icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Guuk Gipuzkoa Basket Guuk-eko bazkide digitala Deskargatu app-a!

24 Noviembre 2022 08:41

Seguru asko entzungo zenuen Donostiako saskibaloi-taldeak Guuk Gipuzkoa Basket izena hartuko duela hurrengo hiru denboraldietan. Izan ere, Guuk-ek sinergiak sortu nahi ditu etengabe, gure lurraldearen eraldaketa digitala bultzatzeko eta gure kirol-taldeei laguntzeko.

Konpromiso horri esker, euskal kirola digitalizatzearen aldeko apustua egin dugu, eta, horretarako, taldeen esku jarri ditugu, batetik, tokiko kirol-klubak beren zaleekin elkartzeko aliantzak eta ekimenak, eta, bestetik, Euskadiko eta Nafarroako taldeen eraldaketa digitalari buruz dugun ezagutza guztia.

Guuk, Gipuzkoa Basketen bazkide digitala

2020tik, Guuk-ek eta Gipuzkoa Basketek lankidetza-hitzarmen bat dute, eta haren helburu nagusia da klubak esparru digitalean dituen administrazio-prozesuak hobetzea, bai eta afiliatu gehiago lortzen laguntzea ere, Kirolappaplikazioaren bidez zale gehiagorengana iritsiz.

Lehen, Gipuzkoa Basket; orain, Guuk Gipuzkoa Basket

Aliantza horren erakusgarri, Gipuzkoa Basket saskibaloi-taldea Guuk Gipuzkoa Basket izango da hurrengo hiru denboraldietan.

Lankidetza horrek bultzada handia emango dio Gipuzkoako kirolaren digitalizazioari, Guuk-en azken teknologiei esker. Baina ez hori bakarrik. Horrez gain, saskibaloiaren eremuan Kirolapp erabiliko duen lehen taldea izango da Gipuzkoa Basket.

Guuk Gipuzkoa Basketen mugikor-aplikazioa

Guuk Gipuzkoa Basket taldearen lehiaketa eta albiste guztien berri jakin nahi baduzu, deskargatu aplikazioa. Android-erako nahiz iOserako dago eskuragarri.


Mugikor-aplikazio horri esker, hauek egin ahal izango dituzu, besteak beste: albiste eta eduki esklusiboetarako sarbidea izan, sailkapena eta hurrengo partiden egutegia kontsultatu, eta bazkide-txartela nahiz sarreren erosketa kudeatu.

Babestu Guuk Gipuzkoa Basket taldea, eta izan konexio onena

Guuk Gipuzkoa Basketen jarraitzailea bazara, zure ekipoarekin konektatu ahal izango zara, eta onura gehiago izango dituzu, konexio onena izateaz gain:

Guuk-en dendetan alta ematea

Guuk -en dendetan alta ematen baduzu, abantaila hauek izango dituzu:

  • Guuk Gipuzkoa Basket taldearen hurrengo partidarako 2 sarrera + 15 € klubaren merchandisingean.
  • 2 sarrera + 20 €-ko deskontua urteko abonamenduan

Aplikazioan edo webgunean alta ematea.

Nahiago baduzu, aplikazioan edo webgunean eman dezakezu alta, eta hauek eskuratu:

  • Guuk Gipuzkoa Basket taldearen hurrengo partidarako 2 sarrera + 15 € klubaren merchandisingean.
  • 2 sarrera + 20 €-ko deskontua urteko abonamenduan.

Hautatzen duzun balea Guuk-en edozein dendatan edo elkartearen bulegoan jaso ahal izango duzu.

kirolapp aplicación guuk gipuzkoa basket

Zer da Kirolapp?

Tokiko kirola zaleekin lotzeko mugikor-aplikazio pertsonalizagarri eta erabilerraz bat da. Aplikazio horren bidez, orain arte inoiz ez bezala konektatu ahal izango zara zure taldearekin.

Kirol-plataforma digital horrek IOSerako eta Android-erako beren aplikazio propioa izateko aukera ematen die klubei. Aplikazio horretan, taldearekin lotutako albisteak eman diezazkiekete zaleei, sarrera-salmenta kudeatu eta, kasu batzuetan, premium edukiak eskaini, hala nola kirol-ekitaldi batzuen konexio oneneko streaminga.

Zein taldek dute Kirolapp aplikazioa?

Saskibaloizalea bazara eta tokiko talde gehiagori lagundu nahi badiezu, ikusi zein taldek duten Kirolapp:

Bilbao Basket

Babestu talde bizkaitarra aplikazioaren bidez; partidak zuzenean ikusi ahal izango dituzu, egutegia kontsultatu eta taldeari buruzko azken albisteak jaso.

Gernika KESB

Sentitu hurbilago Gernika KESB, mugikor-aplikazioaren bidez. Egutegiaren, emaitzen, sailkapenaren eta zure klubari buruzko albisteen berri jasoko duzu.

Ardoi: Nafarroako Saskibaloi Fundazioa

Saskibaloizale amorratua bazara, Ardoiren aplikazioa ezagutu beharra daukazu. Fundazioko talde guztien berri jaso ahal izango duzu, eta partida eta egutegi guztiak ikusi.

Eguesibar

Eguesibarren berri jakiteko, eta denboraldian zehar partida, albiste edo ekitaldi bakar bat ere ez galtzeko. Gainera, aplikazioari esker, jokalariak hobeto ezagutzeko aukera izango duzu.

Araberri

Araberriren jarraitzailea zara? Jarraitu gertutik aplikazioaren bidez, ez galdu taldeari buruzko xehetasunak, eta lagundu zure taldeari inoiz baino gehiago.

Zornotza

Deskargatu Zornotza ST taldearen aplikazioa, eta gozatu zure ekipoarekin. Aplikazioaren bidez, besteak beste, bazkide-kuota kudeatu, partidak ikusi eta albisteen berri jaso ahal izango duzu.

Saskibaloi-taldeek ez ezik, futbol-talde batzuek ere badute aplikazioa. Ikusi hemen zein diren.

Saskibaloiaren onenaz gozatu nahi duzu Guuk-ekin? Ezagutu konexiorik onena, eta gozatu Guuk Gipuzkoa Basket taldearen unerik onenez, Kirolapp aplikazioari esker.

Erlazionatutako berriak
Guuk gara

Kirol App, Euskadiko eta Nafarroako kirol-klubentzako aplikazioak

4 min

Euskadiko eta Nafarroako gizarte-eragileekin konektatzeko sortu zen Guuk, sinergiak sortzeko eta lurraldearen eraldaketa digitala bultzatzeko. Konpromiso sendo horretatik sortu zen Kirol App proiektua, tokiko kirol-kluben digitalizazioa bultzatzeko eta haien zaletasunekin komunikatzeko bide berriak aztertzeko garatu den mugikorretarako aplikazioa.

Somos Guuk

KirolApp, aplicaciones para clubes deportivos en Euskadi y Navarra

6 min

Guuk nació con el propósito de conectar con los agentes sociales presentes en Euskadi y Navarra, para crear sinergias e impulsar la transformación digital del territorio. De este firme compromiso, nació el proyecto KirolApp, las aplicaciones móviles desarrolladas para apoyar la digitalización de los clubes deportivos locales y explorar nuevas vías de comunicación con sus aficiones.nn