icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Donostiako Danborrada 2024: historia, jarduerak eta gehiago

22 Diciembre 2023 10:54

Urtarrilaren 20an, La Oreja de Van Goghen abestiak dioen moduan, hiriko zaindari den San Sebastian egunean, Donostia piztu egiten da urteroko danborradarekin, eta aurten ere bai, noski; horregatik jasoko ditugu hemen Donostiako 2024ko Danborradako jarduerak, haren historia eta bitxikeriak.

24 orduz, 18 000 lagun inguru ibiltzen dira kaleetan alde batetik bestera, helduen eta haurren 150 danborrada-taldetan, Napoleonen soldaduz, sukaldariz eta urketariz jantzita danborra jotzen.

Guztiok ezagutzen dugun tradizio hori Donostiako harrotasun-iturri handienetako bat da. Bertatik bertara bizi baduzu ere, gurasoekin bertaratu bazara ere, agian ez dakizu zein den Donostiako festaren eta egun hura bizitzeko moduaren jatorri historikoa.

Blog Tamborrada Donosti

Donostiako Danborrada 2024: historia, jarduerak eta gehiago

Donostiako Danborrada, hiriko festa, lotuta dago San Sebastiani eskainitako egunarekin. Santu bihurtutako militarra izan zen Sebastian, Erromatar Inperioa zerbitzatu ordez fedea aukeratu zuena, eta Donostiako zaindaria da.

Erromako soldadua zela, San Sebastianek lagundu egin zien jazarritako kristauei, eta Maximino enperadoreak ohartarazi egin zion horrexegatik. Kristau batzuk sakrifikatzeko eskatu zion, heriotza-kondena nahi ez bazuen. Bere fedea aldarrikatu zuen Sebastianek, ordea, eta, hala, bere patua zigilatu, lepoa moztu baitzioten.

San Sebastián Patrón

Haren oroigarri, basilika bat egin zuten Erroman, eta kristau tradizioak zaurituen zaindari eta gaixotasunen aurkako babesle egin zuen, bereziki azalarekin lotutako eritasunena eta gaixotasun benereoena.

San Sebastian, Donostiako zaindari

1597an, epidemia batek gogor jo zuen Donostiako Pasai San Pedro auzoan. Herritarrek otoitz egin zioten santuari, erantzun zain, eta, egoerak hobera egin zuenez, zin egin zuten San Sebastian bihurtuko zutela hiriko zaindari betiko.

Donostiako danborradak Independentzia Gerran edo Frantsestean du jatorria, eta 1808 eta 1813 arteko Napoleonen okupazioan.

Napoleonen inbasioan, Donostiako zati handi bat sute batek suntsitu zuen. Soldaduek, guardiak aldatzean, erritualak egiten zituzten danbor-hotsaz, eta emakumeek, desafio eginez, txanbilak hartzen zituzten militarren hotsari gaina hartzeko. Ideiak arrakasta izan zuen.

Tradizioak, beraz, donostiarrek Napoleonen okupazioari egindako erresistentzia irudikatzen du, eta askatasuna berreskuratzeko egin zuten borroka. Denboraren poderioz, Danborrada Donostiako zaindariaren omenezko ospakizunik bereizgarriena bihurtu da.

Danborrada gaur egun eta Urrezko Danborraren saria

Danborrada Donostiako festarik garrantzitsuena da, eta 2018an Gizateriaren Ondare Kultural Immaterial izendatu zuten.

Jaia gauerdian pizten da, Konstituzio plazan, bandera igotzean, Gaztelubidek, talderik zaharrenetako batek, Donostiako martxa ospetsua jotzen duenean, «Bagera! Gu ere bai!» oihu bereizgarriarekin batera.

Ospakizuna 24:00etan amaitzen da, bandera jaistean. Unión Artesana elkartearen danborrada da talderik zaharrena, eta hark du jaieguna amaitzeko ohorea.

Urtez urte, Danborradak milaka bisitari eta turista erakartzen du, eta horrek festaz, pozez eta jai giroz betetzen du hiria.

1967tik, egun horretan Urrezko Danborra ere ematen da, Donostiako saririk handiena. Sari horrekin pertsonak edo erakundeak omentzen dira, hiriaren irudiari egindako ekarpenagatik eta haien lorpen profesionalengatik.

Beraz, presta zaitez urtarrilaren 20an Donostiako Danborrada tradizionalaz gozatzeko. Danbor- eta upel-hotsekin batera, txakolin eder bat eta pintxoren bat ere har dezakezu. Esperientzia paregabea da, ezin duzu huts egin!

Haurren eta helduen danborradak

Hasieran danborradetan gizonek bakarrik parte har bazezaketen ere, apurka-apurka emakumeak eta haurrak ere hasi ziren. Gaur egun milaka lagunek hartzen dute parte, baita eskoletako haurrek ere, Donostia guztia zain-zain izaten duen egun horretan gozatzeko beren lekua baitute.

Hain zuzen, urtero, 5.000 haur aritzen dira haur-danborradetan. Batera abiatzen dira, udaletxetik, eta hiriko kaleetan barrena ibiltzen dira.

Helduen danborradei dagokienez, hainbat gunetan banatuta daude, eta bakoitzak bere ordutegi eta ibilbideak ditu:

  • Altza – Bidebieta – Intxaurrondo
  • Amara – Morlans – Loiolako Erriberak
  • Antigua
  • Erdigunea
  • Egia – Loiola – Martutene
  • Gros
  • Parte Zaharra

Egunez, hainbat danborrada topa ditzakezu, orduaren eta lekuaren arabera. Webgune ofizialean ikus dezakezu non egongo diren ordu bakoitzean, nahi duzunera inguratzeko.

Danborradako jarduera nagusiak

Bandera igotzean hasten dira San Sebastian egunerako programatutako ekitaldiak. Urtarrilaren 20ko 00:00etan hasten da jaia, Konstituzio plazan Donostiako martxa jotzean.

Garrantzitsua da, halaber, haurren danborradaren hasiera, Donostiako Alderdi Eder lorategietan goizeko 12:00etan gertatzen dena. Hilaren 20an, Donostiako kaleak bilakatzen dira tradizio herrikoi horren agerleku.

100 pertsona inguru biltzen dira 23:30ean, ekitaldi sinboliko batean, non Unión Artesana elkarteko danbor nagusiak danborrak, upelak eta suilak dituzten parte-hartzaile guztiak gonbidatzen dituen bat egitera, Sarriegi plazatik Konstituzio plazako agertokira arteko zatia osatzeko eta han beren danborradarekin bat egiteko.

Urtarrilaren 20ko gauerdian, Parte Zaharreko Konstituzio plazan, Donostiako alkateak hiriko bandera jaisten du Donostiako martxaren erritmoan. 1957tik, Unión Artesanak bakar-bakarrik jotzen du martxa.

2018tik, ekitaldian izena emandako danborretako ordezkari bana gonbidatzen dute gure festa nagusiko momentu hunkigarri horretaz gozatzeko.

Danborradako bitxikeriak

Bai, ziur bizi guztian izan duzula haren berri, txikitan ikusi duzula edo, are gehiago, bertan parte hartzen duzula; hala eta guztiz ere, hona hemen zenbait datu bitxi.

  • Danborradan, danbor-jotzaileek jantzi militar napoleonikoak izaten dituzte soinean, eta zurezko upelak dituztenek, aldiz, sukaldari-jantziak.
  • Danborrada bakoitza 20-50 danborrek osatzen dute, eta erantzuna ematen duten beste 50-100 upelek. Talde horiekin batera doaz musika-banda bat, banderariak eta kantinerak.
  • Danborren eta upelen desfileetan, hainbat pieza jotzen dira, gehienak Raimundo Sarriegik XIX. mendean konposatuak.

Danborradak leku berezia du gure bihotzetan, eta, beraz, ezin huts egin. Gainera, Guuken tarifekin, nahi beste giga izango dituzu zure lagun guztiekin Euskadi osoko festarik ederrenetakoa partekatzeko.

Erlazionatutako berriak