Teknologia eta Berrikuntza
Nola aktibatu Guuk-en 5G teknologia Android eta iPhone sistemetako mugikorretan
2 minBenetako konexioaz goza dezazun, Euskadiko 5G abiadurako konexiorik azkarrena eskaintzen saiatzen gara Guuk-en.
Bazenekien Donostian urtean 141 egunetan egiten duela euria, gutxi gorabehera? Estatuko zifrarik altuena da, AEMETen arabera. Iruñean, 132 egunetan egiten du euria urtean, eta gainerako eskualdeetan ere batezbestekoak altuak dira. Hori guztia eguraldia kontsultatzeko aplikazioen bidez jakin dezakezu.
Urte asko dira teletestua ez dela erabiltzen; ezta paperezko egunkarietako eguraldiaren atala ere. Gaur egun, mugikorrarekin, nahikoa da widget batean sartu eta kontsultatu nahi dituzun datak sartzea. Segundo gutxian egin dezakezu.
Baina zein dira eguraldia kontsultatzeko aplikazio onenak? App Storen edo Play Storen sartzen bazara, antzeko funtzioak eta pantaila-irudiak dituzten aukera pila bat aurkituko dituzu. Guuk-ek lagundu egin nahi dizu.
Zerrendatik kanpo utziko ditugu ordaintzekoak diren aplikazioak eta publizitatez beteta daudenak. Ez galdu denbora aplikazioak bilatzen eta iragarri eguraldia tresna-sorta honekin.
Ezin genuen beste batekin hasi. Euskalmet da Euskal Meteorologia Agentziaren eguraldia kontsultatzeko aplikazio ofiziala. Zehaztasun handia eskaintzen du, tokiko eta eskualdeko datu espezifiko ugari ematen baititu. AEMETen mailan dago, eta baita haren gainetik ere, Euskadiko klimarako.
Zazpi egunerako iragarpena, hurrengo 72 orduetako eguraldiaren bilakaera, hiru egunerako meteorologia-abisuak eta euri-radarrari eta radar ultramoreari buruzko informazioa ere eskaintzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegorako bakarrik da aplikagarria. Kontuan hartu Nafarroan bizi bazara, ez baitizu ezertarako balioko.
Tontakeria dirudi, baina uste baino askoz garrantzitsuagoa da. Etxetik irten aurretik euria, haizea edo eguzki-galda egingo duen jakitearekin batera, jakin beharra daukazu zer moduzko kalitatea duen aireak. Bada, Eusko Jaurlaritzak badu horretarako aplikazio bat! Airearen kalitatea Euskadin deritzo, eta ikaragarri gustatzen zaigu.
Horrekin, Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Euskadiko Sareko estazio finkoetan neurtzen den airearen kalitatearen indizea kontsultatu ahalko duzu. Grafiko sinpleekin adierazten ditu kutsatzaile-kontzentrazioak edo kalitate orokorra estazio zehatz bat markatuz gero edo hurbiltasunaren araberako bilaketa eginez gero.
Eguraldia kontsultatzeko aplikazioen arteko klasikoa. AccuWeather aplikazioak 100 milioi deskargatik gora ditu PlayStoren, eta ez da kasualitatea. Oraindik ere, mugikorretarako zerbitzurik osoena eskaintzen du, bai datuengatik, bai irisgarritasunagatik eta interfazeagatik.
Non bizi zaren hautatu behar duzu, eta, aplikazioa irekitzean, hainbat fitxarekin topo egingo duzu: tokiko eguraldia, tenperatura, haizearen abiadura eta hezetasuna. Widget pertsonalizagarri bat du, baita doitu ditzakezun aukera ugari ere. Gure ustez, onenen artean dago.
Ez da deskarga gehien dituena, baina ElTiempo.es du atzean. Meteorologiaren esparruko webgune zaharrenetako bat da, eta horregatik du halako kalitatea aplikazioak. Zehaztasunari dagokionez, ez du parekorik. Eta, erne, datu ugari biltzen baititu.
Hauek eskaintzen ditu, besteak beste: eguneko eguraldiaren iragarpena, ordukakoa eta bi astekoa, AEMETen alertak eta prezipitazioen abisuak, euri, elur, tenperatura edo haizearen radar-mapak, airearen kalitatearen indizea, polen-kontzentrazioa, multzokako jarduera, kostaldeko eguraldia eta orduaren araberako UV indizea. Guztia dohainik!
Pertsonalizazioa, alertak eta jakinarazpenak, mapak, radarrak eta sateliteak, orotariko iragarpenak eta albisteen atal bat. Meteored eguraldia kontsultatzeko beste izar handietako bat da, bai ordenagailurako bai mugikorrerako.
Gure ustez, aplikazio honek widgeten atal onenetako bat du. Eguraldia zuzenean pantaila nagusitik kontsultatuko baduzu, oso apustu segurua da. 50.000 udalerri eskaintzen ditu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako udalerri guztiak daude horien artean.
PlayStoren eguraldia kontsultatzeko aplikazioen artean, bigarrena da deskarga-kopuruari dagokionez. Previsión meteorológica local aplikazioaren bi ezaugarri dira nabarmentzekoak: batetik, pertsonalizazio-maila eta, bestetik, iragarpenen datuak erakusteko menu hedagarri bisualak. Zerbait deigarria nahi baduzu, hauxe da egokia zuretzat.
24 orduko iragarpenak aurkituko dituzu, eta, haietan, orotariko neurketak (ordu bakoitzeko tenperatura, sentsazioa, faseak, hezetasuna, UV indizea, ikuspena, ihintz-puntua, euri-probabilitatea eta abar), eta, horretaz gain, hondamendi meteorologikoen tokiko alertak eta airearen kalitateari buruzkoak.
Ezin genuen AEMETen proposamena eguraldia kontsultatzeko aplikazio onenen zerrendatik kanpo utzi. Egia da ez dituela eskaintzen, inondik inora, aurreko adibideek bezalako grafiko eta animazioak , baina haren datuak dira zehatzenak eta fidagarrienak.
Alderdi bisuala alde batera utzita, aplikazioak oso ondo funtzionatzen du. Zazpi egunerako iragarpenak eskaintzen ditu, eta hiru egunerako ordukako iragarpenak,8.000 udalerritan baino gehiagotan, bai Euskadin eta bai estatuan. Halaber, fenomeno arriskutsuen abisuak, erakundeari buruzko informazio-oharrak eta widgetak ditu.
Eguraldia zehaztasun handiagoz kontsultatu nahi duzu? Beti jo dezakezu ordenagailura, Internet bidez kontsultatzeko. Aplikazioak eskaintzen dituzten enpresa hauek informazio hobea eskaintzen dute webgunean. Eta, jakina, horien artean Euskalmet gomendatu behar dugu [hemendik].
Nolanahi ere, kontuan izan, Euskadiko eguraldia mugikorrean edo ordenagailuan kontsultatzen duzula ere, Interneteko konexio ona beharko duzula. Guuk-en behar duzuna daukagu. Sartu gure webgunean edo deitu 900 622 151 telefono-zenbakira, eta hartu aurrea zirimiriari.