Euskal Hiria
Gabonetako argirik onenak dituzten Euskadiko herri eta hiriak
3 minPlan ezin hobea da Gabonetarako Donostiako kaleetan paseatzea edo Gasteizko jaiotza monumentala ikustea.
Kaixo, lagunok! Benetako zentzumen-festa dira Gabonak Euskadin: gau hotzak alaitzen dituzten argi distiratsuak, talo- eta txistor-usaina txoko guztietan eta belaunaldiz belaunaldi mantentzen diren tradizioen goxotasuna. Gabonetako azokak ezinbestekoak dira sasoi honetan; ezin dituzu huts egin.
Tradizio horien artean, elkargune gisa nabarmentzen dira gabonetako azokak, artisautzaz, gastronomiaz eta magiaz beteak. Ez huts egin!
Gure lurraldeko Gabon-azoka xarmagarrienetara eramango zaitugu gaur. Gabon-giro bizieneko Euskadiko txokoetan barrena bidaiatuko dugu. Has gaitezen!
Gabonetako ipuinen kutsua hartzen du Bilbok, eta Erripako kaiko Gabon-azoka da horren adibide argiena.
Abenduaren 1etik urtarrilaren 5era, gabonetako argiz eta apaingarriz hornitutako 20 etxolek aukera ugari eskaintzen dizkigute; besteak beste, eskuz egindako apaingarriak eta oparitzeko produktu bikainak.
Baina ibilbidea ez da hor amaitzen; izan ere, handik gertu dago, Areatzako kaian, Gabonart, Gabonetako Artisau Azoka. Abenduaren 15etik urtarrilaren 5era egiten da. Bertako artisau onenak elkartzen dituenez, tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituzten pieza paregabeak aurkituko dituzu.
Zatoz, ikus Alde Zaharra argiztatuta eta jan taloa eta txistorra. Ez duzu esperientzia ahaztuko. Nola iritsi? Metroa har dezakezu Alde Zaharreko geltokiraino; bestela, tranbia har dezakezu, eta Pio Barojako geltokian jaitsi.
Donostia hiri dotorea da berez, baina, Gabonetan, magia areagotu egiten da. Gabon-merkatua Urumea pasealekutik Ramon Labaien plazara zabaltzen da; ikusgarria da zinez.
Abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra, 50 etxolatik gora izango ditugu bertako artisautza-produktuak eta gabonetako opari originalak saltzen.
Gabonetako noria ikusgarriak osatuko du esperientzia, Kontxako badia argiztatuta ikusteko aukera emango baitizu; ahaztezina izango da. Zerbait lasaiagoa nahi baduzu, Gipuzkoa plazako jaiotzak xehetasunez betetako agertoki tradizional batera eramango zaitu.
Iristeko, nahikoa da ibaiertzean barrena paseoan etortzea tren-geltokitik. Autoz baldin bazatoz, erdialdeko aparkalekuak ongi konektatuta daude.
Gabonek xarma berezia dute Gasteizen eta hango Gabon-azoka ikusi beharrekoa da. Independentzia kalean eta Urrezko Zeledonen plazan egiten da parekorik gabeko azoka hori, abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra.
Artisau produktuak izaten dituzte salgai 35 etxoletan; horregatik, toki aproposa da maitasunez egindako opariak aurkitzeko.
Kandelen gaua da Gabonetako une gorena Gasteizen. 13.000 kandelatik gora pizten dira Erdi Aroko hirigunean, eta ametsetako agertoki bilakatzen da. Aukera bikaina da kale harriztatuetan paseatu eta argien magian murgiltzeko.
Oso erraza da azokara iristea: tren-geltokitik bertatik paseo labur bat emanez, hirigune historikora iritsiko zara. Bestela, hainbat aparkaleku dituzu hirian; pixka bat ibiltzeko aprobetxa dezakezu.
Getxoko Gabon-azoka (Areetako geltokia plaza) toki paregabea da familiarekin etortzeko. Abenduaren 6tik urtarrilaren 6ra egiten den azoka horrek tradizioa eta txikienentzako jarduerak bateratzen ditu.
Bertako produktuak eta artisau-produktuak eskaintzen dituzte etxoletan eta, azoka alaitzeko, haurrentzako lantegiak eta musika-emanaldiak izaten dira. Olentzero, haurrei opariak ekartzen dizkien ikazkin maitea, bisitan etortzen da, eta horrek are bereziagoa bihurtzen du esperientzia.
Ez dakizu nola heldu? Metroa da zure aliaturik onena: jaitsi Areetako geltokian eta gozatu gabonetako magiaz.
Zarautzen ezagunak dira hondartza eta surfa, baita Gabon-azoka xarmagarria ere. Musika plazan egiten da, abenduaren 8tik urtarrilaren 7ra: artisau-produktuak eta oparitzeko aukera bikainak izango dituzu barra-barra etxoletan.
Azokarekin batera egiten diren jarduerak bereziak dira oso: zuzeneko kontzertuak, eskulanen lantegiak eta magia-ikuskizunak familia osoarentzat. Ba al dago Gabon-giroaz gozatu bitartean itsasoaren ondoan paseatzea baino gauza hoberik?
Trenez bazatoz, azokatik minutu gutxi batzuetara duzu Zarauzko geltokia.
Hondarribiko Gipuzkoa plazan, Gabon-giroa bizi-bizia izaten da abenduaren 10etik urtarrilaren 6ra. Giro atsegina eta kalitate handiko tokiko produktuak nabarmentzen dira azokan; hala, gastronomia tipikoa eta eskualdeko izaera islatzen duten artisau-piezak izango dituzu eskura.
Gurdi-pasealdiek eta gabonetako abesbatzen emanaldiek osatzen dute esperientzia paregabe hori. Hondarribira iristeko, autobus bat har dezakezu Donostiatik; gune historikotik gertu-gertu utziko zaitu.
Durangon, Gabonak ospatzeko, azoka egiten da Ezkurdi plazan, abenduaren 12tik urtarrilaren 5era. Garai horretan, haurrentzako lantegiek eta musika-emanaldiek girotzen dituzte erdiguneneko kaleak.
Etxoletako produktu tipikoak ikusi ahal izango dituzu, eta, gainera, Durangoko erdigune historikoa hurbil dagoenez, paseo bat emanda, esperientzia biribilduko duzu. Tren-geltokitik azokara iristeko, paseo labur bat baino ez dago.
Lekeitiok itsas giroan ospatzen du Eguberria Independentzia plazan, abenduaren 13tik urtarrilaren 6ra. Besteak beste artisau-produktuak eta gabonetako apaingarriak aurkituko dituzu etxoletan, tradiziozko giroan, betiere.
Arratsaldez, portua argiztatzen denean, magiaz betetzen da azoka. Hara iristeko, zuzeneko autobus bat har dezakezu Bilbon.
Tolosako Euskal Herria plazako Gabon-azokan (abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra) ezagunak dira magia-ikuskizunak eta lantegiak, dibertigarriak baitira familia osoarentzat.
Produktu tipikoak izango dituzu aukeran, giro abegitsuan betiere. Beraz, huts egin ezineko hitzordua da. Tren-geltokitik iristea erraza da, herrigunetik gertu baitago.
Eibarko azoka Untzaga plazan egiten da , abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra. Gabonetako abesbatzak eta tokiko produktuz betetako etxolak izaten dira. Primerako tokia da Eguberri lasaiak eta xarmagarriak nahi dituztenentzat.
Tren-geltokitik abiatu eta paseo labur bat emanez zuzenean iritsiko zara azokara; beraz. ez kezkatu, haurrekin bazoaz.
Garai honetan, une guztiak dira garrantzitsuak, eta topera bizi ditzazun nahi du Guuk-ek. Gure tarifei esker, inoiz baino errazagoa izango da argazkiak partekatzea, ibilbideak prestatzea eta planak koordinatzea. 💚
Zati hau gaizki dago gaztelaniazko jatorrikoan. Gasteizko parke bat ta hango jaiotza aipatzen dute, baina Donostiaz ari dira, eta, beraz, aldatu egin dugu hor itzulpena. Kontuan izan gaztelaniazko testurako.