Gasteizko 2022ko Andre Maria Zuriaren jaiak. Heldu da Zeledon Gasteizera
28 Julio 2022 14:133 min
Bi urtez jairik gabe egon ondoren, datorren ostegunean, abuztuak 4, Zeledon Gasteizera helduko da eta bere jaitsiera tradizionalaren lekuko izango dira gasteiztarrak eta arabar guztiak, eta, hala, Andre Maria Zuriaren jaiak hasiko dira
“Zeledon etxe berria egin duk, Zeledon balkoian leiho on” kantatuz, denontzako moduko jarduerez beteriko aste bat hasiko da; musika-ikuskizunak, kirol-ekitaldiak eta familientzako eta txikientzako jarduerak.
Festa-giroa eta poza dira nagusi hirian, Hiri zuriaren isiltasuna liburu arrakastatsuan deskribatu bezala. Ongi etorri, Zeledon!
Uztailak 25 - Blusen eta Nesken Eguna jaiak berotzen hasteko
Andre Maria Zuriaren jaien aperitifa gisa, uztailaren 25ean —Santiago apostoluaren egunean— “Blusen eta Nesken Eguna” ospatzen da. Hiriko kuadrillek, jantzi tradizionalekin jantzita eta zapi koadroduna lepoan, ondo pasatzeko hainbat jarduera antolatzen dituzte. Aurten, 28 kuadrillak kolorez beteko dituzte Andre Maria Zuriaren 2022ko jaiak.
Festak, kuadrillan hobeto beti: Blusak eta Neskak
65 urte bete dira 1957an Gasteizek, festak hasteko, Pepito panpinaren lehenengo jaitsiera antolatu zuenetik. Gero, hasierako Pepito hura gure gaurko Zeledon bihurtu zen, Andre Maria Zuriaren festetako ikur nagusia. Gasteizko kuadrilla tradizionalenetako baten maskota zen Pepito: Los Tímidos (Lotsatiak) kuadrillarena, hain zuzen. Hasierako blusa-kuadrilla haiek sortu zuten panpinaren jaitsieraren ekitaldia.
Aurreneko blusa-kuadrillak 1878koak dira gutxi gorabehera, baina ezagutzen den lehendabizikoa 1925ekoa da: Himeneoa.
Arabako kuadrillek Santiago Egunean egiten duten jarduera nagusietako bat “ardo-upelen lasterketa” da. Kuadrilla bakoitzeko ordezkariek berrogeita hamazazpi kiloko ardo-upel bat gidatzen dute ibilbide batean barrena, ahalik eta lasterren. Saria: berrehun eta hogeita bost litro ardo festak girotzeko.
Aurten Errege Atea kalera lekualdatu duten arren, milaka lagun joan dira Erdi Aroan —XV. mende inguruan— sortutako baratxuriaren azoka tradizionalera.
Egun koloretsu hori ondo amaitzeko, kalejira egiten da hirian barrena.
2022ko Andre Maria Zuriaren jaiak, Gasteizko Aste Nagusia
Kontzertuak txosnetan eta Foru plazan
Gasteizko Txosnak taldeak askotariko musika-eskaintza antolatu du aurten. Tremenda Jauría, Zetak eta Soziedad Alkoholika dira egitarauko izen nagusiak.
Foru plazan ere izango da kontzertuez gozatzeko aukera. Aurten, Izaro, Tanxungueiras, Mikel Erentxun, Talco y Rulo eta Contrabanda izango ditugu han festen gozagarri.
Musika-eskaintzaz gozatzeko eta Andre Maria Zuriaren Andre Maria Zuriaren jaien programa osoa beti eskura izateko, nahitaezkoa duzu zure beharretara egokitutako mugikorreko tarifa bat, gigarik gabe ez gelditzeko.
Horregatik, Guuk-en iraupen-konpromisorik gabeko mugikor-tarifarik onenak eskaintzen dizkizugu, zure konexio-beharretara egokituak.
2022ko Andre Maria Zuriaren jaietako merkatu eta azoka gastronomikoak
Musika-eskaintzaz gainera, azoka, merkatu eta dastaketa gastronomiko ugari daude aste osoan, hala nola Andre Maria Zuriaren jaietako azoka, uztailaren 24tik abuztuaren 9ra Santa Barbara plazan egiten dena. Bitxiak, apaingarriak, opariak, jostailuak eta beste hainbat gauza eskaintzen ditu azokak.
Azken 20 urteotan, Zoko arabiarraz ere goza daiteke Juan Aiala plazan. Denetarik izango da: 11 sukaldaritza-postu, 16 eskulangintza-postu eta lau tailer (arabiar-eskribaurena, saskigintza, hennazko tatuajeak eta zulo-bordatuak oinekin egiteko tailerra.
Eta Euskadiko jaietan ezin da jatekorik falta; beraz, Gastronomia eta Artisautza Azoketara ere joan zaitezke, eta makina bat mokadu goxo izango dituzu han, hala nola Idiazabal gazta (ardi latxaren esnez egina), txorizoa, euskal pastela eta beste hamaika jaki goxo.
Barrakak eta Zeledon Txiki etxeko txikientzat
Txikienek ere neurri-neurrirako jarduerak izango dituzte, haiek ere jaien berri izan dezaten pixkanaka. Abuztuaren 7an, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera egin ohi da, eta etxeko txikiak dira protagonistak ekitaldi horretan.
Abenturaren txokoa, minidiskotekak, Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten Konpartsaren kalejirak eta haurrak irensten dituen Gargantua ezaguna.
Andre Maria Zuriaren jaietako antzerkia, folklorea eta eskaintza kulturala
Kulturak beti du lekua gure jaietan. Hori dela eta, 2022ko Andre Maria Zuriaren jaietan jarduera eta ikuskizun kultural ugari daude programatuta. Prado parkean, “Umorearen txokoa” prestatu dute, eta ikuskizun komikoak izango dituzu han egunero.
Gainera, Principal Antzokian antzezlanen eta komedien programazio zabala dago ikusgai.
Euskal folkloreak ere badu lekurik jaietan, nola ez, eta, beraz, euskal musika eta dantza tradizionalak entzuteko eta ikusteko aukera izango dute gasteiztarrek: bertsolariak, txalaparta, txistua eta trikitixa.
Azkenik, Gasteizko zerua suek argituko dute gauero. Andre Maria Zuriko Piroteknia Ikuskizunen Nazioarteko XVIII. Erakustaldia egingo da aurten. Pirotekniazalea baldin bazara, zer esana izango duzu, zure ikuskizun gogokoenaren aldeko botoa emateko aukera izango baituzu.
Ikusten duzunez, makina bat gauza dago egiteko 2022ko Andre Maria Zuriaren jaietan. Hortaz, jaien une bakoitza argazkietan jasotzea atsegin baduzu, zure mugikorreko bateria zaintzeko aholku batzuk emango dizkizugu, txanda-pasa bakar bat ere egiteko zure mugikorreko bateria ongi zaintzeko gomendio batzuk.
Tras dos años sin celebrarse, el próximo jueves 4 de agosto los gasteiztarras y todos los alaveses serán testigos de la tradicional bajada de Celedón que marcará el inicio de las Fiestas de la Virgen Blanca.
En Euskadi nos gusta disfrutar de planes al aire libre. Conectar con la naturaleza, una subida al monte, una barbacoa y hasta practicar surf en cualquiera de nuestras espectaculares playas, si te atreves a medirte con el Cantábrico, claro. Por eso hemos preparado esta selección sobre los mejores campings en Euskadi para una escapada.
Hondartzatik gertu dauden Euskadiko kanpinak eta bungalowak. Ezagutu Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban ostatu hartzeko dauden kanpinak, zer ikusi eta zer egin
Instagramers foodies en Euskadi, verdaderos embajadores de nuestra gastronomía. Te enseñamos algunos perfiles que puedes seguir para hacerte una ruta gastronómica por Euskadi.
Instagramers foodies Euskadin, gure gastronomiaren benetako enbaxadoreak. Euskadin zehar ibilbide gastronomiko bat egiteko jarrai ditzakezun profil batzuk erakutsiko dizkizugu.
Euskadiko eta Nafarroako gizarte-eragileekin konektatzeko sortu zen Guuk, sinergiak sortzeko eta lurraldearen eraldaketa digitala bultzatzeko. Konpromiso sendo horretatik sortu zen Kirol App proiektua, tokiko kirol-kluben digitalizazioa bultzatzeko eta haien zaletasunekin komunikatzeko bide berriak aztertzeko garatu den mugikorretarako aplikazioa.
¿Quieres recibir notificaciones con los mejores articulos?