
Euskal Hiria
Euskadiko kanpin eta bungalow onenak ihesaldi baterako
3 minHondartzatik gertu dauden Euskadiko kanpinak eta bungalowak. Ezagutu Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban ostatu hartzeko dauden kanpinak, zer ikusi eta zer egin
Contenido
Donostia urte guztian zehar da Euskadiko hiri politenetariko bat. Urtarrilean, danborrada mitikoa gehitzen zaio horri guztiari, eta, abuztuan, Aste Nagusia. Eta bai, 2023an itzuliko da!
Udalak guztia du puntu-puntuan zazpi egunez festak, zezenketak, musika, bazkari herrikoiak eta su-festaasko eta asko eskaintzeko. Ekitaldiak eta ekitaldiak dira bata bestearen atzetik egutegian; oso zaila da guztiez jabetzea aurreikuspenik gabe.
Tira, ba toki egokian zaude. Donostiako 2023ko Aste Nagusiko egitaraua errepasatuko dugu Guuken, eta jaietako historia aztertuko dugu gainetik, egun berezi hauez hobeto gozatzeko aukera izan dezazun. ¡Artillero, dale fuego! 💥 💣
Dakizunez, datak aldatu egiten dira urte batetik bestera. Hori bai, Ama Birjinaren eguna, abuztuaren 15a, jaien erdian egokitzen da beti. Beraz, Aste Nagusiari hasiera ematen dion kanoikada aste horretan izaten da beti.
Egun garrantzitsuenak, urtero bezala, lehenengoa, azkena eta Ama Birjinaren eguna dira. Hala ere, egun guztietan aurkituko duzu zer egin. Nahikoa duzu hiriko kaleetan zehar ibiltzea, eta han aurkituko dituzu jarduerak.
Jaia oso modu berezian hasten da. Alderdi Ederreko lorategietan, Donostiako udaletxearen aurrean, hondartzaren gainean, kanoi bat jartzen dute, eta garai bateko soldaduen jantzia daramaten batzuek 19:00etan eztandarazten dute, festari hasiera emanez.
2023ko abuztuaren 12an bertan (larunbata) kanoikadaren aurreko beroketa-ariketa errepikatuko da. Ordubete lehenago, erraldoi eta buruhandiak ibiliko dira alde zaharreko kaleetan zehar, eta musika-bandak aterako dira Trinitate plazatik.
Artilleroren doinuek iragarriko digute gutxi falta dela kanoikadarako. Artillero dale fuego kanta herrikoia elkarte ezberdin batek interpretatzen du urtero. 2022an Unión Artesana elkartearen txanda izan zen, 150 urte bete baitzituen urte hartan.
Hauxe da gure gomendioa: lotu zapia lepoan, eta ikasi abestiaren hitzak. Edo eraman ezazu nonbaiten idatzita. Segundo gutxian, akordeak Grosen, Amaran eta hiriko beste txoko batzuetan entzungo dira.
🎵 Artillero, dale fuego 🎵
ezkontzen zaigula
pastelero.
Eta zeñekin
eta norekin
prasku mozkorraren
alabakin.
Eta zeñekin
eta norekin
orpo zikiñaren
alabakin.
Donostiako Aste Nagusiko protagonistetako bat da musika. Saguesko agertokian, Gros auzoan, Zurriolako hondartzaren ondoan, uneko artista ezagunenetako batzuek joko dute: 2023 honetan, Tomas Alba plazan kontzertu hauek izango dira:
Kontzertu handiek ez ezik, bestelako musika-proposamenek ere badute tokia Aste Nagusian. Kursaaleko terrazetan, bertako DJen emanaldiak izan ohi dira, uneko arrakastak errepasatzen giro lasaian, itsasoari begira.
Kontuan izan saio hauek eta Sagueskoak ordu berean izaten direla: aukeratu egin beharko duzu zeinetara joan. Hemen gehiago luzatzen da jaia, donostiar gazteengan pentsatuz.
Eta zer izango dugu 2023an? Zoaz Erizainen plazara, eta jakingo duzu. Hona hemen aurrerapen bat: musika elektroniko ugari, regetoia eta bestelako artista festazale batzuk. A, eta 12:00etan hasi eta egun guztian, mota guztietako food truckak izango dituzu gune honetan.
Abuztuaren 15ean eta 16an (astelehena eta asteartea, hurrenez hurren) udalak 100 metroko txirrista erraldoi bat instalatuko Kursaaleko Zurriola terrazan. Murgil egiteko edo haurrak ongi pasatzera eramateko aukera izango duzu.
Donostiako Aste Nagusiko beste klasiko bat. Boulevardeko kioskoan, alde zaharrean (udaletxearen ondoan), tokiko artisten askotariko emanaldiak eskainiko dira. Hala, jazza, bluesa, rocka eta funkya entzungo ditugu gauetan, eta dantzak, musika-bandak eta bestelako ikuskizunak egunez.
Lehenago esan dugun moduan, Donostiako kale eta txoko guztietan ospatzen da Aste Nagusia. Hala, ohikoa izaten da hiriko zenbait tokitan aurkitzea txistulariak, euskal dantzak, kalejirak, txarangak eta abar. Arreta berezia merezi dute Konstituzio plazak, Easo plazak eta alde zaharrak.
Jai-giro handia izaten da Antiguo eta Amara auzoetan, baina azken urteetan Urumea ibaiaren inguruak ere, Amaratik Loiolara, oso erakargarriak bilakatu dira bisitarientzat.
Aurtengo beroarekin, inoiz baino hobeto sartuko zaigu su artifizialak ikusteko ezinbestekoa den izozki hori. Donostiako Aste Nagusiko su-festen lehiaketa handia izango dugu aurten ere.
Aurten 59. lehiaketa izango da, eta munduko piroteknia-enpresa ezagunenetako batzuk lehiatuko dira. Gauero, 22:45ean, Alderi Ederreko lorategietatik Donostiako gaua argiz, kolorez eta eztanda izugarriz beteko da.
Zein da ikusteko tokirik onena? Gure ustez, Urgull mendiaren magala, Alde Zaharreko kaia eta, nola ez, Kontxako hondartza. Probatu trikimailu hauek erabiltzen mugikorrarekin argazki dotoreak ateratzeko.
Larunbatean, abuztuak 19, sariak banatuko dira, eta ondoren, lehiaketa ixteko, hiriko ikuskizun pirotekniko eta musikal handiena eskainiko da. Nork lortuko du aurten Urrezko Maskorra?
Inoiz galdetu diozu zure buruari zergatik dauden zezenak jai hauetan? Galdera horri erantzuteko, iraganera bidaiatu behar dugu. Zehazki, 1876ra, Jose Arana enpresariak urte horretan berreraiki baitzuen Atotxako zezen-plaza. Izan ere, suntsituta geratu zen karlistaden ondorioz. Eta enpresariak plan bat zuen buruan.
Depresio ekonomiko eta soziala jasan zuen hiriak, eta turismoaren bultzada behar zuen. Horregatik, Aranak zezenketak jarri nahi izan zituen Ama Birjinaren Jasokundea ospatzeko egiten ziren jaietan.
Enpresariak kartelak erantsi zituen toki guztietan eta elkarrizketa ugari egin zituen, jendearen artean jakin-mina pizteko. Kanpaina ona egin zuen, eta modu horretan jaio zen Donostiako Aste Nagusia. Azkenerako, Frantziatik, Nafarroatik eta penintsulako beste toki batzuetatik etortzen zen jendea zezenketak eta su-festak (geroago hasi ziren) ikustera.
Herritarrek egunero izango dute aukera 23:30etik aurrera lasterka egin eta zezensuzkoengandik ihes egiteko, lehenengo suziriaren ondoren. Miramar kaletik ateratzen dira, mutilek daramatzaten su-festekinbatera. 10 kg baino gehiagoko bizkar-zorroak dira!
Boulevardera iristean, zezen artifizialak toriletara itzultzen dira, hurrengo eguneko entzierrorako. Orduan, beste suziri bat jaurtitzen da, kuadrillak berriro lasai ibil daitezen kaleetan.
Aste Nagusiaren ekitaldirik bitxienetako bat piraten abordatzea da, alde zaharreko kaian piratek antolatua. Donostiako Piratak taldeak antolatzen du, festen izaera herrikoia aldarrikatzeko. Kaitik Kontxako hondartzaraino itsasoz egiten den lasterketa zoro bat da.
Ehunka gazte, flotagailuak, txalupak eta era guztietako asmakari inprobisatuak aldean dituztela, hondartzara iristen lehenak izateko lehiatzen dira.
Eta, horrez gain, aste osoan zehar, musika, herri-bazkariak, txarangak eta adin guztietarako jarduerak aurkituko dituzu kaian, baina, giro gazte eta ganberroenaren bila bazabiltza, dudarik gabe Donostiako kaian aurkituko duzu eguneko edozein ordutan.
Abuztuaren 15eko bezperan egiten dira Donostiako Aste Nagusiko tradizio garrantzitsuenetako batzuk. Arratsaldean, Koruko Andre Mariaren Basilikara bazoaz, ez huts egin salbe solemnea, orfeoiak zaindariari eskaintzen dion emanaldi eta guzti.
Eta Festara!? Gauean, Gaztelubideko abesbatzak giroa piztuko du Gaztelubide elkartera joaten direnen artean. Une horretan, beste abesbatza batzuk ere arituko dira Amaran, Antiguon eta alde zaharrean.
Guztioi gustatzen zaigu ondo jatea, eta lagunartean eta musikarekin izanez gero, askoz hobeto. Horregatik, Aste Nagusia ez da salbuespena. Gose direnentzako ekitaldi ederrak ere izango dituzu hirian.
Tokiko produktuak aukeratzen dituztenetakoa bazara, ez ahaztu Loiola kaleko azoka berezia. Euskal Herriko nekazaritzako produktuen X. Azoka izango da aurten. Baserriko produkturik jatorrenen topagunea izango da, eta, gainera, txikienentzako jarduerak ere izango ditu.
Hori guztia duzu zain, eta askoz gehiago, Donostiako Aste Nagusian. Jai parte-hartzaile, integratzaile eta superdibertigarriak. Ba al zatoz? Sartu gure webgunean eta bizi jaiak topera zure mugikorrerako tarifa onenarekin eta Guuk-ekin.