icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Pintxoak jateko Donostiako tabernarik onenak: pote batzuk Alde Zaharrean!

16 Noviembre 2023 12:00

Alde Zaharrean eta Grosen daude pintxoak jateko Donostiako taberna onenetariko batzuk. Gipuzkoako hiriburuko gastronomiak izen handia du, eta, hain zuzen, itsas ertzeko toki hori bera aukeratzen dute donostiarrek eta turistek poteoan joan eta janari eta ardo ederrez gozatzeko.

Hemengoa bazara, ez duzu beharko pista askorik. Paco Bueno eta Intza, adibidez, klasikoak dira pintxo-kontuetan. Bisitan etorri zara eta ongi jan nahi duzu? Hala bada, ondo baino hobeto etorriko zaizu Guuk-ek hemen prestatu dizun lokal-aukera hau, Euskadiko artearen alderdi onena ezagutu ahal izango baituzu.

Ikusteko gauza ugari daude Donostian —Kursaala, Kontxa, Haizearen Orrazia, Urgull mendia, etab.—, eta urtean zehar badira une bereziak bertako tradizioa dastatzeko. Baina hori guztia eta gehiago ikus dezakezu Donostian zehar pintxoak janez. Bazatoz?

Mejores bares pintxos Donosti

Pintxoak jateko Donostiako tabernarik onenak

Tradizioa ala modernotasuna; berdin dio zer hautatzen duzun, Donostian beti asmatuko baituzu. Pintxo-taberna batzuek sariak jaso dituzte, eta hamarkada askoko historia dute. Baina azken bi hamarkadetan ireki dituzten beste lokal askok ere izen ona lortu dute.

Haietako gehienak Alde Zaharrean daude; beste batzuk, Kontxako hondartzaren ondoan; eta beste bakar batzuk —gero eta gehiago— Grosen, azken urteotan ospea eta interes kulturala irabazten ari den auzoan. Toki horietara bazoaz, pintxoaren paradisuak aurkituko dituzu.

Mejores bares de pintxos en Donosti

Hor, San Telmoren eta Boulevardaren artean, tradizioa, lan gogorra eta Donostiako txikiteoan nabarmentzen ausartu direnen jarduna elkartzen dira. Guk establezimendu gutxi batzuk hautatu ditugu, baina, badakizu, “onenen” kontu hori subjektiboa da oso.

#1

Bodega donostiarra

Bodega donostiarra bar de pintxos en Donosti

Kalitatea eta tradizioa nahi badituzu Donostiako pintxoetan, Bodega Donostiarra establezimenduak izan beharko luke zure lehenengo aukeretako bat, punta-puntako generoa zerbitzatzen baitu... 1928az geroztik! Hemen, ezin dituzu huts egin hegaluze-ogitarteko osoa (lokal honetako klasiko bat, hegaluzearekin, antxoarekin eta piperrarekin), Indurain pintxoa, broxetak plantxan eta entsaladilla errusiarra. Benetako izarra da Grosen; hein batean, Migeltxok, Josunek eta Pilik zenbait hamarkadaz egin zuten lanari esker. Peña Goñi kaleko 13.ean dago. Kontsultatu webgunean.

#2

Juantxo taberna

Juantiagues | https://www.flickr.com/photos/juantiagues/15282367401

Jaun eta jabe, ogitartekoei dagokienez. Diotenez, Juantxo tabernan zerbitzatzen dute hiriko patata-ogitarteko onena (eta ia Euskadi guztikoa). Guk probatu dugu, eta ziurtatzen dugu egia dela. Hori bai, txipiroi-ogitartekoak ere merezi du. Izan ere, bi ogitarteko horiek Donostiako gastronomiako izarrak dira 1927tik (garai hartan, lokalaren izena artean Migueltxo zen). Karta sinplea da, eta nahiko merkea. Enbeltran kaleko 6.ean dago. Kontsultatu webgunea hemen.

#3

Atari Gastrolekua

Mel__photos | https://www.flickr.com/photos/76886703@N00/

Atentzioa emango dizu ikusi orduko. Tokiak eta tokiak daude, baina, Donostiako pintxo-taberna guztien artean, Atari Gastrolekuk dauka kokapen onenetako bat Alde Zaharrean. Kale Nagusiak eta Abuztuaren 31ko kaleak bat egiten duten tokian gaude, merkatuko produktuen arabera egindako eguneko pintxoak jaten, parez pare Santa Maria eliza dugula. Ezin da gehiago eskatu! 13 urte baino ez dira lokala ireki zutela, baina hango kartak ospe handia hartu du dagoeneko. Gaztazko izozkia fruitu gorriekin dastatu behar duzu postrean! Kontsultatu webgunean.

#4

Gandarias

Guk bai ala bai dastatuko genituzke txangurru-tartaleta, txerri-masailak eta ganba-broxeta. Pintxoak jateko Donostiako taberna bat baino askoz gehiago da Gandarias, baina, hala ere, hiriko Alde Zaharrean poteoan aritzen direnen gogokoenetako bat da. Lokala 60ko hamarkadan ireki zen, eta hauek dira haren indarguneak: kokapen bikaina —Abuztuaren 31ko kalean—, produktuaren kalitatea eta zeliakoentzako eskaintza zabala. Informazio gehiago, webgunean.

#5

Bartolo Etxea

Ajoarriero bakailaoa, txorizoa plantxan, txistorra, gildak, txipiroiak... produktu kastadunak eta kalitate onekoak nahi badituzu, ez izan zalantzarik. Bartolo Etxearen ezaugarri nagusiak ez dira dotorezia eta handitasuna. Aldiz, esperientzia luzea dauka, Donostiako zaporea duen tokiko gastronomia egiten dakite, eta aukera zabala dute, pintxoak eta ardoa giro lasaian dastatu ahal izateko. Konstituzio plazatik gertu dago (Fermin Kalbeton, 38), eta, beste lokal batzuk dituenez inguruan, batetik bestera joateko aukera izango duzu. Informazio gehiago, webgunean.

#6

Sport taberna

Bar Sport

Pintxo-taberna gutxik dute Donostian taberna honen prezio/kalitate erlazioa. Sport tabernako pintxoen artean, oso ezagunak dira foie-pintxoa eta mini hanburgesak. Kartako eskaintza ez da zabala, baina merezi du joatea, barran eserita giroaz gozatzeko eta tabernariak lanean ikuste hutsagatik. Marinel-dekorazioa eta ahozapitakoak direla-eta, ikusiko duzu zer-nolako nahastea sortzen den futbol-partidak dauden egunetan. Bestalde, zatoz garaiz, goraino betetzen da eta. Fermin Kalbeton kaleko 10.ean.

#7

MartĂ­nez taberna

9 metro barra eta 82 urte historia. Hori da Martínez tabernaren aurkezpena, Donostiako Alde Zaharreko pintxo-lokal zaharrena baita. Harrapazan/k! Manuel Martínezek eta Juliana Gilek ireki zuten, 1942ko maiatzaren 13an, eta ordudanik bizipoza eta kalitatea eskaini dizkie donostiarrei. Bisita batzuk gomendagarriak dira, baina hona etortzea nahitaezkoa da. Probatu itzazu —Abuztuaren 31ko kalean dago— gilda klasikoa, barrengorri gisatua, marmitakoa, piper gorri hegaluzez barrubetea edo atungorria tipularekin, eta murgil zaitez Gipuzkoako tradizioaren zaporean. Informazio gehiago, webgunean.

#8

Txepetxa taberna

Sariak, euskal sukaldari onenetako batzuk eta punta-puntako kalitatea. Txepetxa taberna da Donostiako Alde Zaharreko beste erreferentzia handietako bat. Martin Berasategiren toki gogokoenetako bat da, eta ez da harritzekoa. Bertako antxoak turistak, donostiarrak eta sektoreko profesionalak konkistatu ditu. Horregatik, zenbait sari ikusiko ditugu tabernako horma apaintzen: urrezko pintxoa, Bar de Bares eta Repsol gidako eguzkia, besteak beste. Hemen, arrainaz gainera, dastatu beharrekoak dira itsas trikua, foiea sagar-konpotarekin eta txangurru-krema. Benetako pintxo-tradizioa goi-mailako kalitatearekin eta lan arduratsuarekin. Arrandegi kaleko 5.ean dago, eta webgune benetan dotorea dauka.

#9

Danena taberna

Bar Danena

Donostia guztian, hauxe da txuri-urdin abesteko tokirik onena. Ez da modernoa eta estetika deigarrikoa, baina hiru hamarkada baino gehiagoan donostiarren bihotza bereganatu du egindako lan handiari esker. Prezio interesgarriak dituen kalitate oneko pintxo-taberna bat nahi baduzu Donostian, hauxe da adibiderik onena. Famatuak dira tortilla- eta txipiroi-pintxoak, ogitartekoak eta menuak. Enbeltran kalean dago, Boulevardetik eta Juantxo tabernatik oso gertu. Informazio gehiago, webgunean.

#10

Nestor taberna

Hobe da gauza on gutxi izatea txar asko baino. Nestor tabernan txuletoia, baratzeko tomatea, Gernikako piperrak eta, nola ez, patata-tortilla zerbitzatzen dira; besterik ez. Baina horrekin guztiarekin eta gildekin nahikoa izan da Donostiako pintxo-taberna onenen artean egoteko 40 urte baino gehiagoan. Lokal honek bete-betean asmatzen du beti, eta ehunka turista erakartzen ditu, donostiarrek berek barra betetzen dutela ikusita. Arrandegi kaleko 11.ean dago.

#11

Tambo taberna

El Tamboril jatetxea bisitarientzat eta Tambo taberna donostiarrentzat. Pintxoen erabateko erreferentzia da Alde Zaharrean, 70 urtetik gora baitaramatzate bezeroei kalitate oneko produktuak eta tradizioarekiko maitasuna eskaintzen. Aukeratu entsaladilla, barrengorriak, pipak(arrautza-irinetan pasatutako ganbak) edo atungorria eskabetxean, eta ez zaizu damutuko. Izan ere, Ganbara lokalaren jabeena izanik, ezin zen beste modu batera izan. Tira, horixe, ezin duzula huts egin: Arrandegi kaleko 2.ean.

#12

Mejillonera

La Mejillonera San Sebastián

Muskuiluetan espezializatutako garagardotegi honetan aperitibo ederrak dituzu; besteak beste, patata minak, beren saltsa ezagunarekin, eta txipiroiak. Esperientzia bikaina izango duzu, langile profesional eta atseginak baitituzte. Produktu guztiak artisau-erakoak dira 1967tik. Beraz, tradizioa eta modernotasuna bateratzen dituen pintxo-arratsalde bat igaro nahi baduzu, hauxe da zure tokia, zalantzarik gabe. Zoaz Donostiako Portu kaleko 15.era, eta bizi esperientzia bertatik bertara.

#13

Bardulia taberna

bardulia

Donostian zehar paseatu ondoren, hiriko toki aproposenetako batean dagoen establezimendu hau bisitatzea gomendatzen dizugu (Fermin Kalbeton kalea, 7). Talentu handiko chefek prestatutako plater gozoen aukera zabala du kartan, eta bereziki nabarmentzen dira bertako pintxo bikainak. Prezioak oso lehiakorrak dira, eta kalitate/kantitate erlazioa ona da benetan. Gainera, etxera eramateko zerbitzua dute, edota eskaera jasotzera ere pasatu zaitezke, esertzeko denborarik ez baduzu. Eserita jan nahi baduzu, aldiz, aldez aurretik tokia hartzea gomendatzen dizugu.

#14

Piñudi taberna

Taberna Piñudi

Piñudi taberna Konstituzio plazatik gertu dago (Narrika kalea, 27), eta bereziki nabarmentzen dira hemengo azpizun samurra, pintxo bereziak (zehazki, txuleta foiearekin) eta idi-plater oparoa. Gainera, garagardo bikaina dute; ez huts egin. Kritikariek diotenez, prezio doituak dituzte; gainera, dekorazioa oso atsegina da, eta giroa zaindua. Piñudi tabernan esperientzia gastronomiko bikaina izango duzu.

#15

Adamo Beach

Adamo Beach Tortilla

Saguesen dago, Zurriola hondartzaren ondoan (Jose Migel Barandiaran kalea, 26), hamarkada bat baino gehiagoan sukaldaritzaren artea perfekzionatuz joan den establezimendu hau. Patata-tortilla da lokalak lortu duen arrakastaren sekretua. Askok diotenez, Donostiako patata-tortilla onena da. Modu berezia dute patata prestatzeko. Gainera, patatak bi zentimetroko karratutan ebakitzen dira, hoztu egiten dira, eta gero hutsean ontziratzen dira, izozteko. Frijitzean, urre-kolorea hartzen dute. Ukitu berezia, aldiz, porru karamelizatuak ematen dion testura bereziarekin lortzen dute. Bestalde, dastatu beharrekoak dira kartako bestelako gutizia batzuk ere, hala nola aiztoz ebakitako urdaiazpiko iberikoa, txipiroi-arroz beltza eta eguneko platerak.

#16

Aralar taberna

bar Aralar

Aralar jatetxe eta taberna Donostiako Alde Zaharrean dago, eta pintxo, banderilla eta ogitartekoen aukera zabala ematen du. Portu kaleko 10. zenbakian dagoen establezimendu hau klasiko bat da hirian. Landa-giroko taberna da, pintxo hotzez betetako barra tradizionala duena. Benetan gozatuko duzu hango plater tipiko donostiarrekin. Donostiako barra guztiak antzekoak direla iruditu arren, pintxoen bikaintasunak nabarmentzen du establezimendu honetako barra, eta, halaber, legatz-pastelak, txangurruak, urdaiazpiko-ogitartekoak eta txakak. Zuk zeuk ikustea izango duzu onena!

Askoz pintxo-taberna gehiago daude Donostian: Ormazabal, Urola, La Viña, Casa Alcalde, Ssua, Gorriti, Itxaropena eta beste hainbat eta hainbat. Baina ez dugu guztientzako tokirik rankingean. Nolanahi ere, Alde Zaharrera bazoaz buelta bat eman eta zerbait hartzera, erraz ezagutuko dituzu.

Zatoz Donostiako pintxo-taberna onenak ezagutzera Guuk-en mugikor-tarifa onenarekin. Izan ere, ahosabaian bai, baina poltsikoan ere kalitatea behar duzu.


Erlazionatutako berriak