icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Nerbioi ibaiaren jauziaren begiratokia: nola iritsi eta zer ikusi

23 Mayo 2023 12:00
Mirador Salto del Nervión

Portugaleteko ikuspegi zoragarrietara iritsi eta Araban eta Bizkaian zehar Bilborako bidean egiten dituen 70 kilometro eta gehiago egin aurretik, Euskadiko ibai ezagunenak gure herrialdeko ikuspegi ederrenetariko bat eskaintzen digu: Nerbioi ibaiaren jauziaren begiratokitik ikusten dena.

Ikuskizun natural hau ikusi beharrekoa da, eta are gehiago Gorobel mendilerroan bazabiltza, Urduñan baldin bazaude edo Gaztela eta Leonetik iritsi bazara Euskadira. Izan ere, penintsulako paisaia ederrenetako bat dela esaten da.

Prismatikoak hartu, Nerbioi ibaiaren ur-jauziaren begiratokira igo eta Delikako arroilaren edertasun guztiaz gozatzeko gonbita egiten dizu Guuk-ek.

Visitar mirador Salto del Nervión

Non dago Nerbioi ibaiaren ur-jauzia?

Ez du zailtasun handirik. Nerbioi ibaiaren ur-jauziaren begiratokia Arabako hego-mendebaldean dago, Berberanatik (Burgos) gertu eta Delikatik kilometro gutxira, hegoalderantz. Han, begiratokitik gertu, Iturrigutxi, Ajiturri eta Urieta errekak (Gibixo eta Gillarte mendilerroetan jaiotzen dira) elkartzen dira.

Hiru erreka txiki horiek Delika ibaia eratzen dute lehenengo, ibai horrek izen bereko arroilarekin egiten du topo iparralderako bidean eta... Hara! Urak 222 metroko jauzia egiten du. Irudi ahaztezina.

  • Bitxikeria💡: Iberiar penintsulako ur-jauzi altuena da Nerbioi ibaiaren ur-jauzia

Handik aurrera, urak iparralderantz jarraitzen du Delika herrirantz; herria igaro ondoren, Nerbioi izena hartzen du. Urduñan dagoeneko izen hori du, eta izen horrekin jarraitzen du Bilboko bokaleraino.

Ubicación salto del Nervión

Nola iritsi Nerbioi ibaiaren ur-jauzira

Hiriak kontuan hartuta, Gasteiztik beharko duzu denbora gutxien Nerbioi ibaiaren ur-jauzira iristeko. Ordubete inguruko bidaia da autoz. Bilbotik, aldiz, ordubete eta 20 minutu behar dira.

Bidean ez galtzeko, GPSan "Santiago Mendiko Monumentu Naturala” jartzea gomendatzen dizugu, begiratokia haitz-formazio horretan baitago. Gidatzea gogoko baduzu, gustatuko zaizu Urduñatik aurrera doan A-2521 errepidea.

Txirrindulari ugari eta bihurguneak gustuko dituzten gidariak ibiltzen dira errepide horretan. Zu ere gidari-talde horretakoa bazara, ez huts egin, mendialdeko ikuspegia ikusgarria baita.

Hala ere, ur-jauzira doan ibilbidea egiteko aparkaleku ezagunenak Burgosko aldean daude, BU-556 errepidetik joanda.

De Orduña al Salto del Nervión

Santiago mendiko aparkalekura iritsiko zara. BU-556 errepidearen ondoan dago, Nerbioi ibaiaren ur-jauziaren begiratokitik 5 kilometro ingurura. Eta zerbait esan behar dizugu: ezin da aparkatu begiratokiaren ondoan!

Ibili egin beharko duzu; beraz, hobe duzu mendirako oinetako egokiak eramatea. Oinez egin beharreko distantzia autoa uzten duzun aparkalekuaren araberakoa izango da. Bai, aparkaleku gehiago daude begiratokitik gertuago (baina, gure ustez, haietaraino joateak xarma kentzen dio ibilbideari).

  • Santiago mendiko aparkalekua: irisgarriena da, eta begiratokirako ibilbidearen hasiera markatzen du. Leku libre gehien izaten ditu, eta ia 60 ibilgailu uzteko tokia du. Goiz altxatzen bazara, ez duzu tokia aurkitzeko arazorik izango.
  • Cipreses aparkalekua: ur-jauzitik 3 kilometro pasatxora dago. Aurrekoa baino dezente txikiagoa da, eta bizkor betetzen da. Autobusez ezin da iritsi honaino.
  • Santiago iturriko aparkalekua: ezagunena eta erosoena. Hemen uzten baduzu autoa, 2 kilometro baino ez dituzu egin beharko gorantz (20 minutu inguru) begiratokira iristeko. Santiago mendiko parketxearen ondoan dago; parketxean argibideak jasotzeko aukera izango duzu.

Santiagotik ur-jauziaren begiratokira joateko ibilbidea

Jo dezagun lehenengo aparkalekuan utzi duzula autoa. Pagadiak eta garai batean inguruko otsoak harrapatzeko erabiltzen zituzten otso-zuloak ikusiko ditugu bide guztian zehar. Zelaigune garbiak dira, argazkietarako paregabeak.

Aspaldi batean, Burgosko abeltzainek otsoak inguratzen zituzten, zuloetan edo arroilan bertan eror zitezen. Otso-zulo berria ikusiko duzu lehenengo. Bideari ongi jarraitzen ari zatzaizkiola esan nahiko du.

Lobera nueva
Google Maps

Aurrerago, bigarren aparkalekua atzean utzi ondoren, Santiago mendiko parketxea ikusiko duzu. Museo moduko bat da, Merindadeetako historiaren eta garai bateko ohituren berri jasotzen duena. Atseden hartzeko eta ura hartzeko aprobetxa dezakezu.

Casa del Parque del Monte Santiago
Google Maps

Jarraitu begiratokira daraman bidexkari, eta Langrerizko Santiago monasterioaren aiurriak eta Santiago mendiko otso-zuloa aurkituko dituzu XVII. eta XVIII. mendeetan antolatzen zituzten uxaldien birsorkuntza bat egin dute inguru honetan.

Lobera Monte SaLobera Monte Santiagontiaog
Google Maps

Ia iritsi gara! Puntu honetan, erabaki bat hartu beharko duzu: Nerbioi ibaiaren ur-jauziaren begiratokira joan nahi duzun ala ur-jauziaren beste aldera (askoz bisitari gutxiago izaten ditu) joatea nahiago duzun. Hartu eskuineko bidea, ibili minutu batzuk, eta argazkiak ateratzeko leku onenean izango zara.

Gozatu Delikako arroilaz, urak sortzen duen ikuskizunaz eta inguruan hegan dabiltzan sai arreez. Jendea egongo da seguruenik. Beraz, altxatu goiz eta atera argazki onenak.

Orain egin atzera berriz, eta, bidegurutzean, hartu ezkerreko bidea. Delikako arroilaren gainetik doan bidexka batetik joango zara; hesi batek babesten du bidea amildegitik. Amaierara iristean, begiratokia ikusiko duzu, baina hondoko ikuspegirik gabe.

Noiz bisitatu Nerbioi ibaiaren ur-jauzia

Betiko galdera da. Hamaikatxori gertatu zaie begiratokira joan eta ur-jauzirik ez egotea. Izan ere, Nerbioi ibaiaren ur-jauzia ekaitz-garaietan eta urtzaroan bakarrik sortzen da, euria egin ostean.

Udan joaten baldin bazara, lehor aurkituko duzu seguruenik, eta neguan ondo aztertu beharko duzu eguraldia etxetik atera aurretik. Ibaiaren hasiera urik gabe dagoela baldin bazoaz, beharbada ur-jauzia paretatik aterako da zuzenean.

Kontuan izan behar dugu duela milioika urte kostaldea osatzen zuen inguru karstikoa dela hau, eta arroilaren barrualde guztian zehar igarotzen direla lurpeko urak. Oraindik ere ez duzu erabaki joango zaren? Lagungarriak izango zaizkizu Euskadiko eguraldia kontsultatzeko aplikazioak.

Guukek mugikor-tarifarik onena eskaintzen dizu, ez zaitezen bidean galdu. Ezagutu Euskadiko bazter guztiak, informaziora konektatuta zaudela.

Erlazionatutako berriak