Euskal Hiria
Los mejores hoteles con spa de todo Euskadi
1 minViajamos por Bizkaia, Araba y Gipuzkoa en busca de esos resorts con spa que enamoran por su ubicación e instalaciones.
Iruñeko Sanferminetan lasterka egitea eta Errege Bardean argazkiak ateratzea baino gauza gehiago egin daitezke. Pixka bat begiratuta nahikoa izango dugu ohartzeko spa duten hotel asko, eta oso onak, daudela Nafarroan. Bai goi-mailakoak, bai prezio/kalitate erlazioa bilatzen dutenak.
Eskualdea perfektua da denboran zehar bidaiatzeko gazteluei esker, hegoaldeko natura idorrarekin eta iparraldeko mendiekin liluratzeko, eta, azkenik, burbuila artean erlaxatzeko. Hori guztia gastronomia onenarekin batera, noski.
Beraz, ireki agenda eta markatu egutegian zer egun dituzun libre. Spa duten Nafarroako hotel onenak iruditzen zaizkigunak hautatu dizkizu Guukek.
Ez da Nafarroari buruz burura etortzen zaigun lehenengoa, baina hemen badaude spa duten hotel oso onak. Eskualdeko biodibertsitate handiari esker, atseden hartzeko eta ur termaletan murgil egiteko aukera ematen duten toki zoragarriak daude.
Ostatu-aukera onenak jasotzen dituen zerrenda hau egiteko, kontuan hartu ditugu erabiltzaileek webgune ezagunenetan (Booking, Tripadvisor, etab.) emandako iritziak. Erabiltzaile asko iritzi berekoak badira, zerbaitegatik izango da. Has gaitezen!
Onenetan onena nahi baduzu, seguruenik Hotel Castillo de Gorraiz&Spa hotelera joaten amaituko duzu. Iruñetik 5 kilometrora dago, eta ikuskizun arkitektoniko bat da; ingurutik pasatzen diren guztien begirada erakartzen du. Bai parean duen golf-zelaiarengatik, bai gazteluaren itxuragatik eta tamainarengatik. Zer esan dezakegu? Logelak hobeezinak dira, eta spa-zirkuitua, bikaina. Hauek eskaintzen ditu, besteak beste: igerileku indargarri bat eta igerileku erlaxagarri bat, finlandiar sauna, lurrun-bainua, kontraste-dutxak, izotz-iturria eta zorrotada bereziak dituen igerileku inperiala. Erreserbatu webgunean.
Hiriak berekin dakartzan jende-pilaketak eta zaratak jasan gabe Iruñea ezagutzeko spadun hotel perfektua da. Alma Pamplona hotelak eskaintzen digun spak igerileku estalia, hidromasaje-bainuontzia, gimnasioa eta sauna ditu. Eta, gainera, hammama, bero-sauna, kontraste-dutxak eta masaje-gatzak ere baditu. San Juan de Dios ospitaletik oso gertu dago, hiriburutik 2 kilometrora gutxi gorabehera. Sarean balorazio oso positiboak jaso dituelako gomendatzen dizugu. Bere webgunean erreserbatu dezakezu.
Hiriko erdigunean bertan dago. Baina erdigunean egotea (udaletxetik eta San Saturnino elizatik metro gutxi batzuetara) ez da Maisonnave hotela Nafarroan spa duten hotel onenen artean hautatzearen arrazoia. Kalitatea/prezioa erlazioagatik hautatu dugu, han izan diren bisitarien ustez ezin hobea baita. Eta zergatik da berezia? Hasteko, jabeen familia XIX. mendean hasi zen Iruñera etortzen ziren bisitariei ostatu ematen. Gainera, logela ederrak ditu, eta gimnasioa oso erosoa da. Spa ere gomendatzen dugu, txikia izan arren, erosoa baita. Erreserbatu webgunean.
I-ka-ra-ga-rri-a. Bai, ikaragarria. Arantzako (Nafarroako iparraldean) paisaietara zabaltzen dira Arantza hoteleko leiho guztiak. Horrekin bakarrik ere, nahikoa izango litzateke spa duen hotel horretara joateko konbentzitzeko. XIV. mendeko hiribilduak ukitu historiko eta tradizional atsegina ematen dio hotelari, eta ukitu hori sumatuko dugu logeletan, altzarietan eta spa-instalazioetan. Logelak handiak dira, altzari zainduekin jantziak. Igerilekua, bi ur-ohe zorrotadekin, hot tubea, ur-jauzia eta bestelako ekipamendu batzuk ditu, inguruko naturaz gozatzen duzun bitartean erlaxa zaitezen. Logeletako leiho eskergak dira gure ustez alderdi bereziena. Erreserbatu webgunean.
Lesaka Nafarroako herri politenetariko bat bada, Hotel Rural & Spa Atxaspi izeneko hotela spa duten hotelen artean inguruko interesgarrienetariko bat da. Euskal estetika tradizionala du hotelak, eta esperientzia intimo eta beroa ematen die bisitariei, xehetasun eta arreta guztiekin. Bikotekidearekin joateko gomendatzen dizu Guuk-ek, baina garaiz egin beharko duzu erreserba, 6 logela baino ez baititu. Sauna, hidromasajea, jacuzzia eta beste zenbait erosotasun ditu. Kontsultatu webgunean.
Spa duten hotelen artean luxuzkoenetetariko bat da Nafarroan, zalantzarik gabe. Pamplona El Toro Hotel & Spa hotela hiriburuaren kanpoaldean dago, Irurtzunera doan errepidean. Bost izarreko establezimendu bat da, 1607an Azorrizen (garai hartan herria zen) eraikitako etxetzar batean egina. 1965ean jabeak aldatu ziren; erabat eraberritu zuten eraikina, eta gaur egun ezagutzen dugun hotela egin zuten (geroago, berriro eraberritu zuten 80ko hamarkadan eta berriro 2017an). Ez huts egin Relax esperientzia eta Gastro esperientzia. Mota guztietako luxuak izango dituzu instalazioetan. Bertako jatetxea ere bikaina da. Erreserbatu webgunean.
Bainuetxea da hotela baino gehiago, baina interesgarria da bi ikuspegietatik. Inguru honetara baldin bazatoz, gutxienez gau bat igaro behar duzu Elgorriaga hotel-bainuetxean. Eraikin handi bat da, eta uste da antzinako biztanleek jatorduak egiteko eta lotarako erabiltzen zuten benta baten gainean eraiki zela. Orduan ohartu ziren urek sendatzeko propietateak zituztela. 1919an mineromedizinal izendatu ziren, eta mota horretako gazienak dira Europa osoan. Ur hori bera izango duzu erlaxatzeko guneetan, saunetan, lainoztapen-kabinan eta kontraste-dutxetan. "Flotarium" bat ere badu, Itsaso Hilean flotatzearen sentsazioa simulatzen duena. Erreserbatu webgunean.
Spa duten hotel asko daude Nafarroan, baina onena da zuk zeuk probatzea, eta konparatzea. Hori bai, gogoan izan planak aurreikusi behar dituzula, lurralde honek turismo-jarduera handia baitu oporretako hilabeteetan.
Guuk prest dago esperientzia horretan laguntzeko. Sartu webgunean eta eskuratu zure mugikorretarako datu- eta ahots-tarifa onena. Ezagutu gure lurraldearen muina, beharrezko informazio guztiarekin.