Teknologia eta Berrikuntza
Nola aktibatu Guuk-en 5G teknologia Android eta iPhone sistemetako mugikorretan
2 minBenetako konexioaz goza dezazun, Euskadiko 5G abiadurako konexiorik azkarrena eskaintzen saiatzen gara Guuk-en.
Etxetik ateratzen garen bakoitzean, beharrezko guztia hartu ote dugun begiratzen dugu; etxeko giltzak eta, gaur egun, ia garrantzitsuena: smartphonea. Lagun eta senideekin konektatzeko, posta elektronikoa begiratzeko eta sare sozialetako profilak eguneratzeko ez ezik, modako jokoetan jokatzeko, GPSa erabiltzeko eta ordaintzeko ere erabiltzen dugu mugikorra.
Gainera, gero eta osagarri gehiago ditugu erortzen denean ez apurtzeko edo edertzeko. Zorroak, popsocketak eta mugikorretarako poltsak moda-modan daude.
Mugikorraren itxura zaintzea garrantzitsua da, baina mugikor-tarifa preziorik onenean eta mugikor-konexio onena izatea are garrantzitsuagoa da. Garrantzitsua da hilero zure kontsumoaren arabera beharko dituzun datuen araberako tarifa kontratatzea. Ez gehiago, ez gutxiago.
Mugikorra ahalik eta denbora gehienean erabili ahal izateko, funtsezkoa da, besteak beste, bateria zaintzea.
Gehien behar dugunean —esate baterako, Guuk-en appean datu-kontsumoa begiratzen gaudela— bateriarik gabe geratzea ez da inoren gustukoa. Horregatik, zure smartphoneko bateria kontserbatzeko aholku batzuk emango dizkizugu:
Litiozko bateria modernoek ez dute oroimen-efekturik (ez da beharrezkoa bateriak erabat hustu arte itxarotea berriro kargatzeko), baina, hala ere, ez da gomendagarria kargatu ondoren korrontera konektatuta edukitzea. Zenbat eta denbora gehiagoz eduki entxufatuta telefonoak, orduan eta aukera gehiago zirkuitulaburren bat izateko eta bateria handitzeko.
Zure smartphonearen energia-gastua kontsultatzen baduzu —Ezarpenak>bateria—, ikusiko duzu pantailak duela mugikorreko energia-gastu handiena. Pantailaren distira doitzen baduzu, zenbait ordu luzatuko duzu telefonoaren autonomia. Horretarako, eskuz doitu dezakezu distira, modu automatikoan utz dezakezu edo energia gutxiago gastatzen duten pantailako horma-paper ilunak erabil ditzakezu.
Android sistema eragilearekin dabiltzan gailuetan, aplikazio batzuk atzeko planoan exekutatzen dira, eta, ondorioz, bateria gastatzen dute. Beraz, mugikorreko atazak kudeatu, eta jokoak eta funtzionamenduan izatea beharrezkoa ez den gainerako aplikazioak itxi behar ditugu.
Esate baterako, mendian zabiltzanean perretxiko bila, ez eduki etengabe irekita perretxiko-espezieak identifikatzeko aplikazioak.
Bluetootha eta GPSa denbora guztian konektatuak izatea ere ez da gomendagarria. Bazenekien konexio horiek etengabe ari direla konektatzeko sare baten bila? Horregatik, ez bagara erabiltzen ari, hobe da itzalita edukitzea.
Ekintza txiki horiekin, gure bateriak minutu edo ordu gehiagoz iraungo du, eta gure energia-gastua eraginkorragoa eta jasangarriagoa izango da. Orain arte bezala, gailu elektronikoak ongi erabiltzeko eta teknologia ahalik eta modu jasangarrienean baliatzeko aholkuak ematen jarraitzen du Guuk-ek.