrum II

8.035 m

14

Shisha Pangma

8.027 m

Maurice Herzog eta Louis Lachenal izan ziren zortzimilako baten gailurrera iristea lortu zuten lehenengo mendizaleak. 1950eko ekainean hartu zuten Annapurnaren gaina. 1983ko urrian, 14 zortzimilakoak eskalatzen lehena bihurtu zen Reinhold Messner italiarra.

Eta euskal mendizaleak, zer? Halaber, bereizketa egin behar dugu gutxienez zortzimilako bat igo dutenen eta gailur guztiak igo dituztenen artean. Azken talde bikainago horretan, hiru euskal izen soilik daude gaur egun.

Zortzimilako gehien igo dituzten euskal mendizaleak

Talde honetan, 14 zortzimilakoak igo dituzten hiru euskaldunak soilik sartu ditugu. Gogoan izan behar dugu azken mendean mundu osoko 44 alpinistak soilik lortu dutela balentria hori. Horregatik, are handiagoa da Edurne Pasabanen, Juanito Oiarzabalen eta Alberto Iñurrategiren merezimendua.

  • Abisua: azkenaldian egindako zenbait azterlanek zalantzan jartzen dute zortzimilako guztiak igo dituztenen zerrenda, eta adierazi dute mundu osoko hiru pertsonak soilik dutela 14 gailurren titulua.
#1

Juanito Oiarzabal

Zortzimilako gehien igo dituen historiako euskal mendizalea (eta mundukoa ere bai!). Juanito Oiarzabal azken hamarkadetan izan diren nazioarteko euskal kirolari garrantzitsuenetako bat da. Eta gasteiztarra da! Arlo askotan ibilbide bikaina duen arren, alpinismoari zor dio ospea, ezbairik gabe. 26 zortzimilako ditu (munduko marka), eta 14 zortzimilakoen ligan sartu zen seigarren pertsona izan da, eta oxigeno artifiziala erabili ez zuen hirugarrena. Zer gehiago esan dezakegu? Kirol-sari eta sari instituzional ugari ditu, historia luzea du El Conquis telesaioan, eta oso ondo saltzen dira alpinismoari buruzko haren liburuak.

#2

Alberto Iñurrategi

Haren izena ez da Pasabanena edo Oiarzabalena bezainbeste agertzen hedabideetan, baina horregatik ez da eskasagoa haren ibilbidea. Izan ere, nazioarteko alpinista ospetsuenetako bat da Alberto Iñurrategi. 14 zortzimilakoak igo zituen hiru euskal mendizaleetako bat izateaz gain, hori lortu zuen mundu osoko laugarren alpinista izan zen Aretxabaletakoa. 90eko hamarkadan, oso ospetsua bihurtu zen, 12 gailur igo zituelako Felix anaiarekin batera (zeina 2000n hil baitzen, jaitsiera batean), eta oxigeno gehigarririk gabe eta laguntza handirik gabe eskalatu ohi zuelako.

#3

Edurne Pasaban

14 zortzimilakoak igo dituzten hiru euskal mendizaleen artean dago (hogeigarrena da), baina ez hori bakarrik. Edurne Pasaban tolosarra munduko gailurrik altuenetara iritsi den historiako lehen emakumea izan da. 2010ean egin zuen balentria hori, ia hamarkada bat lanean eman ondoren zerrenda osatzen duten erronketako bakoitza gainditzeko. Eta, hori gutxi balitz bezala, ingeniari tekniko industriala ere bada Pasaban, Asturiasko Printzearen Saria jasotzeko hautagai izendatu dute, eta ibilbide luzea du hizlari gisa.

Zortzimilako bat baino gehiago igo dituzten euskal mendizaleak

Ez da bidezkoa zortzimilakoak igo dituzten euskal alpinistez hitz egitea eta ez aipatzea, zerrendako 14ak osatu ez arren, gailur horietako batzuen gaina hartzea lortu zutenak. Kontuan izan behar dugu Pasabanek, Oiarzabalek eta Iñurrategik beste mendizale batzuen laguntzarekin lortu zituztela markak.

Eta, horretaz gain, Juanito baino askoz ere lehenago, beste euskaldun batzuek bidea erakutsi zuten hurrengo urteetan euskal mendizaletasuna ospetsu bihurtzeko. Haietakoren bat ezagutzen duzu? Guuk-ek lagundu egin nahi dizu.

#1

Martin Zabaleta

Zortzimilako bat igo zuen historia osoko lehenengo euskalduna izan zen Martin Zabaleta; hain zuzen ere, Everest. 1980an lortu zuen hernaniarrak balentria hori, CEGASAk finantzatutako Euskal Espedizioan parte hartu zuenean. Harekin batera beste hainbeste euskal alpinista bazihoazen ere, bera bakarrik iritsi zen bukaeraraino. Urte batzuk geroago, beste bi zortzimilako igo zituen (Kangchenjunga eta Cho Oyu). Sari ugari ditu, eta, gaur egun, mendiko gida gisa egiten du lan Estatu Batuetan. Aurretik doakio mitoa.

#2

Juanjo San Sebastian

Haren izena ez dago marken zerrendan, inoiz ez zituelako igo 14 gailurrak, baina horrek ez du esan nahi Juanjo San Sebastian bilbotarra Zabaleta bezain erabakigarria izan ez zenik azken lau hamarkadetako euskal alpinismoan. Izan ere, ezinezkoa da hura ez aipatzea 80ko eta 90eko hamarkadetako lehenengo euskal mendizaleei buruz hitz egitean. Hori alde batera utzita, azken urteetan espedizioak ere egin ditu San Sebastianek Afrikan, Kanadan, Estatu Batuetan, Brasilen, Argentinan eta beste herrialde batzuetan barrena.

#3

Xabier Ormazabal Aristegi

Batzuek bizi bitartean izaten dute arrakasta, eta beste batzuek, berriz, hil ostean. Hala gertatu zitzaion Xabier Ormazabal Aristegiri. "Elurretako lehoinabar" esaten zioten mendizale errusiarrek, garai bateko SESBeko bost gailurrik altuenak eskalatu zituelako. Sisha Pangma eta Cho Oyu ere igo zituen. Azken zortzimilako horretatik jaisten ari zela, istripu bat izan zuen urretxuarrak, eta hil egin zen; 23 urte besterik ez zuen. Gipuzkoa osoan da ezaguna haren mitoa, eta, Urretxun, lehiaketa eta ekitaldi batek baino gehiagok darama haren izena.

#4

Felix Iñurrategi

Albertori buruz ari garenean, haren anaia ere aipatu behar dugu. 14 zortzimilakoetatik 12 igo zituen Felix Iñurrategik Albertorekin batera, baina ezin izan zuen Albertoren balentria berdindu: 2000n, biak Gasherbrum II menditik jaisten ari zirela, istripu bat izan zuen, eta hil egin zen. 33 urte zituen, eta ia hamarkada bat zeraman historia egiten. 24 urte besterik ez zuela, Makalu igo zuen, eta euskal mendizaletasunaren mito bihurtu zen.

#5

Jon Beloki

Jon Beloki

Cho Oyu eta Gasherbrum I igo zituen Jon Beloki zarauztarrak; 2000ko hamarkadaren hasieran Euskal Herriari hainbeste poz eman zizkioten euskal alpinista ugarietako bat da. 2001ean, Alberto Iñurrategirekin batera igo zuen Pakistango Gasherbrum I (8.047 metro) konplexua. 20 dokumental baino gehiago ere egin ditu.

#6

Alberto Zerain

Hona hemen zortzimilakoak igo dituzten euskal mendizaleen arteko beste mito handietako bat. Zortzimilako bat igo zuen lehenengo arabarra izan zen Alberto Zerain; hain zuzen ere, Everest bera, 1992an. Baina ez zen hor geratu gasteiztarra. Hurrengo urteetan, beste zortzi zortzimilako igo zituen, oxigeno artifiziala erabili gabe. 2008an, bizirik irten zen K-2 mendiko ezbeharretik (askotariko nazionalitateetako 40 alpinista baino gehiago hil ziren), baina 2017an ez zuen hainbesteko zortea izan. Desagertu egin zen Mariano Galván argentinarrarekin batera Nanga Parbat igotzen ari zela, eta inoiz ez zen haren gorpua aurkitu.

#7

Alex Txikon

Alex Txikon euskal alpinismoaren historiako beste pertsona garrantzitsuetako bat da. 14 zortzimilakoetatik 11 igo ditu lemoarrak, eta, historian lehen aldiz, haietako bi neguan eta oxigeno artifizialik gabe. Broad Peak izan zen haren lehenengo zortzimilakoa, eta 2016an Nanga Parbat igotzea lortu zuen. Aizkolaria eta BASE jauzilaria ere bada Txikon. 2013an, modalitate horretako Espainiako marka lortu zuen.

Beste euskal alpinista askok zortzimilakoak igotzen eman dute bizitza osoa; batzuk goraino iritsi dira, eta beste batzuek, berriz, haien mendi-hegaletatik ibiltzeko antolatzen diren espedizioetan parte hartu dute. Edonola ere, ez dago zalantzarik Euskadiri dagokiola mendizaletasunaren nazioarteko urrea.

Guuk-ek ez du hain gora eskalatzen, baina behar duzun tokiraino eramaten dizu estaldura. Sartu gure webgunean , eta lortu tarifa egokiena.

Erlazionatutako berriak