icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Bilboko UGP/PINa (Umeentzako Gabonetako Parkea): zer ikusi eta zer egin

15 Diciembre 2023 12:00

Gabon-giroa nagusituko da Bilbao Exhibition Centren abenduaren 16tik urtarrilaren 7ra, Bilboko UGParekin (Umeen Gabonetako Parkea). Ekitaldi garrantzitsua izaten da haur, gazte eta familien Gabonetako egutegian, eta horregatik kontatuko dizugu zer egin eta zer ikus dezakezun.

Aurten jarduera eta proposamen berritzaile ugari eskaintzeko lanean ari da UGPa antolatzen duen taldea. Inbertsioa % 20 areagotzea izango da nobedade nagusietako bat, ikuskizunen eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko, hartara, bisitarien esperientzia hobetzeko.

Cartel oficial PIN Bilbao
Cartel oficial PIN Bilbao - BEC

Ohiko atrakzioez gainera, nobedade zirraragarriak izango dira (besteak beste, Piraten itsasontzia, Tropicana eta Spider): adin guztietako haurrei gustatuko zaizkie, zalantzarik gabe. Atrakzio berri horiez gainera, jarduera ezagunak ere izango dira, hala nola izotz-pista, kart elektrikoak, puzgarriak...

PIN Bilbao

2023ko Bilboko UGPko jarduerak

Bilboko Umeen Gabonetako Parkean familia guztiarentzako moduko eta publiko guztiei zuzendutako proposamen ugari daude. Izan ere, atrakzioak, kirol-jarduerak (Gabonetako lasterketa eta gehiago) eta jarduera ludikoak antolatu dituzte.

2023-2024ko Bilboko UGPko atrakzioak

Aurten ere atrakzio mordo bat izango da, etxeko txikienek egun paregabea igaro dezaten UGPan. Baliteke aurrerago besteren bat ere iragartzea, baina, oraingoz, itxura bikaina dauka.

Bilboko UGPko atrakzioak

Izena

Adina / Altuera

AVENGERS WIPE OUT

4 urtetik 12 urtera

BABY CADENAS

2 urtetik 8 urtera

PIRATEN ITSASONTZIA

8 urtetik gorakoak; 6 eta 7 urtekoak, heldu batekin batera. Gutxieneko altuera: 1,30 m.

BOB ESPONJA WIPE OUT

4 urtetik 12 urtera

OHE ELASTIKOAK

4 urtetik 12 urtera

FROZEN KONBINATUA

3 urtetik 12 urtera

EUROBIRA KEAREKIN

3 urtetik 10 urtera

OIHANEKO ABENTURA

7 urtetik gorakoak; gazteagoak, heldu batekin batera

MARIO BROSS

7 urtetik gorakoak; gazteagoak, heldu batekin batera

MARIO BROS WIPE OUT

4 urtetik 12 urtera

KANGURU TXIKIA

4 urtetik 12 urtera

ARKUAK

3 urtetik 14 urtera

ELTZEA

8 urtetik gora

AUTOTXOKEEN PISTA

8 urtetik gorakoak; gazteagoak, heldu batekin batera

HAURRENTZAKO AUTOTXOKEEN PISTA

4 urtetik 12 urtera

MATXINSALTOA

Altuera >1,20 m

SCALEXTRICA

2 urtetik 8 urtera

SPIDER

Gutxieneko altuera heldu batekin, 106 cm; bakarrik, 122 cm

SUPERKANGURUA

8 urtetik gora

PAW PATROL-EKO TXIRRISTA

3 urtetik 14 urtera

ZEZEN MEKANIKOA

8 urtetik gora

NINJA DORTOKAK

6 urte; gazteagoak, heldu batekin batera

NINJA DORTOKA TXIKIAK

6 urte; gazteagoak, heldu batekin batera

TRENA

8 urtetik gorakoak; gazteagoak, heldu batekin batera

POPOF TRENA

6 urte; gazteagoak, heldu batekin batera

TROPICANA

6 urtetik gora. Gutxieneko altuera: 1,10 m

TXIKI PARKA

2 urtetik 6 urtera

WIPE OUT

4 urtetik 12 urtera

UGPko jarduera ludikoak

Espazio honetan, dibertsioaz gainera, etxeko txikienen hezkuntza ere bultzatzen da, ongi pasatzen ari direla, ikasteko aukera ere izan dezaten. Eskulanak, kartak, izotz-pista, erakusketak eta abar izango dira. UGParen webgune ofizialean agertuko da egitarau zehaztua, Gabonetarako gutxiago falta denean.

Bilboko UGPko kirol-jarduerak

Kirolean oinarritutako entretenimendu-aukera asko antolatuko ditu UGPak. Haurrei zuzendutako ekitaldi hau da zaharrena, bisitak egun gehienetan jasotzen dituena eta atrakzio eta jarduera gehien dituena, Espainiako beste azoka batzuen aldean.

  • UGPko Gabonetako saskibaloi-txapelketa, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatua.
  • UGPko Gabonetako eskubaloi-lehiaketa, Bizkaiko Eskubaloi Federazioak babestua.
  • Beisboleko bateaz jotzeko tunela, Bizkaiko Beisbol Federazioak aurkeztua
  • Gabonetako Miniatletismoko V. Torneoa, Bizkaiko Atletismo Federazioak antolatua.
  • Mahai-teniseko lehiaketa (eskolak, erakusketak eta torneoak antolatuko ditu Bizkaiko Mahai-tenis Federazioak).

UGPko Gabonetako VI. Lasterketa

BECek, Bizkaiko Atletismo Federazioarekin lankidetzan, UGPko Gabonetako VI. Lasterketa antolatuko du UGParen 57. edizioan.

2024ko urtarrilaren 7an, igandea, egingo da BECeko 2. pabiloian. Edonork parte har dezake; ez da beharrezkoa federatuta egotea. Parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, eta dortsala jaso. Kategoria guztien artean 600 parte-hartzaile onartuko dira gehienez.

UGPkoaz bestelako pabiloi batean egingo da ibilbidea. Izena emandakoek 4 € ordaindu beharko dituzte dortsala hartzeko unean, eta UGPrako sarrera eta opari-poltsa bat jasoko dituzte lasterketa amaitzean.

Hona hemen ordutegi, distantzia eta bira-kopuruak:

  • 11:10: Haur-kategoriako neskak eta mutilak (2010-2011): 900 metro (3 bira).
  • 11:20: Kimu-kategoriako neskak eta mutilak (2012-2013): 600 metro (2 bira).
  • 11:25: Benjamin-kategoriako neskak eta mutilak (2014-2015): 300 metro (bira bat).
  • 11:30: Benjaminaurreko kategoriako neskak eta mutilak (2016-2017): 300 metro (bira bat).
  • 11:35: Txiki-kategoriako neskak (2018 eta ondorengoak): 60 metro (irteera-helmuga).
  • 11:40: Txiki-kategoriako mutilak (2018 eta ondorengoak): 60 metro (irteera-helmuga).
  • 11:50: Familia-lasterketa herrikoia: 300 metro (bira bat).

Onlineko formulario honetan egin behar dira izen-emateak. Izen-emateak 2024ko urtarrilaren 4a arte egon dira zabalik edo 600 plazak bete arte. Dortsalak urtarrilaren 7an bertan jasoko dira, proba bakoitza hasi baino 30 minutu lehenagora arte, 2 pabilioiko arropazaindegian.

Bilboko 2023ko Umeen Gabonetako Parkeko sarrerak eta ordutegiak

Barakaldoko BECen Umeen Gabonetako Parkeaz gozatzeko sarrerak salgai daude dagoeneko, Argi dutenek txikienekin BECeko haur-parkera joango direla, denboraz har ditzakete sarrerak. Hala, euro batzuk aurreztu ahal izango dituzte, taldeentzako sarrerak eskuratuz gero.

BECeko webgunearen arabera, aurten banakako sarrerek 9,50 euroko prezioa izango dute leihatilan. Online erosten badituzu (20 sarrera bitarte), prezioa 9,5 € izango da. 20 baino gehiago hartzen badituzu, prezioa bi euro jaitsiko da sarrera bakoitzeko.

Taldeentzat, 21-230 sarrera hartuz gero, sarrera bakoitzak 7,5 euroko kostua izango du. 231 sarrera baino gehiago erosiz gero, sarrera bakoitzaren prezioa 6,5 euro izango da.

Aurten, abenduaren 16tik 2024ko urtarrilaren 7ra izango da UGPa, 11:00etatik 20:00etara; eta abenduaren 18an, 19an, 20an eta 21ean, 10:00etatik 19:00etara. Abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean, 11:00etatik 17:00etara izango da ordutegia.

Nola iritsi Bilboko UGPra

Bilboko Umeen Gabonetako Parkea BECen dago (Bilbao Exhibition Centre). Bilboko UGPra iristeko modu asko daude: autoz, garraio publikoan, itsasontziz baita hegazkinez ere.

Autoz joatea da modu errazenetariko bat. Erraz egin dezakezu bidea Santanderretik, Donostiatik, Gasteiztik eta askoz toki gehiagotatik.

  • Gasteiztik, hartu A-8 errepidea Santanderrerako noranzkoan, eta hartu 8. irteera, Barakaldo/BEC noranzkoan.
  • Santanderretik bazatoz, sartu A-8ra Bilboko noranzkoan, eta gero hartu N-637 errepidea Barakaldo/BEC noranzkoan.
  • Donostiatik, hartu N-637 errepidea Santanderrerako noranzkoan, eta hartu Barakaldo/BEC irteera.

Autobusez ere joan zaitezke. Bilbon bizi bazara, aukera onena da Bizkaibuseko 3136 linea hartzea (Bilbo-Gurutzeta-Barakaldo). Barakaldo bada zure abiapuntua, erabil ezazu KBus hiri barruko linea. BECeko atean bertan utziko zaituzte linea horiek.

RENFE eta metroa ere erabil ditzakezu: lehenengo aukera erabiltzen baduzu, Barakaldoko geltokian jaitsi beharko duzu; metroz baldin bazatoz, jaitsi Ansion (2. linea), azokarako sarbidea baitu.

UGPak beti ekarri izan digu gogora dibertsioa, baina ikasteko toki bikaina ere bada. Urteetan zehar, askotariko jardueren eta kirol-torneoen bidez, txikienek oinarrizko balioak barneratu dituzte, hala nola solidaritatea, gizalegea, jasangarritasuna, berdintasuna, familia eta bizimodu osasungarria.

Eta aurten ere hala izango da. Gainera, ekimenak euskararekin duen konpromisoa berretsiko da, haren erabilera bultzatzeko ekimenen bidez. Euskara bultzatzeko modurik onena euskaraz hitz egitea da, eta, Guuk-en tarifekin, nahi adina hitz egin ahal izango duzu prezioaz arduratu gabe.

Erlazionatutako berriak