icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Zertarako balio du Googlek Sopelan instalatu duen kableak?

04 Octubre 2021 13:21

Seguru jakin duzula Googlek itsaspeko kable bat jarri duela Cornuallesekin lotzeko (Erresuma Batua), eta laster New Yorkekin konektatuko gaituela, alajaina! Izan ere, gure konexio-beharrak gero eta handiagoak dira, eta, horregatik, azpiegitura gehiago behar dira. Baina ba al dakizu zertarako balio duen kable horrek?

Zuntz optikozko 16 kable-pare, Grace Hooper izeneko bi zentimetroko mahuka batez estaliak, Bizkaiko hiriburutik 18 kilometro eskasera daude ainguratuta irailaren 9tik. Konexio berri hori Google erraldoi teknologiko amerikarraren apustua da, datu-trafikoa hobetzeko. Azpiegitura berri horrek 340 milioi terabyte garraia ditzake segundoko, hau da, 17,5 milioi pertsona 4.000 bideo batera transmititzen aritzearen parekoa.

Zer ematen digu itsaspeko kable horrek?

Itsaspeko kable hori munduan zehar itsas hondotik bidaiatzen duen zuntzezko kable-sare zabal baten parte da; ezaugarri bereko 400 kable baino gehiago daude instalatuta sare horretan.

Munduko Interneteko trafikoaren % 98 ozeanoaren azpiko sare handi horren bidez bideratzen da. Etxean ditugun Interneteko konexio guztiak instalazio logistiko horien funtzionamenduaren mende daude, eta zuntz optikoaren abantaila guztiak baliatzeko aukera ematen digute.

Gero eta digitalizatuagoa eta interkonektatuagoa den mundu honetan, beharrezkoa da konexio-aukerak erabiltzaileek behar duten latentziara egokitzea eta datuen ibilbidean egonkortasun handiagoa eskaintzea.

Konexioen abiadura handitzeaz gain, sistema horrek zuntz optikozko kommutazio-teknologiak ere baliatzen ditu. Teknologia horiek, konpainiaren arabera, “komunikazioen fidagarritasuna hobetzen” laguntzen dute, nazioarteko estandarretatik gorako segurtasun-prestazioak baitituzte. Horrek segurtasun handiagoa emango die gure konexioei kanpoko eraso zibernetikoen aurrean.

itsaspeko-konexio-kablea

Euskadi konexioen erdian

Ez da lehen aldia Bizkaia horrelako proiektuen erdigunean dagoena. 2017an, Sopela Europarekiko konexio-puntu hautatu zuten Marea kablearen bidez; Facebook eta Microsoftentzat ezarri zuten ahalmen handiko Interneteko sare transatlantiko hura. Eragiketa horiek garrantzitsuak dira konexioen abangoardian jartzeko eta Euskadin Internetera konektatzeko aukerarik onenak izateko.

Kable horrek Virginiako konektibitate-nodoa Europako hegoaldearekin lotzen du, eta, Sopelatik, Asiarekin, Ekialde Hurbilarekin, Afrikarekin eta Europako gainerakoarekin lotzen du. Sare horrek segundoko 160 terabyte garraiatzeko ahalmena du, hau da, etxeko konexio bat baino 16 milioi aldiz azkarragoa da.

Guuk-etik berrikuntza teknologikoaren arloko aurrerapauso guztien berri ematen jarraituko dugu, eta zure beharren araberako benetako konexioa eskainiko dizugu.

Erlazionatutako berriak