icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Delikako Bide Berdea: Nerbioi ibaiaren ur-jauzirako ibilbidea behetik

21 Agosto 2023 12:00

Goitik txunditu bazaitu, behetik ere ikusi beharko duzu. Iberiar penintsulako ur-jauzirik altuena da Nerbioi ibaiarena, eta ikusgarria da. Bisitari asko eta asko erakartzen dituzte bai hara igotzeko ibilbideak bai Delikako Bide Berdeak. Merezi du?

Azken ibilbide hori ez da ohikoa bezain ezaguna, baina, gure ustez, oso interesgarria da ingurua ezagutzeko. Klima mediterraneotik atlantikora igarotzen da, eta Nerbioiko Parke Linealaren edertasuna aprobetxatzen du. Zer gehiago nahi duzu?

Hartu motxila, prestatu mugikorra nabigatzailearekin, eta etorri Guuk-ekin Delikako Bide Berdean barrena, Nerbioi ibaiaren ur-jauziaren ingurua behetik ezagutzeko. Hementxe bertan dugu Arabako paisaiarik politena!

Delika

Zer da Delikako Bide Berdea?

Delikako Bide Berdea 6 kilometro pasatxo dituen ibilbide bat da, Delikatik abiatzen dena, eta izen bereko arroilari lotzen zaiona, Nerbioi ibaiaren ur-jauzia bera atzean dugula. Oso malda txikiko ibilbidea da (150 metro inguru), familia osoarekin egiteko oso aproposa.

Arabako Foru Aldundiak 2020an ireki zuen, eta harrezkero bisitari ugari erakarri ditu etengabe, oso ibilbide erraza baita. Adi, ibilbidearen erdia bizikletaz egin baitaiteke. Imajinatu, beraz, zeinen erraz egin daiteken bidea.

  • Adi ❗: Delikako Bide Berdea Nerbioi ibaiaren bidean gora doa zati batean, baina ez da ur-jauziaren oinarriraino iristen. Aurrerago jarraitu daiteke, baina, une batetik aurrera, ez dago ez jarraibiderik ez babesik.

Bide Berde honek Gorobel mendilerroko hegaztientzako babes bereziko eremua eta Arkamo-Gibijo-Arrastaria kontserbazio bereziko eremua zeharkatzen ditu, biak ere balio ekologiko handiko Natura 2000 Sarean sartuak.

Bidea prestatzea ia 200.000 euro kostatu da, eta Europako Feder Funtsen laguntzari esker egin ahal izan da. Laudio eta Amurrio lotzen zituen Nerbioiko Parke Linealeko ibilbidea luzatu du orain bideak. Begiratoki bat eta zubi tibetar bat eraikitzea ere aurreikusita dago. Urduñaraino luzatzeko aukera ere aztertzen ari dira.

Nola iritsi Delikako Bide Berdera?

Delikako Bide Berdea herriaren sarrerako aparkalekuan hasten da; beraz, herrira joatea da aurreneko pausoa. Nola iritsi Delikaraino? Azalduko dugu nola iritsi EAEko hiru hiriburuetatik, autoari lehentasuna emanda. Ez larritu, ez da zaila eta.

  • Gasteiztik Delikara: 40 minutu pasatxo dira, N-622 errepidea ipar-mendebalderantz hartuta. Ametzaga Zuiaren parean, hartu A-2521 errepidea, eta jarraitu Urduñaraino. Han, hartu hegoalderanzko bidea, BI-4906 errepidetik, herrira iristeko.

Vitoria Delika
  • Bilbotik Delikara: biderik errazena da, errepideak oso irisgarriak dira eta. 40 minutu eskas beharko dituzu: lehenengo, hartu AP-8 autobidea hegoalderantz; gero, A-622 errepidea, Urduñara iristeko, eta, ondoren, BI-4906 errepidea Delikaraino.
Bilbao Delika
  • Donostiatik Delikara: badira zenbait aukera, baina azkarrena da AP-8 autobidea hartzea Bilborantz, gero AP-68 hegoaldera, eta, azkenik, A-625 errepidea. Urduña eta Delikarainoko bidea aurreko ibilbideen bera da. Ordu eta erdi inguru beharko duzu.
San Sebastián Delika

Delikako Bide Berdearen ibilbidea: Non hasten da?

Lehen esan dugun bezala, herrian bertan hasten da Delikako Bide Berdea. Aparkalekua sarreran bertan dago, baina goiz ibiltzea gomendatzen dizugu, 20 plaza baino gutxiago dituenez azkar betetzen baita. Eta lortzen ez baduzu, pasatu herria, eta aparkatu harrizko zubiaren ondoan.

distantzia

malda

denbora

6,3 kilometro

165 metro

Ordubete eta 40 minutu

Nolanahi ere, etxetik irten aurretik, gogoan hartu ibilbidea, ez galtzeko. Bidean seinale oso argiak ikusiko dituzu, jakin dezazun nondik joan behar duzun. Baina ez dago soberan pixka bat planifikatzea.

  • 0 km: aparkalekua (Delika).
  • 0,8 km: "El Infierno" jatetxea.
  • 1,6 km: Zalborondo zubia.
  • 2 km: arroilaren hondora joateko bidegurutzea.
  • 2,4 km: arroilaren hondora joateko bidegurutzea.
  • 3,3 km: Delika ibaiaren ondoko saihesbidea.
  • 3,4 km: Delika ibaia zeharkatzea.
  • 4 km: eskuineko bidezidorretik errekasto bat zeharkatzea.
  • 4,7 km: ezkerraldeko saihesbidea, bueltako bidean, Zalborondo zubira itzultzeko.

Itinerario Senda Verde Delika

Delikako Bide Berdeko ibilbidea: urratsez urrats

Zenbait argibide, bertaratu aurretik. Lehenik eta behin, oso malda txikia du ibilbideak, eta etxeko txikientzat zein heldu eta adinekoentzat pentsatuta dago. Txakurra ere eraman dezakezu, baldin badaukazu, edo nahi duzun beste edozer Horretarako aukera ematen dizu ibilbideak!

Elevación Senda Verde Delika

Eta beste kontu garrantzitsu bat: ibaiarekin oso lotuta dago ibilbide hau, eta, noski, horren ondorioz nabarmen eragiten diote emariaren aldaketek. Euri-garaian, gerta daiteke ibilbidea egiteko aukerarik ez izatea Delika ibaia ezin delako zeharkatu. Izan ere, ez da gomendagarria saiatzea halako egoeretan.

Prest? Ederki! Atera aparkalekutik eta zeharkatu herria kale nagusitik. Hasieratik ikusiko duzu kartel urdin batzuekin seinaleztatuta dagoela bidea. Ez itzazu inoiz galdu begien bistatik.

Paso 1 Senda Verde Delika

Trenbideko zubi baten azpitik igaroko zara, eta El Infierno 2.0 jatetxea ikusiko duzu ezkerretara. Ez gelditu, eta jarraitu bideari, metalezko ate bateraino heldu arte. Zeharkatu, eta jarraitu ibaira begira dagoen begiratokirantz.

Landaretzak uzten badizu, El Cubo eta Ripabe errota zaharrek eragindako ur-jauziak ikusiko dituzu. Lerro hauen azpiko argazkiak justu kontrako noranzkora begiratzen du, jatetxerantz.

Paso 2 Senda Verde Delika

Jarraitu bideari Zalborondo zubiraino. XVIII. mendean eraiki zuten bizilagunek pasabide hori, komunikazioa eta merkataritza errazteko. Gaur egun, inguruko piknik-guneetan atseden har dezakete bisitariek.

Handik, bidea kilometro bat baino gehiago luzatzen da, larreetan barrena. Ez kezkatu halako batean ibaia ikusten ez baduzu; laster aurkituko duzu berriro. Garrantzitsua da jarraibideei ondo erreparatzea, ez galtzeko.

Gora egingo duzu pixkanaka, harik eta jaisten hasi arte ibaiaren ibilguaren ondoan. Horra iristean, ibaia zeharkatu beharko duzu. Urak handi badatoz, buelta ematea da egokiena, eta beste egun batean itzultzea, arriskutsu samarra baita.

Eta orain zer? Ibaian gora jarraitzen baduzu, Nerbioi ibaiaren ur-jauziaren oinarrira hurbilduko zara, baina kontuz: ez dago seinalerik, eta ez dago Delikako Bide Berdearen barruan. Ibilbide zailagoa da, familian egiteko ez hain egokia.

Ibaiaren beste aldean, bideak aurrea egiten duela ikusiko duzu. Jarraitu beste ur-jauzi batera heldu arte. Ez da oso altua, baina haren tamainak harritu egingo zaitu. Pasabidea estu samarra da, eta eskuinetik doa.

Ez da ia ezer geratzen. Gorantz egingo duzu berriro, Delikako arroila zeharkatuz, eta Zalborondo zubirantz itzuliko zara gero. Lehengo bidea egin hasieraraino, eta kito! Osatu duzu Delikako Bide Berdea. ✅✅✅

Ez ahaztu argazki asko egitea, eta alboan izan beti mugikorreko nabigatzailea. Guuk alboan izango duzu beti dizu gure herriko txokorik ederrenak ezagutzeko txangoetan. Sar zaitez gure webgunean, eta eskuratu tarifarik onena. Ez zara damutuko!

Erlazionatutako berriak