icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Ezagutu Pozalaguako koba eta hango estalaktita zoragarriak

04 Diciembre 2024 11:22
Cueva de Pozalagua

Deskonektatzeko, ez dago natura eta haren bakea bezalakorik. Euskadin ez da zaila paisaiaz gozatu eta noraezean ibiltzeko aukera ematen duten tokiak aurkitzea. Baina, batzuetan, errutinatik ihes egin eta toki berri eta interesgarriak ezagutzeko gogoa izaten dugu: Pozalaguako kobak eta han dauden lore-formako estalaktitek maitemindu egingo zaituzte.

Entzutez ezagutzen baduzu baina oraindik ez bazara han izan, koba hori bisitatzeko txanda gordetzea gomendatzen dizut, denborarik galdu gabe. Ez zaizu damutuko, ikusgarria da eta.

Cueva pozalagua

Ezagutu Pozalaguako koba eta hango estalaktita zoragarriak

Pozalaguako koba Karrantza haraneko mendebaldean dago, Bizkaian; zehazki, Karrantzako Ranero auzoan dago (Enkarterri), Armañongo parke naturalean eta babes bereziko eremu batean.

Barrunbea 500 metroko altitudean dago, Karrantzako antiklinalaren hegoaldean, kareharri urgondarrek osatutako Ranero haitzen azpian.

Estalaktita eszentriko ugari izateagatik da hain berezia koba. Lore-formako estalaktita horiek interesgarriak eta bitxiak dira oso; gainera, estalaktita horien bigarren multzo handiena dago koban; Australiako koba batean dago handiena.

Pozalaguako kobaren historia

Koba ustekabean aurkitu zuten 1957ko abenduaren 28an, Dolomitas del Norte SA enpresaren dolomia-harrobian egindako eztanda baten eraginez; urtebete lehenago hasi zen enpresa Ranero haitzetako lurrak ustiatzen.

Cueva Pozalagua

Harrobiaren ondorioz kaltetutako formazio ugari dago gaur egun. Enpresa harriak erauzteko tokiak aldatuz joan zen, leherketek kobako formazioetan eragiten zituzten kalteak minimizatzeko.

Zorionez, harrobietako lanek ez zioten indarrik kendu naturak oparitu digun lurpeko mirariari. Izan ere, aditu batzuen ustez, Europako haitzulo politena da.

Pozalaguako koba bisitatzea

Kobazuloa 1991n ireki zen bisitarientzat. Harrerako eraikinetik sar daiteke, hiru metroko desnibel bat gainditu ondoren: metalezko eskailera bat eta ezintasunen bat dutenentzako plataforma bat daude barrunbeko lurzorura iristeko.

Koban zehar ibiltzeko, metalezko pasabide bat dago jarrita, eskubanda bat duena alde banatan. Tamaina desberdineko zutabe eta koladak zeharkatzen ditu ibilbideak, eta, leherketen ondorioz lehortutako laku luze batetik igaro ondoren, Versalles aretora iritsiko dira bisitariak.

Han dagoestalaktita eszentriko gehien. Barrunbearen barnean prestatu den behatoki batean amaitzen da bisita. Kobazulo osoa ikusten da handik, Karrantzako lurpean dagoen txoko benetan ederra.

Zer ikusi Pozalaguako koban

Alde batetik, estalaktitak ikusiko dituzu bisitan; zuhaitzen sustraiak dirudite, grabitatearen aurka borrokan. Baina bestelakoak ere badaude ikusgai. Adibidez, "Auditorioa" aretoan, ura atxikitzen duten karbonatozko egitura txikiek eratzen dute zorua. Deskribatu ezineko ikuskizuna da, bertatik bertara ikusi beharrekoa.

125 metroko luzera du gutxi gorabehera, eta 40 metroko sakonerako lau sima berdin ditu: sekulakoa da. Bisitatzen duzunean ulertuko duzu zergatik jaso zuen duela urte batzuk Repsol gidaren Txoko Onenaren saria.

Mugikortasun urriko pertsonentzako sarbidea duenez, edozein etor daiteke koba ikustera. Gainera, bisita guztiak gidatuak direnez, kobaren historia, formazio-prozesuak eta askoz gehiago ezagutuko duzu. Bisitaren amaieran, ohartuko zara labur-laburrak egin zaizkizula 45 minutuak.

Pozalaguako koba bisitatzeko ordutegiak eta prezioak

Kobaren irekitzen duten egunetan, asteburuetan eta jaiegunetan, ordutegia 11:00etatik 18:00etara da, baina azken txanda 17:00etan hasten da.

Cueva de Pozalagua

Sarrera orokorra 10 € da eta, murriztua, 6 €. Sarrera murriztua erabili ahal izango dute 6-12 urteko haurrek, erretiratuek eta pentsiodunek, ikasle-txartela dutenek eta taldeek (20 lagunetik gorakoak). 6 urtetik beherako haurrek ez dute sarrera ordaindu behar.

Udako ordutegia (ekainaren 25etik irailaren 8ra), asteartetik igandera eta jaiegunetan, 11:00etatik 20:00etara da; hala ere, azken txanda 19:00etan hasten da. Itxita egoten da astelehenetan (jaiegunetan eta zubietan izan ezik), irailaren 18an eta Gabonetan (abenduaren 24a, 25a eta 31 eta urtarrilaren 1a eta 6a).

Aste Santuan (eta Pazko astean) eta Gabonetan (Eguberri-eguneko astea eta Urteberrikoa) asteartetik igandera irekitzen da, 11:00etatik 18:00etara, baina azken txanda 17:00etan hasten da. Ez du balio itxita egoten den egunetarako.

Irekitzen den egunetan, gutxienez 6 pertsona behar dira bisita egiteko, betiere erreserba ez bada online egin. Erreserba webgunetik egin baduzu, bisita beti egingo da; berdin dio zenbat pertsona dauden.

Nola iritsi Pozalaguako kobara Bilbotik, Gasteiztik eta Donostiatik

Pozalaguako koba Karrantza haraneko mendebaldean dago, Bizkaian; hain zuzen, Karrantzako Ranero auzoan dago (Enkarterri). Bisita-ordutegiak etengabe betetzen dira, lore-formako estalaktita eszentrikoei esker.

Pozalaguara iristea

Pozalaguako kobara ibilgailuz joateko, errepide bakar bat dago: BI-4679 errepidea Raneroko noranzkoan, Rioseco auzoan barrena (Pozalaguako kobarako seinaleek markatzen dute bidegurutzea). Desbideratze horren aurretik eta ondoren dauden sarbideak ez daude egokituta eta ez dira irisgarriak.

Nola iritsi Bilbotik

Bilbotik Pozalaguako kobara autoz joan nahi baduzu, bi aukera dituzu.

Lehena kostaldekoa da: A-8 errepidea hartu behar duzu Santanderrerantz, Colindresen irten, eta N-629 errepide nazionalean sartu, Burgoserantz (bide bizkorra). 15 bat km egin ondoren, desbideratze bat hartu beharko duzu ezkerretara, Karrantza jartzen duena (CA-150).

Han jarraitu, Karrantza udalerrian sartu arte (BI-630), egin beste1,6 km eta desbideratu ezkerrera —Pozalaguako koba, Ranero (BI-4679) jartzen du—.

ruta Bilbao Bilbo coche cuevas de pozalagua

Bigarren aukera Kadaguako korridoretik doa; BI-636 errepidea hartu behar duzu Balmasedarantz, eta Zallan irten behar duzu. Herria zeharkatu ondoren, 5,5 km ingurura, eskuinera desbideratu behar duzu (BI-630).

Jarraitu beste 25 km, gutxi gorabehera, eskuinera desbideratzeko seinale hau aurkitu arte: Pozalaguako koba, Ranero (BI-4679). 5,5 km-ren buruan, Pozalaguara iritsiko zara.

Garraiobide publikoan joateko, Renfeko trena har dezakezu Karrantzara, eta han taxi bat eskatu edo aldez aurretik hitzartu; 12 minutuan koban izango zara. Ez dizugu autobusa gomendatzen. Izan ere, Castro Urdiales–Brazomarren utziko zaitu, eta beste 45 minutu egin beharko dituzu taxian.

Nola heldu Gasteiztik

Gasteiztik Pozalaguako kobara autoz joateko, A-8 errepidea edo A-624 eta BI-630 errepideak erabil ditzakezu. Ez dizugu garraio publikoa gomendatzen, Bilbotik joateko azaldu dizkizugun eragozpen berak baititu, Intermodalera iristeko beste autobus bat gehituta.

ruta Vitoria Gasteiz coche cuevas de pozalagua

Nola iritsi Donostiatik

Donostiatik Pozalaguako kobara joateko, autoz joan zaitezke, AP-8 eta A-8 errepideetatik. Kasu honetan ere ez dizugu gomendatzen garraio publikoa, Gasteiztik joateko aukeran bezala, lehenengo Bilbora iritsi beharko baituzu, eta han autobusa edo trena hartu eta, gero, taxia. Guztira denbora eta diru gehiegi da.

ruta San Sebastián Donosti DOnostia coche cuevas de pozalagua

Ziur gaude Pozalaguako kobara joateko gogotan zaudela berriro, gauza bera gertatu baitzaigu guri ere. Hartu bizkar-zorroa, kargatu topera mugikorra eta miretsi hango estalaktitak. Eta bisitan zehar konektatuta egon zaitezen, zuretzako tarifarik onenak ditugu Guuken.

Erlazionatutako berriak