icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Bilboko Aste Nagusia: zer egin 2024ko Aste Nagusian

03 Agosto 2023 09:05
Blog Guuk

Hemen da berriro! Bilboko Aste Nagusian, musikaz, konpartsaz, kalejiraz eta giro onez beteko dira kaleak abuztuan. Eta noski, Guuken ez dugu galdu nahi Udalak 2024rako prestatu duena.

Aste Nagusiak garbi erakusten du elkarrekin indartsuago garela; ez dela behar ehunka urte duen tradiziorik eta kondaira mitologikorik euskaldunok gure kultura eta nortasuna elkarrekin ospatzeko. Nor ez dago etortzeko irrikan?

Zatoz jaietara bizkaitarrekin, bilbotarrekin eta Bilboko erdigunean zehar ibili nahi duen ororekin. Deitu lagunei eta etorri Marijaia, txupina eta urte honetarako prestatu duten guztia ikustera. Badator Marijaia!

Noiz da Bilboko 2024ko Aste Nagusia?

Aste Nagusia beti izaten da Ama Birjinaren egunaren hurrengo larunbatean. Eta Ama Birjinaren eguna beti da abuztuaren 15a. Beraz, Bilboko Aste Nagusia beti izaten da hilabeteko azken asteetan.

  • Bilboko 2024ko Aste Nagusia - noiz: 2024ko abuztuaren 17tik 25era
  • Bilboko 2024ko Aste Nagusia - non: Areatzan, udaletxean, Arriaga plazan, Plaza Biribilean eta Alde Zaharrean. Baita hiriko gainerako tokietan ere.

Aurtengo pregoilariak txupina jaurtiko du urtero bezala, eta, ondoren, Marijaia aterako da Arriaga antzokiko balkoitik. Une horretatik aurrera, ekitaldi, sorpresa eta poztasunez betetako aste bat hasiko da: ahaztuko ez dituzun bederatzi egun eta zortzi gau.

Aste Nagusia 2024

Bilboko 2024ko Aste Nagusiko kontzertuak

Bilboko Aste Nagusiko ekitaldi garrantzitsuenetako bat doako kontzertuak dira. Musika ezinbesteko osagaia baita Bilboko Aste Nagusiaren arrakastaren errezetan.

Bilboko Udalak 2024ko Aste Nagusirako kontzertuen programazio osoa iragarri du; Abandoibarrako eta Europa parkeko agertoki nagusietan izango dira. Hemen kontatzen dizugu nortzuk izango diren festa hauetako protagonistak.

Abandoibarrako kartela

Abandoibarran, aurretik iragarritako Edurne, Nøgen, Lala Love You eta Izaroren emanaldiez gain, izen handiak izango dira: Nena Daconte, Coti Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS), Bilboko Udal Musika Banda Baron Rojorekin eta David Oterorekin.

Kontzertuak Abandoibarran 23:30ean

  • Abuztuak 17, larunbata: Edurnek irekiko du programazioa Éxtasis album berriarekin, tartan direla Nada” eta Va por ti” singleak.
  • Maiatzak 18, igandea: Nena Dacontek bere pop-rocka ekarriko du “Tener tanto que darte” abesti arrakastatsuekin eta Casi Perfecto album berriarekin.
  • Hilak 19, astelehena Nøgen folk-pop talde donostiarrak gehienbat euskaraz egindako musikaz gozaraziko digu.
  • Hilak 20, asteartea Bilboko Udal Musika Bandak bat egingo du Baron Rojorekin heavy-rock gau ahaztezin baterako.
  • Hilak 21, asteazkena Cotik eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) Argentinako abeslariaren kantu klasiko eta berrien nahasketa bat eskainiko digute.
  • Hilak 22, osteguna: Lala Love You, energiaz beteriko punk-popa.
  • Hilak 23, ostirala: Izaro arduratuko da azken-aurreko gauaz, popa, folka eta elektronika uztartuz.
  • Hilak 24, larunbata: David Oterok itxiko du programazioa “Estrellas y fantasmas” single berriarekin: mundu digitalari buruzko gogoeta bat.

Europa parkeko kartela

Europa parkean, lehendik baieztatutako Nil Moliner eta Tatta+Sünez gain, Los 40 Pop Aste Nagusia DJen ikuskizunak izango dira: Martin Urrutia eta Megara, eta Megastar festatzarra, Nía Caro buru dela eta artisten artean Mar Lucas, Lérica Almacor, Cero eta La Beba.

Kontzertuak Europa parkean 23:30ean

  • Abuztuak 21, asteazkena: Nil Molinerrek bere pop argitsuarekin eta “Lugar Paraíso” hirugarren albumarekin kutsatuko gaitu.
  • Hilak 22, osteguna: Tatta eta Sünek “Martin” album berriaz eta Huntzako abeslariaren bakarkako debutaz gozaraziko digute.
  • Hilak 23, ostirala: Los 40 Pop Aste Nagusiak Martin Urrutia eta Megara ekarriko ditu, energiaz betetako ikuskizun batekin.
  • Hilak 24, larunbata: Megastar festatzarra izango da festa-amaieran, Nía Carorekin eta Mar Lucas, Lérica, Almacor, Céro eta La Bebaren aktuazioekin.

Orduak eta lekuak

Abuztuaren 17tik 24ra bitartean, Abandoibarrako eta Europa parkeko agertokiek musika-programazio askotarikoa eta gaurkotua eskainiko dute, Euskadiko eta nazioarteko artistekin, gustu eta adin guztietarako.

Txupina eta Marijaia: Bilboko Aste Nagusiko lehenengo eguna

Abuztuaren 20an bertan, arratsaldez, musika, konpartsen jai-giroa eta kalejira izango dituzu kaleetan zehar. Harrera ofiziala egiten da Arriaga antzokian, eta, geroago, zezenketak hasten dira, zezen-plazako lehenengo korridarekin.

2024ko Aste Nagusiari hasiera emango dion Txupinazoa abuztuaren 20an izango da, 18:00ak aldera, eta orduantxe itzuliko da Marijaia Bilbora. . Arriaga antzokiko balkoitik ateratzen da Marijaia, besoak goian, jaiei hasiera emateko.

Pregoilari bat aukeratzen da urtero, Aste Nagusia hasten duen komunikatua irakur dezan. Hiriko emakume nabarmen bat, konpartsa bateko kidea, hautatzen da txupinera izateko.

Hirurogeita hamarreko hamarkadan egin zen lehenengo ediziotik gorde da tradizio hori. Uste denez, antzina herentziaz jasotzen zen udal-lanbide batetik dator, zeinaren bidez herritarrentzako ekitaldi handiak iragartzen baitzitzaizkien hiribilduko biztanleei. Horregatik jaurtitzen dira txupinak.

Marijaiaren kanta

Panpina batek inauguratzen ditu jai hauek ere? Ba bai, hala da. Marijaia da protagonista. Mari Puri Herrero artistak sortu zuen 1978an, Aste Nagusiaren sinbolo gisa.

Masail gorriak ditu panpinak, eta jantzi tradizionalak dauzka soinean. Besoak altxatuta ditu, dantzan ariko balitz bezala, bilbotarrak ere dantza egitera eta ongi pasatzera gonbidatzeko. Gainera, Kepa Junkerak eta Edorta Jimenezek konposatutako Badator Marijaia kantarekin batera ateratzen da. Ezagutzen duzu kanta?

“Aste Nagusia

bakarra dago

hamar gauekoa

munduan.

Abuztuan Bilbon

denok batera

katuak eurak be

jaietan.

Mari, Mari,

Marijaia dator

Mari, Mari,

Marijaia dator.

Uger, uger,

Bilboko uretan

Mari, Mari,

Marijaia dator.

Abuztuan danok

zahar eta gazte

gizon eta andre

jaietan.

Zapia lepoan

alkar hartuta

kolore guztiak

dantzetan.

Goxa eta erlojua

ez ei doaz batera

bata edo bestea

zoratu egin da.

Hara, hara, hara,

hara nor datorren

hara, hara, hara,

gure Marijaia.

Ene, ene, ene,

oi ai ene bada

aste hau pasata

barriro joango da.

Marijaia bera

gure Marijaia

Bilbora etorri da

Aste Nagusira.

Aste Nagusi

bakarra munduan

bakarra munduan

Marijaia.”

Aste Nagusia hasten den eguneko beste une garrantzitsu batzuk

Ez alde egin Arriaga plazatik, jaiak han jarraituko du eta. 20:00etan ikusiko duzu nola irekitzen dituzten txosnak, Marijaia bera protagonista dela. Antzokiaren atzeko aldean izaten da hori.

Une horretatik aurrera, ekitaldiak bata bestearen atzetik eskaintzen dira hiriko erdiguneko zenbait tokitan: bertako pop-rock musika-erakustaldia Bilborock aretoan, jaietako lehenengo berbena tradizionala Plaza Biribilean eta, noski, zezensuzkoa Arriaga plazan.

Gauean, ez huts egin Casilda Iturrizar parkeko pergolan antolatzen den guztia. Ez galdu bistatik zerua ere, egun horretan bertan hasiko baita su-festen lehiaketa. Kontzertuak ere izango dituzu. Udalak egiten duen ahaleginari esker, artista handiak etortzen dira urtero.

Areatza, Bilboko Aste Nagusiaren erdigune

Areatza ezagunean, Zazpikaleen eta itsasadarraren ondoan, egiten dira Aste Nagusiko kontzertu eta ekitaldi gehienak. Goizetan, jateko eta lehiaketa herrikoietan parte hartzeko aukera izango duzu, besteak beste.

Gauez, giroa bero-bero jartzen da musikaren eta kontzertuen doinuekin. Hori bai, garaiz joatea gomendatzen dizugu, bertakoz bete-beteta egoten baita guztia.

Txosnak eta Bilboko konpartsak

Bilboko Konpartsak talde herrikoiak dira, Bilbon festa egiteaz eta biziarazteaz arduratzen direnak. Urte osoan lan egiten dute programazio zabal eta erakargarri bat osatzeko, adin guztietako jendearentzat egokia.

Konpartsa bakoitzak bere txosna dauka (festetarako muntatutako taberna), eta ongi apaintzen eta kudeatzen dute hura, jaiak janariz eta edariz hornitzeko eta girotzeko. Txosnak Txosnak Udalaren eta Arriaga antzokiaren inguruan daude..

Eta zer aurkituko duzu haietan? Ba kalimotxo on batez eta bestelako edari batzuez gainera, konpartsek ekitaldiak antolatzen dituzte bisitarientzat, eta haietan parte hartzen dute. Ez ahalegindu guztietara joaten, hogei baino gehiago dira eta.

Txosnas Aste Nagusia
Ayuntamiento de Bilbao

Aste Nagusiko lehiaketa gastronomikoa

Egunero egingo da, 10:00etan, Bilboko Aste Nagusiko 44. lehiaketa gastronomikoko ekitaldi bat, Areatzan. Sari-banaketa 14:30ean izaten da, toki berean.

Ehunka kuadrilla elkartzen dira lehiaketa gastronomiko horietan, eta badira hainbat lehiaketa: adibidez, patatak saltsa % 100 begetalean prestatzekoak, edo zezen gisatua eta patata-tortilla ezaguna.

Oso hemengoak diren zenbait plateren lehiaketak ere badira: bakailaoa Bizkaiko erara eta bakailaoa pil-pilean, txipiroiak eta marmitakoa. Ez da harritzekoa hainbeste foodie influencer izatea Euskadin. Han ikusiko duzu haietakoren bat beharbada. Concurso gastronomía Aste Nagusia

Bilboko 2024ko Aste Nagusia txikienentzat ere bada

Ez huts egin goizero, 11:00etatik aurrera, Erraldoi eta Buruhandiek Bilboko Zazpikaleetan egiten duten kalejira; txistuen doinuan dantzatuz, helduen eta haurren gozamena eragiten dute. Erraldoietan dira, besteak beste, baserritarrak, pitxitxi futbolaria eta Santutxuko zigarrogilea.

  • Aholkua💡: hobeto ezagutu nahi badituzu, Euskal Museoko (Unamuno plazan) erakusketan bisitatu ditzakezu; abuztuan bakarrik izango dira han.

Umeak izaten dira protagonista egunero, halaber, balearen desfilean eta Txikiguneko jarduera, tailer eta jokoetan. Zein bizkaitar ez da noizbait beldur izan Gargantuari aurre egiteko?

Frantziako Gargantua et Pantagruel legendan du jatorria figura horrek, eta Bilboko umeei gozarazten die XIX. mendearen erdialdetik. Jaietako txirrista ezagunena da gaur egun.

Umeentzako ekitaldiak Aste Nagusian

Aste Nagusian, umeek (eta gurasoek) primeran pasatzeko aukera izango dute Casilda Iturrizar parkera hurbilduta. Hemen duzu jarduera nagusien laburpena, guztiak apunta ditzazun.

0-3 urtekoentzako ekitaldiak

Edoskitze-gunean, "Stop Hondakinak!” deritzona leku eroso eta pribatua da haur-oihalak aldatu eta haurtxoei jaten emateko. Kanpoaldean, "Kar-Park" haur-kotxeentzako aparkaleku zaindua da.

Haurtxoentzat, Txiki Laboratory eta Plankt-On zentzumenezko jolasetarako dira, eta Oxizeanoa eta Experiteka, berriz, aukera ederra dira haurrek jolasaren bidez ingurumenari eta energiari buruz ikasteko.

3-12 urtekoentzako ekitaldiak

"Botxo-Mari" ekimenak elkartasuna sustatzen du txalupetan. "Ur Tratamendu Zentral Nagusia" eta "Ur Txikien Tratamendu Zentrala" uraren zikloa ikasteko primerakoak dira, eta irristalekuak eta txirristak dituzte. "Urkalite" uraren kalitateari buruzko jarduera lehiakorra da.

"Bakezura" eta "TrebatuZ" trebeziako lankidetza-erronkak dira; "Itsastruktura"k, berriz, itsasontziak eraikitzeko aukera ematen du, eta "Zero Grabitatea"k ohe elastikoetan dibertitzeko aukera ematen du.

Adin guztietarako ekitaldiak.

"B-Xpres Makina" eta "B-Xpres Auto Makina" aurpegiak margotzeko dira. "Ipuin Gosetuak" ekimenak gai garrantzitsuei buruzko ipuinak kontatzen ditu. "Jaiki Eraiki Industrialdea" zurarekin eta LEGOSekin eraikuntza sortzailea sustatzeko da.

"Imanen Gunea" eta "ODS Korapilatxuak" sormen-jolasetarako guneak dira. "Relax-On!" Atseden gunea da, eta "Zure Aztarna utzi" aukera polita da argazki dibertigarriak eta GJHekin konprometituak egiteko. "Bilbao Zentzumen Guztien Hiria" aniztasunaz kontzientziatu nahi duen zentzumenezko ibilbide bat da.

Goiz bete-beteak Bilboko Aste Nagusian

Artistak eta ekitaldien orduak aldatu egiten dira urtetik urtera, baina erritmoek eta une bereziek beti jarraitzen dute. Aste Nagusian, goizetan txistulari eta dultzaineroen txanda izaten da, baita erraldoi eta buruhandiena ere. Batzuk goizean goiz hasten dira kaleak alaitzen, eta besteak goiz erdian ateratzen dira.

Kalejira tradizionalez gainera, huts egin ezinekoa da erraldoien XXXI. kontzentrazioa; inguruko zenbait herritako erraldoiak etortzen dira giroa alaitzera. Hori bai, jaietako azken eguna arte itxaron beharko duzu ikusi ahal izateko. Plaza Biribiletik ateratzen dira, eta Areatzan elkartzen dira.

Antzerkia Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Aste Nagusiko kultura-eskaintzaren beste ezaugarrietako bat antzerki-programazioa da. Aste Nagusiak irauten duen bederatzi egunetan, bilbotarrek gutxienez arratsalde bat gordeko dute antzerkira joateko.

Arriaga eta Campos Elíseos antzokiek eta Euskalduna jauregiak, Bilboko jaietan, Bilbora gaur egungo eszenako antzerki- eta musika-lan onenak ekarri ohi dituzte.

Teatro Aste Nagusia

Barruko ikuskizunez gain, kale-antzerkia ere eskaintzen du jaietako programa ofizialak; hori izaten da, gainera, Aste Nagusian jendeari gehien gustatzen zaion doako ikuskizunetako bat. Adin guztietako jendearentzako programazioa izaten da arte eszenikoetan: antzerkia, umorea, akrobaziak, etab.

8 konpainia entzutetsu 2024ko Aste Nagusian: Antzerkia eta kaleko arteak

Aurten, Isozaki dorreen arteko Bizikidetza plaza izango da 2024ko Aste Nagusian kaleko antzerki eta arte ikuskizunetarako agertoki berria, Gas Plazaren ordez. Casilda Iturrizar parkeko Pergolarekin batera, bi gune horiek 23 ikuskizun hartuko dituzte abuztuaren 18tik 25era.

Bertako eta nazioarteko kulturaren aldeko apustua

Programazioa abuztuaren 18an hasiko da, eta euskal konpainiak eta euskarazko lanak izango dira protagonista. Zirika Zirkus konpainia nafarra eta "Augustu Rubustu pirata" zirku-ikuskizuna nabarmendu dituzte, eta Zirkozaurre, "Harreman" lanarekin, zirkua eta euskal musika tradizionala uztartuz.

Bertako kulturaren aldeko apustuaz gain, estatuko eta nazioarteko konpainien eskaintza zabala izango da. Kataluniatik etorriko da Circ Vermut, eta Italiatik, Leo Bassi. Frantzia, Belgika, Maroko eta beste hainbat tokitako konpainiak ere izango dira, zirku-ikuskizunak, malabareak eta pailazoak tarteko.

Orduak eta lekuak

  • Elkarbizitza plaza: saio bikoitza egunero, 12:30ean eta 21:15ean (azken igandean, goizez bakarrik).
  • Casilda Iturrizar parkeko pergola: egunero, 19:30ean, haur eta familientzako saioak.

Bilbo Hiriko Su festen Nazioarteko XXXII. Lehiaketa

Donostiako Aste Nagusian bezala, botxoko zerua su artifizialen nazioarteko lehiaketak argitzen du gauero. Argi- eta soinu-ikuskizun bikaina da, urtetik urtera hobetuz doana eta inork galdu nahi izaten ez duena.

Erakustaldi horietan, Bilbo Hiria lehiaketaren barruan, Europako piroteknia-etxe onenek parte hartzen dute. Publiko gehien erakartzen duen eta arreta handiena jasotzen duen tradizioetako bat da Aste Nagusiaren barruan, sektorean duen garrantziaren eraginez.

  • Datua📈: 2024an epaimahaiaren saria Fonti Pirotecnia taldeak irabazi zuen. Diseinua, originaltasuna, publikoaren harrera eta ingurumena aintzatesten dituzten sariak ere banatzen dira.

Su artifizialak Etxebarria parketik botatzen dira gauero, 22:30ean. Parke hori, gainera, jaietan nahitaez joan beharreko beste tokietako bat da, han izaten baitira barrakak, haur nahiz helduen gozagarri.

Edonola ere, ikuskizun piroteknikoak ikusteko, nahikoa da gorantz begiratzea, hiriko edozein tokitan zaudela ere. Su artifizialak ikusteko toki onak dira, halaber, Arriaga plaza, Campo Volantin pasealekua , Uribitarte pasealekua eta Ernesto Erkoreka plaza.

Bilboko Aste Nagusiko azken eguna: Agur Marijaia!

44. Aste Nagusia Marijaia erretzearekin batera amaituko da, urtero bezala. Jaietako erregina erre egingo da, eta 2024an berriro jaioko da, beste urte batez jaiekin jarraitzeko. Aldi berean, "Agur Marijaia” ikuskizun piroteknikoaz gozatuko dugu.

21:30ean, Uribitarteko kaian aurreskua dantzatuko zaie txupinerari eta pregoilariari. Ikuskizun paregabea da: Deustuko Arraun Elkarteko arraunlariek, zuriz jantzita, jaietako figura garrantzitsuenak eramango dituzte ibaian barrena ).

Marijaia beste traineru batera igoko da, hiriari agur esateko Mesedeetako zubitik. Udaletxera iristean, pregoilariak azken hitz batzuk esango ditu, eta oraingoan bai, txupinerak erreketaren aurreko agur-txupina jaurtiko du

Zer ospatzen da Bilboko 2024ko Aste Nagusian?

Bai, jaiak daude. Baina zergatik? Hasieran esan dugunez, Aste Nagusiaren jatorria ez dago Erdi Aroan ez duela milaka urteko errege-erreginen garaian. Aste Nagusia 1973an sortu zen, baina XIX. mendearen amaieran jada erregistratu ziren ospakizun puntual batzuk.

  • Datua 📈: Bilboko erraldoien tradizioa XVI. mendetik dator.

Urte horretara arte, "abuztuko Aste Nagusi" izenez ezagutzen zenak emanaldi kulturalak (opera eta antzerkia), zezenketak eta bestelako ekitaldi gutxi batzuk baino ez zituen biltzen. Herritarrek ez zuten parte hartzen, eta ikuskizun gehienak ordainpekoak ziren.

1973ko abuztuaren amaieran, El Corte Inglések Herri Kiroletako Lehen Astea antolatu zuen hiriburuan. Hain arrakastatsua izan zen lehiaketa, ezen enpresak jai zabalagoak antolatzeko proposatu baitzion Udalari. Udaleko agintariek alde batera utzi zuten proposamena.

Aste Nagusia 1970

Baina 1977an bai, Zorion Egileor kazetariaren eskariari erantzunez, Udalak ideia-lehiaketa publiko bat aurkeztu zuen. Kalejirak, txistulariak, dantzariak... "Egin ditzagun herrikoi Bilboko jaiak” zen lema. Eta lortu zuten, bai horixe.

1978ko uztailean sortu zen Jaietako lehenengo batzordea, eta handik gutxira agertu ziren lehenengo konpartsak. Gutxienez 50 pertsonako taldeak izan behar zuten, eta guztiek berdin jantzi behar zuten. Bakoitzak txosna bat jaso zuen eta... urte horretako abuztuan bertan egin ziren lehenengo jaiak!

Ikusten duzunez, badago zer egin 2024ko Bilboko Aste Nagusian. Beraz, atera arrantzale-jantzia eta prestatu gozatzeko. Guuk zurekin batera izango da Euskadiko ospakizun handienetako batean, zure mugikorrerako konexio onena eskaintzeko. Ikus ezazu!

Bakarra munduan, Marijaia!

Erlazionatutako berriak
Kirol App, Euskadiko eta Nafarroako kirol-klubentzako aplikazioak
Guuk gara

Kirol App, Euskadiko eta Nafarroako kirol-klubentzako aplikazioak

4 min

Euskadiko eta Nafarroako gizarte-eragileekin konektatzeko sortu zen Guuk, sinergiak sortzeko eta lurraldearen eraldaketa digitala bultzatzeko. Konpromiso sendo horretatik sortu zen Kirol App proiektua, tokiko kirol-kluben digitalizazioa bultzatzeko eta haien zaletasunekin komunikatzeko bide berriak aztertzeko garatu den mugikorretarako aplikazioa.