icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Sansilbestrea Euskadin. Zein herritan antolatzen da?

22 Diciembre 2022 15:23

Kirolarekiko zaletasuna funtsezkoa da Euskadiko kulturan, eta, hain zuzen ere, lasterketak dira tradizio handieneko jardueretako bat. Neguero, milaka pertsona elkartzen dira urte-amaierako ekitaldi ezagunenetako batean, San Silbestre lasterketan, parte hartzeko. Abenduaren 31n izaten da gure herri eta hiri askotan korrikazale guztiei zuzendutako proba. Sansilbestrea Euskadin urtero ospatzen da. Ba al dakizu zein herritan antolatzen da?

Zalantzarik gabe, urtero ehunka zalek itxaroten duten kirol-ekitaldia da, Gabonetako ospakizun eta bazkarien artean.

Zer da San Silbestre lasterketa?

San Silbestre lasterketa adin guztietako profesional eta zale ugari urte-amaiera ospatzeko eta hurrengo urteari ongietorria emateko biltzen dituen norgehiagoka da. Probaren luzera eta ibilbidea aldatu egiten dira leku batetik bestera, baina 5 eta 10 kilometro bitartean izaten ditu, eta helburu nagusia amaitzea izaten da.

Askotan, parte-hartzaileek jantzi xelebre eta dibertigarriak ipintzen dituzte, eta eskualde batzuetan aisia-jarduerak ere egiten dituzte lasterketarekin batera, hala nola dantzak edo tokiko artisten ikuskizunak, korrikalariak eta ikusleak animatzeko.

San Silvestre blog cuerpo 4000X2000 1

San Silbestre lasterketaren jatorria

Lehen lasterketa Sao Paulon egin zen, 1925ean. A Gazeta egunkariko Cásper Líbero kazetariaren ekimenez antolatu zen, Parisen Urtezahar gauean ikusi zuen lasterketa batean inspiratuta. Parte-hartzaileek argi-zuziak zeramatzaten, egunkaria sustatzeko modu gisa, eta horrela eman zitzaion hasiera tradizioari.

Euskadin, Galdakaon antolatu zen lehen San Silbestre lasterketa, 1961ean. Harrezkero, dozenaka korrikalari aritzen dira proba honetan, kategoriatan sailkatuta (kadeteak, gazteak, emakumezkoak).

San Silbestre lasterketak Euskadin

Gero eta onarpen handiagoa du kirol-ekitaldi honek eta, gaur egun, Euskadiko 20 herri eta hiritan baino gehiagotan egiten da. Proba bakoitzak berezko ezaugarri eta berezitasunak ditu; beraz, aukera bikaina dira paisaia desberdinak esploratu eta eskualde bakoitzaren xarma ezagutu nahi duten korrikalarientzat.

San Silvestre blog cuerpo 4000X2000 2

San Silbestre Araban

Gasteizko San Silbestre lasterketak milaka pertsona erakartzen ditu, Arabako hiriburuko kaleetan barna 6,5 km-ko ibilbidea osatzeko. Arabako Atletismo Federazioak antolatzen du, eta kirol-ekitaldi ospetsuenetako bat izatera iritsi da.

San Silbestre Bizkaian

Bizkaian, udalerri ugaritan antolatzen da lasterketa ezagun hau urteko azken egunean.

Galdakao nabarmentzen da, Ramón Gilen omenezko Urtezahar Gaueko Zirkuituarekin —Euskadiko eta Espainiako San Silbestre zaharrena da—.

Bilbon, XXI. Errekalde San Silbestre lasterketak 4.000 lagun biltzea espero du. 7,25 kilometroko ibilbidearekin, Guggenheim Museoko zabalgunetik irtengo da, eta Errekalde plazan izango du helmuga.

Bizkaian oso ezagunak dira Sodupeko eta Getxoko San Silbestre lasterketak ere.

Sansilbestrea Gipuzkoan

Urtero bezala, Donostiako San Silbestre lasterketak ehunka parte-hartzaile biltzen ditu hiriburuko kale enblematikoenetan barna. 7,8 kilometroko ibilbidean, bi kategoria lehiatzen dira: gizonezkoen absolutua eta emakumezkoen absolutua.

Ez da Gipuzkoako Sansilbestre bakarra. Azpeitian, Errenterian, Ordizian, Tolosan, Zizurkilen eta Zarautzen ere antolatzen dute herri-lasterketa hau abenduaren 31n.

Euskadin tradizio handia duten beste herri-lasterketa batzuk

Euskadi kirol-tradizio handiko eskualdea da, mundu osoko jarraitzaileak dituena, eta presentzia berezia dute herri-lasterketek edo herri-krosek. Horregatik, Euskadin antolatzen diren herri-lasterketak zein diren kontatuko dizugu.

Gasteizko Maratoi Erdia

Lasterketa gogorrenetako bat da. 21 kilometroko ibilbidea egiten du, hirigunean, paisaia naturaletan eta hiriaren eta haren inguruen ikuspegi ikusgarrian barna. Helmugara iritsi baino lehen, parte-hartzaileek aukera dute hiriburu berdeko plaza eta parkeetan zehar korrika egiteko.

Estibaliz igoera

Estibaliz igoera kirol-ekitaldi nagusietako bat da Arabako korrikalarientzat. Probako parte-hartzaileek prestaketa fisiko bikaina izan behar dute Estibalizko Santutegirako azken igoeraraino iritsiko badira, 15 kilometro egin ondoren. Zalantzarik gabe, goi-mailako proba bat da, eta aukera ematen du Euskadiko basoetako batzuetan barna gailurrera igotzeko.

Bilboko Herri Krosa

Bilboko lasterketa ezagun eta adierazgarriena da. 10 kilometroko ibilbidea hiriko gune ezagunenetatik igarotzen da, hala nola alde zaharretik, udaletxetik, Kale Nagusitik eta Agirre Lehendakariaren etorbidetik.

Bilbao Night Marathon

Bilboko lasterketa nazioartekoena. Urtero, mundu osoko korrikalariak etortzen dira gauez egiten den eta Bilboko gune ezagunenak bisitatzen dituen proba honetan parte hartzera. Gainera, lasterketak maila desberdinetara egokitzen jakin du, guztiek izan dezaten lasterketaz gozatzeko aukera, edozein sasoi-puntu dutela ere. 10 kilometroko lasterketa pirata egin daiteke, 21 kilometroko maratoi-erdia nahiz 42 kilometroko maratoia.

Santurtzitik Bilbora

Santurtzitik Bilbora doan herri-lasterketaren edizio ugari egin dira, eta lasterketa berezienetako bat da Bizkaiko korrikalarientzat. Ibaizabalen ondotik doan 14 kilometroko ibilbidean, atletak Ezkerraldeko herrietatik igarotzen dira, Santurtzitik irten eta Portugalete, Sestao eta Barakaldo zeharkatuz, Bilboko Uribitarte pasealekuko helmugara iritsi arte.

Donostiako Maratoia

Milaka zalek hartzen dute parte Gipuzkoako hiriburuko ekitaldi honetan. Ibilbideak bi buelta ematen dizkio 21 kilometroko zirkuitu bati. Zirkuituan, korrikalariek hiriko ikuspegi eta leku ezagunenetako batzuez gozatzeko aukera dute, hala nola Kontxako hondartzaz, eta Amara, Anoeta eta Gros auzoez.

Behobia-Donostia

Profesionalak nahiz zaleak elkartzen dira Behobia-Donostia lasterketan, eta ekitaldi berezia da. Ibilbide gogorra du, atletek beren trebeziak probatzeko, eta bi gain nabarmen: Gaintxurizketa (7. kilometroan) eta Mirakruz gaina (16.ean).

Ikus dezakezunez, korrikazaleek aukera ugari dituzte. Aukeratzen duzun proba edozein delarik ere, gogoan izan Guuk-ekin beti egongo zarela konektatuta zure ibilbideak prestatu ahal izateko, konexio eta prezio onenekin, betiko. Ez ziri eta ez sari. Hitz ematen dugu.

Eta ez baduzu inoiz San Silbestre lasterketan parte hartu, entrenatzera animatzen zaitugu, Euskadin tradizio luzea duen ospakizun berezi honekin agurtzeko urtea.

Erlazionatutako berriak
Euskal Hiria

San Silvestre en Euskadi

5 min

La afición por el deporte reúne a multitud de personas cada 31 de diciembre en Euskadi para disfrutar de la carrera de San Silvestre. Descubre cuál es su origen, dónde se celebra y conoce otras carreras populares con más tradición de nuestra región.