icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Donostiako San Silvestre lasterketa: lekua, ibilbidea, ordutegiak

07 Diciembre 2023 12:00
San silvestre Donostia

San Silvestre lasterketa toki askotan egiten dute, baina Donostian bezala ia inon ez. Lasterketa honek senideak, kuadrillak, haurrak, kirolariak eta urteko azken eguna desberdin hasi nahi duen jende asko batzen ditu. Hona hemen Donostiako lasterketaren ordutegiak, ibilbidea, zerbitzuak eta baita informazio gehiago ere.

Hartu zure zapatilarik onenak, atera kirola egiteko arropa (beroa) eta gorde gogoan aurten Donostiako San Silvestre lasterketan parte hartzeko xehetasun guztiak.

Cartela San Silvestre

Donostiako San Silvestre lasterketa: lekua, ibilbidea, ordutegiak

Donostiako 37.. San Silvestre lasterketa 2023ko abenduaren 31n egingo da. Lasterketa Amara Kirol Elkarteak antolatzen du (elkartea Amara auzoko Amara kalean dago).

Urteen poderioz, Gipuzkoako ekitaldi herrikoien egutegian indarra hartu du lasterketak, eta gaur egun garrantzitsuenetako bat da. Aurreko edizioa izan zen jendetsuena, 4.500 atletek parte hartu baitzuten.

Donostiako San Silvestre lasterketaren helduentzako ibilbidea

San Silvestre lasterketa Amara auzoan hasten da, Easo kalearen 6an, EuskoTreneko geltokitik gertu. Ibilbideak hiriko hainbat toki entzutetsu zeharkatzen ditu, hala nola Kontxako hondartza eta alde zaharra. Egon adi, Donostian obrak egiten ari direnez, ibilbidea alda daiteke eta.

Hona hemen mapa bat, Donostiako San Silvestre lasterketaren aurtengo ibilbide zehatza zein den jakin dezazun. Esan bezala, gogoan hartu hiriko obrak direla eta alda daitekeela.

Ibilbidearen mapan seinalatutako edozein gunetara joan zaitezke, Olentzeroz edo jertse xelebreekin mozorrotutako partaideak ikustera edo lagun eta senideak animatzera.

Nola eman izena Donostiako San Silvestre lasterketan

Donostiako San Silvestre lasterketan parte hartzeko, helduek online eman behar dute izena. Izena emateko egunaren arabera, zenbatekoa (beti zerga barne) desberdina da.

DONOSTIAKO SAN SILVESTRE LASTERKETAN IZENA EMATEKO EGUNAK ETA PREZIOAK

Data

Euro

23/10/30etik 23/12/28ko 23:59ak arte

13,00 €

23/12/29tik 23/12/31ko 13:20ak arte

18,00 €

2023ko abenduaren 28ko 23:59ak arte, prezioa 13 euro da; eta abenduaren 29tik 31ko 13:00ak arte, berriz, 18 euro. Kamiseta, dortsala eta txipa abenduaren 30ean jaso behar dira, 10:00etatik 20:00etara, Amarako frontoian.

Donostiako San Silvestre lasterketako araudia

Donostiako San Silvestre lasterketako araudiaren helburua da partaideek gozatzea eta lasterketa ongi gauzatzen dela ziurtatzea.

Lasterketan nornahik parte har dezake, kategoria, sexua eta nazionalitatea edozein direla, baldin eta 16 urte beteta baditu, atleta federatu izan ala ez.

  • Lasterketa Donostian egingo da, asfalto gainean. Lasterketa-egunean ezingo da izena eman, eta izena eman ondoren ez da dirua itzuliko.
  • Dortsalak abenduaren 30ean jaso behar dira, 11:00etatik 20:00etara, Amarako frontoian. Kategoriei dagokienez, sexu bakoitzak bana edukiko du: gizonen absolutua eta emakumeen absolutua.
  • Lasterketak irauten duen bitartean, nahitaezkoa da kamiseta ofiziala eta dortsala eramatea. Antolatzaileek eskubidea dute ibilbidean kamiseta bistan ez daramaten korrikalariak kanporatzeko.
  • Lasterketa Amara Kirol Elkarteko boluntarioek eta mugikortasun-agenteek zainduko dute. Lasterketan parte hartu aurretik osasun-azterketa bat egitea eta kirol-jardueraren arriskuak onartzea komeni da.
  • Lasterketan partaideren batek kalte edo lesioren bat izaten badu edo objekturen bat galdu edo lapurtzen badie, antolatzaileek ez dute erantzukizuna beren gain hartuko. Partaide guztiek kirol-asegurua izango dute.
  • Lasterketan izena emateak antolatzaileak baimentzen ditu lasterkarien ikus-entzunezko edozein material erabiltzeko, ordain ekonomikorik gabe. Araudi honetan jaso gabeko gaiak GAFk ezarritakoaren arabera ebatziko dira.

Gogoratu lasterketa jai bat dela, eta jai-giroak izango duela lehentasuna, ez lehiatzeak.

2023ko Donostiako San Silvestre lasterketako sariak

Lehen hiru sailkatuek gabonetako opari bat jasoko dute SUPER AMARAren eskutik, eta lehen bost sailkatuek txartelak, SUPER AMARAren dendetan baliatzeko. Sari horiek jaso ahal izateko, ezinbestekoa da antolatzaileek emandako kamiseta-dortsala janztea.

Hona hemen lehen hiru sailkatuek jasoko dituzten sariak:

  • Txapela, gabonetako oparia eta SUPER AMARAko 400 €-ko txartela.
  • Gabonetako oparia eta SUPER AMARAko 250 €-ko txartela.
  • Gabonetako oparia eta SUPER AMARAko 150 €-ko txartela.

Gainera, laugarren eta bosgarren sailkatuek SUPER AMARAKO 100 €-ko eta 50 €-ko txartelak jasoko dituzte, hurrenez hurren. Horrez gain, mozorrotuta parte hartu duten korrikalarientzako opari berezi bat ere egongo da: gabonetako saskia.

Donostiako San Silvestre Txikia

Haurrentzako San Silvestre lasterketa abenduaren 24an egingo da. Haurrek kategoria hauetan parte hartu ahal izango dute (irteteko ordua gutxi gorabeherakoa da):

  1. 4-5 urteko haurrek, 100 metroko ibilbidea (16:40).
  2. 6-7 urteko haurrek, 200 metroko ibilbidea (16:30).
  3. 8-9 urteko haurrek, 375 metroko ibilbidea (16:20).
  4. 10-11 urteko haurrek, 565 metroko ibilbidea (16:10).
  5. 12-13 urteko haurrek, 1.130 metroko ibilbidea (16:00).

Ibilbidea, sariak eta arauak

Lasterketa hirian egingo da, asfalto gainean. Easo plazan hasi eta bukatuko da, eta Autonomia kalea zeharkatuko du. Lasterkariak 16:00etatik aurrera hasiko dira irteten, kategoriaren arabera. Beraz, ordubete lehenago han egon beharko dute.

Gainera, opari gisa, Real Sociedadeko atletismoko atalarekin batera egingo da beroketa-saio bat egingo du. Dortsalarekin batera, kamiseta jasoko dute partaide guztiek, eta lasterketan jantzita eraman beharko dute.

Lehen sailkatuek ez dute saririk jasoko, lasterketa ez baita lehiatzeko, parte hartzeko baizik. Lasterketa amaitzen denean, txokolate beroa egongo da partaide guztientzat.

Lasterkariek arauak ez betetzeagatik edo zuhur eta arduraz ez jokatzeagatik kalteren bat eraginez gero, antolatzaileek ez dute erantzukizunik beren gain hartuko. Hala ere, antolatzaileek istripu eta erantzukizun zibileko aseguru bat dute, lasterketarekin zerikusia duen edozein gorabehera bere gain hartuko duena.

Donostiako San Silvestre Txikian parte hartzea

Parte hartzeko, hiru euro ordaindu behar dira, eta diru hori guztia irabazi asmorik gabeko ongintzazko elkarte bati emango zaio. Oso garrantzitsua da kontuan hartzea lasterketa-egunean ezingo dela izena eman. Dortsala lasterketa-egunean bertan jasoko da, 15:00etatik aurrera, Arroka plazan.

Lasterketan izena emateak baimena ematen die antolatzaileei ekitaldian lasterkariei egindako argazki, filmazio eta grabazioak erabiltzeko, ordain ekonomikorik eman gabe.

Helduentzako eta txikientzako Donostiako San Silvestre lasterketetako partaideentzako zerbitzuak

Donostiako San Silvestre lasterketaren antolatzaileek hainbat zerbitzu jarriko dituzte partaideen eskura, ahal bezainbeste goza dezaten, ustekabekorik gabe.

  • Dutxak eta aldagelak: Kontxako hondartzako kabinak doan erabili ahal izango dira arratsaldeko 17:00ak arte.
  • Arropazaindegia: arropa uzteko leku bat egongo da helmugan (Easo plaza), 12:00etatik 13:30era.
  • Argazkiak: lasterketan argazkiak egingo dizkiegu partaideei , eta gero gure web-orrian argitaratuko ditugu. Nahi dutenek doan jaitsi ahal izango dituzte webgunetik bertatik.
  • Aparkalekua: Easo plazan, irteera eta helmuga egongo diren lekuan bertan, automobilak uzteko aparkaleku bat egongo da. Aparkalekuak Euskotreneko geltokiaren parean izango du sarbidea.
  • EuskoTren: Easo plazan bertan, irteera eta helmuga egongo diren lekuan, Euskotreneko geltoki bat dago.

Bai, badakigu zu ere, gu bezala, abenduaren 31 heltzeko eta Donostiako San Silvestre lasterketa ziztu bizian egiteko gogoz zaudela. Eman ezazu izena eta parteka itzazu momentu on guztiak Guuk-en tarifa onenarekin.

Erlazionatutako berriak