
Euskal Hiria
Gabonetan prestatzeko euskal plater tipikoenak
3 minEuskal gastronomiak plater ugari ditu, eta horrek zoriontasunez betetzen gaitu, batez ere gabonak eta halako egoera bereziak iristean.
Baina… ez al ziren guztiak dorretxeak? Bai eta ez. Dorretxeak dira Erdi Aroko eraikin ohikoenak Euskadin, baina badira gazteluak ere; besteak beste, Muñatones gaztelua, Arteagako gaztelua eta Varonatarren jauregia. Eta, noski, testuinguru horretan, Butroeko gazteluaz arituko gara.
Bilbotik kilometro gutxira dagoen eraikin berezi honen arkitekturak eta fantasia-kutsuak atentzioa ematen dute. Zer historia du? Zergatik dirudi ipuinetakoa? Galdera guztiei erantzuten saiatuko gara Guuk-en artikulu honetan.
Prestatu mugikorra argazkiak ateratzeko, egin motxila, eta deitu lagunei. Butroeko gaztelura goaz!
Butroeko gaztelua Gatika udalerrian dago —zehazki, Butroe auzoan—, Gaztelugatxeko Doniene ospetsuaren eta Bilboren artean. Mapa batean "Butroe” bilatu, eta aurkituko duzu.
Butroe errekaren ertzean altxatzen da, Menditxu muinoaren bizkar baten gainean, eta ehun urtetik gorako haritzez eta beste espezie batzuez osatutako baso batek inguratzen du. Mungia, Laukiz, Plentzia, Urduliz eta Maruri-Jatabe herriak ditu inguruan.
Kostaldetik eta Bilbotik gertu dagoenez, erraza da gaztelura iristea. Hala, Butroeko gaztelura iristeko, Bizkaiko hiriburua izango da gure erreferentzia. Bistan da zergatik. Autoz joatea da errazena, baina autobusez ere joan daiteke.
Gaur egungo Butroeko gaztelua XIX. mendean egin zen eraberritze sakon baten emaitza da. Garai hartan, erromantizismoa modan zegoen. Horregatik ditu ipuinetako formak eta Alemanian garai hartan egiten ziren gazteluen itxura. Horra hor zergatik ez datorren bat gure arkitektura tipikoarekin.
Baina gazteluaren jatorria ezagutzeko, zenbait mende atzerago jo behar dugu. XI. mendean, Butroe Etxe boteretsuak —Gaminiz kapitaina buru zela— dorre bat altxatu zuen bere boteregunean. VIII. mendetik zen hura familiaren boteregunea; hots, Juan Perez Butroeren garaitik. Zergatik?
Tira-bira handiak izan ziren inguruan, bandokideen gerrak eraginda. Goseteen ondorioz, lurraldeak kudeatzeko, botere feudalaz jabetu zen noblezia, eta, hala, bi alderdi eratu ziren: ganboatarrak eta oinaztarrak.
Butroetarrak oinaztarren aldekoak ziren, zeinak beaumontarren eta Gaztelako koroaren aliatuak baitziren. 1480an, Gonzalo Gomez Butroe Butroeko V. jaunak erabaki zuen dorrearen gainean Butroeko gaztelua eraikitzea. Baina historia ez da hor amaitzen.
XVI. mendean, jada gerra amaituta zegoela, Butroeko gaztelua bertan behera utzi zuten, Erdi Aroko defentsarako beste hainbat egitura bezala. Eta modu horretan jarraitu zuen ehunka urtean; zehazki, XIX. mendea arte.
1879an, Narciso Salabert Pinedok, Torrecillako markesak, butroetarren gotorlekua eraberritzeko eskatu zion Francisco Cubas arkitekto ezagunari. Hark, Eugene Viollet-le-Duc arkitektoaren laguntzarekin, eraikinaren oinarria bakarrik utzi zuen bere horretan. Beste guztia eraitsi, eta estilo neogotikoko gaztelu bat eraiki zuten, ukitu bavariar eta erromantikoduna.
Ordudanik, jabe ugari izan ditu multzoak. Bertan behera utzi zuten berriro, eta, 70eko hamarkadan, Bolarque markesa-markesek eskuratu zuten. 1994an, Estudios Arriaga elkarteak birgaitu egin zuen. Hotel eta aisiagune bilakatu nahi izan zuten, baina ez zuten lortu. 2005ean, Inbisak eskuratu zuen hartzekodunen konkurtso batean.
2013an, saltzeko ahaleginak egin zituzten, baina ez zuten arrakastarik izan, harik eta zortzi urte geroago errusiar inbertsore batek erosi zuen arte. Denbora-tarte horretan guztian, Butroeko gazteluan errodajeak, telebista-saioak eta ekitaldiak egin ziren.
Butroeko gaztelua Espainiako Ondare Historiko gisa aitortuta dago. Hala ere, gaur egun jabetza pribatukoa da. Zein da arazoa? Bada, ez denez publikoa, ezin da barrualdea ikusi. Oraingoz ez, behintzat.
Beraz, kanpotik ikustearekin konformatu beharko dugu. Nahikoa da, hala ere, lau dorreak eta eraikinaren zazpi solairuak ikusteko. Eraikina ez zen egin etxebizitza izateko. Beraz, ez dauka etxeek izan ohi duten banaketa.
Zer ikusiko genuke barrutik? Kanpotik doazen eta geletara sartzeko balio duten pasabideez gainera, kapera, putzua, liburutegia, ziega eta janari-biltegia nabarmentzen dira. Kanpotik inguratu dezakezu gutxienez. Ordu-erdi baino gutxiagorekin nahiko izango duzu!
Gero, atseden har dezakezu inguruko merenderoetan; hala, indarrak berreskuratuko dituzu gazteluko lorategi botanikoa bisitatzeko. 35.000 metro karratutan balio handiko animalia- eta landare-espezieak daude, bai autoktonoak, bai beste toki batzuetatik ekarritakoak.
Bazatoz? Etxetik irten aurretik, hartu mugikorra, eta bilatu hona iristeko bidea. Guuk-ek Euskadiko iragana ezagutzen lagunduko dizu, datu- eta ahots-tarifa onenarekin. Sartu gure webgunean, eta irten abentura bila.