icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Irailaren 6a jaieguna da Euskadin. Elkanoren eguna

29 Agosto 2022 13:51

2022an, Juan Sebastian Elkanoren mundu-itzuliaren 500. urteurrena beteko da.

Eta gertaera bitxia edo ezezaguna dirudien arren, 2022an oso presente egongo da, jaieguna izango baita Euskadin, eskolarako buelta bete-betean.

Zergatik da jaieguna irailaren 6a Euskadin?

2022ko lan-egutegian, berrikuntza bat dago: irailaren 6a jaieguna izango da, Juan Sebastian Elkano getariarraren mundu-itzuliaren 500. urteurrena ospatzeko.

Abenduaren 25a, Eguberri eguna, igandea da aurten, eta haren ordez izango da jaieguna irailaren 6a.Eusko Jaurlaritzak uste du itsasgizon gipuzkoarrak egindako balentria historikoak ekarpen handia egin diola gizateriaren historiari, eta, nolabait, globalizazioaren lehen bultzatzailea izan zela. Hala, behin eta berriz agertzen da haren izena estatuko kale-izendegietan eta erakundeetan (Real Instituto Elcano, adibidez).

Izan ere, marinel gipuzkoarrak eta haren tripulazioak ia hiru urte behar izan zituzten itsasontzian munduari buelta emateko. Guri, berriz, 24 ordu ere ez digu irauten mugikorraren bateriak!

Nor zen Juan Sebastian Elkano?

1486an jaio zen Getarian, Gaztelako Koroaren mendeko herria garai hartan. Gaztetatik arrantza- eta merkataritza-ontzi ugaritan ibili zen, eta esperientzia handia hartu zuen itsasoan. 1509an, Aljerren aurkako espedizioan parte hartu zuen, eta, ondoren, Italiako beste kanpaina batean ere bai, berrehun tonako ontzi batekin. Ontzia saldu egin behar izan zuen gero, tripulazioari ordaintzeko, baina legez kanpoko ekintza bat izan zen hura, delitua baitzen gerra garaian atzerritarrei itsasontzi armatu bat saltzea.

1518an Sevillara joan zen bizitzera, eta han jakin zuen Magallaesek itsas bide berri bat aurkitu nahi zuela Indietara iristeko. Hala moduzko jendearekin osatu behar izan zuen tripulazioa marinel portugaldarrak (lapurrak, zorrak zituztenak, egoera etsigarrietan zegoen jendea...). Haien artean, Elkano. Itsasgizon gisa zuen esperientziari esker, Concepción ontziko maisu izendatu zuten gipuzkoarra.

irailak 6 jaieguna euskadin

Mundu-biraren hasiera

1519ko abuztuaren 10ean hasi zen espedizioa Sevillan, Guadalquivir ibaian behera, Sanlúcar de Barramedaraino. Irailaren 20an, Sanlúcar de Barrameda utzi eta Ekialdeko Indietako lurretarako itsas-bidearen bila abiatu ziren. Gaztelaren menpeko itsasoak zeharkatu zituzten Espezien Uharteetaraino, mendebalderanzko bidean, lehenago Kristobal Kolonek egin bezala.

Lehen negua eta San Julian portuan porrot egin zuen matxinada bat pasatuta, bideari jarraitu zioten. Arazorik ez zen falta izan. 1520an, Ozeano Barea eta Atlantikoa lotzen dituen pasabide nagusia aurkitu zuten Txileren hegoaldeko muturrean. Magallaesen itsasartea esaten diogu gaur egun, Fernando Magallaes itsasgizonaren omenez.

1521eko apirilean hil zen Magallaes Filipinetan, indigenekin izandako liskar baten ondoren. Gonzalo Gómez de Espinosa espedizioko buru hautatu zuten orduan, eta Juan Sebastian Elkano Victoria ontziko kapitain. Moluka uharteetara iritsi ondoren —hura zen helmuga—, bueltako bideari ekin zioten.

Elkanok errazago asmatuko zukeen zein bide hartu behar zuen, bere bidaia planifikatzeko aplikaziorik onenak eta Guuk-en datu-konexioa eduki izan balitu.

Zer egin zuen Elkanok?

Trinidad ontzia Tidoreko portuan gelditu zen, konpondu eta Pazifikotik Panamara itzultzeko. Orduan, Elkanok agintea hartu zuen Espainiara itzultzeko: Ozeano Baretik, ibilbide ezezagun batetik, edo ospetsu egin zuen bidetik itzuli erabaki beharra zuen.Portugalen itsasoetatik itzultzea erabaki zuen, Afrika inguratuz eta lehendik ezagunak zitzaizkion bideak eginez.

Indiako Ozeanoa zeharkatu eta Afrika inguratu ondoren, 1522ko irailaren 6an iritsi zen Victoria ontzia Sanlúcar de Barramedara, Elkanorekin eta beste 17 lagunekin. Lur osoari bira eman ondoren. Balentria historikoa izan zen. Horregatik da jaieguna 2022ko irailaren 6a Euskadin.

Abenturazale gipuzkoarraren omenez, egun horretan irteeratxo bat egin eta gure lurreko txokoren bat ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Zer egin Euskadiko jaiegunetan?

Kalean ibiltzeko ohitura daukagu hemen, Eta familiarekin edo koadrilarekin egotea beti da plan erakargarria. Zubirik izan ez eta asteartean jaieguna baldin badaukazu, hona hemen proposamen bat: euskal foodieen Instagrameko kontuak inspirazio-iturri gisa hartu, eta gustura jateko plan bat prestatzea.

Beste batzuek nahiago izaten dute bizikletan ibiltzeko edo mendira joateko aprobetxatu egun horiek. Horientzat ezin egokiagoa da buruzko artikulu hau, plan ezin hobea baita garai honetarako.

Ihesaldiak eta oporrak

Irailaren 6 honetan beste herrialde batzuetara bidaiatzeko edo ihesalditxo bat egiteko asmoa baduzu, gogoratu Guuk-enroaminga aktibatu edo desaktibatu dezakezula. Oso erraza da zure mugikorrean konfiguratzea: aplikaziotik egin dezakezu, edo, nahiago baduzu, bezero-arretaren bidez. Funtzio hori aktibatua, deiak jaso eta egin ahal izango dituzu, mezuak bidali eta jaso, eta zure datuak erabili. Guuk-enroaming aktibatzeko moduari buruzko post hau oso baliagarria izango zaizu.

Gainera, oraindik Guuk-en aplikazioa ez baduzu, deskargatzea gomendatzen dizugu, bidaian zenbat kontsumitzen duzun hobeto kontrolatzeko.

Erlazionatutako berriak
Guuk gara

Kirol App, Euskadiko eta Nafarroako kirol-klubentzako aplikazioak

4 min

Euskadiko eta Nafarroako gizarte-eragileekin konektatzeko sortu zen Guuk, sinergiak sortzeko eta lurraldearen eraldaketa digitala bultzatzeko. Konpromiso sendo horretatik sortu zen Kirol App proiektua, tokiko kirol-kluben digitalizazioa bultzatzeko eta haien zaletasunekin komunikatzeko bide berriak aztertzeko garatu den mugikorretarako aplikazioa.