icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Euskadiko kanpin eta bungalow onenak ihesaldi baterako

06 Junio 2022 15:48

Euskadin, aire zabaleko planez gozatzea gustatzen zaigu. Naturarekin konektatzea, mendira igotzea, barbakoa bat egitea edo surfean aritzea gure hondartza ikusgarrietan, Kantauri itsasoan zure burua neurtzera ausartzen bazara, noski. Ezagutu Euskadiko kanpin eta bungalow onenak ihesaldi baterako.

Naturarekin konektatzea eta gure herriekin konektatzea da gure plan gogokoenetako bat. Udan, udaberrian, udazkenean edo neguan, bisitariei zer erakutsi asko duen helmuga natural eta gastronomiko bat da Euskadi. Bai asteburuko ihesaldi bat egiteko, bai egonaldia luzatzeko eta euskal hiriburuak bisitatzeko, baina baita kostaldeko herrietan eta barrualdekoetan barneratzeko ere. Karrantzatik Getariaraino eta Bastidatik Lekeitioraino, paraje natural ugari dago bisitatzeko, baita kultura eta arte-proposamenak ere.

Ostatu hartzeko eta naturaz gozatzen jarraitzeko, aukera ona da Euskadiko kanpin zoragarrietako bat.

Kanpinak eta bungalowak Euskadin

Euskadi leku atsegina da, eta hala erakusten du aterpetxe, landa-turismoko etxe eta kanpinen abegi onak. Aukera ona dira naturarekin kontaktuan beste opor-mota batzuk nahiago dituztenentzat, hiri handien zalapartatik edo asalduratik urrun.

Askok kanpinak dituzte gustukoen aire libreko egun lasai batzuez gozatzeko. Haurrekin Euskadira bidaiatzeko asmoa dutenen aukera gogokoena ere bada.

Hondartza hurbil duten Euskadiko kanpinak

Nori ez zaio gustatzen hondartzatik metro gutxi batzuetara ostatu hartzea? Portuondo kanpina da horretarako aukera bat, Mundakako itsasadarra eta Laidako hondartza ikusten dira handik. Kanpina eremu pribilegiatu batean dago, Urdaibaiko erreserban, zeinak Euskadiko lehen turismo-leku jasangarriaren titulua baitu eta Biosferako Erreserba Naturala baita.

campingak hondartzatik gertu- zer ikusi eta non lo urdaibain

Bungalowak dituzten kanpinak Euskadin

Gipuzkoan ere badira kanpinak hondartzatik oso gertu.Esate baterako Debako Itxaspe kanpina. Euskal kostaldeko paraje harrigarrienetako batetik oso gertu dago: Zumaiako flyscha.
Formazio harritsu horrek urte asko ditu, eta oso ezaguna da; izan ere, Game ofThrones telesail arrakastatsuaren agertokia izan zen, eta baita 8 apellidosvascos filmeko zoritxarreko ezkontza ospatu zen tokia ere.

Handik oso gertu dago Itziar-Debako Itxaspe kanpina, zeineanbungalowetan har baitaiteke ostatu, edo norberaren karabana jarri. Inguru egokia da ibilaldiak egiteko, urpean igeri egiteko, surfean aritzeko eta bizikletan ibiltzeko Gipuzkoako kostaldeko herrietan, hala nola Deban, Zumaian eta Zarautzen.

zer egin eta zer ikusi gipuzkoan- kanping onenak

Igerilekua duten euskal kanpinak

Kanpineko igerilekuan erlaxatu nahi baduzu, zorioneko zaude, Euskadin igerilekua duten kanpin bikainak baitaude, nahi duzun guztietan bainua hartzeko.

Araban, adibidez, Angosto kanpinak igerileku klimatizatua eskaintzen du, Euskadiko udako egun “freskoxeagoetarako”. Villanañen dago, Gaubeako eremu oso lasai batean eta Valderejoko Parke Naturaletik oso gertu; beraz, oso aukera gomendagarria da barneko planak nahiago dituztenentzat, horrelako enklabe batean naturaz eta lasaitasunaz gozatzeko.

Zer egin oporretan Euskadiko kanpin batean

Plan ugari daude gu bisitatu eta Euskadiko kanpinetan ostatu hartzen dutenentzat. Bilbo, Donostia eta Gasteiz hiriburuetan kultura- eta aisialdi-eskaintza handia dago, baina baita Gernika, Zarautz eta Laguardia herrietan ere.

Kultura-turismoa Euskadin

Euskadi eskultore (Txillida, Basterretxea...) eta pintore (Zuloaga, Lazkano...) handien sorlekua da. Mundu osoko turistak etortzen dira urtero Guggenheimera edo Bilboko Arte Ederren Museora, euskal museo entzutetsu hauek eskaintzen dizkiguten erakusketa iraunkorrak eta aldi baterako bildumak aprobetxatuz.

zer ikusi bilbon zer egin Bizkaian bilboko museoa

Euskadi: ibilbideak euskal mendietan

Euskadiko mendi-ibilaldiak dira planik ohikoenak. Gorbeia, Urkiola, Anboto eta Aizkorri dira gailurrik ezagunenak. Euskal mendietako batean trekkinga egitea edo gailurren bat zapaltzea plan ona da koadrilan edo familiarekin egiteko. Hori bai, nahiz eta Euskadin eguraldia oso aldakorra izan udan, egun lainotsuak saihestu behar dira, Marik bere etxean atseden hartzen duen egunak alegia.

Donejakue Bidea Euskal Herrian

Ba al zenekien Donejakue bidea Euskaditik pasatzen dela iparraldeko ibilbidean? Agian, euskal kostaldeko ibilbidea ez da ezagunena, baina bai ezagutzen diren antzinakoenetako bat. Hondarribiatik Kobaroneraino doa, Donostiatik, Zarautzetik Debatik pasatuta. Bizkaian, Markina-Xemeinen, Gernika-Lumoraino doan beste etapa bat hasten da, eta Bilboko Zazpi Kaleetan sartzen da, Portugaleteko ”hiri jarrillero”ranzko bidea hartu eta Kobarongo itsaslabar ikusgarrietaraino jarraitzeko. Aukera ona da, zalantzarik gabe, gaua iparraldeko Donejakue Bidetik gertu dagoen kanpin batean igarotzea.

Non jan Euskadin

Gainera, abenturazko turismoa tokiko gastronomia ezagutzeari uko egin gabe txandakatzea atsegin baduzu, ez galdu artikulu hau: Influencerfoodieak Euskadiko jatetxe eta taberna onenak ezagutzeko.

Gastronomia da urtero bisitatzen gaituztenentzako erakargarri turistiko nagusietako bat. Michelin izar gehien dituen lurraldea da Euskadi, euskal sukaldaritza ezagunari eta hemengo chef ezagunei esker.

Goi-mailako sukaldaritzako jatetxe horietaz gain, badira beste plan gastronomiko batzuk ere, hala nola Arabako Errioxako upategiak bisitatzea, tabernetako pintxo-barra kilometrikoez gozatzea edo txuleta bikain bat jatea sagardotegi batean.

Euskadin furgonetaz bidaiatzea

Gainera, oporrak kanpinean pasatu nahi badituzu baina gurpilen gainean ihes egiteari uko egiten ez badiozu, ezin duzu galdu furgoneta eta karabanentzako gailurik onenak biltzen dituen hautaketa hau.Gero eta jende gehiagok aukeratzen du furgonetan edo karabanan bidaiatzea, eta nahiago dute oporretan eta asteburuetan furgoneta kanperizatu batean joan, mugitzeko askatasun handiagoa ematen baitu eta etxea gurpilen gainean eraman baitezakete.

Izan ere, Guuk-en badakigu zein den deskonektatzeko modurik onena: konektatuta egoteaz ez kezkatzea. Ez du axola Euskadiko ehunka kanpinetako batean zauden edo Europar Batasuneko beste batzuetara bidaiatzen duzun; izan ere, Guuk-enroaming-a aktiba dezakezu Internetera konektatuta jarraitu eta zure eduki gogokoenetara sartzeko.

Erlazionatutako berriak
Guuk gara

Kirol App, Euskadiko eta Nafarroako kirol-klubentzako aplikazioak

4 min

Euskadiko eta Nafarroako gizarte-eragileekin konektatzeko sortu zen Guuk, sinergiak sortzeko eta lurraldearen eraldaketa digitala bultzatzeko. Konpromiso sendo horretatik sortu zen Kirol App proiektua, tokiko kirol-kluben digitalizazioa bultzatzeko eta haien zaletasunekin komunikatzeko bide berriak aztertzeko garatu den mugikorretarako aplikazioa.